1 00:00:00,000 --> 00:00:07,000 Egun on. Zer moduz? Izugarria izan da, ezta? 2 00:00:07,000 --> 00:00:11,000 Guzti honek gaindituta nauka. 3 00:00:11,000 --> 00:00:15,000 Egia esan, hemendik hanka egitekotan nago (barreak) 4 00:00:15,000 --> 00:00:19,000 Nik azaldu nahi dudanarekin erlazio 5 00:00:19,000 --> 00:00:23,000 estua duten hiru gai jorratu dira 6 00:00:23,000 --> 00:00:25,000 hitzaldi saio hauetan. 7 00:00:25,000 --> 00:00:29,000 Lehena, orain arte izandako hitzaldi guztiek 8 00:00:29,000 --> 00:00:32,000 agerian jarri duten 9 00:00:32,000 --> 00:00:35,000 giza sormenaren aparteko erakustaldia da. Izandako barietatea 10 00:00:35,000 --> 00:00:38,000 eta aukera ezberdinak alegia. Bigarrenez, 11 00:00:38,000 --> 00:00:41,000 etorkizuna guztiz ezezaguna den eszenario batetan kokatu gaituzte. 12 00:00:41,000 --> 00:00:43,000 Ideiarik ez 13 00:00:43,000 --> 00:00:45,000 guzti hau nola garatu daitekeen. 14 00:00:45,000 --> 00:00:48,000 Interesa dut hezkuntzan -- 15 00:00:48,000 --> 00:00:51,000 egia esan, konturatu naiz guztiok dugula interesa hezkuntzan. 16 00:00:51,000 --> 00:00:53,000 Ezta egia? Oso interesgarria deritzot. 17 00:00:53,000 --> 00:00:56,000 Afari batetan bazaude, eta hezkuntzan lan 18 00:00:56,000 --> 00:00:59,000 egiten duzula esanez gero -- 19 00:00:59,000 --> 00:01:06,000 beno, hezkuntzan lan eginten baduzu ez zara afari askotan egongo. 20 00:01:06,000 --> 00:01:09,000 (Barreak) Inork ez zaitu gonbidatzen. 21 00:01:09,000 --> 00:01:14,000 Ezta, aldiz, inoiz gonbidatu ezkero, berriz deitzen ere. Arraroa da. 22 00:01:14,000 --> 00:01:16,000 Baina afariren batetan egotekotan, eta norbaitekin hitz egitean, 23 00:01:16,000 --> 00:01:18,000 badakizu, "Zertan lan egiten duzu?" galdetzen dizute 24 00:01:18,000 --> 00:01:20,000 eta zuk hezkuntzan lan egiten duzula erantzun, 25 00:01:20,000 --> 00:01:24,000 segidan ikusi dezakezu nola aurpegia zurbiltzen zaien, pentsatuz, 26 00:01:24,000 --> 00:01:30,000 "Alajaina! Zergaitik niri? Aste osoko irtenaldi bakarra..." (barreak) 27 00:01:30,000 --> 00:01:32,000 Baina aldiz, beraien hezkuntzari buruz galdetuz gero, 28 00:01:32,000 --> 00:01:34,000 hormaren kontra jarriko zaituzte. Gizakiak barne-barnean ukitzen 29 00:01:34,000 --> 00:01:37,000 dituen gauza horietako bat delako. 30 00:01:37,000 --> 00:01:40,000 Erlijioa, dirua eta beste gauza batzuekin batera. 31 00:01:40,000 --> 00:01:44,000 Interes handia dut hezkuntzan, eta uste dut guztiok dugula interes hori. 32 00:01:44,000 --> 00:01:46,000 Interes pertsonal izugarria dugu, 33 00:01:46,000 --> 00:01:49,000 hezkuntza delako unean ulertezina den 34 00:01:49,000 --> 00:01:52,000 etorkizun horretara gidatuko gaituena. 35 00:01:52,000 --> 00:01:55,000 Pentsatuz gero, aurten eskolan hasitako umeak 36 00:01:55,000 --> 00:02:01,000 2065 urtera arte egingo dute lan. Inork ezin dezake asmatu, 37 00:02:01,000 --> 00:02:04,000 azken lau egunetan izan dugun jakituri festa hau izanda eta guzti -- 38 00:02:04,000 --> 00:02:06,000 nolakoa izango den mundua 39 00:02:06,000 --> 00:02:08,000 hemendik bost urtetara. Eta ustez, 40 00:02:08,000 --> 00:02:11,000 mundu horretarako hezten ditugu umeak. Beraz, predikzioak egiteko zailasuna, 41 00:02:11,000 --> 00:02:13,000 nire aburuz, izugarria da. 42 00:02:13,000 --> 00:02:15,000 Guzti honen hirugarren partea da guk guztiok, dena dela, 43 00:02:15,000 --> 00:02:20,000 umeek dituzten aparteko ahalmenak 44 00:02:20,000 --> 00:02:23,000 goraipatzean elkar hartu dugula -- 45 00:02:23,000 --> 00:02:25,000 berrikuntzarako duten ahalmen hori. Abidibez, bart, Serena miresgarri aritu zen. 46 00:02:25,000 --> 00:02:28,000 Egin dezakeena ikusi hutsaz, 47 00:02:28,000 --> 00:02:33,000 aparteko neska da, baina nire ustez bera ez da, nola esan, 48 00:02:33,000 --> 00:02:36,000 apartekoa umeen artean. 