Return to Video

Islamofobiak nire anaia hil zuen. Goazen gorrotoarekin amaitzera.

  • 0:01 - 0:03
    Joan den urtean,
  • 0:03 - 0:04
    familiako hiru kide
  • 0:04 - 0:05
    modu basatian erailak izan ziren
  • 0:05 - 0:07
    gorrotozko krimen batean.
  • 0:08 - 0:10
    Argi dago, niretzat oso zaila dela
  • 0:10 - 0:12
    gaur hemen egotea,
  • 0:12 - 0:14
    baina Deah, nire nebak,
  • 0:14 - 0:15
    Yusor, bere emazteak
  • 0:15 - 0:17
    eta Rizan bere ahizpak
  • 0:17 - 0:19
    ez didate aukerarik eman.
  • 0:19 - 0:23
    Itxaropena dut, hitzaldi hau amaitzerako
  • 0:23 - 0:25
    gorrotoaren aurka altxatzera batuko zaretela.
  • 0:27 - 0:30
    2014ko abenduaren 27a da:
  • 0:30 - 0:32
    nire nebaren ezkontza eguneko goiza.
  • 0:32 - 0:34
    Etortzeko eta ilea orrazteko eskatzen dit
  • 0:34 - 0:36
    ezkontzako argazki saiorako prestatzeko.
  • 0:37 - 0:42
    23 urte, 1,90m, saskibaloi -batez ere Steph Curry- zalea.
  • 0:42 - 0:44
    (Barreak)
  • 0:46 - 0:49
    Haur amerikar bat, odontologia eskolan, mundua bereganatzeko prest.
  • 0:50 - 0:52
    Deah-n eta Yusor-en lehen dantzan,
  • 0:53 - 0:54
    maitasuna ikusten nuen haien begietan,
  • 0:54 - 0:56
    elkarrekiko poza,
  • 0:56 - 0:58
    eta nire emozioak kontrolaezin bihurtu ziren.
  • 0:59 - 1:02
    Gelaren atzeko aldera joan eta negarrez hasi nintzen.
  • 1:03 - 1:05
    Eta kantua amaitu bezain laster,
  • 1:05 - 1:06
    nigana etorri zen,
  • 1:06 - 1:07
    besarkada bat eman eta
  • 1:07 - 1:08
    aurrera eta atzera kulunkatu ninduen.
  • 1:09 - 1:10
    Une horretan ere,
  • 1:10 - 1:12
    hainbeste distrazioren artean,
  • 1:12 - 1:14
    nik egiten nuenari adi zegoen.
  • 1:14 - 1:16
    Nire masailean eskua jarri eta esan zidan,
  • 1:16 - 1:17
    "Suzanne,
  • 1:17 - 1:19
    naizena naiz zuri esker.
  • 1:23 - 1:25
    Mila esker guztiagatik.
  • 1:25 - 1:26
    Maite zaitut."
  • 1:27 - 1:31
    Hilabete beranduago, berriz etxean nintzen
    ipar Carolinan, bisita motz batean
  • 1:31 - 1:33
    eta azken arratsaldean, eskailerak igo
    eta Deah-ren gelara joan nintzen,
  • 1:33 - 1:37
    ezkonberri bezala nola sentitzen zen jakin nahirik.
  • 1:37 - 1:39
    Eta mutiko baten irribarre zabalarekin, dio:
  • 1:39 - 1:43
    "Hain pozik nago. Maite dut. Neska ikaragarria da"
  • 1:43 - 1:44
    Eta hala da.
  • 1:45 - 1:48
    21 urte betetzean Deah-rekin batera UNC-ko
  • 1:48 - 1:49
    odontologia eskolan onartua izan zen.
  • 1:50 - 1:53
    Saskibaloiarekiko zaletasuna partekatzen dute,
    eta berak eskatuta,
  • 1:53 - 1:57
    eztei bidaia
    euren NBA-ko talde gustokoena ikusten hasi zuten,
  • 1:57 - 1:59
    LA Lakers.
