Return to Video

Ospitaleko zaintza etxera ekartzen duen aldi baterako tatuajea

  • 0:02 - 0:03
    Hemen duzue Jane.
  • 0:04 - 0:06
    Arrisku altuko haurdunaldia du.
  • 0:06 - 0:07
    24 aste ostean
  • 0:07 - 0:10
    ospitaleratuta dago
  • 0:10 - 0:12
    kontrakzio goiztiarrak
    monitarizatuak izateko.
  • 0:13 - 0:15
    Ez dirudi oso zoriontsu.
  • 0:15 - 0:18
    Teknikoek eta adituek uteroko kontrakzioak
  • 0:18 - 0:23
    monitorizatzeko gerriko pisutsu
    horiek jartzen dizkiotelako.
  • 0:24 - 0:28
    Eta, arduratuta dagoelako.
  • 0:29 - 0:31
    Zehazki ospitalean 10 egun pasa ostean
  • 0:31 - 0:35
    gertatuko denak arduratzen du.
  • 0:35 - 0:38
    Zer gertatuko da etxera itzultzean?
  • 0:38 - 0:41
    Hain goiz erditzea,
    suntsitzailea litzateke.
  • 0:42 - 0:44
    Afroamerikar emakumea denez,
  • 0:44 - 0:47
    aukera bikoitza du
    erditze goiztiarra edo
  • 0:47 - 0:49
    fetuaren heriotza izateko.
  • 0:50 - 0:53
    Beraz Janek bi aukera ditu:
  • 0:53 - 0:55
    ospitaleko ohean geratu,
  • 0:55 - 0:59
    teknologiaren mende,
    erditu arte
  • 0:59 - 1:02
    eta bizitza osoa faktura ordaintzen pasa;
  • 1:03 - 1:08
    edo 10 egun ostean etxera joan
    eta dena ondo ateratzea espero.
  • 1:08 - 1:11
    Bi aukera horietako ezein
    ez da oso erakargarria.
  • 1:12 - 1:14
    Horrelako istorioetan
    pentsatzen dudanean,
  • 1:14 - 1:16
    eta horrelakoak entzutean,
  • 1:16 - 1:18
    neure buruari galdetzen diot:
  • 1:18 - 1:20
    Ba ote dago alternatibarik?
  • 1:20 - 1:24
    Posible ote da ospitalean dugun bezalako
  • 1:25 - 1:27
    kalitatezko monitarizazio baten
    onurak izatea
  • 1:27 - 1:30
    etxean eguneroko bizitza
    egiten dugun bitartean?
  • 1:31 - 1:32
    Ideia honi bueltaka,
  • 1:32 - 1:34
    nire ikerketa taldea zientzialari
  • 1:34 - 1:38
    batzuekin elkartzera animatu nuen,
  • 1:38 - 1:40
    eta guztiok bildu eta
    idea-jasa bat egin genuen.
  • 1:41 - 1:42
    Prozesu luze baten ostean,
  • 1:42 - 1:45
    bisio bat, ideia bat, izan genuen:
  • 1:45 - 1:49
    soinean eraman zitekeen zerbait,
    bitxi baten modukoa, edo
  • 1:49 - 1:51
    tirita bat bezala
    jar daitekeena.
  • 1:51 - 1:56
    Eta estuasun eta ahaleginez
    beteriko urteen ostean,
  • 1:56 - 1:59
    txaplata elektroniko malgu
    honetara heldu ginen.
  • 1:59 - 2:02
    Konputagailuetako txipak sortzeko
    erabiltzen den
  • 2:02 - 2:05
    prozesu berarekin fabrikatzen dira,
    baina, kasu honetan,
  • 2:05 - 2:09
    osagaiak olata erdieroale batetik
    giza gorputzarekin
  • 2:09 - 2:13
    komunikatu daitekeen materiale
    malgu batera pasatzen dira.
  • 2:14 - 2:17
    Sistema hauek ile baten lodiera dute.
  • 2:18 - 2:21
    Guk nahi dugun informazioa bil dezakete.
  • 2:22 - 2:23
    Esaterako,
  • 2:23 - 2:24
    gorputz mugimendua,
  • 2:25 - 2:26
    gorputzeko tenperatura,
  • 2:26 - 2:28
    gorputzeko inpultso elektrikoak,
  • 2:28 - 2:29
    eta horrelakoak.
  • 2:29 - 2:31
    Sistema hauek energia iturriak
  • 2:32 - 2:34
    barne hartzeko ere diseina ditzakegu,
  • 2:35 - 2:38
    eta haririk gabe igortzeko gaitasuna eman.