49 00:02:36,000 --> 00:02:39,000 Izugarri saiatu ondoren, iaotasun bat aurkitu duen pertsona bat da. 50 00:02:39,000 --> 00:02:41,000 Eta nire argudioa da 51 00:02:41,000 --> 00:02:43,000 ume guztiek dituztela izugarrizko iaotasunak. 52 00:02:43,000 --> 00:02:45,000 Eta guk erruki gabe alferrik galtzen ditugu. 53 00:02:45,000 --> 00:02:48,000 Beraz hezkuntzari eta sormenari buruz hitz egin nahiko nuke 54 00:02:48,000 --> 00:02:51,000 Neure ustez, gaur egun sormena hezkuntzan 55 00:02:51,000 --> 00:02:54,000 alfabetatzea bezain garrantzitsua da 56 00:02:54,000 --> 00:02:58,000 eta irrika berberaz zaindu beharko genuke. 57 00:02:58,000 --> 00:03:06,000 (Txaloak) Eskerrik asko. Hau izan da guztia. 58 00:03:06,000 --> 00:03:10,000 Esker mila guztioi. (Barreak) Beraz 59 00:03:10,000 --> 00:03:17,000 oraindik 15 minutu ditut. Ongi, nire jaioterria... ez (Barreak) 60 00:03:17,000 --> 00:03:21,000 Duela gutxi istorio bat entzun nuen -- Oso gustoko istorio hau kontatzea -- 61 00:03:21,000 --> 00:03:25,000 Neskato gazte bat marrazketa klasean zegoen. 6 urteko neska zen 62 00:03:25,000 --> 00:03:27,000 eta gelaren atzekaldean, marrazten zebilen. 63 00:03:27,000 --> 00:03:29,000 Irakasleak esan zuen, neskato honek arreta oso urritan jartzen zuen arren, 64 00:03:29,000 --> 00:03:33,000 marrazketa klase hartan atentzio osoz zebilela. 65 00:03:33,000 --> 00:03:35,000 Liluratuta, irakaslea neskatoari hurbildu zitzaion 66 00:03:35,000 --> 00:03:38,000 eta galdetu zion, "Zer ari zara marrazten?" 67 00:03:38,000 --> 00:03:41,000 eta neskatoak erantzun zion, "Jaungoikoa marrazten ari naiz." 68 00:03:41,000 --> 00:03:44,000 Eta irakasleak esa zion, "Baina, inortxok ere ez daki eta Jaungoikoak nolako itxura duen." 69 00:03:44,000 --> 00:03:51,000 Eta neskak esan zuen, "Minutu bat barru jakingo dute." 70 00:03:51,000 --> 00:03:52,000 (Barreak) 71 00:03:52,000 --> 00:03:57,000 Ingalaterran nire semeak lau urte zituenean -- 72 00:03:57,000 --> 00:04:00,000 beno, egia esateko Ingalaterran eta leku guztietan zituen lau urte (Barreak) 73 00:04:00,000 --> 00:04:06,000 Zehatzak izateko, edonon egonda ere lau urte zituen urte hartan. 74 00:04:06,000 --> 00:04:08,000 Natibitatearen antzezpenean zegoen. 75 00:04:08,000 --> 00:04:11,000 Istorioa gogoratzen duzue? Ez, handia zen bada. 76 00:04:11,000 --> 00:04:14,000 Istorio handia alegia. Mel Gibsonek ondorengoa filmatu zuen. 77 00:04:14,000 --> 00:04:19,000 Agian ikusi duzue: "Natibitatea II." James-i Joseren papera eman zioten 78 00:04:19,000 --> 00:04:22,000 gure poztasunerako. 79 00:04:22,000 --> 00:04:24,000 Paper garrantzitsua zela uste genuen. 80 00:04:24,000 --> 00:04:26,000 Antzezlekua jendez beteta geneukan, aproposko kamisetekin: 81 00:04:26,000 --> 00:04:29,000 "James Robinson JOSE da!" (Barreak) 82 00:04:29,000 --> 00:04:31,000 Ez zuen hitz egin beharrik, baina badakizue hiru erregeak 83 00:04:31,000 --> 00:04:34,000 datozeneko zatia. Opariak dakartzate, 84 00:04:34,000 --> 00:04:36,000 urrea, intsentsua eta mirra. 85 00:04:36,000 --> 00:04:38,000 Hau benetan gertatu zen. Hortxe eserita geuden 86 00:04:38,000 --> 00:04:40,000 eta uste dut eszenan agertzeko ordena nahastu zutela, 87 00:04:40,000 --> 00:04:42,000 bukatu ondoren umearekin hitz egin genuen eta galdetu genion, 88 00:04:42,000 --> 00:04:44,000 "Egindakoarekin konforme?" Eta erantzun zuen, "Bai, zer ba? Txarto egon ahal da?" 89 00:04:44,000 --> 00:04:46,000 Ordena aldatu zuten, besterik ez. 90 00:04:46,000 --> 00:04:47,000 Dena dela, hiru mutikoak eszenatokian agertu ziren -- 91 00:04:47,000 --> 00:04:49,000 4 urteko umeak sukaldeko trapuak buruan zituztela -- 92 00:04:49,000 --> 00:04:52,000 eta zeramatzaten kutxak lurrean jarrita 93 00:04:52,000 --> 00:04:54,000 "Urrea dakartzut" esan zuen lehen mutikoak. 94 00:04:54,000 --> 00:04:57,000 "Nik mirra dakartzut" bigarrenak. 