Egun on. Zer moduz? Izugarria izan da, ezta? Guzti honek gaindituta nauka. Egia esan, hemendik hanka egitekotan nago (barreak) Nik azaldu nahi dudanarekin erlazio estua duten hiru gai jorratu dira hitzaldi saio hauetan. Lehena, orain arte izandako hitzaldi guztiek agerian jarri duten giza sormenaren aparteko erakustaldia da. Izandako barietatea eta aukera ezberdinak alegia. Bigarrenez, etorkizuna guztiz ezezaguna den eszenario batetan kokatu gaituzte. Ideiarik ez guzti hau nola garatu daitekeen. Interesa dut hezkuntzan -- egia esan, konturatu naiz guztiok dugula interesa hezkuntzan. Ezta egia? Oso interesgarria deritzot. Afari batetan bazaude, eta hezkuntzan lan egiten duzula esanez gero -- beno, hezkuntzan lan eginten baduzu ez zara afari askotan egongo. (Barreak) Inork ez zaitu gonbidatzen. Ezta, aldiz, inoiz gonbidatu ezkero, berriz deitzen ere. Arraroa da. Baina afariren batetan egotekotan, eta norbaitekin hitz egitean, badakizu, "Zertan lan egiten duzu?" galdetzen dizute eta zuk hezkuntzan lan egiten duzula erantzun, segidan ikusi dezakezu nola aurpegia zurbiltzen zaien, pentsatuz, "Alajaina! Zergaitik niri? Aste osoko irtenaldi bakarra..." (barreak) Baina aldiz, beraien hezkuntzari buruz galdetuz gero, hormaren kontra jarriko zaituzte. Gizakiak barne-barnean ukitzen dituen gauza horietako bat delako. Erlijioa, dirua eta beste gauza batzuekin batera. Interes handia dut hezkuntzan, eta uste dut guztiok dugula interes hori. Interes pertsonal izugarria dugu, hezkuntza delako unean ulertezina den etorkizun horretara gidatuko gaituena. Pentsatuz gero, aurten eskolan hasitako umeak 2065 urtera arte egingo dute lan. Inork ezin dezake asmatu, azken lau egunetan izan dugun jakituri festa hau izanda eta guzti -- nolakoa izango den mundua hemendik bost urtetara. Eta ustez, mundu horretarako hezten ditugu umeak. Beraz, predikzioak egiteko zailasuna, nire aburuz, izugarria da. Guzti honen hirugarren partea da guk guztiok, dena dela, umeek dituzten aparteko ahalmenak goraipatzean elkar hartu dugula -- berrikuntzarako duten ahalmen hori. Abidibez, bart, Serena miresgarri aritu zen. Egin dezakeena ikusi hutsaz, aparteko neska da, baina nire ustez bera ez da, nola esan, apartekoa umeen artean. Izugarri saiatu ondoren, iaotasun bat aurkitu duen pertsona bat da. Eta nire argudioa da ume guztiek dituztela izugarrizko iaotasunak. Eta guk erruki gabe alferrik galtzen ditugu. Beraz hezkuntzari eta sormenari buruz hitz egin nahiko nuke Neure ustez, gaur egun sormena hezkuntzan alfabetatzea bezain garrantzitsua da eta irrika berberaz zaindu beharko genuke. (Txaloak) Eskerrik asko. Hau izan da guztia. Esker mila guztioi. (Barreak) Beraz oraindik 15 minutu ditut. Ongi, nire jaioterria... ez (Barreak) Duela gutxi istorio bat entzun nuen -- Oso gustoko istorio hau kontatzea -- Neskato gazte bat marrazketa klasean zegoen. 6 urteko neska zen eta gelaren atzekaldean, marrazten zebilen. Irakasleak esan zuen, neskato honek arreta oso urritan jartzen zuen arren, marrazketa klase hartan atentzio osoz zebilela. Liluratuta, irakaslea neskatoari hurbildu zitzaion eta galdetu zion, "Zer ari zara marrazten?" eta neskatoak erantzun zion, "Jaungoikoa marrazten ari naiz." Eta irakasleak esa zion, "Baina, inortxok ere ez daki eta Jaungoikoak nolako itxura duen." Eta neskak esan zuen, "Minutu bat barru jakingo dute." (Barreak) Ingalaterran nire semeak lau urte zituenean -- beno, egia esateko Ingalaterran eta leku guztietan zituen lau urte (Barreak) Zehatzak izateko, edonon egonda ere lau urte zituen urte hartan. Natibitatearen antzezpenean zegoen. Istorioa