Hemen nago gaur galdera kezkagarri
bati buruz hitz egiteko
non erantzuna ere kezkagarria den.
Nire gaia etxeko indarkeriari loturiko
sekretuak dira,
eta landuko dudan galdera
denok egiten dugun galdera da:
Zergatik geratzen da?
Zergatik geratuko litzateke inor
jotzen duen gizonarekin?
Ez naiz psikiatra, ez gizarte langilea
edo etxeko indarkerian aditua.
Kontatzeko istorio bat duen emakume bat
besterik ez naiz.
22 urte neuzkan. Harvarden graduatu
berria nintzen.
New Yorkera joan nintzen
nire lehenengo lanera
Seventeen aldizkariko
idazle eta editore gisa.
Nire lehenengo apartamendua nuen,
nire lehenengo American Express
txartel txiki berdea,
eta sekretu handi bat.
Nire sekretua zen pistola hau nuela
balekin kargatuta nire burura apuntatzen
nire bizitzako gizona zela uste
nuenarengatik
une askotan.
Munduan inor baino gehiago
maite nuen gizonak
pistolarekin apuntatu eta hilko ninduela
esan zidan
gogoratu dezakedan baino gehiagotan.
Maitasun zoroaren historia
kontatzeko nago hemen
maitasunez mozorrotutako
tranpa psikologikoaz
miloika emakumek eta gizonen batek
urtero sufritzen dutena.
Zure istorioa ere izan daiteke.
Ez dut etxeko indarkeriaren ohiko
biktima bat ematen.
Harvarden titulatua naiz Ingelesean,
eta marketin masterra dut Wharton
Business Eskolan.
Unibertsitatean ikasi bitartean
Fortune 500 enpresetan lan egin nuen
Johnson & Johnson, Leo Burnett eta
The Washington Posten, esaterako.
Ia 20 urtez ezkonduta egon naiz nire
bigarren senarrarekin.
eta 3 seme-alaba dauzkagu elkarrekin.
Labrador bat daukagu eta
Honda Odyssey bat gidatzen dut
(barreak)
Nire lehenengo mezua da etxeko indarkeria
edozeini gertatzen zaiola --
arraza, erlijio, errenta eta hezkuntza
maila guztiei.
Edonon dago.
Eta bigarren mezua da denek
pentsatzen dutela
etxeko indarkeria emakumeei
gertatzen zaiela,
emakumeen kontua dela.
Ez zehazki.
Erasotzaileen %85 baino gehiago
gizonak dira, eta etxeko indarkeria
erlazio estu, luze eta
elkarren menpekoetan ematen da
beste hitz batzuetan, familietan,
indarkeria esperoko genuen azken lekuan,
eta hori da etxeko indarkeria hain
nahasia egiten duen arrazoia.
Esango nizueke ni nintzela munduan
azken pertsona
jotzen zuen gizonarekin geratuko zena,
baina biktima tipikoa nintzen adinagatik.
22 urte nituen eta EEBBetan,
16-24 bitarteko emakumeek 3 aldiz
aukera gehiago dute
etxeko indarkeriaren biktima izateko
beste adinetako emakumeekin alderatuz,
eta adin honetako 500 neska eta emakume
hiltzen dituzte euren bikoteek,
mutilagunek eta senarrek EEBBetan.
Ohiko biktima nintzen baita ere
ez nekielako ezer
etxeko indarkeriaz, honen abisu
edo patroiez.
Urtarrileko gau ilun, hotz eta euritsuan
ezagutu nuen Conor.
Nire ondoan eseri zen New Yorkeko metroan,
eta ni seduzitzen hasi zen.
Bi gauza esan zizkidan.
Batetik bera ere graduatu berria zela
Ivy League eskola batean,
eta bestetik Wall Streeteko banku
batean lan egiten zuela.
Baina gehien txunditu ninduena
lehen aldi hartan
azkarra eta dibertigarria zela izan zen
eta baserritar itxura zuela.
Masail handiak zituen, "sagar" masailak
eta gari koloreko ile horia,
eta oso maitagarria zirudien.
Conorrek egindako gauza azkarrenetarikoa
hasieratik,
ni harremaneko dominatzailea nintzela
sinistaraztea izan zen.
Bereziki hasieran egin zuen hori
ni mirestuz.
Geratzen hasi ginen eta
nire guztia maite zuen,
azkarra nintzela, Harvarden ikasia,
nerabeei laguntzen niela eta lana nuela.
Dena jakin nahi zuen nire familiaz
nire haurtzaroaz eta nire asmo eta ametsez
Conorrek nigan sinesten zuen idazle
eta emakume gisa
beste inork inoiz ez bezala.
Konfidantzazko giroa sortu zuen
gure artean
bere sekretua kontatu zidalako,
hau da, haur bat zela, 4 urterekin hasita
behin eta berriz bortizki
erasotua izan zela
bere aitaordearen eskutik,
eta erasoak hain ziren larriak non
eskola utzi behar izan zuen 8. mailan
azkarra zen arren,
eta ia 20 urte eman zituen
bere bizitza berreraikitzen.