  • 1:59 - 2:00
    Ikusi hau.
  • 2:00 - 2:04
    (Barreak)
  • 2:07 - 2:10
    Ez dut sekula ahaztuko, han eserita geunden unea
  • 2:10 - 2:13
    zein libre zegoen bere zoriontasunean.
  • 2:13 - 2:15
    Nire anaia txikia,
    saskibaloiarekin obsesionatutako haurra,
  • 2:15 - 2:19
    gizon gazte duin bat bihurtu da.
  • 2:19 - 2:22
    Bere odontologia klaseko onenen artean zen,
  • 2:22 - 2:23
    eta Yusor eta Razan-ekin batera
  • 2:23 - 2:27
    komunitatearen aldeko proiektuetan hartzen zuen parte
  • 2:27 - 2:30
    errefuxiatuei eta etxerik gabekoei lagunduz,
  • 2:30 - 2:32
    Turkiako Siriar errefuxiatuei laguntzeko
  • 2:32 - 2:34
    prestatzen ari ziren bidaia barne.
  • 2:35 - 2:37
    Razan-ek, 19 urterekin,
  • 2:37 - 2:40
    arkitektura ingenieri ikasle gisa, sormena erabili zuen
  • 2:40 - 2:42
    bere ingurukoei laguntzeko,
  • 2:42 - 2:44
    besteak beste, etxerik gabekoentzat
  • 2:44 - 2:46
    zaintza poltsak egiten.
  • 2:46 - 2:48
    Horiek ziren.
  • 2:49 - 2:51
    Gau hartan, arnasa sakon hartu
  • 2:51 - 2:54
    Deah-ri begiratu eta esan nion,
  • 2:54 - 2:57
    "ez naiz sekula zutaz hain harro egon".
  • 2:58 - 2:59
    Beragana erakarri ninduen,
  • 2:59 - 3:01
    eta gabon esan.
  • 3:01 - 3:03
    Hurrengo goizean bera esnatu gabe
  • 3:03 - 3:04
    San Franciscora itzuli nintzen.
  • 3:05 - 3:07
    Hura izan zen besarkatu nuen azken aldia.
  • 3:11 - 3:14
    Hamar egun beranduago,
    guardian nengoen San Franciscoko ospitale orokorrean
  • 3:14 - 3:17
    doluminak adierazten hainbat mezu jaso nituenean.
  • 3:18 - 3:20
    Nahastuta, aitari deitu nion,
    eta honek tonu lasaian esan zidan,
  • 3:20 - 3:23
    "Tiroketa bat egon da Deah-ren auzoan, Chapel Hill-en.
  • 3:23 - 3:25
    Guztia itxita dago. Hori da dakiguna."
  • 3:26 - 3:29
    Eseki eta Google-n bilatu nuen: "tiroketa Chapel Hillen".
  • 3:29 - 3:31
    Emaitza bat.
  • 3:31 - 3:32
    Hau zioen:
  • 3:32 - 3:35
    "Hiru pertsonak tiro bat jaso dute buruan,
  • 3:35 - 3:36
    haien heriotza lekuan bertan egiaztatu dute."
  • 3:37 - 3:38
    Nire barnean zerbaitek bazekien.
  • 3:38 - 3:42
    Aulkitik altxa eta ospitaleko lurrean erori nintzen,
  • 3:42 - 3:43
    negarrez.
  • 3:43 - 3:46
    San Franciscotik
    ateratzen zen lehen hegazkina hartu nuen,
  • 3:46 - 3:47
    nahastuta eta galduta.
  • 3:47 - 3:51
    Nire txikitako etxean sartu
    eta gurasoen besoetara jo nuen,
  • 3:51 - 3:52
    negarrez.
  • 3:52 - 3:55
    Deah-ren gelara joan nitzen, hainbestetan bezala,
  • 3:55 - 3:57
    bere bila, eta,
  • 3:57 - 4:00
    sekula beteko ez den hutsune bat aurkitu nuen.