gogoratzen duzue? Ez, handia zen bada. Istorio handia alegia. Mel Gibsonek ondorengoa filmatu zuen. Agian ikusi duzue: "Natibitatea II." James-i Joseren papera eman zioten gure poztasunerako. Paper garrantzitsua zela uste genuen. Antzezlekua jendez beteta geneukan, aproposko kamisetekin: "James Robinson JOSE da!" (Barreak) Ez zuen hitz egin beharrik, baina badakizue hiru erregeak datozeneko zatia. Opariak dakartzate, urrea, intsentsua eta mirra. Hau benetan gertatu zen. Hortxe eserita geuden eta uste dut eszenan agertzeko ordena nahastu zutela, bukatu ondoren umearekin hitz egin genuen eta galdetu genion, "Egindakoarekin konforme?" Eta erantzun zuen, "Bai, zer ba? Txarto egon ahal da?" Ordena aldatu zuten, besterik ez. Dena dela, hiru mutikoak eszenatokian agertu ziren -- 4 urteko umeak sukaldeko trapuak buruan zituztela -- eta zeramatzaten kutxak lurrean jarrita "Urrea dakartzut" esan zuen lehen mutikoak. "Nik mirra dakartzut" bigarrenak. Eta hirugarrenak esan zuen, "Frank-ek hau bidaltzen dizu" (Ingelesez "intsentsu" hitzaren antzeko esaldia da). Guzti honek erakusten duena umeak arriskatu egiten direla da. Ez badakite, beste zerbaitekin saiatzen dira. Zuzen ari naiz? Ez diete beldurrik hutsegiteei. Hala ere, ez dut esan nahi huts egitea eta kreatiboa izatea gauza berdina direnik. Dakiguna honako hau da, huts egiteko ongi prestatua ez bazaude, ezin izango duzu sekula asmatu gauza originalik. Ume horiek helduak bihurtuko diren momenturako, gaitasun hori galdua dute. Hutsegiteak burutzeari beldur dira. Eta gure enpresak era honela zuzentzen ditugu, baita ere. Erroreak estigamtizatzen ditugu. Eta hutsegiteak egin daitezkeen gauzarik txarrentzat jotzen dituzten hezkuntza sistemak ditugu martxan gaur egun. Era honen ondorioz, sormen ahalmen gabeko jendea hezten ari gara eskoletan. Behin Picassok honakoa esan zuen. Esan zuen ume guztiak artista jaiotzen direla. Arazoa heldu ahala artista izaten jarraitzean dagoela zioen. Hitz hauetan sinisten dut bihotzez: ez gara sormenerantz hezten, sormenetik hazten gara. Edo bestela esanda, hezkuntzak berezko sormena mugatzen digu. Zergaitik gertatzen da hau? Stratford-on-Avon-en bizi izan naiz duela bost urte arte. Stratfordetik Los Angelesera joan ginen alegia. Imagina dezakezue zein leuna izen zen aldaketa. (Barreak) Egitez, Snitterfiel izeneko leku batetan bizi ginen Stratford inguruan, Shakespeare-ren aita jaio zen lekuan. Ez ahal dizue honek ideia berririk ekarri? Niri bai. Ez dugu egiten gogoeta Shakespeare-ren aitari buruz, ezta? Ezta ere Shakespeare ume bat izan zenari buruz, ezta? Shakespeare zazpi urterekin? Ez nuen honi buruz pentsatu sekula. Hau da, zazpi urte eduki zituen momenturen batetan eta norbaiten ingeles klaseak jasotzen zituen. Zein gogaikarria izan zitekeen hura. (Barreak) "Gehiago saiatu behar da" Bere aitak nola bidaltzen zuen ohera, badakizue, "Oherako ordua da!" William Shakespeare-ri, "Eta utzi ezazu arkatz hori behingoz! Eta utzi horrela hitzegiteari. Mundu guztia nahasten duzu." (Barreak) Dena den, Stratford-etik Los Angeles-era joan ginen bizitzera, eta honi buruz zertxobait esan nahiko nuke. Nire semeak ez zuen etorri nahi. Bi seme-alaba ditut. Mutilak 21 urte ditu orain; alabak 16. Ez zuen Los Angelesera etorri nahi. Oso gustoko zuen arren, Ingalaterran neskalaguna zuen. Bere bizitzako maitalea, Sarah. Duela hilabete eskas ezagutzen zirela elkar. Egin kontu, beraien laugarren urteurrena izango zen, 16 urte dituzunean denpora asko baita hilabete bat. Dena den, oso atsekabetuta zegoen hegazkinean, eta esan zuen, "Sarah bezelako neskarik ezin izango