Horregatik Ivy Leagueko tituluak
Wall Streeteko lanak eta bere
etorkizun oparoak
asko esan nahi zuen beretzat.
Esan izan bazenidate
miresten ninduen gizon azkar,
dibertigarri eta sentikorrak
makilatu edo ez esango zidala egun batean,
nire gonak ze laburrak ziren,
non bizi edo ze lan egin,
nire lagunak nortzuk ziren edo
gabonak non pasatu,
barre egingo nizueke,
ez zegoelako indarkeri edo kontrol izpirik
edo haserrerik Conorrengan hasieran.
Ez nekien lehenengo pausua
etxeko indarkeria harremanetan
biktima seduzitu eta liluratzea zenik.
Ez nekien ere bigarren pausua
biktima isolatzea zenik.
Conor ez zen egun batean etxera etorri
eta esan
"Badakizu Romeo eta Julieta kontu hau
ondo egon da
baina hurrengo etapara pasatu behar gara
non zu isolatu eta eraso egingo dizudan"
(barreak)
"beraz hemendik irten behar gara
auzokoek entzun zaitzaketelako
eta lagun eta familia dituzulako
edo ubeldurak ikus diezazkizuten
lankideak"
Horren ordez, ostiral iluntze batean
etxera etorri
eta lana utzi zuela esan zidan,
bere ametsetako lana,
eta lana nigatik utzi zuela esan zidan,
hain seguru eta maitatua
sentiarazten nuenez
ez zuela Wall Streeten ezer frogatu behar,
hiritik irten besterik ez zuela nahi
bere famlia erasotzaile eta
disfuntzionaletik urrun
eta Ingalaterra berriko herri txiki
batera joan
non bizimodu berri bat hasiko zuen nirekin
bere ondoan.
Nik egin nahi nuen azken gauza zen
New York uztea
nire ametsetako lana,
baina sakrifizioak egiten dira
bizitzako gizonagatik
beraz baietz esan eta lana utzi nuen,
Eta Conorrek eta biok Manhattan
utzi genuen.
Ez nekien maitasun zoro batean nengoenik,
zuzenean nindoala kontu handiarekin
ezarritako
tranpa fisiko, ekonomiko eta
psikologikora.
Etxeko indarkeriaren hurrengo pausua
indarkeriaren mehatxua egitea da
eta biktimaren erreakzioa ikustea.
Eta hemen agertu ziren pistolak.
Ingalaterra berrira iritsi bezain laster
- badakizu
Conor seguru sentituko zen lekua -
3 pistola erosi zituen.
Bat kotxeko eskularru kaxan gorde zuen.
Beste bat oheko burko azpian,
eta hirugarrena bere poltsikoan
gordetzen zuen denbora guztian.
Eta esan zuen pistolak behar zituela
haurtzaroan sufritutako traumagatik.
Babestuta sentitzeko behar zituen.
Baina pistolak niretzako mezuak ziren,
eta nahiz eta ez ninduen inoiz jo,
nire bizitza arriskuan zegoen
minuturo eta egunero.
Conorrek fisikoki lehen aldiz
eraso ninduen
ezkontza baino bost egun arinago.
Goizeko 7ak ziren eta
kamisoian nengoen oraindik
Ordenagailuan lanean nenbilen
freelance lan bat amaitzen
eta zapuztuta sentitzen nintzen,
eta Conorrek nire haserrea aitzakiatzat
erabili zuen
bere eskuak nire lepo inguruan jartzeko
eta hain gogor estutzeko non ezin nuen
arnasa hartu edo oihukatu
eta honetaz baliatu zen
nire burua hormaren kontra jotzeko.
5 egun beranduago, lepoko 10 ubeldurak
desagertu egin ziren
amaren ezkontza soinekoa jarri
eta berekin ezkondu nintzen.
Gertatutakoa gertatu bazen ere,
seguru nengoen zoriontsuak izango ginela
aurrerantzean,
asko maite nuelako eta maite ninduelako.
eta asko sentitzen zuelako.
Oso estresatuta egon zen ezkontzagatik
eta nirekin familia osatzeagatik.
Gertaera isolatua izan zen,
eta inoiz ez ninduen berriz minduko.
Eztei-bidaian beste bitan gertatu zen.
Lehenengo aldian,
hondartza sekretu batera gidatzen
galdu egin nintzen,
eta ukabilkada bat eman zidan
buruaren alde baten hain gogor
beste aldearekin behin eta berriz jo nuela
gidariaren aldeko lehioa.
Egun batzuk beranduago, eztei-bidaitik
etxera gidatzen,
trafikoagatik zapuztu
eta Big Mac bat bota zidan arpegira.
Conor astean 1-2 aldiz ni jotzen hasi zen
ezkonduta egon ginen bi urte eta erdian.
Oker nengoen bakarra nintzela pentsatzen
eta egoeran bakarrik nengoela.
Ameriketan hirutik emakume batek
etxeko indarkeria edo jazarpena
pairatzen du
eta CDCak erakusten du 15 milioi haur
erasotzen direla urtean, 15 milioi.
Beraz, konpainia onean nengoen.
