Return to Video

Eskolara joatea eskatu zuen neska.

  • 0:00 - 0:05
    Kenian pertsona talde bat dago
  • 0:05 - 0:09
    eta jendeak ozeanoa zeharkatzen du haiek ikusteko.
  • 0:09 - 0:11
    Pertsona hauek altuak dira.
  • 0:11 - 0:16
    Salto handiak egiten dituzte.
    Gorriz janzten dira.
  • 0:16 - 0:18
    Eta lehoiak hiltzen dituzte.
  • 0:18 - 0:21
    Galdetuko duzue:
    nor dira pertsona hauek?
  • 0:21 - 0:23
    Masaiak dira.
  • 0:23 - 0:29
    Eta badakizue zer den hoberena?
    Horietako bat naizela.
  • 0:29 - 0:34
    Masai etniako mutilak
    gerlariak izateko hezten dituzte.
  • 0:34 - 0:37
    Neskak, berriz, amak izateko.
  • 0:37 - 0:39
    Bost urte nituenean,
  • 0:39 - 0:42
    pubertarora iritsi bezain laster
  • 0:42 - 0:45
    ezkondu beharko nuela esan zidaten.
  • 0:45 - 0:48
    Nire amak, nire amonak eta nire izebek
  • 0:48 - 0:50
    etengabe gogorarazten zidaten:
  • 0:50 - 0:53
    "Zure senarra etxetik pasa da".
  • 0:53 - 0:58
    (Barreak) Primeran, ezta?
  • 0:58 - 1:01
    Eta handik aurrera nire eginbeharreko bakarra
  • 1:01 - 1:06
    12 urterekin emakume perfektu bat bihurtzea zen.
  • 1:06 - 1:09
    Nire eguna goizeko bostetan hasten zen,
  • 1:09 - 1:11
    behiak jetzi, etxea erraztu,
  • 1:11 - 1:16
    nire neba-arrebentzat janaria prestatu
    ura, abarrak biltzeko.
  • 1:16 - 1:19
    Emazte perfektua bihurtzeko
  • 1:19 - 1:23
    egin beharreko guztia egin nuen.
  • 1:23 - 1:26
    Eskolara joaten nintzen
  • 1:26 - 1:29
    ez masai etniako neskak
    eskolara joaten zirelako,
  • 1:29 - 1:32
    baizik eta nire amak
    eskolara ezin izan zuelako joan,
  • 1:32 - 1:35
    eta etengabe gogorarazten zigun
    bai niri eta baita nire neba-arrebei ere
  • 1:35 - 1:39
    ez zuela inolaz ere nahi
    berak bizitakoa guk bizitzea.
  • 1:39 - 1:42
    Zergatik esaten zuen hori?
  • 1:42 - 1:45
    Nire aita polizia zen hirian.
  • 1:45 - 1:47
    Urtean behin bakarrik etortzen zen.
  • 1:47 - 1:50
    Batzuetan ez genuen bi urtean behin ere ikusten.
  • 1:50 - 1:54
    Eta etxera etortzen zenean,
    dena ezberdina izaten zen.
  • 1:54 - 1:56
    Amak baserrian oso gogor egiten zuen lan
  • 1:56 - 1:58
    uzta bildu eta gu elikatzeko.
  • 1:58 - 2:00
    Ahuntza eta behiak hazten zituen
  • 2:00 - 2:02
    gutaz arduratzen zelako.
  • 2:02 - 2:05
    Baina nire aita zetorrenean, behiak saldu,
  • 2:05 - 2:07
    gure produktuak saldu
  • 2:07 - 2:11
    eta tabernara joaten zen lagunekin mozkortzera.
  • 2:11 - 2:13
    Amak, andrea zenez,
  • 2:13 - 2:16
    ezin zuen inolako ondasunen jabea izan.
  • 2:16 - 2:18
    eta familian geneukan guztia aitarena zen,
  • 2:18 - 2:21
    beraz eskubidea zuen horretarako.
  • 2:21 - 2:23
    Eta amak inoiz ezer esaten bazion,
  • 2:23 - 2:30
    jo egiten zuen,
    oso gogorra zen guretzat.
  • 2:30 - 2:33
    Eskolara joaten nintzenean, amets bat nuen.
  • 2:33 - 2:35
    Irakasle izan nahi nuen.
  • 2:35 - 2:37
    Irakasleak atseginak zirela ematen zuen.