dut sekula aurkitu" Eta, egia esan, gu oso pozik geunden, neskato hura baitzen Ingalaterra uzteko arrazoi nagusia. (Barreak) Baina zerbaitetaz ohartzen zara Amerikara joaterakoan, eta mundu osoan ere berdina geratzen da: munduko hezkuntza sistema guztiek ikasgai hierarkia berbera jarraitzen dute. Guztiek. Non zauden axola gabe. Gauzak bestelakoak direla pentsa dezakezu, baina ez. Goi muturrean matematikak eta hizkuntzak, ondoren giza zientziak, eta guztien azpian arteak. Mundu guztian zehar berdin. Eta sistema askotan ere, arteek ere hierarkia berdina jarraitzen dute. Normalean, artea eta musikari garrantzia gehiago ematen zaie drama eta dantzari baino. Munduan ez da existitzen egunero umeei dantza erakusten dien eskolarik matematikekin egiten dugun moduan. Zergaitik? Zergaitik ez? Nire ustez hau garrantzitsua da. Matematika oso garrantzitsua da, baina dantza ere da oso. Utziz gero, umeak une oro dabiltza dantzan. Guztiok bezala. Guztiok dugu gorputz bat, ezta? Zerbait galdu al dut bidean? (Barreak) Benetan gertatzen dena da, umeak hazten diren einean, gerritik gora hezten hasten gara pixkanaka. Eta azkenik hezkuntza buruaz soilik arduratzen da. Eta buruaren alde batez bereziki. Extralurtar batek gure hezkuntza aztertuko balu, eta galdetu "Zertarako balio du hezkuntza publikoak?" Konklusioa -- emaitzak aztertuz gero, nork lortzen duen arrakasta ikusita, nork egiten duen egin beharreko guztia, nork lortzen dituen garaikurrak, nortzuk diren irabazleak -- Uste dut aterako zukeen ondorioa, mundu osoko hezkuntza publikoari buruz, honen helburu bakarra unibertsitate irakasleak sortzea dela. Ezta hola? Goian dabiltzan pertsonak dira. Ni ere beraietako bat nintzen (Barreak) Eta ez pentsa ez ditudanik gustoko unibertsitate irakasleak, baina ez genituzke eduki beharko giza lorpenen abibide hobezin bezala. Soilik bizitzeko modu bat dute. Modu ezberdin bat. Baina nahiko bitxiak dira, xamurtasunez diot hau, ez pentsa. Nire esperientziak diost irakasle gehientsuenak bere buruetan bizi direla soilik. Hor goian bizi dira, eta alde bakarrerantz orientatuta. Gorputzetik kanpo bizi dira, modu ia literal batean. Beraientzat, gorputza burua garraiotzeko instrumentua da soilik, ezta? (Barreak) Burua batzarretara eramateko modua da. Gorputzez-kanpoko esperientziren bat ezagutu nahi izanez gero pasatu zaitez goi mailako akademikoen konferentziren batetik, eta azken gaueko diskotekatik bueltatxo bat eman. (Barreak) Hor ikusiko duzu -- hazitako gizon eta emakumeak kontrol gabe bihurrikatzen, erritmo barik, musika noiz bukatuko irrikitan, etxera joan eta horri buruz artikuluren bat idazteko. Gaur egun, gure hezkuntza sistema gaitasun akademikoetan oinarritzen da. Eta arrazoi bat dago. Sistema osoa eraiki zen -- mundu osoan ez zegoen hezkuntza publikorik 19. mendea heldu arte. Denak sortuak izan ziren industrializazioaren beharrak asetzeko. Honela, hierarkia bi ideia nagusitan errotua dago. Lehena, lanerako baliogarrienak diren ikasgaiak garrantzitsuenak dira. Seguruenik, eskolan gustokoen zenituen gauzetatik aldendua izan zinen horiekin lan bat lortzea ezinezkoa izango zelakoan etorkizunean. Musikarik ez, ezara izango musikaria eta. Arterik ez, ezara izango artista eta. Aholku ona zena, orain errore bihurtu da. Mundu osoa dago iraultza batetan murgilduta. Eta bigarrena, gaitasun akademikoa da, zeinek inteligentziaren ikuspegia menperatu duen, unibertsitateak sistema beraien irudira eraiki baitute. Ondo pentsatuta, mundu guztiko helkuntza sistema publikoak unibertsitaterako sarrera prestatzen dute soilik. Honen ondorioz, takentuzko