  • 2:39 - 2:43
    Honelako sistemak eratzen
    hasi ginenean,
  • 2:43 - 2:47
    guregan eta gure ikerketa taldean
    probatzen hasi ginen.
  • 2:47 - 2:50
    Baina gure bazkide ziren kliniko
    batzuekin ere kontaktatu genuen
  • 2:50 - 2:51
    San Diegon,
  • 2:51 - 2:55
    eta egoera kliniko desberdinetan
    zeuden gaixoekin probatu genituen,
  • 2:55 - 2:58
    Jane bezalako etorkizuneko amekin ere bai.
  • 2:59 - 3:04
    Hau unibertsitateko ospitalean
    erditzera doan emakume bat da,
  • 3:04 - 3:08
    eta uteroko kontrakzioak ohiko gerriko
    baten bidez monitarizatzen ari zaizkie.
  • 3:09 - 3:10
    Horrez gain,
  • 3:10 - 3:13
    gure txaplata elektronikoak ere hor daude.
  • 3:13 - 3:18
    Irudi honetan fetoaren bihotz
    taupaden uhinak ikus daitezke,
  • 3:18 - 3:20
    marra gorria ohiko gerrikoaren bidez
  • 3:21 - 3:22
    lortutako datuek sortzen dute,
  • 3:22 - 3:25
    eta urdina, gure sistema elektroniko
  • 3:25 - 3:28
    malgua eta gure algoritmoak
    erabiliz egindako estimazioek.
  • 3:29 - 3:30
    Une horretan,
  • 3:30 - 3:33
    bosteko handi bat eman genion
    geure buruari.
  • 3:34 - 3:37
    Imajinatu genituen gauzetako batzuk
    fruituak ematen hasi ziren,
  • 3:37 - 3:40
    eta hori testuinguru klinikoan
    ari ginen ikusten.
  • 3:40 - 3:42
    Baina artean bazen
    arazo bat.
  • 3:42 - 3:45
    Sistema hauek fabrikatzeko modua
  • 3:45 - 3:47
    ez zen batere eraginkorra,
  • 3:47 - 3:48
    errendimendu baxua zuen
  • 3:48 - 3:49
    eta erroreak sortzen zituen.
  • 3:50 - 3:51
    Gainera,
  • 3:51 - 3:54
    ospitaleko erizainekin hitz egitean,
  • 3:54 - 3:56
    aholkatu ziguten
  • 3:56 - 4:00
    gure elektronikak ospitalean erabiltzen
    ziren itsasgarri medikoekin
  • 4:00 - 4:01
    funtziona zezatela.
  • 4:02 - 4:04
    Epifania bat izan genuen,
    "Itxaron une bat.
  • 4:05 - 4:08
    Itsasgarri horiekin ongi lan egiteaz gain,
  • 4:08 - 4:11
    goazen itsasgarri horietan barneratzera,
  • 4:11 - 4:14
    eta horrela gure fabrikatze
    arazoa konpontzera."
  • 4:14 - 4:16
    Hemen ikus dezakezue
  • 4:16 - 4:21
    sentsore horiek zinta itsasgarrian
    barneratzeko dugun gaitasuna
  • 4:21 - 4:24
    olata batetik askatuz.
  • 4:24 - 4:28
    Ikerketa lan gehiagok, gainera,
  • 4:28 - 4:31
    seinalea anplifikatzeko
    eta digitalizatzeko
  • 4:31 - 4:35
    itsasgarri malguetan zirkuituak barneratzea,
    ahalbideratzen digu,
  • 4:35 - 4:36
    seinalea prozesatuz
  • 4:36 - 4:39
    eta haririk gabeko transmisiorako kodifikatuz.
  • 4:39 - 4:43
    Guzti hau, ospitalean erabiltzen diren
  • 4:43 - 4:45
    itsasgarri berdinetan barneratuta.
  • 4:46 - 4:47
    Une horretan,
  • 4:47 - 4:50
    beste erronka batzuk agertu ziren,
  • 4:50 - 4:53
    ingenieritzaren eta
    erabilgarritasunaren ingurukoak,
  • 4:53 - 4:56
    erabiltzeko praktikoak zirela ziurtatzeko.