  • 2:37 - 2:39
    Soineko politak
    eta takoidun zapatak janzten zituzten.
  • 2:39 - 2:42
    Geroago deserosoak zirela ikasi nuen,
    baina miretsi egiten nituen.
  • 2:42 - 2:46
    (Barreak)
  • 2:46 - 2:49
    Baina gehienbat,
    irakasleek arbelean idazten zuten,
  • 2:49 - 2:52
    lan erraza zela uste nuen,
  • 2:52 - 2:55
    nire baserriko lanarekin alderatura behintzat.
  • 2:55 - 2:57
    Beraz, irakasle izan nahi nuen.
  • 2:57 - 3:01
    Eskolan oso gogor egiten nuen lan.
    Zortzigarren mailan
  • 3:01 - 3:03
    faktore erabakitzaile bat zegoen.
  • 3:03 - 3:06
    Gure tradizioan bada zeremonia bat,
  • 3:06 - 3:09
    neskek emakume bihurtzeko
    jasan behar dutena,
  • 3:09 - 3:11
    emakume bihurtzeko erritu bat da.
  • 3:11 - 3:15
    Zortzigarren maila amaitzear nengoen,
  • 3:15 - 3:18
    institutura joateko
    trantsizio puntu bat zen.
  • 3:18 - 3:19
    Gurutzagunea zen.
  • 3:19 - 3:25
    Tradizio hau jasan ondoren,
    emazte bihurtuko nintzen.
  • 3:25 - 3:29
    Irakasle izateko ametsa
    ez zen egi bilakatuko.
  • 3:29 - 3:31
    Beraz, plan bat bilatu beharra neukan
  • 3:31 - 3:34
    arazo hauek konpontzeko.
  • 3:34 - 3:38
    Aitarekin hitz egin nuen.
    Neska gutxik egindako zerbait egin nuen.
  • 3:38 - 3:41
    Aitari esan nion:
    "Zeremonia hori pairatuko dut
  • 3:41 - 3:44
    eskolara itzultzen uzten badidazu".
  • 3:44 - 3:46
    Hanka egiten banuen,
    aitak izen txarra izango zuen,
  • 3:46 - 3:50
    jendeak ezizena jarriko zion,
  • 3:50 - 3:53
    zeremoniara joan ez zen neskaren aita
    deituko zuten.
  • 3:53 - 3:57
    Bizitza osoan eraman beharko zuen
    zama lotsagarria zen.
  • 3:57 - 4:00
    Pentsatu eta esan zidan: "Ondo da,
  • 4:00 - 4:03
    zeremonia eta gero eskolara joango zara".
  • 4:03 - 4:06
    Eta hala egin nuen.
    Zeremonia iritsi zen.
  • 4:06 - 4:09
    Asaldurazko aste oso bat da.
  • 4:09 - 4:12
    Zeremonia bat.
    Jendeak ongi pasatzen du.
  • 4:12 - 4:14
    Eta zeremoniaren bezperan
  • 4:14 - 4:17
    denok dantzan aritu ginen, asaldatuta
  • 4:17 - 4:21
    eta ez genuen lorik egin gau osoan.
  • 4:21 - 4:24
    Eguna iritsi zen
    eta dantza egiten egondako etxetik
  • 4:24 - 4:26
    atera ginen.
    Dantza eta dantza egin genuen.
  • 4:26 - 4:30
    Patiora atera ginenean,
    jende mordoa zegoen zain.
  • 4:30 - 4:33
    Denak zirkuluan zeuden jarrita.
  • 4:33 - 4:35
    Dantzan ari ginela
  • 4:35 - 4:37
    zirkulura hurreratu ginen,
  • 4:37 - 4:41
    emakumez, gizonez eta umez egindako zirkulura.
    Denak zeuden han.
  • 4:41 - 4:43
    Emakume bat zegoen erdian eserita
  • 4:43 - 4:48
    eta gure zain zegoen.
  • 4:48 - 4:51
    Ni izan nintzen lehena.
    Nire ahizpak eta beste neska batzuk ere han zeuden
  • 4:51 - 4:54
    eta hurbildu nintzaionean,
  • 4:54 - 4:57
    begiratu zidan
    eta eseri egin nintzen.
  • 4:57 - 5:01
    Eseri eta hankak ireki nituen.
  • 5:01 - 5:04
    Ireki nituenean beste emakume bat etorri zen.
  • 5:04 - 5:07
    Aizto bat zeraman.