  • 4:04 - 4:07
    Ikerketak eta autopsiaren txostenak
  • 4:07 - 4:09
    gertaeren sekuentzia argitu zuten.
  • 4:10 - 4:13
    Deah eskolatik bueltako autobusetik jetsi berria zen,
  • 4:13 - 4:14
    Razan afaltzera etorria zen,
  • 4:14 - 4:16
    eta Yusor-ekin etxean zen.
  • 4:17 - 4:19
    Afaltzen hasi zirenean, norbaitek atea jo zuen.
  • 4:19 - 4:21
    Deah-k ireki zuenean,
  • 4:21 - 4:24
    bizilagunak hainbat tiro bota zizkion.
  • 4:27 - 4:28
    911-era egindako deiek diotenez,
  • 4:28 - 4:30
    nesken oihuak entzun ziren.
  • 4:32 - 4:35
    Gizona sukaldera joan
    eta Yusor-en gerrira tirokatu zuen,
  • 4:35 - 4:36
    mugitu ezinik utziaz.
  • 4:36 - 4:38
    Orduan atzetik gerturatu,
  • 4:38 - 4:40
    pistola bere buruaren aurka ipini,
  • 4:40 - 4:43
    eta bala bakarrarekin bere garuna zauritu zuen.
  • 4:44 - 4:47
    Orduan, bere bizitzaren alde
    oihuka zegoen Razan-engana itzuli,
  • 4:47 - 4:50
    eta, exekuzioa balitz bezala, buruaren atzeko aldean
  • 4:52 - 4:53
    bala batekin,
  • 4:53 - 4:55
    hil zuen.
  • 4:56 - 4:57
    Kanpora bidean,
  • 4:57 - 5:00
    Deah beste behin tirokatu zuen -ahoan bala bat-
  • 5:00 - 5:02
    guztira zortzi bala:
  • 5:02 - 5:04
    bi buruan,
  • 5:04 - 5:05
    bi bularrean
  • 5:06 - 5:08
    eta besteak gorputz adarretan.
  • 5:09 - 5:12
    Deah, Yusor eta Razan exekutatuak izan ziren
  • 5:12 - 5:15
    segurua izan beharko lukeen lekuan: etxean.
  • 5:16 - 5:18
    Hilabeteetan gizon horren jazarpena jasan zuten:
  • 5:18 - 5:20
    ate-joka,
  • 5:20 - 5:22
    bere pistola erakutsiz pare bat aldiz.
  • 5:23 - 5:26
    Bere Facebook-a
    erlijioaren aurkako mezuz betea zegoen.
  • 5:27 - 5:29
    Yusor bereziki bildurtuta zegoen.
  • 5:30 - 5:31
    Etxe horretara joatean,
  • 5:32 - 5:36
    Yusor-i eta bere amari esan zien
    ez zitzaiola gustatzen haien itxura.
  • 5:37 - 5:40
    Yusor-en amak
    bizilagunarekin atsegina izateko esan zion,
  • 5:40 - 5:42
    ezagutzen ziren heinean,
  • 5:42 - 5:43
    benetan zein ziren ikusiko zutela.
  • 5:45 - 5:48
    Guztiok gorrotora ohitu gara,
  • 5:48 - 5:51
    sekula ez genuen imaginatuko hau gertatuko zenik.
  • 5:54 - 5:57
    Nire anaia hil zuen gizona poliziara joan zen,
  • 5:57 - 5:58
    hilketak egin ostean,
  • 5:59 - 6:01
    hiru haur erail zituela esanez,
  • 6:01 - 6:02
    exekuzio moduan,
  • 6:02 - 6:04
    aparkalekuko liskar baten ostean.
  • 6:05 - 6:08
    Goiz horretan,
    poliziak adierazpen publiko goiztiar bat egin zuen,
  • 6:08 - 6:11
    gizonak esandakoa esanez, gehiago galdetu edo
  • 6:11 - 6:12
    ikertu gabe.
  • 6:13 - 6:16
    Gauza da ez zegoela aparkalekuko liskarrik.
  • 6:16 - 6:17
    Ez zegoen argudiorik.
