Return to Video

Frogapen lehorrak

  • 0:01 - 0:03
    Gaur, ikusi ezin duzuen zerbait behatzea
  • 0:03 - 0:06
    zein dibertigarria den erakusteko nago hemen.
  • 0:06 - 0:10
    Teknologia berri, baliozko eta
  • 0:10 - 0:13
    zoragarri bat probatzear zaudete, gure bizitza nola iragazten dugun
  • 0:13 - 0:15
    pentsatzera eramango gaituena hain zuzen ere.
  • 0:15 - 0:18
    Hemen dudana errauts bloke bat da
  • 0:18 - 0:20
    eta erdia nanoteknologia spray batekin estali dut,
  • 0:20 - 0:23
    ia material guztiei aplika daitekeen spray bat.
  • 0:23 - 0:25
    Ultra-Ever Dry du izena
  • 0:25 - 0:28
    eta edozein materiali aplikatzean
  • 0:28 - 0:31
    babeski superhidrofobiko bihurtzen da.
  • 0:31 - 0:33
    Beraz, hau errauts bloke bat da, ezerekin estali gabe dago,
  • 0:33 - 0:38
    eta ikus dezakezuen bezala porotsua
    da, ura xurgatzen du.
  • 0:38 - 0:40
    Baina honek ez.
  • 0:40 - 0:45
    Porotsua, iragazgaitza.
  • 0:45 - 0:47
    Orduan, zer da superhidrofobikoa?
  • 0:47 - 0:50
    Superhidrofobikoa ur tanta bat edozein gainazaletan
  • 0:50 - 0:52
    neurtzea da.
  • 0:52 - 0:55
    Geroz eta borobilagoa, orduan eta hidrofobikoagoa da
  • 0:55 - 0:58
    eta borobil-borobila bada, superhidrofobikoa da.
  • 0:58 - 1:01
    Ezkoztatutako auto batean ur molekulak
  • 1:01 - 1:04
    90 bat gradutan erortzen dira.
  • 1:04 - 1:07
    Haizetako estaldura batek 110 bat gradu emango dizkigu.
  • 1:07 - 1:09
    Baina hemen ikusten ari garena
    160 eta 175 gradu tartean dago.
  • 1:09 - 1:13
    150 baino gehiagotara dagoen edozer superhidrofobikoa da.
  • 1:13 - 1:15
    Frogapen honetako atal honetan
  • 1:15 - 1:18
    pare bat eskularru ditut
  • 1:18 - 1:20
    eta bat nanotekologia estalkiarekin
  • 1:20 - 1:22
    gainkatu dut.
  • 1:22 - 1:24
    Ikus dezagun ea esan diezadakezuen zein
  • 1:24 - 1:27
    eta nik seinale bat emango dizuet.
  • 1:31 - 1:36
    Asmatu al duzue zein zegoen lehor?
  • 1:36 - 1:41
    Nanoteknologia eta nanozientzia
  • 1:41 - 1:43
    dugunean zera gertatzen da,
  • 1:43 - 1:46
    onura askotarako
    atomo eta molekulak behatu
  • 1:46 - 1:48
    eta kontrolatzeko gai garela.
  • 1:48 - 1:50
    Hau ez da garrantzitsuena;
  • 1:50 - 1:52
    nanoteknologia nanometroetan neurtzen da
  • 1:52 - 1:56
    eta nanometro bat metro bat milioi bat zatitan
    zatituz gero, horietako bakoitza da.
  • 1:56 - 1:58
    Argiago ikus dezagun:
  • 1:58 - 2:01
    nanometro bat neurtzen duen nanopartikula bat badugu,
  • 2:01 - 2:04
    eta guztira elkarren ondoan horietako 50 000 jartzen baditugu,
  • 2:04 - 2:07
    gizakion ile baten zabalera izango luke guztira.
  • 2:07 - 2:10
    Oso txikia beraz, baina era berean oso erabilgarria.
  • 2:10 - 2:13
    Eta ez du urarekin bakarrik funtzionatzen,
  • 2:13 - 2:16
    urean oinarritutako material askorekin
    baizik, hormigoiarein,
  • 2:16 - 2:18
    urean oinarritutako margoekin,
  • 2:18 - 2:19
    lokatzarekin edota
  • 2:19 - 2:23
    findutako olioekin, besteak beste.
  • 2:27 - 2:32
    Aldea ikus dezaezue.
  • 2:32 - 2:33
    Hurrengo frogapenera pasatuko gara.
  • 2:33 - 2:35
    Beira zati bat hartu dugu eta
  • 2:35 - 2:39
    nanoteknologia babeskiarekin inguratu dugu.
  • 2:39 - 2:42
    Orain berdez tindatutako ur hau botako dugu erdiko zatira
  • 2:42 - 2:44
    eta ikusiko duzuen bezala, beiran zehar zabalduko da,
  • 2:44 - 2:46
    pentsatzen zenuten moduan,
  • 2:46 - 2:50
    baina babeskira iristen denean gelditu egiten da
  • 2:50 - 2:53
