Hizkuntza oso garrantzitsua da mundua ikusteko modua erakusten duelako,
kultura adierazten duelako eta
Kataluniaren eta katalan izatearen parte oso garrantzitsu bat adierazten duelako.
Era berean,
kataluniako hizkuntzak egun ez daukan aitortzaren aldeko apustu bat delako.
Katalanera hiztun asko dituen hizkuntza da, baina Espainiar Estatuan
sasi ofiziala da, bigarren mailakoa.
Hezkuntzan zatiketa bultzatu eta katalanera baztertu nahi da. Wert ministroak bertako ikasleak espainolizatu nahi ditu;
aspalditik datorren katalaneraren aurkako eraso-katearen beste sintoma bat da.
Katalaneraz bizitzea “aski da” esateko modu bat da.
Guk herrialde normal batean bizi nahi dugu, besteak bezalakoa den eta besteen gisako errekonozimendua duen hizkuntza bat nahi dugu.
Ez dauka zentzurik hainbeste hiztun dituen eta hain dinamikoa den katalanera bezalako hizkuntza batekin hau egitea.
Hizkuntzak herria definitzen du, ez bakarrik gauzak esateko modua definitzen duelako,
baizik eta hauek nola transmititzen diren,
nola harremantzen garen,
erabiltzen ditugun esamoldeak eta abar definitzen dituelako.
Hizkuntzatik hizkuntzara aldatzen dira gauza hauek, noski,
eta aldaketa hauek ere zehazten dute gauza egiteko modu propio bat.
Hizkuntza funtsezkoa da gure herriarentzat.
Geure burua definitzen laguntzen digu,
herri gisa definitzen gaitu.
Horregatik, ezinezkoa da Katalunia,
kataluniar nazioa katalanerarik gabe ulertzea.
Estatuak beste kontu bat dira. Hauek, estruktura edo antolakunde politiko formal bezala
nahi dutena erabaki dezakete, baina herria,
subiranotasunaren jabe den herria,
kolektibo eta jendez osatutako multzoa,
ez dira erabakiak.
Direna dira. Eta kataluniar nazioa katalanez mintzo da.
Herrialde Katalanetan, identitatearen aferaz gaindi,
kohesio sozialerako ezinbesteko tresna da hizkuntza.
Urte luzez jazarrita egon den arren, herriak berau mantentzea lortu du.
Bereziki jazarrita egon den lurraldeetan ere,
Katalunia iparraldean, Herrialde Valentziarrean eta irletan lortu dute hori
Hizkuntza funtsezko tresna izan da Herrialde Katalanetara lanera eta bizitzera etorri direnentzat
herrialde honetako parte direla sentitzeko balio izan dielako.
Aspalditik, mundu subiranista eta independentistarekin batera,
kulturaren munduak hizkuntzan topatu du
kohesio sozialaren bizkarhezurra, DNA.
Zentzu horretan, ezingo genuke ulertu
katalaneraz sentitu, sufritu eta maitatu gabeko nazio askapen prozesurik.
Katalanerak kultura propio bat edukitzea dakar.
Hortaz, nazio gisara identifikatzen gaitu.
Tradizioaren bidez eman diguten hizkuntza da,
eta hizkuntza ezberdina izateak tradizio ezberdina dugula esan nahi du.
Hizkuntzaren garrantzia funtsezkoa eta oinarrizkoa da.
Herriari zentzua emateko, hizkuntzaren papera gakoa da.
Hizkuntza oinarrizko osagai bat da guretzat
sortzen garen unetik gure hizkuntzan mintzatzen erakusten baitigute.
Hala, komunikatzeko dugun modu naturala da.
Norbere hizkuntzaren bidezko garapena ukatzea,
gure komunitatearen baitan komunikatzeko, elkar ulertzeko
eta zoriontsu izateko aukerak erabat zikiratzea da.
Garrantzitsua dena eskoletan katalaneraz mintzatu ahal izatea da,
ez diezagutela jazarri eta debekatu gaztelarrek.
Askatasuna guztiontzat, baina guk garen bezala maitatzea
eta Katalunian bertako hizkuntza ofizialean mintzatzen uztea baino ez dugu nahi.
Hizkuntzak garrantzi handi-handia du guretzat.
Duela hamarkada batzuk jada kataluniarrok bagenekien
gure hizkuntza salbatu behar genuela herriaren etorkizuna bermatzeko.
Orain, hizkuntzaren etorkizuna bermatzeko
herria salbatu behar dugula uste dugu.
Estatu espainiarraren baitan jarraitzen badugu
gure hizkuntzak etengabeko erasoen menpe jarraituko du, eta defendatu egin behar gara.
Ez dugu eutsi nahi, aurrera egin nahi dugu, eta horregatik nahi dugu
gure herriaren independentzia.