  • 5:07 - 5:11
    Aiztoa eskuetan zuela, niregana hurreratu,
  • 5:11 - 5:15
    klitoria heldu eta moztu egin zidan.
  • 5:15 - 5:21
    Irudikatu dezakezuen bezala, odola zeridan.
  • 5:21 - 5:26
    Odoletan une batez egon ondoren,
    zorabiatu egin nintzen.
  • 5:26 - 5:28
    Neska asko -
  • 5:28 - 5:32
    nik zortea izan nuen,
    ez nintzen hil, baina asko bai.
  • 5:32 - 5:38
    Anestesiarik gabe,
    aizto zahar, herdoildu bat da.
  • 5:38 - 5:41
    Oso gogorra izan zen.
  • 5:41 - 5:44
    Zortea izan nuen, nire amak egin zuelako
  • 5:44 - 5:47
    ia inork egiten ez duen zerbait.
  • 5:47 - 5:50
    Hiru egun beranduago,
    guztiek alde egin ondoren,
  • 5:50 - 5:51
    nire amak erizain bat ekarri zuen.
  • 5:51 - 5:53
    Zaindu egin gintuen.
  • 5:53 - 5:58
    Hiru aste beranduago sendatuta nengoen
    eta institutura itzuli nintzen.
  • 5:58 - 6:01
    Inoiz baino ziurrago nengoen
    irakasle izan nahi nuela
  • 6:01 - 6:05
    nire familia aldatu ahal izateko.
  • 6:05 - 6:09
    Zerbait gertatu zen institutuan nengoenean.
  • 6:09 - 6:12
    Herriko gizon gazte bat ezagutu nuen
  • 6:12 - 6:14
    Oregoneko unibertsitatean egondakoa.
  • 6:14 - 6:20
    Gizon honek kamiseta zuri bat,
    bakeroak, argazki-kamera
  • 6:20 - 6:23
    eta kirol-oinetakoak zeramatzan.
    Kirol-oinetako zuriak.
  • 6:23 - 6:27
    Uste dut badagoela zerbait arropa eta zapatekin.
  • 6:27 - 6:30
    Kirol-oinetakoak ziren, eta gure herrian
  • 6:30 - 6:34
    ez zegoen asfaltatutako biderik.
    Nahiko erakargarria zen.
  • 6:34 - 6:39
    Esan nion: "Zu zauden lekura joan nahi dut".
  • 6:39 - 6:44
    gizon hura pozik zegoela iruditzen baitzitzaidan,
    eta hori miretsi egiten nuen.
  • 6:44 - 6:46
    Berak hau esan zidan: "Zer diozu?
  • 6:46 - 6:47
    "Alde egin?
  • 6:47 - 6:49
    Ez al duzu senar bat zain?"
  • 6:49 - 6:52
    Erantzun nion: "Ez kezkatu,
  • 6:52 - 6:55
    Esadazu hara nola irits naitekeen".
  • 6:55 - 6:58
    Gizon gazte hark asko lagundu zidan.
  • 6:58 - 7:01
    Institutuan nengoenean aita gaixorik zegoen.
  • 7:01 - 7:04
    Apoplexia bat izan zuen,
    oso gaixorik zegoen,
  • 7:04 - 7:07
    ezin zidan esan
    zer egin behar nuen.
  • 7:07 - 7:11
    Baina arazoa zen neure aita
    ez zela nik nuen aita bakarra.
  • 7:11 - 7:15
    Nire aitaren adineko
    komunitateko gizon guztiak
  • 7:15 - 7:16
    nire aita bezala ziren.
  • 7:16 - 7:20
    Osabek eta beste guztiek esaten zuten
    nola izango zen nire etorkizuna.
  • 7:20 - 7:23
    Berriak iritsi ziren,
    unibertsitaterako eskabidea egin nuen
  • 7:23 - 7:28
    eta Virginiako Randolph-Macon
    Emakumeen Unibertsitatean hartu ninduten.
  • 7:28 - 7:32
    Ezin nuen herriaren laguntzarik gabe joan,
  • 7:32 - 7:34
    hegazkin txartela erosteko dirua behar bainuen.
  • 7:34 - 7:37
    Diru-laguntza lortu nuen,
    baina dirua behar nuen hara joateko.
  • 7:37 - 7:40
    Herriaren babesa behar nuen.