  • 6:17 - 6:19
    Ez arau-hausterik.
  • 6:19 - 6:21
    Baina mina egina zegoen.
  • 6:21 - 6:23
    24 orduko medioen ziklo batean,
  • 6:23 - 6:27
    "aparkalekuko liskarra" esaldia jada ekidin ezina zen.
  • 6:30 - 6:32
    Anaiaren ohean eseri eta bere hitzak oroitzen ditut,
  • 6:33 - 6:36
    hain aske eta maitasunez esan zidana,
  • 6:36 - 6:38
    "naizena naiz zuri esker".
  • 6:39 - 6:42
    Horretxek ematen dit indarra nire mina gainditu
  • 6:42 - 6:43
    eta hitz egiteko.
  • 6:43 - 6:46
    Ezin dut nire familiaren heriotzak,
  • 6:46 - 6:48
    herriko albisteetara mugatzea onartu.
  • 6:49 - 6:52
    Euren fedeagatik erail zituen bizilagunak,
  • 6:52 - 6:56
    buruan ipintzea erabaki zuten zapi batengatik,
  • 6:56 - 6:58
    musulmanak zirelako.
  • 7:02 - 7:05
    Une hartan nuen amorruaren zati bat zera zen,
    paperak alderantziz balira,
  • 7:05 - 7:09
    eta arabe, musulman edo musulman itxurako batek
  • 7:09 - 7:14
    hiru amerikar unibertsitario hil balitu
    exekuzio bat balitz bezala,
  • 7:14 - 7:15
    euren etxean,
  • 7:15 - 7:17
    nola deituko genion?
  • 7:18 - 7:19
    Eraso terrorista.
  • 7:20 - 7:23
    AEBetan gizon zuriek ekintza biolentoak egitean,
  • 7:23 - 7:25
    otso bakartiak dira,
  • 7:25 - 7:26
    arazo mentaldunak
  • 7:26 - 7:28
    edo aparkalekuko liskarren ondoriozkoak.
  • 7:31 - 7:34
    Badakit nire familiari ahotsa jarri behar diodala,
  • 7:34 - 7:36
    eta egiten nekien bakarra egin nuen:
  • 7:36 - 7:40
    komunikabideetan lan egiten zuten ezagun guztiei
    Facebooketik mezu bat bidali nien.
  • 7:41 - 7:43
    Pare bat ordu geroago,
  • 7:43 - 7:47
    etxe kaotiko batean, lagun eta familiakidez gainezka,
  • 7:47 - 7:50
    gure bizilagun Neal agertu zen, gurasoen ondoan eseri
  • 7:50 - 7:52
    eta galdetu zuen "zer egin dezaket?"
  • 7:53 - 7:57
    Neal-ek 20 urteko esperientzia zuen kazetaritzan,
  • 7:57 - 8:00
    baina argi utzi zuen ez zela kazetari bezala etorri,
  • 8:00 - 8:02
    lagundu nahi zuen bizilagun bezala baizik.
  • 8:02 - 8:04
    Egin behar genuenari buruzko iritzia eskatu nion,
  • 8:04 - 8:07
    gertuko komunikabideen
    elkarrizketa eskaeren inguruan.
  • 8:07 - 8:12
    Herriko lokal batean
    prentsa konferentzia bat antolatzera eskeini zen.
  • 8:13 - 8:16
    Oraindik ez daukat bera eskertzeko hitzik.
  • 8:17 - 8:20
    "Esan noiz eta han izango ditut
    berri emaile kate guztiak" esan zuen.
  • 8:21 - 8:23
    Guk egin ezin genuena egin zuen guretzat,
  • 8:23 - 8:25
    oso une gogor hartan.
  • 8:26 - 8:27
    Prentsaurrekoa eman nuen,
  • 8:27 - 8:29
    oraindik aurreko eguneko blusa soinean.
  • 8:30 - 8:32
    Eta hilketak gertatu eta 24 ordu baino lehen,
  • 8:32 - 8:35
    CNN-n nengoen,
    Anderson Cooper elkarrizketatzen ari zitzaidan.