95 00:04:57,000 --> 00:05:11,000 Eta hirugarrenak esan zuen, "Frank-ek hau bidaltzen dizu" (Ingelesez "intsentsu" hitzaren antzeko esaldia da). 96 00:05:11,000 --> 00:05:13,000 Guzti honek erakusten duena umeak arriskatu egiten direla da. 97 00:05:13,000 --> 00:05:16,000 Ez badakite, beste zerbaitekin saiatzen dira. 98 00:05:16,000 --> 00:05:19,000 Zuzen ari naiz? Ez diete beldurrik hutsegiteei. 99 00:05:19,000 --> 00:05:24,000 Hala ere, ez dut esan nahi huts egitea eta kreatiboa izatea gauza berdina direnik. 100 00:05:24,000 --> 00:05:25,000 Dakiguna honako hau da, 101 00:05:25,000 --> 00:05:28,000 huts egiteko ongi prestatua ez bazaude, 102 00:05:28,000 --> 00:05:31,000 ezin izango duzu sekula asmatu gauza originalik. 103 00:05:31,000 --> 00:05:34,000 Ume horiek helduak 104 00:05:34,000 --> 00:05:36,000 bihurtuko diren momenturako, gaitasun hori galdua dute. 105 00:05:36,000 --> 00:05:39,000 Hutsegiteak burutzeari beldur dira. 106 00:05:39,000 --> 00:05:41,000 Eta gure enpresak era honela zuzentzen ditugu, baita ere. 107 00:05:41,000 --> 00:05:44,000 Erroreak estigamtizatzen ditugu. Eta hutsegiteak egin daitezkeen 108 00:05:44,000 --> 00:05:47,000 gauzarik txarrentzat jotzen dituzten 109 00:05:47,000 --> 00:05:50,000 hezkuntza sistemak ditugu martxan gaur egun. 110 00:05:50,000 --> 00:05:53,000 Era honen ondorioz, sormen ahalmen gabeko jendea 111 00:05:53,000 --> 00:05:56,000 hezten ari gara eskoletan. Behin Picassok honakoa esan zuen. 112 00:05:56,000 --> 00:05:59,000 Esan zuen ume guztiak artista jaiotzen direla. 113 00:05:59,000 --> 00:06:03,000 Arazoa heldu ahala artista izaten jarraitzean dagoela zioen. Hitz hauetan sinisten dut bihotzez: 114 00:06:03,000 --> 00:06:05,000 ez gara sormenerantz hezten, 115 00:06:05,000 --> 00:06:08,000 sormenetik hazten gara. Edo bestela esanda, hezkuntzak berezko sormena mugatzen digu. 116 00:06:08,000 --> 00:06:10,000 Zergaitik gertatzen da hau? 117 00:06:10,000 --> 00:06:14,000 Stratford-on-Avon-en bizi izan naiz duela bost urte arte. 118 00:06:14,000 --> 00:06:16,000 Stratfordetik Los Angelesera joan ginen alegia. 119 00:06:16,000 --> 00:06:20,000 Imagina dezakezue zein leuna izen zen aldaketa. 120 00:06:20,000 --> 00:06:22,000 (Barreak) Egitez, 121 00:06:22,000 --> 00:06:24,000 Snitterfiel izeneko leku batetan bizi ginen 122 00:06:24,000 --> 00:06:26,000 Stratford inguruan, Shakespeare-ren aita 123 00:06:26,000 --> 00:06:31,000 jaio zen lekuan. Ez ahal dizue honek ideia berririk ekarri? Niri bai. 124 00:06:31,000 --> 00:06:33,000 Ez dugu egiten gogoeta Shakespeare-ren aitari buruz, ezta? 125 00:06:33,000 --> 00:06:35,000 Ezta ere Shakespeare ume bat 126 00:06:35,000 --> 00:06:37,000 izan zenari buruz, ezta? 127 00:06:37,000 --> 00:06:40,000 Shakespeare zazpi urterekin? Ez nuen honi buruz pentsatu sekula. Hau da, 128 00:06:40,000 --> 00:06:42,000 zazpi urte eduki zituen momenturen batetan 129 00:06:42,000 --> 00:06:51,000 eta norbaiten ingeles klaseak jasotzen zituen. Zein gogaikarria izan zitekeen hura. 130 00:06:51,000 --> 00:07:05,000 (Barreak) "Gehiago saiatu behar da" Bere aitak nola bidaltzen zuen ohera, badakizue, 131 00:07:05,000 --> 00:07:08,000 "Oherako ordua da!" 132 00:07:08,000 --> 00:07:10,000 William Shakespeare-ri, "Eta utzi ezazu arkatz hori behingoz! 133 00:07:10,000 --> 00:07:18,000 Eta utzi horrela hitzegiteari. Mundu guztia nahasten duzu." 134 00:07:18,000 --> 00:07:23,000 (Barreak) 135 00:07:23,000 --> 00:07:26,000 Dena den, Stratford-etik Los Angeles-era joan ginen bizitzera, 136 00:07:26,000 --> 00:07:30,000 eta honi buruz zertxobait esan nahiko nuke. 137 00:07:30,000 --> 00:07:33,000 Nire semeak ez zuen etorri nahi. 138 00:07:33,000 --> 00:07:36,000 Bi seme-alaba ditut. Mutilak 21 urte ditu orain; alabak 16. 139 00:07:36,000 --> 00:07:38,000 Ez zuen Los Angelesera etorri nahi. Oso gustoko zuen arren, 140 00:07:38,000 --> 00:07:43,000 Ingalaterran neskalaguna zuen. Bere bizitzako maitalea, Sarah. 