  • 7:40 - 7:44
    Gizonek entzun zutenean
  • 7:44 - 7:48
    emakume batek
    unibertsitatera joateko aukera zuela,
  • 7:48 - 7:50
    esan zuten: "Galdutako aukera bat da.
  • 7:50 - 7:54
    Mutil bati eman beharko zioten.
    Ezin dizugu lagundu."
  • 7:54 - 7:58
    Tradizioari jarraitu behar nion.
  • 7:58 - 8:00
    Gure herrian bada sinismen bat,
  • 8:00 - 8:04
    goizak berri onak dakartzala.
  • 8:04 - 8:07
    Goizarekin zerikusia zuen zerbait
    asmatu behar nuen,
  • 8:07 - 8:09
    berri onak goizean datozelako.
  • 8:09 - 8:13
    Gure herrian badago buruzagi zahar bat,
  • 8:13 - 8:17
    eta berak baietz esanez gero,
    guztiek onartzen dute bere erabakia.
  • 8:17 - 8:21
    Eguzkia irten bezain laster
    berarengana joan nintzen.
  • 8:21 - 8:24
    Goizean atea ireki zuenean,
    ni ikusi ninduen.
  • 8:24 - 8:27
    "Maitea, zertan zabiltza hemen?"
  • 8:27 - 8:31
    "Aita, laguntza behar dut.
    Lagunduko al didazu Amerikara joaten?"
  • 8:31 - 8:33
    Munduko neskarik onena
    izango nintzela agindu nion,
  • 8:33 - 8:37
    itzultzean berak nahi zuena
    egingo nuela,
  • 8:37 - 8:39
    beraientzat edozer egiteko prest nengoela.
  • 8:39 - 8:41
    "Bai, baina ezin dizut nik bakarrik lagundu",
  • 8:41 - 8:44
    Beste 15 gizonen izenak eman zizkidan,
  • 8:44 - 8:47
    beste 16 gizon, eta goizero
  • 8:47 - 8:49
    bisitan joaten nintzaien.
  • 8:49 - 8:50
    Azkenean ados etorri ziren.
  • 8:50 - 8:53
    Herria, emakumeak, gizonak,
    denak ados etorri ziren
  • 8:53 - 8:57
    hezkuntza lortzeko niri laguntzeko.
  • 8:57 - 9:01
    Amerikara iritsi nintzen.
    Eta zer aurkitu nuen?
  • 9:01 - 9:05
    Elurra!
  • 9:05 - 9:08
    Waltmart dendak, xurgagailuak
  • 9:08 - 9:11
    eta kafetegietan janari mordoa.
  • 9:11 - 9:14
    Ugaritasunezko lurralde batean nengoen.
  • 9:14 - 9:19
    Oso ongi pasa nuen,
    baina hemen nengoenean
  • 9:19 - 9:22
    gauza askotaz jabetu nintzen.
  • 9:22 - 9:25
    13 urterekin jasandako zeremonia hura
  • 9:25 - 9:30
    klitori ablazioa zela jakin nuen,
  • 9:30 - 9:34
    eta Kenian legearen aurka doala.
  • 9:34 - 9:38
    Ez nuela nire gorputzeko atal batekin
    tratuan ibili beharrik
  • 9:38 - 9:42
    hezkuntza lortzeko.
    Horretarako eskubidea nuela.
  • 9:42 - 9:45
    Momentu honetan hiru milioi neska daude
  • 9:45 - 9:51
    Afrikan ablazioa jasateko arriskuarekin.
  • 9:51 - 9:54
    Jakin nuen
    amak ondasunak izateko eskubidea zuela.
  • 9:54 - 9:57
    Emakumea izateagatik ez zuela
  • 9:57 - 9:59
    kolpatua izan beharrik.
  • 9:59 - 10:02
    Gauza hauek haserrearazten ninduten.
  • 10:02 - 10:04
    Zerbait egin nahi nuen.
  • 10:04 - 10:07
    Herrira itzultzen nintzen bakoitzean
  • 10:07 - 10:10
    nire bizilagunen alabak ezkontzen ikusten nituen,
  • 10:10 - 10:12
    ablazioa jasaten zutela eta hemen,
  • 10:12 - 10:15
    graduatu eta Nazio Batuetan lan egin ondoren,
  • 10:15 - 10:18
    eskolara itzuli nintzen nire graduazio lana hartzera,
  • 10:18 - 10:22
    neska horien negarrak nituen beti gogoan.
