Return to Video

Rob Harmon: Nola mantendu errekak jarioten

  • 0:03 - 0:05
    Hau ibaia da.
  • 0:05 - 0:08
    Hau erreka da.
  • 0:08 - 0:10
    Hau ibaia da.
  • 0:10 - 0:13
    Hau herri osoan zehar gertatzen ari da.
  • 0:13 - 0:15
    Dozenaka mila kilometro
  • 0:15 - 0:18
    daude Estatu Batuetan erreka lehorrez beteta.
  • 0:18 - 0:20
    Mapa honetan,
  • 0:20 - 0:23
    gune koloratuek ur-gatazkak irudikatzen dituzte.
  • 0:24 - 0:27
    Antzeko arazoak daude Ekialdean ere.
  • 0:27 - 0:29
    Arrazoiak estatu batetik bestera aldatzen dira.
  • 0:29 - 0:31
    batez ere, xehetasunetan.
  • 0:31 - 0:34
    Badaude erreka lehorretako 6.400 kilometro
  • 0:34 - 0:37
    Montanan soilik.
  • 0:37 - 0:40
    Haiek normalean arrainak eta beste basa-bizitza barne hartuko lituzkete.
  • 0:41 - 0:43
    Ekosistemaren zainak dira,
  • 0:43 - 0:46
    eta, maiz, hutsik daude.
  • 0:47 - 0:49
    Kontatu nahi dizuet
  • 0:49 - 0:51
    horiek bezalako erreka baten istorioa
  • 0:51 - 0:54
    istorio askoz handiagoko arketipoa delako.
  • 0:54 - 0:56
    Hau da Prickly Pear Creek.
  • 0:56 - 0:58
    Biztanle askoko gune baten zehar iragaten da
  • 0:58 - 1:01
    East Helena-tik Lake Helena-ra.
  • 1:01 - 1:03
    Basa-arrainak mantentzen ditu
  • 1:03 - 1:05
    amuarrain mota batzuk, arrunta barne
  • 1:05 - 1:07
    baita ortzadar-amuarraina ere.
  • 1:07 - 1:09
    Ia urte guztietan
  • 1:09 - 1:12
    orain dela ehun urte baino gehiagotik.
  • 1:12 - 1:15
    errekak hau bezalako itxura hartzen du udan.
  • 1:15 - 1:17
    Nola heldu ginen egoera hontara?
  • 1:17 - 1:20
    Beno, dena XIX. mendearen hondarrean hasi zen
  • 1:20 - 1:24
    Montana bezalako lekuetara biztanleak heltzean.
  • 1:24 - 1:26
    Hitz gutxitan, ur asko zegoen
  • 1:26 - 1:29
    eta ez zegoen jende gehiegi.
  • 1:29 - 1:31
    Baina ur bila jende gehiago zetorren heinean,
  • 1:31 - 1:34
    aurretik ailegatu zirenak pixkat kezkatu ziren,
  • 1:34 - 1:38
    eta 1865. urtean, Montana-k bere lehenengo ur-legea onartu zuen.
  • 1:38 - 1:41
    Lege horrek horrela zion, errekaren ondoen dagoenak
  • 1:41 - 1:43
    erreka parteka dezake.
  • 1:43 - 1:46
    Eta, jende askok erreka partekatu nahian zetozen.
  • 1:46 - 1:48
    eta aurretik ailegatu zirenek
  • 1:48 - 1:50
    izugarri kezkatu zirenez, euren abokatuak ekarri zituzten.
  • 1:50 - 1:52
    Auzi batzuetan jarraibideak eman ziren
  • 1:52 - 1:54
    1870. eta 1872. urteetan,
  • 1:54 - 1:56
    Prickly Pear Creek errekarekin zerikusia zutenak.
  • 1:56 - 1:58
    Eta 1921. urtean,
  • 1:58 - 2:00
    Montanaren Auzitegi Gorena-k
  • 2:00 - 2:03
    Prickly Pear errekarekin zerikusia zuen auzi batean erabaki zuen
  • 2:03 - 2:05
    aurretik ailegatu zirenek
  • 2:05 - 2:09
    lehen mailako ur-eskubideak zituztela.
  • 2:09 - 2:12
    Lehen mailako ur-eskubide hauek gakoak dira.
  • 2:12 - 2:15
    Hots, Mendebalde osoan zehar arazo bera pairatzen dela
  • 2:15 - 2:16
    dirudi.