141 00:07:43,000 --> 00:07:45,000 Duela hilabete eskas ezagutzen zirela elkar. 142 00:07:45,000 --> 00:07:48,000 Egin kontu, beraien laugarren urteurrena izango zen, 143 00:07:48,000 --> 00:07:52,000 16 urte dituzunean denpora asko baita hilabete bat. 144 00:07:52,000 --> 00:07:54,000 Dena den, oso atsekabetuta zegoen hegazkinean, 145 00:07:54,000 --> 00:07:56,000 eta esan zuen, "Sarah bezelako neskarik ezin izango dut sekula aurkitu" 146 00:07:56,000 --> 00:07:58,000 Eta, egia esan, gu oso pozik geunden, 147 00:07:58,000 --> 00:08:10,000 neskato hura baitzen Ingalaterra uzteko arrazoi nagusia. 148 00:08:10,000 --> 00:08:13,000 (Barreak) 149 00:08:13,000 --> 00:08:16,000 Baina zerbaitetaz ohartzen zara Amerikara joaterakoan, 150 00:08:16,000 --> 00:08:18,000 eta mundu osoan ere berdina geratzen da: 151 00:08:18,000 --> 00:08:22,000 munduko hezkuntza sistema guztiek ikasgai hierarkia berbera jarraitzen dute. 152 00:08:22,000 --> 00:08:24,000 Guztiek. Non zauden axola gabe. 153 00:08:24,000 --> 00:08:26,000 Gauzak bestelakoak direla pentsa dezakezu, baina ez. 154 00:08:26,000 --> 00:08:29,000 Goi muturrean matematikak eta hizkuntzak, 155 00:08:29,000 --> 00:08:31,000 ondoren giza zientziak, eta guztien azpian arteak. 156 00:08:31,000 --> 00:08:33,000 Mundu guztian zehar berdin. 157 00:08:33,000 --> 00:08:36,000 Eta sistema askotan ere, 158 00:08:36,000 --> 00:08:38,000 arteek ere hierarkia berdina jarraitzen dute. 159 00:08:38,000 --> 00:08:40,000 Normalean, artea eta musikari garrantzia gehiago ematen zaie 160 00:08:40,000 --> 00:08:43,000 drama eta dantzari baino. Munduan ez da existitzen egunero umeei 161 00:08:43,000 --> 00:08:45,000 dantza erakusten dien eskolarik 162 00:08:45,000 --> 00:08:48,000 matematikekin egiten dugun moduan. Zergaitik? 163 00:08:48,000 --> 00:08:50,000 Zergaitik ez? Nire ustez hau garrantzitsua da. 164 00:08:50,000 --> 00:08:53,000 Matematika oso garrantzitsua da, baina dantza ere da oso. 165 00:08:53,000 --> 00:08:56,000 Utziz gero, umeak une oro dabiltza dantzan. Guztiok bezala. 166 00:08:56,000 --> 00:08:59,000 Guztiok dugu gorputz bat, ezta? Zerbait galdu al dut bidean? 167 00:08:59,000 --> 00:09:03,000 (Barreak) Benetan gertatzen dena da, 168 00:09:03,000 --> 00:09:05,000 umeak hazten diren einean, gerritik gora hezten 169 00:09:05,000 --> 00:09:08,000 hasten gara pixkanaka. Eta azkenik hezkuntza buruaz soilik arduratzen da. 170 00:09:08,000 --> 00:09:10,000 Eta buruaren alde batez bereziki. 171 00:09:10,000 --> 00:09:14,000 Extralurtar batek gure hezkuntza aztertuko balu, 172 00:09:14,000 --> 00:09:17,000 eta galdetu "Zertarako balio du hezkuntza publikoak?" 173 00:09:17,000 --> 00:09:19,000 Konklusioa -- emaitzak aztertuz gero, 174 00:09:19,000 --> 00:09:21,000 nork lortzen duen arrakasta ikusita, 175 00:09:21,000 --> 00:09:23,000 nork egiten duen egin beharreko guztia, 176 00:09:23,000 --> 00:09:26,000 nork lortzen dituen garaikurrak, nortzuk diren irabazleak -- 177 00:09:26,000 --> 00:09:29,000 Uste dut aterako zukeen ondorioa, mundu osoko 178 00:09:29,000 --> 00:09:30,000 hezkuntza publikoari buruz, 179 00:09:30,000 --> 00:09:34,000 honen helburu bakarra unibertsitate irakasleak sortzea dela. Ezta hola? 180 00:09:34,000 --> 00:09:36,000 Goian dabiltzan pertsonak dira. 181 00:09:37,000 --> 00:09:40,000 Ni ere beraietako bat nintzen (Barreak) 182 00:09:40,000 --> 00:09:44,000 Eta ez pentsa ez ditudanik gustoko unibertsitate irakasleak, 183 00:09:44,000 --> 00:09:48,000 baina ez genituzke eduki beharko giza lorpenen abibide hobezin bezala. 184 00:09:48,000 --> 00:09:50,000 Soilik bizitzeko modu bat dute. 185 00:09:50,000 --> 00:09:52,000 Modu ezberdin bat. Baina nahiko bitxiak dira, 186 00:09:52,000 --> 00:09:54,000 xamurtasunez diot hau, ez pentsa. 