  • 10:22 - 10:25
    Zerbait egin behar nuen.
  • 10:25 - 10:28
    Bueltatu eta gizonekin hitz egiten hasi nintzen,
  • 10:28 - 10:29
    herriarekin eta amekin.
  • 10:29 - 10:31
    "Agindutakoa egin nahi dut,
  • 10:31 - 10:34
    itzultzean lagunduko nizuela esan nuen.
    Zer behar duzue?"
  • 10:34 - 10:36
    Emakumeek hau esan zidaten:
  • 10:36 - 10:38
    "Neskentzako eskola bat behar dugu".
  • 10:38 - 10:41
    Ez baitzegoen neskentzako eskolarik.
  • 10:41 - 10:43
    Arrazoia zera zen,
  • 10:43 - 10:46
    neska bat bortxatzen bazuten
    eskolarako bidean,
  • 10:46 - 10:48
    bere ama zelako erruduna.
  • 10:48 - 10:52
    Ezkondu baino lehen haurdun geratzen bazen,
  • 10:52 - 10:54
    amaren errua zen,
    eta horregatik zigortzen zuten.
  • 10:54 - 10:56
    Kolpatu egiten zuten.
  • 10:56 - 11:00
    Amek zioten:
    "Neskak babespean eduki nahi ditugu".
  • 11:00 - 11:02
    Aitekin hitz egitera joan nintzen,
  • 11:02 - 11:05
    eta badakizue zer esan zuten aitek:
  • 11:05 - 11:07
    "Guk mutilentzat eskola bat nahi dugu".
  • 11:07 - 11:10
    Esan nien: "Nire herriko mutil batzuk
  • 11:10 - 11:13
    atzerrira joan eta hezkuntza jaso dute.
  • 11:13 - 11:15
    Zergatik ez dute haiek
    mutilen eskola eraikitzen
  • 11:15 - 11:17
    eta nik nesken eskola?"
  • 11:17 - 11:21
    Zentzuzkoa zen.
    Nirekin bat etorri ziren.
  • 11:21 - 11:25
    Esan nien
    konpromisoaren seinale bat ikusi behar nuela.
  • 11:25 - 11:30
    Eta hala egin zuten.
    Nesken eskolarako lurrak eman zizkiguten.
  • 11:30 - 11:32
    Egin dugu.
  • 11:32 - 11:35
    Eskola hartako neska bat ezagutzea nahi dut.
  • 11:35 - 11:37
    Angeline eskolan izena ematera etorri zen.
  • 11:37 - 11:41
    Ez zuen
    genituen irizpideetako bat ere betetzen.
  • 11:41 - 11:44
    Umezurtza da.
    Bai, horregatik onartuko genuen,
  • 11:44 - 11:46
    baina zaharregia zen.
    12 urte zituen
  • 11:46 - 11:50
    eta guk 4. mailako neskak hartzen genituen.
  • 11:50 - 11:51
    Angeline toki batetik bestera zebilen
  • 11:51 - 11:54
    umezurtza delako,
    ez du ez ama ez aitarik,
  • 11:54 - 11:56
    eta bere amonen etxetik
    izeben etxeetara zebilen,
  • 11:56 - 12:00
    alde batetik bestera.
    Ez zuen inolako egonkortasunik.
  • 12:00 - 12:02
    Berari begiratu nionean, egun hartan,
  • 12:02 - 12:07
    une hartan ikusten ari nintzena
    baino zerbait gehiago ikusi nuen.
  • 12:07 - 12:10
    4. mailakoak baino zaharragoa zen,
  • 12:10 - 12:13
    baina klasera etortzeko aukera
    eman genion.
  • 12:13 - 12:16
    Hau da Angeline
    bost hilabete beranduago.
  • 12:16 - 12:19
    Bere bizitzan
    transformazio bat hasi berri zen.
  • 12:19 - 12:21
    Angelinek pilotu izan nahi du
    munduan zehar bidaiatu
  • 12:21 - 12:23
    eta gauzak aldatzeko.
  • 12:23 - 12:25
    Ez zen ikasle onena hartu genuenean,
  • 12:25 - 12:27
    baina orain onena da,
    eta ez bakarrik gure eskolan,
  • 12:27 - 12:31
    baizik eta gauden sail osoan.
  • 12:31 - 12:35
    Hau Sharon da.
    Eta hau bera bost urte beranduago.
