Return to Video

Arrakasta lortzeko 8 sekretuak

  • 0:00 - 0:03
    Hau, izatez, bigarren hezkuntzako ikasleei egiten
    diedan bi orduko aurkezpen bat da,
  • 0:03 - 0:04
    baina hiru minututan laburtuko dut.
  • 0:04 - 0:07
    Hegaldi batean hasi zen guztia, TEDera bidean nindoala,
  • 0:07 - 0:08
    orain dela zazpi urte.
  • 0:08 - 0:09
    Nire alboko aulkian
  • 0:09 - 0:13
    bigarren hezkuntzako ikasle bat neukan,
    neska nerabe bat,
  • 0:13 - 0:15
    eta oso familia txirokoa zen.
  • 0:15 - 0:18
    Zerbait izatera heldu nahi zuen bizitzan,
  • 0:18 - 0:19
    eta horregatik, galdera sinple bat egin zidan.
  • 0:19 - 0:21
    Hauxe galdetu zidan:
  • 0:21 - 0:23
    "Nola lortzen da arrakasta?"
  • 0:23 - 0:25
    Ni oso gaizki sentitu nintzen,
    ezin baitnion behar bezala erantzun.
  • 0:25 - 0:28
    Hegazkinetik irten eta TEDera abiatu nintzen.
  • 0:28 - 0:31
    Orduan ohartu nintzen, ai ama, jende arrakastatsuz
    beteriko gela batean nago!
  • 0:31 - 0:34
    Hortaz, zergatik ez beraiei galdetu
    nola lortu duten arrakasta,
  • 0:34 - 0:36
    eta gaztetxoei erakutsi?
  • 0:36 - 0:38
    Orain hemen gaude, zazpi urteren ostean,
    500 elkarrizketa egin eta gero,
  • 0:41 - 0:43
    eta esango dizuet arrakasta nola lor daitekeen
  • 0:43 - 0:45
    eta zerk motibatzen dituen
    TEDeko kideak.
  • 0:45 - 0:47
    Lehen pausoa pasioa da.
  • 0:47 - 0:50
    Freeman Thomasek dio: "pasioak ematen dit indarra".
  • 0:50 - 0:53
    TEDeko kideek maitasunagatik egiten dute,
    eta ez dirua lortzeagatik.
  • 0:53 - 0:56
    Carol Colettak dio: "ordaindu egingo nioke
    norbaiti nik egiten dudana egiteagatik".
  • 0:56 - 0:58
    Eta interesgarriena da
  • 0:58 - 1:00
    maitasunagatik egiten baduzu,
    edozelan ere dirua jasoko duzula.
  • 1:00 - 1:04
    Lana! Esan zidan Rupert Murdoch-ek, "Lan gogorra da.
  • 1:04 - 1:06
    Ezer ez da lortzen ahaleginik gabe.
    Baina oso ondo pasatzen dut".
  • 1:06 - 1:10
    "Ondo pasatu" esan al du Rupertek? Bai!
  • 1:10 - 1:14
    TEDeko kideek ondo pasatzen dute lanean.
    Eta gogor egiten dute lan.
  • 1:14 - 1:17
    Nire ustez ez daude lanaren mende, lana maite dute.
  • 1:18 - 1:24
    Ona izateko, dio Alex Gardenek,
    "arrakasta lortzeko lan egin behar da
  • 1:24 - 1:25
    eta gainera, ona izan".
  • 1:25 - 1:28
    Ez dago magiarik;
    jardun, jardun eta jardun egin behar da
  • 1:28 - 1:31
    Eta kontzentratu baita ere. Norman Jewisonek esan zidan:
  • 1:31 - 1:34
    "Nik uste dut gauza bakarrean kontzentratzea
    dela kontua".
  • 1:34 - 1:38
    "Eta bultzatzea!" Dio David Gallok
    "Bultzatu zeure burua".
  • 1:38 - 1:40
    "Fisikoki zein mentalki,
    bultza eta bultza egin behar duzu".
  • 1:40 - 1:43
    "Bultzatu zeure burua
    lotsari eta zalantzei aurre eginez".
  • 1:43 - 1:46
    Goldie Hawn-en arabera, "Beti izan ditut