  • 8:35 - 8:37
    Hurrengo egunean, egunkari garrantzitsuek -
  • 8:37 - 8:40
    New York Times, Chicago Tribune -
  • 8:40 - 8:42
    Deah, Yusor eta Razan-en berriak zituzten,
  • 8:42 - 8:45
    narrazioa egitea ahalbideratuz, eta
  • 8:45 - 8:48
    musulmanen aurkako gorrotoa salatuz.
  • 8:51 - 8:52
    Egun haietan, bazirudien
  • 8:53 - 8:57
    islamofobia sozialki onartu zitekeen
    fanatismo mota bat zela.
  • 8:58 - 9:00
    Onartu egin behar genuen, eta irribarre egin.
  • 9:01 - 9:03
    Begirada txarrak,
  • 9:03 - 9:05
    besteen beldurra hegazkinera igotzean,
  • 9:05 - 9:09
    zorizko miaketak aireportuetan, denboraren %99an.
  • 9:10 - 9:11
    Ez da hor geratzen.
  • 9:12 - 9:16
    Politikoek onura ekonomiko eta politikoak
    ateratzen dituzte gure kontura.
  • 9:16 - 9:17
    Hemen AEBetan,
  • 9:17 - 9:20
    Donald Trump bezalako hautagaiak ditugu,
  • 9:20 - 9:22
    amerikar musulmanei erregistratzeko eskatuz,
  • 9:22 - 9:26
    eta musulman inmigrante eta errefuxiatuei
    herrialdean sartzea eragotziz.
  • 9:26 - 9:29
    Ez da kointzidentzia gorroto krimenen tasak
  • 9:29 - 9:32
    hauteskunde zikloekin batera handitzea.
  • 9:35 - 9:37
    Duela pare bat hilabete, Khalid Jabara,
  • 9:37 - 9:39
    Amerikar-liberiar Kristau bat,
  • 9:39 - 9:42
    bere bizilagunak erail zuen, Oklahoman -
  • 9:42 - 9:44
    "Arabe zikina" deitu zion gizon batek.
  • 9:45 - 9:47
    Gizon hau aurretik 8 hilabetez gartzelan egon zen,
  • 9:47 - 9:50
    Khalid-en ama kotxez harrapatzen saiatu ostean.
  • 9:52 - 9:54
    Posible da Khalid-en berririk ez izatea,
  • 9:55 - 9:57
    ez zelako berri nazionaletara iritsi.
  • 9:57 - 10:00
    Gutxienez bere izenez deitu behar dugu:
  • 10:00 - 10:01
    Gorroto krimena.
  • 10:01 - 10:04
    Gutxienez horri buruz hitz egin behar dugu,
  • 10:04 - 10:08
    biolentzia eta gorrotoa ez baitira hutsetik sortzen.
  • 10:12 - 10:13
    Lanera bueltatu eta gutxira,
  • 10:13 - 10:15
    ospitalean errondak egiten dituen
    esperientziadunena naiz,
  • 10:15 - 10:18
    nire gaixoetako batek lankide bati begiratu,
  • 10:18 - 10:22
    keinuak egin eta esan zuen "San Bernardino",
  • 10:22 - 10:24
    eraso terrorista bati erreferentzi eginez.
  • 10:25 - 10:28
    Hemen nago,
    islamofobiagatik familiako hiru kide galdu berritan,
  • 10:28 - 10:30
    mikroerasoen aurrean nola jokatu
  • 10:30 - 10:33
    lantzen den nire programako, bozeramaile,
  • 10:33 - 10:34
    eta hala ere -
  • 10:34 - 10:35
    isiltasuna.
  • 10:36 - 10:37
    Gogorik gabe nengoen.
  • 10:37 - 10:39
    Umiliatuta.
  • 10:39 - 10:41
    Egun batzuk beranduago, gaixo berak
  • 10:41 - 10:43
    begiratu eta esan zidan,
  • 10:43 - 10:46
    "Zure jendea Los Angelesen jendea hiltzen ari da."