  • 4:57 - 5:00
    Osasun digitalari buruzko
    eztabaida askotan
  • 5:00 - 5:05
    jendeak sinisten eta onartzen du
    datuak digitaliza ditzakegula,
  • 5:05 - 5:06
    haririk gabeko moduan
    transmititu ditzakegula,
  • 5:06 - 5:08
    hodeira bidali,
  • 5:08 - 5:09
    eta bertan,
  • 5:09 - 5:12
    berau interpretatzeko beharrezko
    informazioa atera.
  • 5:12 - 5:15
    Eta, izatez, guzti hori posible da,
  • 5:15 - 5:18
    energiaren arazoa alde batera
    uzten badugu.
  • 5:18 - 5:19
    Oroi gaitezen Janetaz.
  • 5:19 - 5:21
    Ez da Palo Alton bizi,
  • 5:21 - 5:23
    ez eta Beverly Hillsen ere.
  • 5:23 - 5:25
    Beraz,
  • 5:25 - 5:28
    kontuan izan behar dugu
    zein datu tarifa duen,
  • 5:28 - 5:32
    eta zein den beretzat uneoro
    datuak bidaltzearen kostua.
  • 5:32 - 5:34
    Beste erronka bat ere badago,
  • 5:34 - 5:37
    medikuntza arloan lantzea
    erosoa ez den bat.
  • 5:37 - 5:40
    Izan ere, Janek ez du
    erabateko konfidantza
  • 5:40 - 5:42
    medikuengan.
  • 5:42 - 5:48
    Berak, bera bezalakoek, bere arbasoek,
    ez dituzte esperientzia atseginenak izan
  • 5:48 - 5:51
    ospitaleetan eta medikuen eskuetan,
  • 5:51 - 5:53
    edo aseguru konpainietan.
  • 5:53 - 5:57
    Beraz, pribatutasunari buruz
    pentsatu behar dugu.
  • 5:57 - 5:58
    Posible da Jane eroso ez sentitzea
  • 5:58 - 6:02
    bere datu guztiak hodeian
    prozesatzearekin.
  • 6:03 - 6:05
    Eta Jane ez da tuntuna;
  • 6:05 - 6:07
    berriak irakurtzen ditu.
  • 6:07 - 6:10
    Badaki gobernua hackeatua izan badaiteke,
  • 6:10 - 6:12
    edo Fortune 500-eko konpainiak,
  • 6:12 - 6:14
    baita bere medikua ere.
  • 6:15 - 6:17
    Eta hori kontuan hartuta,
  • 6:17 - 6:18
    ideia bat izan genuen.
  • 6:19 - 6:22
    Ez gara munduko hacker guztiak
    baino azkarragoak izango,
  • 6:22 - 6:24
    baina helburu txikiago
    bat aurkez diezaiekegu.
  • 6:25 - 6:27
    Zer gertatuko litzateke,
  • 6:27 - 6:31
    datuen interpretazio egiteko
    algoritmo horiek
  • 6:31 - 6:32
    hodeian burutu beharrean
  • 6:33 - 6:36
    itsasgarrietan integratutako
    zirkuitu txikietan
  • 6:36 - 6:38
    burutuko bagenitu?
  • 6:39 - 6:42
    Horrela, gauza hauek guztiak bateratzean,
  • 6:42 - 6:46
    ondorioa da orain pentsa
    dezakegula etorkizunean
  • 6:46 - 6:50
    Jane bezalako pertsona batek,
    bizitza normal bat izaten jarraitu eta
  • 6:50 - 6:51
    monitorizatua izan daitekela.
  • 6:51 - 6:55
    Bere datu-tarifa ordaintzeko
    beste lan bat
  • 6:55 - 6:56
    bilatu beharrik gabe,
  • 6:56 - 7:00
    eta pribatutasunari buruzko ardurak
    ere kontuan izanez.
  • 7:01 - 7:02
    Une honetan,
  • 7:02 - 7:04
    geure buruarekin oso gustura gaude.
  • 7:04 - 7:05
    Hori lortu dugu,
  • 7:05 - 7:08
    pribatutasunari dagozkion
    hainbat gai konpondu ditugu
  • 7:08 - 7:12
    eta uste dugu atal hori ia itxita dugula.
  • 7:12 - 7:15
    Aurrerantzean denak pozik bizi
    izan ziren, ezta?
  • 7:17 - 7:18
    Ez hain azkar.
  • 7:18 - 7:20
    (Barreak)
  • 7:20 - 7:23
    Oroitu beharreko gauzetako bat
    lehenago esan bezala, zera da,
  • 7:23 - 7:26
    Jane ez dela asko fio medikuetaz.