187 00:09:54,000 --> 00:09:57,000 Nire esperientziak diost irakasle gehientsuenak 188 00:09:57,000 --> 00:10:00,000 bere buruetan bizi direla soilik. 189 00:10:00,000 --> 00:10:02,000 Hor goian bizi dira, eta alde bakarrerantz orientatuta. 190 00:10:02,000 --> 00:10:06,000 Gorputzetik kanpo bizi dira, modu ia literal batean. 191 00:10:06,000 --> 00:10:08,000 Beraientzat, gorputza burua garraiotzeko 192 00:10:08,000 --> 00:10:17,000 instrumentua da soilik, ezta? 193 00:10:17,000 --> 00:10:24,000 (Barreak) Burua batzarretara eramateko modua da. 194 00:10:24,000 --> 00:10:27,000 Gorputzez-kanpoko esperientziren bat ezagutu nahi izanez gero 195 00:10:27,000 --> 00:10:30,000 pasatu zaitez goi mailako akademikoen 196 00:10:30,000 --> 00:10:32,000 konferentziren batetik, 197 00:10:32,000 --> 00:10:35,000 eta azken gaueko diskotekatik bueltatxo bat eman. 198 00:10:35,000 --> 00:10:39,000 (Barreak) Hor ikusiko duzu -- hazitako gizon eta emakumeak 199 00:10:39,000 --> 00:10:43,000 kontrol gabe bihurrikatzen, erritmo barik, 200 00:10:43,000 --> 00:10:47,000 musika noiz bukatuko irrikitan, etxera joan eta horri buruz artikuluren bat idazteko. 201 00:10:47,000 --> 00:10:53,000 Gaur egun, gure hezkuntza sistema gaitasun akademikoetan oinarritzen da. 202 00:10:53,000 --> 00:10:56,000 Eta arrazoi bat dago. 203 00:10:56,000 --> 00:10:58,000 Sistema osoa eraiki zen -- mundu osoan ez zegoen 204 00:10:58,000 --> 00:11:00,000 hezkuntza publikorik 19. mendea heldu arte. 205 00:11:00,000 --> 00:11:03,000 Denak sortuak izan ziren 206 00:11:03,000 --> 00:11:04,000 industrializazioaren beharrak asetzeko. 207 00:11:04,000 --> 00:11:07,000 Honela, hierarkia bi ideia nagusitan errotua dago. 208 00:11:07,000 --> 00:11:11,000 Lehena, lanerako baliogarrienak diren ikasgaiak 209 00:11:11,000 --> 00:11:13,000 garrantzitsuenak dira. Seguruenik, eskolan gustokoen 210 00:11:13,000 --> 00:11:15,000 zenituen gauzetatik aldendua izan zinen 211 00:11:15,000 --> 00:11:17,000 horiekin lan bat lortzea 212 00:11:17,000 --> 00:11:20,000 ezinezkoa izango zelakoan etorkizunean. 213 00:11:20,000 --> 00:11:22,000 Musikarik ez, ezara izango musikaria eta. 214 00:11:22,000 --> 00:11:24,000 Arterik ez, ezara izango artista eta. 215 00:11:25,000 --> 00:11:29,000 Aholku ona zena, orain errore bihurtu da. Mundu osoa 216 00:11:29,000 --> 00:11:30,000 dago iraultza batetan murgilduta. 217 00:11:30,000 --> 00:11:33,000 Eta bigarrena, gaitasun akademikoa da, zeinek inteligentziaren ikuspegia 218 00:11:33,000 --> 00:11:34,000 menperatu duen, 219 00:11:34,000 --> 00:11:37,000 unibertsitateak sistema beraien irudira eraiki baitute. 220 00:11:37,000 --> 00:11:39,000 Ondo pentsatuta, mundu guztiko 221 00:11:39,000 --> 00:11:41,000 helkuntza sistema publikoak unibertsitaterako sarrera 222 00:11:41,000 --> 00:11:43,000 prestatzen dute soilik. 223 00:11:43,000 --> 00:11:46,000 Honen ondorioz, takentuzko jendeak, 224 00:11:46,000 --> 00:11:48,000 oso argi eta sormen handikoak uste dute ez direla horrelako ezer, 225 00:11:48,000 --> 00:11:50,000 eskolan menperatzen zituzten arloek 226 00:11:50,000 --> 00:11:54,000 ez zutelako baliorik, edo estigmatizaturik zeudelako. 227 00:11:54,000 --> 00:11:56,000 Eta uste dut ezin dugula bide honetatik jarraitu. 228 00:11:56,000 --> 00:11:58,000 Hurrengo 30 urteetan, UNESCO-ren arabera, 229 00:11:58,000 --> 00:12:01,000 jende gehiago graduatuko da mundu osoan zehar, 230 00:12:01,000 --> 00:12:03,000 historiaren hasieratik graduatu izan direnak baino. 231 00:12:03,000 --> 00:12:05,000 Jende gehiago, eta hau da 232 00:12:05,000 --> 00:12:07,000 hitz egin dugun guztiaren konbinazioa -- 233 00:12:07,000 --> 00:12:10,000 teknologia eta honen transformazioak duen eragina lanean, 234 00:12:10,000 --> 00:12:12,000 eta demografiaren hazkunde itzela. 