  • 10:47 - 10:49
    Ingurura begiratu nuen, adi-adi.
  • 10:49 - 10:51
    Berriro:
  • 10:51 - 10:52
    isiltasuna.
  • 10:53 - 10:55
    Konturatu nintzen berriro ere,
  • 10:55 - 10:56
    niregatik hitz egin behar nuela.
  • 10:58 - 11:00
    Bere ohean eseri eta modu atseginean galdetu nion,
  • 11:00 - 11:04
    "Zu errespetuz eta goxotasunez
    tratatzea ez den zerbait egin dut inoiz?"
  • 11:05 - 11:09
    "Modu errukiorrean
    zaintzea ez den zerbait egin dut inoiz?"
  • 11:09 - 11:12
    Burua makurtu
    eta esan zuena oker zegoela konturatu zen,
  • 11:12 - 11:13
    eta talde osoaren aurrean,
  • 11:13 - 11:15
    barkamena eskatu eta esan zuen:
  • 11:15 - 11:17
    "Hobeto jokatu behar nuen. Mexikar amerikarra naiz,
  • 11:18 - 11:20
    horrelako tratua jasaten dut beti."
  • 11:23 - 11:27
    Gutako askok jasaten ditugu mikroerasoak egunero.
  • 11:27 - 11:30
    Baliteke zuek ere jasan izana,
  • 11:30 - 11:31
    arrazagatik,
  • 11:31 - 11:32
    generoagatik,
  • 11:32 - 11:33
    sexualitateagatik
  • 11:33 - 11:35
    edo erlijio sinesmenengatik.
  • 11:35 - 11:38
    Guztiok izan gara egoera okerren testigu,
  • 11:38 - 11:39
    eta ez dugu hitz egin.
  • 11:39 - 11:43
    Agian ez genituen hitz egin ahal izateko tresnak.
  • 11:43 - 11:46
    Agian ez ginen geure alborapenez kontziente.
  • 11:47 - 11:51
    Guztiok ados gaude fanatismoa onartezina dela,
  • 11:51 - 11:52
    baina hura ikustean,
  • 11:52 - 11:53
    isilik egoten gara,
  • 11:53 - 11:55
    ezeroso sentiarazten gaituelako.
  • 11:56 - 11:58
    Baina ezerosotasun horretan sartzeak
  • 11:58 - 12:01
    zona aliatuan sartzea ere esan nahi du.
  • 12:01 - 12:05
    Ameriketan 3 milioi musulman inguru daude.
  • 12:05 - 12:08
    Populazio osoaren ehuneko bat da hori.
  • 12:09 - 12:11
    Martin Luther King-ek esan zuen,
  • 12:11 - 12:12
    "Azkenean,
  • 12:12 - 12:14
    ez ditugu etsaien hitzak gogoratuko,
  • 12:15 - 12:17
    lagunen isiltasuna baizik."
  • 12:22 - 12:25
    Zerk egin zuen
    nire bizilagun Neal-en laguntza hain garrantzitsua?
  • 12:25 - 12:27
    Gauza pare batek.
  • 12:27 - 12:29
    Hor zegoen arduratzen zen bizilagun gisa,
  • 12:29 - 12:33
    baina bere esperientzia
    eta gaitasun profesionala ere eskeini zuen,
  • 12:33 - 12:34
    hura behar zenean.
  • 12:35 - 12:37
    Beste batzuek berdina egin dute.
  • 12:37 - 12:40
    Larycia Hawkins-ek bere oholtza erabili du,
  • 12:40 - 12:43
    Wheaton College-eko
    lehen irakasle titular Afrikar Amerikar bezala,
  • 12:43 - 12:45
    egunero diskriminatuak diren emakumeekiko
  • 12:45 - 12:48
    solidaritatez, hijab bat jazteko.
  • 12:48 - 12:50
    Ondorioz, bere lana galdu zuen.