  • 7:26 - 7:27
    Gogoan izan
  • 7:27 - 7:31
    osasunaren inguruan aldeak
    handitzen ari direla,
  • 7:31 - 7:34
    eta ezberdinatsunak daudela mediku
    zaintza egokien inguruan.
  • 7:35 - 7:37
    Horrek esan nahi du irudi arrunt hori,
  • 7:37 - 7:39
    Jane eta bere datuen irudia,
  • 7:39 - 7:43
    haririk gabe datuak hodeira
    igortzearekin eroso egon arren,
  • 7:43 - 7:45
    beharrezkoa denean medikuaren
    eskuhartzea onartu arren,
  • 7:45 - 7:47
    ez dela istorio osoa.
  • 7:47 - 7:49
    Beraz, orain egiten ari garena
  • 7:49 - 7:53
    bide barriak lantzea da
    Jane eta bere medikua bezalako pertsonen
  • 7:53 - 7:57
    artean konfiantzazko bitartekariak
    eduki ahal izateko.
  • 7:57 - 8:00
    Adibidez, elizekin elkartzen hasi gara,
  • 8:00 - 8:03
    elizako kide diren erizainak bilatzen,
  • 8:03 - 8:05
    konfiantzazko komunitateetatik datozenak,
  • 8:05 - 8:09
    eta gaixoaren babesle eta
    aholkulari bihurtzen ditugu.
  • 8:09 - 8:11
    Alde dugun beste gauza bat
  • 8:11 - 8:14
    aseguru etxeak horrelakoetan
  • 8:14 - 8:16
    gero eta interes handiagoa dutela da.
  • 8:16 - 8:18
    Ohartzen ari dira, hobe dela
  • 8:18 - 8:21
    orain dolar bat ordaintzea,
  • 8:21 - 8:24
    soinean eraman daitekeen gailu bat
    eta osasun aholkulari batengatik,
  • 8:24 - 8:26
    gero 10 dolar ordaintzea baino,
  • 8:26 - 8:29
    haurra modu goiztiarrean jaiotzean,
  • 8:29 - 8:32
    eta jaioberrien zaintza intentsiboen
    unitatean amaitzean;
  • 8:32 - 8:35
    ospitaleko unitate
    garestienetako batean.
  • 8:36 - 8:38
    Guretzat ikaskuntza prozesu
    luze bat izan da hau.
  • 8:39 - 8:42
    Aurrera egin eta arazoei aurre egiteko
    prozesu errepikakor honek,
  • 8:42 - 8:44
    non ezeroso sentitzen ginen eta
  • 8:44 - 8:46
    hurrengo arazoa identifikatzen genuen,
  • 8:46 - 8:48
    bide hau egiten lagundu digu,
  • 8:48 - 8:51
    teknologia honekin
    berrikuntzak egiteaz gain,
  • 8:51 - 8:55
    gehien behar dutenek
    erabili ahal izatea ziurtatuz.
  • 8:56 - 8:58
    Prozesu honetan ikasitako
    beste ikasgaia, oso apalgarria,
  • 8:59 - 9:00
    zera izan da:
  • 9:00 - 9:04
    teknologiak exponentzialki
    aurrera egiten duen honetan
  • 9:04 - 9:08
    teknologia honen erabiltzaileak gizakiak
    direla kontuan izan behar dugula,
  • 9:08 - 9:10
    eta jakin behar dugula
  • 9:10 - 9:13
    pertsona horiek aurpegi bat dutela,
  • 9:13 - 9:15
    eta izen bat,
  • 9:15 - 9:16
    eta bizitza bat.
  • 9:16 - 9:17
    Eta Jane-en kasuan,
  • 9:17 - 9:19
    espero dezagun bi bizitza.
  • 9:20 - 9:21
    Mila esker.
  • 9:21 - 9:26
    (Txaloak)
Title:
Ospitaleko zaintza etxera ekartzen duen aldi baterako tatuajea
Speaker:
Todd Coleman
Description:

Eta medikuek gaixoak etxean dauden bitartean monitorizatu ahal izango balituzte, ospitalean monitarizatuak egonda izango luketen zehaztasun berarekin? Hitzaldi honetan biolelektronikan berritzailea den Todd Colemanek, soinean ipini daitekeen, malgua den eta osasuna monitorizatzen duen, txaplataren bila egindako ibilbidea partekatzen du. Txaplata honek osasungintza iraultzea eta medikuntza ez inbasiboagoa bihurtzea agintzen du.

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
09:39

Basque subtitles

Revisions