Michael Browning: ingeniaria, berritzailea... asmatzailea berez... eta aita motibatzailea. Pilotatzea zen bere grina, hortaz uler daiteke zergaitik oparitu zioten dudazko marrazki hori 1970ean erretiroa hartzean. Berrogei urte geroago, zenbait pertsona elkartu ginen saiatzeko, hegan egitearen erronkari, jendea urteetan inspiratu duenari, modu desberdin batean ekiteko. Eta bidaia hau zuekin partekatu nahi dut. Giza gorputza eta arimaren oinarrizko hipotesiarekin hasiko gara, hemen azken egunetan ikusi dugun bezalaxe, izugarrizko kontzeptua da. Eta zer, aparatu izugarri hau hobetuko bagenu teknologia egokiarekin? Hegan egitea modu honetan aztertzen bada noraino iritsi gaitezke? Hortaz, Londresen, nire entrenamendu kideak, Denton, nik baino lan hobea egiten du horrelako gauzetan. Badakizue zer? Londres da. Ideia hau hobetzea zen. Eta, nola hobetzen da hau? Beno, hauetako bat erosi genuen Hau gasezko mikro-turbina bat da. Hemen zegoen geure oinarria eta makineria pieza txiki honek, izugarria zirudien beraz bi eraman genituen landa eremura. Benetako eroia, bide batez, atzeko aldean ikus daiteke, Barazkiekin dabilen emakumea, lan bikaina egiten du ikusten ez gaituenaren itxura eginez (Barre algarak) Uste dut hainbeste dibertitzen ez dena belarra dela nahiko kaltetuta gelditu baitzen. Hemen bereizi dezakezue bultzada horizontalki mantentzen saiatu nintzenean huts eginez. 50 bat kg-ko bultzada. Nahikoa zirraratu gintuen. Zerbait lortu genuela uste geunen. Beraz, aurrera egiteko bide bakarra zegoen: Lau turbina izatea. (Barreak) Irudi hauek berriro ikustea atsegin dut. Hobeto pentsatzean, zama hobeto banatzen saiatu ginen. Hankak zama eramateko diseinatuak daude, Beraz, zergatik ez apur bat banatu? Erabaki egokia izan zen. Arnesa... Beste ideia on bat, funtzionatu ez zuena, Ikusiko duzuen bezala. Gauzak frogatzen saiatu ginen bidai osoan zehar. (Barreak) Bai, ez zuen funtzionatu. Ezta? Gauzak frogatzen eta akatsetatik ikasten kasu gehienetan. Baita erorialdiaren akatsa ere. Behatzen baduzue, hemen bost motore genituen Bat mantenu lanetan bazegoen ere, erabili egin genuen (Barreak) Eta gas hodia puskatu nuen. Ongi. Berriro ez egiten ikasi genuen. Hura kale itsu bat zen. (Barreak) 3 beso bakoitzean, barregarria izan zen. 70kg beso bakoitzean. Beste behin, esperimentu txarra. (Barreak) Baina zenbait aurrerapen sinesgarri egiten hasi ginen, agian lortuko genuela pentsarazteko nahikoak. Ikusi, erakargarria dirudi. Hanka bakoitzean bana eta beso bakoitzean bina, paperean behintzat fidagarria zen. Eta ondoren orain erakutsiko dizuedana egin genuen, oraindik gustuko dut hau ikustea. Lehen aldiz, 6 segunduko hegaldi nahiko jarraia (Txaloak) Eta puntu horretan pasa ginen "Ez dakit funtzionatuko duen" esalditik "Jainkoa! badabil!". Eta hortik aurrera hobetzen hasi ginen, askotan erortzen jarraituz. Erorketak, ikasteko modurik hoberenak dira. Ondoren, planoa hobetzen hasi ginen. Ikusiko duzue, hau da egonkortasun eta kontrola Ez dago haririk ez ezer-- Gure konbinazio bat zen, teknologia hobetzeko, Tupperware kaxa batean elektronika gordeaz eta, egonkortasuna eta kontrola hobetzen ikasiaz. Orain, zuen belarriak hau entzuteaz salbuetsiko ditut eta horretaz hitz egin. Denbora pasa ondoren, motor zarata gogaikarria da. Hau duela aste gutxi zen. Ikus dezakezue egonkortasuna eta kontrola nahiko ona dela. Pentsatu nahiko nuke honek hasierako hipotesia indartzen duela, giza adimenak eta gorputzak, behar bezala erabiliz, gauza interesgarriak lor ditzakeela. Esan nahi dut, esan dudan bezala: Une honetan ez naiz pentsatzen ari besoak nora mugitzen ari naizen. Nora joan nahi dudan pentsatzen dut, eta bizikletan ibiltzearen antzera, nire besoak beren lana egiten ari dira. Nahiko esperientzia arraroa da. Hortaz, nora doa guzti hau? Lurreratzeaz hitz egingo dut -- Uste dut hontan lurreratu nuela. Ongi da, ez dut uste inork Walmart-era joateko edo umeak eskolara eramateko erabiliko duenik horrelako zerbait. Baina Gravityko batzuk teknologia izugarria sortzen ari dira horrek, hau, haur-jolas bihurtuko du. Gauza batzuk lantzen gabiltza hegaldiaren esperientzi hau zabaltzeko publiko zabalagora hedatzeko, egiten ari garen saioez haratago. Gainera bigarren eta hirugarren pilotuen bila galbitza, boluntarioak baleude. Irudimen hau dut. Bitxia irudi daiteke, baina esan dezagun, egunen batean, agian hondartza gainean hegan egin genezakeela, kostaldean gora eta behera, segurtasun kitarekin, hau posible egiten saiatzen ari gara. Ondoren, zerumugatik Herkules bat dator jaisten. Aurrera doan heinean, abiadura hartzen zoaz eta ikusi ea harrapa dezakegun atzetik, ez aurretik, hori akats bat litzateke -- eta gero berriro lurreratu. Esan dudan bezala, nahiko lan dago oraindik egiteko. Baina era berean, atzerapauso bat ematen badugu, hau oso bidaia pertsonala ere bada niretzat. Argazki eder horretara itzuliz, edo irudiaren marrazkira. Zoritxarrez, nire aitak bere buruaz beste egin zuen 15 nituenean bete gabeko anbizio asko utzirik. Izugarrizko asmatzailea zen, kreatzaile inkorformista. Eta pentsatu nahiko nuke, posible izango balitz, Hona begira balego, Bera egongo litzake -- ziur aski barrez egongo litzateke egin ditugun gauzak direla eta. Uste dut. Hortaz, bere omenean da. Mila esker. (Txaloak) (offeko ahotsa) Richard Browning: Ziurrenik urduriago nago honen ondoren demoa egiteaz. Gauza asko ditut gaur egiteko. Egoera okerrenean, ez dugu hasiera garbi bat. Edo aurreikusi gabeko arazo bat, hegan nabilen bitartean. Horregatik mantentzen dugu baxu. Okerrena da lelo itxura izango dudala eta bizkarrez erori, esan bezala. Hortaz goza dezakezue gertatuko balitz. (Musika) (Motorra azkartzen da) (Txaloak)