  • 12:52 - 12:53
    Hilabetean
  • 12:53 - 12:56
    Virginiako Unibertsitateko fakultatean zen
  • 12:56 - 12:59
    pluralitatea, arraza, fedea eta kultura
    lantzen ditu bertan.
  • 13:01 - 13:03
    Alexis Ohanian-ek, Reddit-en kofundatzaileak,
  • 13:03 - 13:07
    laguntza aktibo guztiak
    hain serioak izan beharrik ez dutela erakutsi zuen.
  • 13:07 - 13:10
    15 urteko neska musulman baten
    ideiaren alde egin zuen,
  • 13:10 - 13:12
    hijabdun emoji bat sortzeko.
  • 13:12 - 13:14
    (Barreak)
  • 13:14 - 13:16
    Keinu sinple bat da,
  • 13:16 - 13:18
    baina inpaktu subkontziente esanguratsu bat du
  • 13:18 - 13:21
    musulmanen humanizazioan eta normalizazioan,
  • 13:21 - 13:24
    komunitatean "gure" zati bihurtzean
  • 13:24 - 13:26
    "haien" zati izan beharrean.
  • 13:27 - 13:30
    Women's Running aldizkariaren editore nagusiak
  • 13:30 - 13:34
    AEBetako fitness aldizkari bateko azalean
    hijab bat jarri zuen lehen aldiz.
  • 13:35 - 13:40
    Hauek beraien plataformak eta baliabideak
    erabili dituztenen hainbat adibide dira,
  • 13:40 - 13:42
    akademian, teknologian eta komunikabideetan,
  • 13:42 - 13:44
    euren laguntza aktiboki adieraziz.
  • 13:46 - 13:49
    Zein baliabide eta gaitasun jarriko duzu zuk?
  • 13:50 - 13:52
    Zure ezerosotasunean sartuko zara
  • 13:52 - 13:54
    eta hitz egingo duzu
    gorrotoz beteriko fanatismoaren testigu izatean?
  • 13:55 - 13:56
    Neal izango zara?
  • 13:57 - 14:00
    Hainbat bizilagun agertu da istorio honetan.
  • 14:00 - 14:03
    Zuek, zuen komunitateetan
    bizilagun musulmanak dituzue,
  • 14:03 - 14:05
    lankideak,
  • 14:05 - 14:07
    edo zuen haurren ikaskideak.
  • 14:07 - 14:08
    Joan beraiengana.
  • 14:08 - 14:11
    Jakinarazi haiekin solidarioak zaretela.
  • 14:11 - 14:13
    Gauza txikia iruditu daiteke,
  • 14:13 - 14:16
    baina zin dagizuet diferentzia egiten duela.
  • 14:17 - 14:21
    Ezerk ez dizkigu Deah, Yusor eta Razan itzuliko.
  • 14:22 - 14:24
    Baina gure ahots kolektiboa altxatzean,
  • 14:24 - 14:26
    orduan geldituko dugu gorrotoa.
  • 14:26 - 14:28
    Mila esker.
  • 14:28 - 14:36
    (Txaloak)
Title:
Islamofobiak nire anaia hil zuen. Goazen gorrotoarekin amaitzera.
Speaker:
Suzanne Barakat
Description:

2015eko otsailaren 10ean Suzanne Barakat-en neba Deah, koinata Yusor eta Yusor-en ahizpa Razan beren bizilagunaren eskuetan erailak izan ziren, Chapel Hill.en, Ipar Carolinan. Gaizkilearen bertsioa, trafiko liskar baten ondorioz erail zituela, inongo galderarik egin gabe zabaldu zen poliziaren eta komunikabideen eskutik. Barakat-ek prentsaurreko batean hitz egin zuen arte, eta gauzei bere izenez deitu zien arte: gorroto krimenak. Berak eta familiak istorioaren kontaketaren kontrola nola lortu zuten kontatzen digu, eta gorrotoz beteriko fanatismoaren aurrean hitz egiteko eta diskriminazioa jasaten dutenekiko gure laguntasuna erakusteko eskatzen digu.

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
14:48

Basque subtitles

Revisions