  • 2:16 - 2:18
    Erreka horietako batzuek
  • 2:18 - 2:20
    errekan dagoen urarekin konparatuz
  • 2:20 - 2:23
    50 edo 100 aldiz gehiagoko ur-eskaerak dituzte.
  • 2:23 - 2:25
    Eta lehen mailako ur-eskubide horien jabeek
  • 2:25 - 2:28
    ur-eskubidea erabiltzen ez badute
  • 2:28 - 2:30
    ur-eskubideak galtzera arriskatzen dira,
  • 2:30 - 2:33
    baita uraren erantsitako balio ekonomikoa ere.
  • 2:33 - 2:37
    Hots, haiek ez dute pizgarririk zaintzeko.
  • 2:37 - 2:40
    Jende-kopurua ez da arazoa,
  • 2:40 - 2:43
    sistemak berak zaintzeko ardura suntsitzen baitu,
  • 2:43 - 2:46
    pertsona batek bere ur-eskubideak gal ditzakeelako, erabiltzen ez baditu.
  • 2:48 - 2:50
    Beraz, hamarkadak pasa ostean auzitan jartzen
  • 2:50 - 2:52
    eta 140 urteko eskarmentua eta gero,
  • 2:52 - 2:54
    Oraindik horrela gaude.
  • 2:55 - 2:57
    Sistema apurtua daukagu.
  • 2:57 - 2:59
    Zaintzeko ardura ez dagoelako
  • 2:59 - 3:01
    ur-eskubideak eralbiltzen ez badira
  • 3:01 - 3:03
    ur-eskubideak gal daitezkeelako.
  • 3:03 - 3:06
    Eta ziur nago badakizuela, horrek gatazka galantak sortu dituela
  • 3:06 - 3:10
    nekazarien eta ekologisten artean.
  • 3:10 - 3:13
    Ondo. Orain martxa aldatuko dut zeharo.
  • 3:13 - 3:15
    Gela honetako gehienak pozik egongo zarete jakitean
  • 3:15 - 3:18
    aurkezpenaren gainerakoa doan dela.
  • 3:18 - 3:21
    Eta zoriontsuak izango zarete garagardoarekin zerikusia duelako.
  • 3:21 - 3:24
    (Algarak)
  • 3:24 - 3:26
    Beste gauza bat ari da gertatzen gure herrian,
  • 3:26 - 3:28
    eta enpresak hortaz kezkatzen hasi dira,
  • 3:28 - 3:31
    euren ur-aztarnaz, hain zuzen ere.
  • 3:31 - 3:34
    Ur-hornikuntza egokia ziurtatzeaz kezkatzen dira.
  • 3:34 - 3:37
    Ur-erabilpen egokia garatzen saiatzen dira,
  • 3:37 - 3:39
    eta kezkatzen dira nola ur-erabilpenak
  • 3:39 - 3:42
    euren marken irudiari eragiten dion.
  • 3:42 - 3:44
    Hau herri osoko arazoa da
  • 3:44 - 3:46
    baina Montana-ri buruzko beste istorio bat kontatuko dizuet,
  • 3:46 - 3:48
    eta garagardoarekin badu zerikusirik.
  • 3:48 - 3:51
    Ez zenekitela 5 ur-pinta behar direla
  • 3:51 - 3:53
    garagardo pinta bat ekoizteko.
  • 3:53 - 3:55
    Prozesu osoa kontuan hartzen baduzue,
  • 3:55 - 3:58
    100 ur-pinta baino gehiago behar dira garagardo-pinta bat ekoizteko.
  • 3:58 - 4:00
    Orain arte Montanan garagardo egileek
  • 4:00 - 4:02
    lan dexente egin dute
  • 4:02 - 4:04
    euren ur-kontsumoa murrizteko.
  • 4:04 - 4:06
    Baina oraindik milioika litro ur erabiltzen dituzte.
  • 4:06 - 4:09
    Hau da, ura beharrezkoa da garagardoa ekoizteko.
  • 4:10 - 4:13
    Orduan, zer egin dezakete
  • 4:13 - 4:16
    gainontzeko ur-aztarna horri buruz
  • 4:16 - 4:18
    zeinak ondorio kaltegarriak izan ditzakeen
  • 4:18 - 4:20
    ekosisteman?
  • 4:20 - 4:22
    Ekositema hauek garrantzi handikoak dira
  • 4:22 - 4:24
    Montanako garagardo egileentzat eta euren bezeroentzat.