235 00:12:12,000 --> 00:12:15,000 Bapatean, tituluek ez dute baliorik. Ez da horrela? 236 00:12:15,000 --> 00:12:19,000 Ni ikaslea nintzenean, titulu bat bazenuen, lana zeneukan. 237 00:12:19,000 --> 00:12:22,000 Lanik ez bazenuen, nahi ez zenuelako izango zen. 238 00:12:22,000 --> 00:12:25,000 Eta nik ez nuen lanik nahi, egia esan. (Barreak) 239 00:12:25,000 --> 00:12:30,000 Baina orain, tituludun gazteak sarritan 240 00:12:30,000 --> 00:12:31,000 beraien etxeetara itzultzen dira, bideo jokoetan jolasten jarraitzeko, 241 00:12:31,000 --> 00:12:34,000 orain masterra behar delako, lehen batxillergoa behar zen lekuan, 242 00:12:34,000 --> 00:12:37,000 eta orain doktoregoa behar delako bestearen lekuan. 243 00:12:37,000 --> 00:12:39,000 Inflazio akademiko honek 244 00:12:39,000 --> 00:12:41,000 gure azpian hezkuntza egitura guztia kolokan 245 00:12:41,000 --> 00:12:43,000 jartzen du. Era erradikal batean birplanteatu behar dugu 246 00:12:43,000 --> 00:12:44,000 inteligentziaz dugun ikuspegia. 247 00:12:44,000 --> 00:12:46,000 Hiru gauza dakizkigu inteligentziari buruz. 248 00:12:46,000 --> 00:12:49,000 Lehena, anitza dela. Munduari buruz gogoeta egiteko erak 249 00:12:49,000 --> 00:12:51,000 bizipenak beste daude. Ikusmenaz egiten dugu gogoeta, 250 00:12:51,000 --> 00:12:54,000 soinuekin, kinestesikoki. 251 00:12:54,000 --> 00:12:57,000 Gauza abstraktuetan pentsatzen dugu, mugimenduetan baita. 252 00:12:57,000 --> 00:12:59,000 Bigarrenez, inteligentzia dinamikoa da. 253 00:12:59,000 --> 00:13:02,000 Burmuineko interakzioei begiratuz gero, atzoko 254 00:13:02,000 --> 00:13:05,000 aurkezpenetan ikusi genuen bezala, 255 00:13:05,000 --> 00:13:07,000 inteligentziaren interaktibitate txundigarria da. 256 00:13:07,000 --> 00:13:10,000 Burmuina ez dago konpartimentutan banatuta. 257 00:13:10,000 --> 00:13:13,000 Izatez, sormena -- balioa duten idea originalak 258 00:13:13,000 --> 00:13:15,000 edukitzearen prozezua -- 259 00:13:15,000 --> 00:13:18,000 gauzak ikusteko era ezberdinen interakzioaren emaitza 260 00:13:18,000 --> 00:13:21,000 izaten da gehienetan. 261 00:13:21,000 --> 00:13:23,000 Burmuina apropos da -- hain zuzen, 262 00:13:23,000 --> 00:13:26,000 burmuinaren bi aldeak batzen dituen nerbio talde bat dago 263 00:13:26,000 --> 00:13:28,000 corpus callosum izenekoa. Emakumeetan zabalagoa da. 264 00:13:28,000 --> 00:13:30,000 Helenek atzo esandakoari jarraikiz, uste dut 265 00:13:30,000 --> 00:13:34,000 honexegaitik direla hobeak emakumeak gauza bat baino gehiago 266 00:13:34,000 --> 00:13:36,000 egiten aldi berean, ez da egia? 267 00:13:36,000 --> 00:13:39,000 Asko aztertu da honen gainean, baina nik nire bizitza pertsonaletik ezagutzen dut. 268 00:13:39,000 --> 00:13:41,000 Nire emaztea sukaldean badabil zerbait prestatzen -- 269 00:13:41,000 --> 00:13:45,000 zorionez ez da sarritan gertzatzen. (Barreak) 270 00:13:45,000 --> 00:13:48,000 Baina sukaldean badabil -- ez, gauza batzutan ona da -- 271 00:13:48,000 --> 00:13:50,000 baina zerbait prestatzen badabil, 272 00:13:50,000 --> 00:13:52,000 eta norbaitekin telefonotik hizketan, 273 00:13:52,000 --> 00:13:55,000 umeekin hizketan, sabaia pintatzen, 274 00:13:55,000 --> 00:13:58,000 bihotzeko kirurgiaren bat burutzen baita ere. 275 00:13:58,000 --> 00:14:01,000 Ni sukaldean banago, atea itxita dago, umeak kanpoan, 276 00:14:01,000 --> 00:14:04,000 telefonoa eskegita eta emaztea sartu ezkero haserretu egiten naiz. 277 00:14:04,000 --> 00:14:17,000 Diot, "Terry mesedez, arrautza bat frijitzen ari naiz. Utzi nazazu bakean." (Barreak) 278 00:14:17,000 --> 00:14:19,000 Benetan, badakizue filosofi galdera zahar hori, 279 00:14:19,000 --> 00:14:22,000 basoan zuhaitz bat erori ezkero, eta inork entzun ez badu, 280 00:14:22,000 --> 00:14:25,000 benetan gertatu ahal da? Duela gutxi kamiseta 281 00:14:25,000 --> 00:14:28,000 zoragarri bat ikusi