  • 12:35 - 12:42
    Hau Evelyn da. Bost hilabete beranduago
    hau da egiten dugun aldaketa.
  • 12:42 - 12:45
    Aro berri bat hasi da nire eskolan,
  • 12:45 - 12:48
    eta hasiera berri baten aurrean gaude.
  • 12:48 - 12:53
    Momentu honetan, 125 neskek ez dute
    ablazioa inoiz jasango.
  • 12:53 - 12:58
    125 neskek ez dute 12 urterekin
    ezkondu beharrik izango.
  • 12:58 - 13:04
    125 neska beren ametsak
    sortzen eta lortzen ari dira.
  • 13:04 - 13:06
    Hau da egiten ari garena:
  • 13:06 - 13:09
    hazteko aukerak ematen.
  • 13:09 - 13:13
    Momentu honetan, emakumeak ez dira kolpatuak
  • 13:13 - 13:16
    gure komunitatean hasi genituen iraultzengatik.
  • 13:16 - 13:24
    (Txaloak)
  • 13:24 - 13:27
    Erronka jo nahi dizuet gaur.
  • 13:27 - 13:30
    Hemen zaudete niri entzuten,
  • 13:30 - 13:32
    oso optimistak.
  • 13:32 - 13:36
    Oso pertsona grinatsuak zarete.
  • 13:36 - 13:40
    Mundu hobeagoa ikusi nahi duzue.
  • 13:40 - 13:44
    Gudak eta pobrezia amaitzea nahi duzue.
  • 13:44 - 13:47
    Gauzak aldatu nahi dituzue.
  • 13:47 - 13:50
    Gure etorkizuna hobea izatea nahi duzue.
  • 13:50 - 13:54
    Erronka egin nahi dizuet
    beti lehenak izan zaitezten,
  • 13:54 - 13:57
    zeren modu honetan
    jendeak jarraitu egingo zaituzte.
  • 13:57 - 13:59
    Izan zaitezte lehenak.
    Jendeak jarraitu egingo zaituzte.
  • 13:59 - 14:04
    Izan ausartak. Altxa zaitezte.
    Ez izan beldurrik. Zuengan sinetsi.
  • 14:04 - 14:08
    Mugi. Mundua aldatzen duzunean,
  • 14:08 - 14:10
    zure komunitatea aldatzen duzu,
  • 14:10 - 14:15
    neska bat, familia bat
    herri bat, herrialde batean
  • 14:15 - 14:18
    eragina dugula pentsatzen dugunean.
  • 14:18 - 14:21
    Aldaketa bat egiten ari gara,
    eta zure mundua aldatzean
  • 14:21 - 14:23
    zure komunitatea ere aldatzen ari zara,
  • 14:23 - 14:25
    zure herrialdea,
  • 14:25 - 14:28
    eta pentsa ezazue. Hau egiten baduzue,
    eta hau egiten badut,
  • 14:28 - 14:31
    ez al gara gure umeei, zuen umeei, gure bilobei
  • 14:31 - 14:34
    etorkizun hobea eskaintzen ari?
  • 14:34 - 14:38
    Eta mundu baketsu baten biziko gara.
    Mila esker.
  • 14:38 - 14:55
    (Txaloak)
Title:
Eskolara joatea eskatu zuen neska.
Speaker:
Kakenya Ntaiyak
Description:

Kakenya Ntaiyak tratu bat egin zuen bere aitarekin: Masai etnian tradizioa zen ablazioa jasango zuen institutura joaten uzten bazion. Ntaiyak bere institutura joateko istorio ausarta kontatzen du eta baita bere herriko helduekin bere komunitatean neskentzako eskola bat eraikitzeko lan egin zuenekoa ere. 125 neska gazteren etorkizuna aldatu duen hezkuntza-bidaia bat da.(TEDxMidAtlantic-en filmatua)

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
15:16
Dimitra Papageorgiou approved Basque subtitles for A girl who demanded school
Dimitra Papageorgiou edited Basque subtitles for A girl who demanded school
Dimitra Papageorgiou edited Basque subtitles for A girl who demanded school
Begoña Laka accepted Basque subtitles for A girl who demanded school
Begoña Laka edited Basque subtitles for A girl who demanded school
Begoña Laka edited Basque subtitles for A girl who demanded school
Begoña Laka edited Basque subtitles for A girl who demanded school
Begoña Laka edited Basque subtitles for A girl who demanded school
Show all

Basque subtitles

Revisions