    eta ezin dut ezer egin gehiago barreiatzeko.
  • 2:53 - 2:55
    Urari beldur dio.
  • 2:55 - 2:59
    (Txaloak)
  • 2:59 - 3:00
    Orduan, zer da gertatzen dena?
  • 3:00 - 3:04
    Spray estalkiaren gainazala
  • 3:04 - 3:05
    nanopartikulez beteta dago eta
  • 3:05 - 3:08
    oso gainazal sendoa izatea eragiten du honek.
  • 3:08 - 3:10
    Leuna dela pentsatuko zenuten beharbada,
    baina ez.
  • 3:10 - 3:13
    Gainera, bilioka espazio interstizio ditu
  • 3:13 - 3:16
    eta nanopartikulekin batera, espazio horiek
  • 3:16 - 3:18
    goruntz joaten dira eta aire molekulak hartzen dituzte,
  • 3:18 - 3:20
    modu honetan gainazala airez estaliz.
  • 3:20 - 3:23
    Airezko aterki bat bezala da;
  • 3:23 - 3:26
    airezko kapa horri egiten dio urak,
  • 3:26 - 3:29
    lokatzak edo hormigoiak talka eta berehala irristatzen da.
  • 3:29 - 3:31
    Honako objektu hau uretan sartzen badut
  • 3:31 - 3:35
    zilar koloreko babeski islatzaile
    bat ikus daiteke inguruan,
  • 3:35 - 3:36
    eta zilar koloreko babeski islatzaile hori
  • 3:36 - 3:39
    ura arraunetik babesten duen airezko kapa da
  • 3:39 - 3:42
    eta lehorra dago.
  • 3:45 - 3:48
    Zeintzuk dira honen onurak edo abantailak?
  • 3:48 - 3:50
    Ziurrenik zuetako asko hori ari
    zarete galdetzen zuen buruari.
  • 3:50 - 3:52
    Guztiei izugarri gustatzen zaie hau eta zera esaten dute:
  • 3:52 - 3:54
    "Honetarako eta honetarako eta beste
    honetarako erabili dezaket"
  • 3:54 - 3:56
    Orokorrean ez hezetzeko edozein
  • 3:56 - 3:59
    gauzari aplika daiteke.
  • 3:59 - 4:01
    Hori ikusi dugu gaur hemen.
  • 4:01 - 4:03
    Ez izozteko ere erabil daiteke,
  • 4:03 - 4:07
    ura izan ezean ezin baitugu izotzik eduki.
  • 4:07 - 4:09
    Ez herdoiltzeko ere bai:
  • 4:09 - 4:11
    ez badago urik, ezin da ezer herdoildu.
  • 4:11 - 4:13
    Bakterien aurka ere erabil daiteke,
  • 4:13 - 4:16
    urik gabe bakteriek ez bailukete biziraungo.
  • 4:16 - 4:20
    Gauzak bakarrik garbi daitezen ere bai.
  • 4:22 - 4:26
    Irudikatu horrelako zerbaitek nola alda dezakeen
  • 4:26 - 4:30
    zuen lan eremua goitik behera.
  • 4:30 - 4:32
    Eta azkeneko frogapen bat egingo dugu orain,
  • 4:32 - 4:35
    baina hasi aurretik eskerrak eman nahi dizkizuet,
  • 4:35 - 4:37
    eta baita modu sinplean pentsatzeko aholkatu.
  • 4:45 - 4:53
    (Txaloak)
  • 4:53 - 4:57
    Gertatuko da. Itxaron. Itxaron.
  • 4:57 - 5:02
    Chris Anderson: Ez al diguzue entzun TED-en diseinua mozten? (Barreak)
  • 5:02 - 5:04
    [Bi minutu geroago...]
  • 5:04 - 5:06
    Mediku ikerketa zuzentzeko era
    guztietako arazoiak izan zituen
  • 5:06 - 5:09
    Gertatzen ari da, begira!
  • 5:09 - 5:13
    (Txaloak)
Title:
Frogapen lehorrak
Speaker:
Mark Shaw
Description:

Mark Shaw-ek Ultra-Ever Dry frogatzen du, uraren eta urean oinarritutako materialen aurka modu harrigarrian funtzionatzen duen babeski bat. Nano mailan, spray honek gainzala airezko aterki batekin estaltzen du eta ondorioz, urak berehala errebotatzen du. Ikus ezazue amaieran bi minutu irauten dituen ustekabea.

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
05:31
TED Translators admin approved Basque subtitles for One very dry demo
Maider Lizoain Cotanda accepted Basque subtitles for One very dry demo
Maider Lizoain Cotanda edited Basque subtitles for One very dry demo
Maider Lizoain Cotanda edited Basque subtitles for One very dry demo
Olatz Rodríguez edited Basque subtitles for One very dry demo
Olatz Rodríguez added a translation

Basque subtitles

Revisions