jendeak, oso argi eta sormen handikoak uste dute ez direla horrelako ezer, eskolan menperatzen zituzten arloek ez zutelako baliorik, edo estigmatizaturik zeudelako. Eta uste dut ezin dugula bide honetatik jarraitu. Hurrengo 30 urteetan, UNESCO-ren arabera, jende gehiago graduatuko da mundu osoan zehar, historiaren hasieratik graduatu izan direnak baino. Jende gehiago, eta hau da hitz egin dugun guztiaren konbinazioa -- teknologia eta honen transformazioak duen eragina lanean, eta demografiaren hazkunde itzela. Bapatean, tituluek ez dute baliorik. Ez da horrela? Ni ikaslea nintzenean, titulu bat bazenuen, lana zeneukan. Lanik ez bazenuen, nahi ez zenuelako izango zen. Eta nik ez nuen lanik nahi, egia esan. (Barreak) Baina orain, tituludun gazteak sarritan beraien etxeetara itzultzen dira, bideo jokoetan jolasten jarraitzeko, orain masterra behar delako, lehen batxillergoa behar zen lekuan, eta orain doktoregoa behar delako bestearen lekuan. Inflazio akademiko honek gure azpian hezkuntza egitura guztia kolokan jartzen du. Era erradikal batean birplanteatu behar dugu inteligentziaz dugun ikuspegia. Hiru gauza dakizkigu inteligentziari buruz. Lehena, anitza dela. Munduari buruz gogoeta egiteko erak bizipenak beste daude. Ikusmenaz egiten dugu gogoeta, soinuekin, kinestesikoki. Gauza abstraktuetan pentsatzen dugu, mugimenduetan baita. Bigarrenez, inteligentzia dinamikoa da. Burmuineko interakzioei begiratuz gero, atzoko aurkezpenetan ikusi genuen bezala, inteligentziaren interaktibitate txundigarria da. Burmuina ez dago konpartimentutan banatuta. Izatez, sormena -- balioa duten idea originalak edukitzearen prozezua -- gauzak ikusteko era ezberdinen interakzioaren emaitza izaten da gehienetan. Burmuina apropos da -- hain zuzen, burmuinaren bi aldeak batzen dituen nerbio talde bat dago corpus callosum izenekoa. Emakumeetan zabalagoa da. Helenek atzo esandakoari jarraikiz, uste dut honexegaitik direla hobeak emakumeak gauza bat baino gehiago egiten aldi berean, ez da egia? Asko aztertu da honen gainean, baina nik nire bizitza pertsonaletik ezagutzen dut. Nire emaztea sukaldean badabil zerbait prestatzen -- zorionez ez da sarritan gertzatzen. (Barreak) Baina sukaldean badabil -- ez, gauza batzutan ona da -- baina zerbait prestatzen badabil, eta norbaitekin telefonotik hizketan, umeekin hizketan, sabaia pintatzen, bihotzeko kirurgiaren bat burutzen baita ere. Ni sukaldean banago, atea itxita dago, umeak kanpoan, telefonoa eskegita eta emaztea sartu ezkero haserretu egiten naiz. Diot, "Terry mesedez, arrautza bat frijitzen ari naiz. Utzi nazazu bakean." (Barreak) Benetan, badakizue filosofi galdera zahar hori, basoan zuhaitz bat erori ezkero, eta inork entzun ez badu, benetan gertatu ahal da? Duela gutxi kamiseta zoragarri bat ikusi nuen, zioen "Gizon batek baso batetan hitz eginez gero eta ez badago emakumerik entzuteko, erratuta al dago oraindik gizona? (Barreak) Inteligentziari buruzko hirugarren gauza apartekoa dela da. Liburu berri bat ari naiz idazten "Epifania" izenekoa. Elkarrizketa batzuetan oinarrituta, jendeak euren talentua nola aurkitu zuen azaltzen da. Liluratuta nago jendeak horra heltzeko bideekin. Honek emakume zoragarri batekin izandako elkarrizketa bat gogorarazten dit, seguruenik ezezaguna askorentzat, Gillian Lynne izenekoa, ezagutzen duzue? Batzuek bai. Koreografoa da eta mundu guztiak ezagutzen du bere lana. "Cats" eta "Operako mamua" egin zituen. Zoragarria da. Ingalaterran, Royal Ballet-eko kontseiluan egoten nintzen ikusi dezakezuen bezala. Dena den, Egun baten Gillianekin bazkaldu nuen eta esan