  • 4:24 - 4:26
    Azken finean, oso erlazio sendoa dago
  • 4:26 - 4:28
    uraren eta arrantzaren artean.
  • 4:28 - 4:30
    Batzuentzat arrantzaren eta garagardoaren artean ere
  • 4:30 - 4:32
    erlazio sendoa dago.
  • 4:32 - 4:34
    (Algarak)
  • 4:34 - 4:37
    Montanako garagardo egileak eta euren bezeroak kezkatuta daude
  • 4:37 - 4:40
    eta irtenbidearen bat bilatzen ari dira arazoa bideratzeko.
  • 4:40 - 4:43
    Nola bidera dezakete gainontzeko ur-aztarna hori?
  • 4:43 - 4:45
    Gogora ezazue Prickly Pear.
  • 4:45 - 4:47
    Orain arte,
  • 4:47 - 4:49
    ur-negozioen ustiapena
  • 4:49 - 4:53
    murrizten eta kontrolatzen soilik saiatu da,
  • 4:53 - 4:55
    gu hurrengo urratsa iradokitzen ari gara
  • 4:55 - 4:57
    berriztatzea.
  • 4:57 - 4:59
    Gogora ezazue Prickly Pear
  • 4:59 - 5:01
    Sistema apurtua.
  • 5:01 - 5:03
    Zaintzeko ardura ez dago,
  • 5:03 - 5:06
    ur-erabilpena erabiltzen ez bada, ur-eskubidea galtzera arriskatzen delako.
  • 5:06 - 5:08
    Guk bi mundu horiek elkartzea erabaki genuen --
  • 5:08 - 5:10
    enpresen mundua
  • 5:10 - 5:12
    euren ur-aztarnekin
  • 5:12 - 5:14
    eta nekazarien mundua
  • 5:14 - 5:16
    erreka horietako lehen mailako ur-eskubideekin.
  • 5:16 - 5:18
    Estatu batzuetan,
  • 5:18 - 5:20
    lehen mailako ur-eskubideen edukitzaileek
  • 5:20 - 5:23
    utz dezakete ura errekan bertan
  • 5:23 - 5:26
    besteenganako babesa legalki zaintzen duten
  • 5:26 - 5:29
    eta euren ur-eskubideak mantentzen dituzten bitartean.
  • 5:29 - 5:31
    Azken finean,
  • 5:31 - 5:33
    euren ur-eskubidea da,
  • 5:33 - 5:35
    eta haiek ur-eskubide hori erabili nahi badute
  • 5:35 - 5:37
    errekan arrainak hazten laguntzeko
  • 5:37 - 5:40
    bere eskubidea da hau egitea.
  • 5:40 - 5:44
    Baina ez daukate pizgarririk hori egiteko.
  • 5:44 - 5:47
    Bertako ur-hornitzaileekin lanean,
  • 5:47 - 5:50
    pizgarria sortu genuen hori egiteko.
  • 5:50 - 5:53
    Haiei ordaintzen diegu ura errekan bertan utz dezaten.
  • 5:53 - 5:55
    Hori da argazki honetan gertatzen ari dena.
  • 5:55 - 5:58
    Pertsona horrek bere erabakia hartu du
  • 5:58 - 6:00
    eta bere atea ixten ari da,
  • 6:00 - 6:02
    ura errekan bertan uzten.
  • 6:02 - 6:04
    Ez du ur-eskubidea galtzen,
  • 6:04 - 6:07
    baina eskubide hori erabiltzea aukeratzen du,
  • 6:07 - 6:09
    edo eskubide osoaren zatia,
  • 6:09 - 6:12
    errekarako eta ez lurretarako.
  • 6:12 - 6:14
    Lehen mailako ur-eskubideen edukitzailea delako,
  • 6:14 - 6:18
    errekaren ura beste erabiltzaileengandik zain dezake.
  • 6:18 - 6:20
    Ados?
  • 6:20 - 6:23
    Dirua irabazten du ura errekan bertan uzteagatik.
  • 6:23 - 6:25
    Pertsona hau uraren maila neurtzen ari da
  • 6:25 - 6:28
    errekan bertan uzten duen ura.
  • 6:28 - 6:31
    Guk ur-neurtua hartzen dugu
  • 6:31 - 6:34
    mila-litroko gehikuntzetan zatitzen dugu.