nuen, zioen "Gizon batek baso batetan hitz eginez gero 282 00:14:28,000 --> 00:14:31,000 eta ez badago emakumerik entzuteko, 283 00:14:31,000 --> 00:14:40,000 erratuta al dago oraindik gizona? (Barreak) 284 00:14:40,000 --> 00:14:42,000 Inteligentziari buruzko hirugarren gauza 285 00:14:43,000 --> 00:14:45,000 apartekoa dela da. Liburu berri bat ari naiz idazten 286 00:14:45,000 --> 00:14:47,000 "Epifania" izenekoa. Elkarrizketa batzuetan oinarrituta, 287 00:14:47,000 --> 00:14:49,000 jendeak euren talentua nola aurkitu zuen azaltzen da. 288 00:14:49,000 --> 00:14:51,000 Liluratuta nago jendeak horra heltzeko bideekin. 289 00:14:51,000 --> 00:14:54,000 Honek emakume zoragarri batekin izandako 290 00:14:54,000 --> 00:14:56,000 elkarrizketa bat gogorarazten dit, seguruenik 291 00:14:56,000 --> 00:14:58,000 ezezaguna askorentzat, Gillian Lynne izenekoa, 292 00:14:58,000 --> 00:15:00,000 ezagutzen duzue? Batzuek bai. Koreografoa da 293 00:15:00,000 --> 00:15:02,000 eta mundu guztiak ezagutzen du bere lana. 294 00:15:02,000 --> 00:15:04,000 "Cats" eta "Operako mamua" egin zituen. 295 00:15:04,000 --> 00:15:08,000 Zoragarria da. Ingalaterran, Royal Ballet-eko kontseiluan egoten nintzen 296 00:15:08,000 --> 00:15:10,000 ikusi dezakezuen bezala. 297 00:15:10,000 --> 00:15:12,000 Dena den, Egun baten Gillianekin bazkaldu nuen eta esan nion, 298 00:15:12,000 --> 00:15:14,000 "Gillian, nola heldu zinen dantzari izatera?" 299 00:15:14,000 --> 00:15:16,000 Interesgarria izan zen, eskolan zegoenean, 300 00:15:16,000 --> 00:15:19,000 ez zuen inolako esperantzarik. Eta 30. hamarkadan, eskolak 301 00:15:19,000 --> 00:15:21,000 bere gurasoei idatzi zien esanez, "Uste dugu 302 00:15:21,000 --> 00:15:23,000 Gillianek ikasketa desordena duela." Ezin zen zentratu, 303 00:15:23,000 --> 00:15:25,000 asko mugitzen zen. Orain agian hiperaktibitate 304 00:15:25,000 --> 00:15:29,000 trastornua zuela esango zuten. Baina 1930 urtea zen, 305 00:15:29,000 --> 00:15:32,000 eta hiperaktibitate trastornua ez zen oraindik asmatu. 306 00:15:32,000 --> 00:15:35,000 Ez zegoen oraindik aukeragai katalogoan (Barreak) 307 00:15:35,000 --> 00:15:39,000 Ez zekiten hori izan zitekeela. 308 00:15:39,000 --> 00:15:43,000 Dena den, espezialista bat ikustera joan zen. Haritzezko hormez inguratua, 309 00:15:43,000 --> 00:15:46,000 bere amarekin zegoen bertan, 310 00:15:46,000 --> 00:15:49,000 eskina batetan eserarazi zuten neska, 311 00:15:49,000 --> 00:15:51,000 20 minutuz, amak espezialistarekin 312 00:15:51,000 --> 00:15:53,000 hitz egiten zuen bitartean eskolan Gillianek 313 00:15:53,000 --> 00:15:57,000 zituen problema guztiei buruz. Beste guztiak gogaitzen zituen, 314 00:15:57,000 --> 00:15:59,000 etxeko lanak beti berandu 315 00:15:59,000 --> 00:16:01,000 entregatzen zituen, eta horrela, 8 urteko umeak. 316 00:16:01,000 --> 00:16:04,000 Azkenean, medikua Gilliani hurbildu eta 317 00:16:04,000 --> 00:16:06,000 esan zion, "Gillian, 318 00:16:06,000 --> 00:16:08,000 zure amak esandakoa entzun dut eta 319 00:16:08,000 --> 00:16:10,000 berarekin hitz egin nahiko nuke pribatuan" 320 00:16:10,000 --> 00:16:13,000 Esan zion, "Itxaron hemen, laster itzuliko gara." 321 00:16:13,000 --> 00:16:15,000 eta neska bakarrik uzti zuten gelan. 322 00:16:15,000 --> 00:16:17,000 Baina gelatik irtetean, mahai gaineko 323 00:16:17,000 --> 00:16:19,000 irratia piztu zuen. Gelatik kanpo 324 00:16:19,000 --> 00:16:21,000 zeudenean, esan zion amari, 325 00:16:21,000 --> 00:16:24,000 "Gelditu hemen eta begiratu umeari." Eta gelatik irten eta berehala, 326 00:16:24,000 --> 00:16:28,000 neskatoa zutik zegoen, musikarekin batera mugitzen. 327 00:16:28,000 --> 00:16:30,000 Zenbait minutuz begira geratu ziren 328 00:16:30,000 --> 00:16:33,000 eta medikuak orduan amari esan zion, 329 00:16:33,000 --> 00:16:37,000 "Lynne andrea, Gillian ez dago gaixorik, dantzaria da. 330 00:16:37,000 --> 00:16:39,000 Eraman neska dantza eskola batetara." 