nion, "Gillian, nola heldu zinen dantzari izatera?" Interesgarria izan zen, eskolan zegoenean, ez zuen inolako esperantzarik. Eta 30. hamarkadan, eskolak bere gurasoei idatzi zien esanez, "Uste dugu Gillianek ikasketa desordena duela." Ezin zen zentratu, asko mugitzen zen. Orain agian hiperaktibitate trastornua zuela esango zuten. Baina 1930 urtea zen, eta hiperaktibitate trastornua ez zen oraindik asmatu. Ez zegoen oraindik aukeragai katalogoan (Barreak) Ez zekiten hori izan zitekeela. Dena den, espezialista bat ikustera joan zen. Haritzezko hormez inguratua, bere amarekin zegoen bertan, eskina batetan eserarazi zuten neska, 20 minutuz, amak espezialistarekin hitz egiten zuen bitartean eskolan Gillianek zituen problema guztiei buruz. Beste guztiak gogaitzen zituen, etxeko lanak beti berandu entregatzen zituen, eta horrela, 8 urteko umeak. Azkenean, medikua Gilliani hurbildu eta esan zion, "Gillian, zure amak esandakoa entzun dut eta berarekin hitz egin nahiko nuke pribatuan" Esan zion, "Itxaron hemen, laster itzuliko gara." eta neska bakarrik uzti zuten gelan. Baina gelatik irtetean, mahai gaineko irratia piztu zuen. Gelatik kanpo zeudenean, esan zion amari, "Gelditu hemen eta begiratu umeari." Eta gelatik irten eta berehala, neskatoa zutik zegoen, musikarekin batera mugitzen. Zenbait minutuz begira geratu ziren eta medikuak orduan amari esan zion, "Lynne andrea, Gillian ez dago gaixorik, dantzaria da. Eraman neska dantza eskola batetara." Nik esan nion, "Zer gertatu zen orduan?" Erantzun zidan, "Amak egin zuen. Zoragarria izan zen niretzako. Eskola hartatik genbiltzala, ikusi genuen ni bezalako jendez beteta zegoela. Geldi egoten ez zekitenak. Pentsatzeko mugitu beharra zutenak." Balleta, dit tap, jazz, modernoa, dantza garaikidea egin zuten. Beranduago Royal Ballet School-entzako frogak egin zituen, eta solista bihurtu zuen, eta karrera zoragarria izan zuen. Ondoren Royal Ballet School-en graduatu eta bere konpainia propioa fundatu zuen -- Gillian Lynne Dance Company -- eta Andrew Lloyd Weber ezagutu. Historiako musikal arrakastatsuenetarikoen arduraduna izan da, milioika ikusleri plazerra emanez, eta oso aberatsa da. Beste norbaitek medizinak emango zizkiokeen eta lasaitzeko esan. Orain, uste dut... (Txaloak) Hau da uste dudana: Bart Al Gorek ekologiari buruz hitz egin zuen, eta Rachel Carsonek hasitako iraultzari buruz. Uste dut etorkizunerako gure esperantza bakarra gizakiaren ekologiaren ikuskera berri bat hartzea dela, zeinekin giza gaitasunen aberastasuna beste era batera tratatuko dugun. Gure hezkuntza sitemak gure burmuinak ustiatu ditu guk lurra ustiatzen dugun bezala: lehengai partikular baten bila. Eta etorkizunari begira, honek ez du balioko. Berriz pentsatu behar ditugu funtsezko oinarriak zeinen gainean gure umeak hezten ditugun. Jonas Salk-en esaldi bat dago, dioena, "Intsektu guztiak lurretik desagertuko balira, 50 urtetan lurreko bizitza guztia bukatu egingo zen. Gizaki guztiak lurretik desagertuko balira, 50 urtetan bizitza forma guztiak loratu egingo lirateke." Eta arrazoia du. TED-ek ospatzen duena gizakiaren imajinazioa da. Dohain hau jakituriaz erabili behar dugu, aipatutako eszenario oker batzuk saihestu ahal izateko. Eta hau honela izateko modu bakarra gure sormen ahalmenak bere aberastasun osoan ikustea da eta gure umeak benetan diren esperantza bezala ikustea. Eta gure betebeharra umeak osotasuanean heztea da, etorkizunari aurre gin diezaioten. Guk, agian, ez dugu etorkizun hori ikusiko, baina beraiek ikusiko dute. Eta gure lana etorkizun hori zerbaitetan bihurtzen laguntzea da. Eskerrik asko.