  • 6:34 - 6:37
    Gehikuntza bakoitzak serie-zenbaki bat eta egiaztagiri bat du,
  • 6:37 - 6:39
    eta garagardo egileek eta besteek
  • 6:39 - 6:41
    egiaztagiri horiek erosten dituzte
  • 6:41 - 6:43
    ura itzultzeko era balitz bezala
  • 6:43 - 6:45
    ekosistema degradatu horietara.
  • 6:45 - 6:47
    Garagardo egileek ordaintzen dute
  • 6:47 - 6:50
    errekako ura berriztatzeko.
  • 6:50 - 6:52
    Hau oso era erraza, merkea
  • 6:52 - 6:54
    eta neurgarria da
  • 6:54 - 6:57
    ura berriztatzeko ekosistema degradatu horietara.
  • 6:57 - 7:00
    Aldi beran, nekazariei aukera ekonomikoa ematen zaie
  • 7:00 - 7:03
    eta ur-aztarnaz kezkatuta dauden enpreseei laguntzen zaie
  • 7:03 - 7:05
    euren arazoa modu sinplean konpontzen.
  • 7:05 - 7:08
    140 urte gatazkaz beteta pasa ostean
  • 7:08 - 7:12
    eta erreka lehorrekin 100 urte pasa eta gero
  • 7:12 - 7:14
    auzitegiek eta arauketek
  • 7:14 - 7:17
    ez dute egoera konpondu,
  • 7:17 - 7:19
    horregatik, merkatu-mekanismo bat martxan jarri dugu
  • 7:19 - 7:21
    erosle eta saltzaile prestuen irtenbidea
  • 7:21 - 7:25
    auzitegirik eskatzen ez duen irtenbidea.
  • 7:26 - 7:28
    Gakoa
  • 7:28 - 7:31
    euren ur-aztarnaz kezkatzen direnei
  • 7:31 - 7:33
    erantzukizuna ematea da,
  • 7:33 - 7:35
    ura behar den lekuetan jartzeko,
  • 7:35 - 7:38
    ekosistema degradatu horietan,
  • 7:38 - 7:40
    eta, aldi berean
  • 7:40 - 7:42
    nekazariei aukera ematea,
  • 7:42 - 7:44
    aukera ekonomiko adierazgarria,
  • 7:44 - 7:46
    euren ur-erabilpenari buruz.
  • 7:46 - 7:49
    Transakzio horiei esker lagun bihurtzen dira eta ez etsai.
  • 7:49 - 7:51
    Transakzio horiek jendea lotzen dute eta ez banandu.
  • 7:51 - 7:54
    Eta landa-komunitateentzako beharrezko euskarri ekonomikoa ematen dute.
  • 7:54 - 7:57
    Eta askoz garrantzitsuagoa, ibili badabil.
  • 7:57 - 7:59
    15.000 mila milioi litro erreketara bueltatu ditugu
  • 7:59 - 8:01
    ekosistema degradatuetara.
  • 8:01 - 8:03
    Lehen mailako ur-eskubideen edukitzaileen
  • 8:03 - 8:05
    eta Montanako garagardo egileen lotura lortu dugu
  • 8:05 - 8:08
    baita Oregon-go hotelena eta te-enpresena ere
  • 8:08 - 8:11
    eta Hego-mendebaleko goi-mailako teknologia enpresena, zeintzuk ur asko erabiltzen duten.
  • 8:11 - 8:14
    Eta lotura horiek egiten ditugunean
  • 8:15 - 8:18
    hau bezalako egoera
  • 8:18 - 8:20
    HAU bilaka dezakegu.
  • 8:21 - 8:22
    Mila esker.
  • 8:22 - 8:25
    (Txaloak)
Title:
Rob Harmon: Nola mantendu errekak jarioten
Speaker:
Rob Harmon
Description:

Rob Harmon-ek oso merkatu-mekanismo bitxia martxan jarri du ibaien eta erreken uren egoera kaskarra berreskuratzeko, lehorteak eta gain-ustiapenak direla medio. Nekazariek eta garagardo-ekoizleek euren patuak lotzen dituzte Prickly Pear Creek-i buruzko antzinako istorio honetan.

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
08:26
TED Translators admin approved Basque subtitles for How to keep rivers and streams flowing
Jone Aliri Lazcano accepted Basque subtitles for How to keep rivers and streams flowing
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for How to keep rivers and streams flowing
Alvaro Moya added a translation

Basque subtitles

Revisions