331 00:16:39,000 --> 00:16:41,000 Nik esan nion, "Zer gertatu zen orduan?" 332 00:16:41,000 --> 00:16:44,000 Erantzun zidan, "Amak egin zuen. Zoragarria izan zen niretzako. 333 00:16:44,000 --> 00:16:46,000 Eskola hartatik genbiltzala, ikusi genuen 334 00:16:46,000 --> 00:16:49,000 ni bezalako jendez beteta zegoela. Geldi egoten ez zekitenak. 335 00:16:49,000 --> 00:16:52,000 Pentsatzeko mugitu beharra zutenak." 336 00:16:52,000 --> 00:16:54,000 Balleta, dit tap, jazz, 337 00:16:54,000 --> 00:16:56,000 modernoa, dantza garaikidea egin zuten. 338 00:16:56,000 --> 00:16:59,000 Beranduago Royal Ballet School-entzako frogak egin zituen, 339 00:16:59,000 --> 00:17:01,000 eta solista bihurtu zuen, eta karrera zoragarria izan zuen. 340 00:17:01,000 --> 00:17:03,000 Ondoren Royal Ballet School-en 341 00:17:03,000 --> 00:17:05,000 graduatu eta bere konpainia 342 00:17:05,000 --> 00:17:08,000 propioa fundatu zuen -- Gillian Lynne Dance Company -- 343 00:17:08,000 --> 00:17:11,000 eta Andrew Lloyd Weber ezagutu. Historiako musikal 344 00:17:11,000 --> 00:17:13,000 arrakastatsuenetarikoen arduraduna izan da, 345 00:17:13,000 --> 00:17:18,000 milioika ikusleri plazerra emanez, 346 00:17:18,000 --> 00:17:21,000 eta oso aberatsa da. Beste norbaitek 347 00:17:21,000 --> 00:17:25,000 medizinak emango zizkiokeen eta 348 00:17:25,000 --> 00:17:27,000 lasaitzeko esan. 349 00:17:27,000 --> 00:17:30,000 Orain, uste dut... (Txaloak) Hau da uste dudana: 350 00:17:30,000 --> 00:17:32,000 Bart Al Gorek ekologiari buruz 351 00:17:32,000 --> 00:17:35,000 hitz egin zuen, eta Rachel Carsonek hasitako iraultzari buruz. 352 00:17:35,000 --> 00:17:39,000 Uste dut etorkizunerako gure esperantza bakarra 353 00:17:39,000 --> 00:17:42,000 gizakiaren ekologiaren ikuskera berri bat hartzea dela, 354 00:17:42,000 --> 00:17:46,000 zeinekin giza gaitasunen aberastasuna 355 00:17:46,000 --> 00:17:48,000 beste era batera tratatuko dugun. 356 00:17:48,000 --> 00:17:52,000 Gure hezkuntza sitemak gure burmuinak ustiatu ditu 357 00:17:52,000 --> 00:17:54,000 guk lurra ustiatzen dugun bezala: lehengai partikular baten bila. 358 00:17:54,000 --> 00:17:57,000 Eta etorkizunari begira, honek ez du balioko. 359 00:17:57,000 --> 00:18:00,000 Berriz pentsatu behar ditugu funtsezko oinarriak 360 00:18:00,000 --> 00:18:02,000 zeinen gainean gure umeak hezten ditugun. 361 00:18:02,000 --> 00:18:06,000 Jonas Salk-en esaldi bat dago, dioena, "Intsektu guztiak lurretik 362 00:18:06,000 --> 00:18:09,000 desagertuko balira, 50 urtetan 363 00:18:09,000 --> 00:18:12,000 lurreko bizitza guztia bukatu egingo zen. 364 00:18:12,000 --> 00:18:15,000 Gizaki guztiak lurretik desagertuko balira, 365 00:18:15,000 --> 00:18:19,000 50 urtetan bizitza forma guztiak loratu egingo lirateke." 366 00:18:19,000 --> 00:18:21,000 Eta arrazoia du. 367 00:18:21,000 --> 00:18:24,000 TED-ek ospatzen duena gizakiaren imajinazioa da. 368 00:18:24,000 --> 00:18:28,000 Dohain hau jakituriaz erabili behar dugu, 369 00:18:28,000 --> 00:18:31,000 aipatutako eszenario oker batzuk saihestu ahal izateko. 370 00:18:31,000 --> 00:18:34,000 Eta hau honela izateko modu bakarra 371 00:18:35,000 --> 00:18:38,000 gure sormen ahalmenak bere aberastasun 372 00:18:38,000 --> 00:18:40,000 osoan ikustea da eta gure umeak 373 00:18:40,000 --> 00:18:43,000 benetan diren esperantza bezala ikustea. Eta gure 374 00:18:43,000 --> 00:18:46,000 betebeharra umeak osotasuanean heztea da, etorkizunari aurre gin diezaioten. 375 00:18:46,000 --> 00:18:49,000 Guk, agian, ez dugu etorkizun hori ikusiko, 376 00:18:49,000 --> 00:18:52,000 baina beraiek ikusiko dute. Eta gure lana 377 00:18:52,000 --> 00:18:54,000 etorkizun hori zerbaitetan bihurtzen laguntzea da. Eskerrik asko.