    nire buruarekiko zalantzak.
  • 1:46 - 1:48
    Ez nintzen nahikoa ona, ez nintzen nahikoa argia.
  • 1:48 - 1:50
    Ez nuen uste lortuko nuenik".
  • 1:50 - 1:52
    Baina beti ez da erraza zeure burua bultzatzea,
  • 1:52 - 1:57
    horregatik asmatu zituzten amak.
    (Barreak)
  • 1:57 - 2:00
    Frank Gehryk esan zidan
  • 2:00 - 2:01
    "Nire amak eman zidan bultzada".
  • 2:02 - 2:07
    "Zerbitzatzea!" Dio Sherwin Nuland-ek,
    "Mediku gisa aritzea ohore bat izan zen".
  • 2:07 - 2:10
    Orain haur askok aberatsa izan nahi du.
  • 2:10 - 2:11
    Nik leheneik zera esaten diet:
  • 2:11 - 2:13
    "Ados, zeure burua ezin duzu zerbitzatu,
  • 2:13 - 2:15
    besteei zerbait baliagarria eskaini beharko diezu.
  • 2:15 - 2:18
    Horrela soilik lortzen baita aberats izatea".
  • 2:19 - 2:23
    Ideiak! Dio Bill Gates TEDeko kideak,
    "Ideia bat izan nuen:
  • 2:23 - 2:26
    mikroordenagailuentzako softwarearen
    lehen enpresa sortzea".
  • 2:26 - 2:28
    Nahiko ideia ona izan zela esango nuke.
  • 2:28 - 2:31
    Eta magiak ez digu laguntzen
    sormenezko ideiak izaten--
  • 2:31 - 2:33
    kontua da zerbait sinplea sortu,
  • 2:33 - 2:35
    eta froga asko eskaintzea
  • 2:35 - 2:37
    Ekin! Dio Joe Krausek,
  • 2:37 - 2:40
    "Ekitea da gure arrakastaren giltza".
  • 2:40 - 2:44
    Porrot egin arren ekin egin behar da.
    Kaka (crap) egin arren ekin egin behar da!
  • 2:44 - 2:47
    Eta noski, kakak esan nahi du: "Kritika, Arnegua, Kolpea eta Astakirtena".
  • 2:47 - 2:49
    (Barreak)
  • 2:50 - 2:54
    Beraz, galderaren erantzuna erraza da:
  • 2:54 - 2:57
    Ordaindu itzatzue 4.000 dolar eta etorri TEDera.
  • 2:57 - 3:00
    Eta ezin baduzue, jarraitu esandako zortzi pausoak
    eta fidatu nitaz.
  • 3:00 - 3:04
    Horiek dira arrakasta lortzeko
    jarraitu beharreko zortzi pausuak.
  • 3:04 - 3:06
    Mila esker TEDeko kideoi
    elkarrizketengatik!
Title:
Arrakasta lortzeko 8 sekretuak
Speaker:
Richard St. John
Description:

Batzuk zergatik dira arrakastatsuak? Argiak direlako? Edo zorte kontua besterik ez da? Ez bata eta ez bestea. Richard St. John analistak arrakastaren benetako sekretuen inguruko 3 minutuko aurkezpen honetan laburbildu ditu urteetan egindako elkarrizketak.

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
03:13
Dimitra Papageorgiou approved Basque subtitles for 8 secrets of success
Jon del Olmo edited Basque subtitles for 8 secrets of success
Jon del Olmo edited Basque subtitles for 8 secrets of success
Jon del Olmo edited Basque subtitles for 8 secrets of success
Jon del Olmo accepted Basque subtitles for 8 secrets of success
Ainhoa Eguren Bengoa edited Basque subtitles for 8 secrets of success
Ainhoa Eguren Bengoa edited Basque subtitles for 8 secrets of success
Ainhoa Eguren Bengoa edited Basque subtitles for 8 secrets of success
Show all

Basque subtitles

Revisions