Nire galderara itzuliz:
Zergatik geratu nintzen?
Erantzuna erraza da.
Ez nekien abusua pairatzen nuenik.
Kargatutako pistola horiek
nire buruan jarri arren,
eskaileretan behera bultzatu,
gure txakurra hiko zuela esan
autopistan gidatzen nindoala
giltzak kotxetik kendu,
kafe kondarrak burutik jaurti
lan elkarrizketa baterako
jazten ari nintzenean,
ez nintzen inoiz txarto tratatua sentitu.
Horren ordez, emakume gogorra nintzen
arazoak zituen gizon batekin maiteminduta,
pertsona bakarra nintzen munduan
Conorri bere arazoei aurre egiten
lagundu ahal ziona.
Denok daukagun beste galdera da
zergatik ez du alde egiten emakumeak?
Zergatik ez nuen alde egin?
Edozein unetan egin ahal izan nuen.
Niretzat hau da jendeak egiten duen
galdera mingarriena,
biktimok zuek ez dakizuen
zerbait dakigulako:
oso arriskutsua da erasotzaile bat uztea.
Etxeko indarkeriaren azken pausua
emakumea hiltzea delako.
Etxeko indarkeriaren heriotzen
%70 baino gehiago
biktimak erlazio apurtutakoan
gertatzen dira
emakumeak alde egindakoan
erasotzaileak ez duelako galtzekorik.
Beste egoera bat iraupen luzeko
jazarpenarena da,
erasotzailea berriz ezkondu arren;
baliabide ekonomikoen ukapena;
eta familia sistemaren manipulazioa
biktima eta haurrak beldurtzeko
nortzuk familia epaileengandik
behartuak diren
gainbegiratu gabeko denbora pasatzera
ama jo duen aitarekin.
Eta galdetzen dugu
zergatik ez diren joaten?
Joateko gai izan nintzen
azken eraso sadiko bati esker
zeinak nire ukazioa apurtu zuen.
Konturatu nintzen hainbeste
maite nuen gizonak
hil egingo ninduela utziko banu.
Eta isiltasuna apurtu nuen.
Denei esan nien:
poliziari, auzokoei,
familia eta lagunei, ezezagunei,
eta hemen nago denok lagundu zenidatelako.
Biktimak estereotipatzeko joera dugu
titular beldurgarriekin,
emakume autosuntsitzaile bezala,
kaltetutako produktu gisa.
"Zergatik geratzen da?" galderari
"bere errua da geratzeagatik"
erantzuten diote batzuek
biktimek nahita aukeratuko balute bezala
gizon batekin maitemintzea
zeinak eurak suntsitu nahi dituzten.
Baina "Maitasun zoroa" argitaratu nuenetik
emakume eta gizonen
ehundaka istorio entzun ditut
alde egin zutenak,
gertatutakotik ikasi zutenak,
bizitza berreraiki zutenak
- bizitza zoriontsuak -
langile, emazte eta ama bezala,
indarkeria gabeko bizitzak, nik bezala.
Badirudielako etxeko indarkeriaren
biktima tipikoa naizela
eta etxeko indarkeriari biziraun diona.
Gizon atsegin eta on batekin
ezkondu nintzen berriz,
eta hiru ume eduki.
Labrador beltz bat eta furgoneta ditugu.
Berriro edukiko ez dudana,
inoiz,
nire buruan pistola bat da
maite dudan batek apuntatuta.
Orain, pentsa dezakezu
"Uau, zoragarria da."
edo "Uau, ze inozoa zen,"
baina orain arte,
zuei buruz hitz egiten egon naiz.
Zin egiten dizuet jende asko dagoela
ni entzuten oraintxe bertan
erasoak sufritzen dituena
edo haurtzaroan sufritu zituena
edo erasotzailea dena.
Erasoak zuen alabek sufritu ditzakete,
zuen ahizpek, lagun onenek,
oraintxe bertan.
Nire maitasun zoro istorioa
amaitu ahal izan nuen
isiltasuna apurtuz.
Gaur ere isiltasuna apurtzen nago.
Beste batzuei laguntzeko nire modua da,
eta zuentzako nire azken eskaera da.
Hitz egin hemen entzun duzuenaz.
Erasoak isilpean gertatzen dira.
Etxeko indarkeriarekin amaitu dezakezue
argi izpi bat jarriz.
Biktimok denok behar zaituztegu.
Zuetako bakoitza behar dugu ulertzeko
etxeko indarkeriaren sekretuak.
Erakutsi etxeko indarkeria horri argia,
gaiaz hitz egiten
zuen haurrekin, lankideekin,
lagun eta familiarekin.
Biziraun dutenak pertsona
maitagarri gisa berrestrukturatu
etorkizun oparoekin.
Indarkeriaren lehen seinaleak identifikatu
eta kontzienteki esku hartu,
intentsitatea gutxitu,
biktimei bide segurua erakutsi.
Elkarrekin egin dezakegu gure oheak,
gure afaltzeko mahaiak eta familiak
izan beharko liratekeen
oasi seguruak izatea.
Eskerrik asko.
(Txaloak)