0:00:00.000,0:00:07.000 Egun on. Zer moduz? Izugarria izan da, ezta? 0:00:07.000,0:00:11.000 Guzti honek gaindituta nauka. 0:00:11.000,0:00:15.000 Egia esan, hemendik hanka egitekotan nago (barreak) 0:00:15.000,0:00:19.000 Nik azaldu nahi dudanarekin erlazio 0:00:19.000,0:00:23.000 estua duten hiru gai jorratu dira 0:00:23.000,0:00:25.000 hitzaldi saio hauetan. 0:00:25.000,0:00:29.000 Lehena, orain arte izandako hitzaldi guztiek 0:00:29.000,0:00:32.000 agerian jarri duten 0:00:32.000,0:00:35.000 giza sormenaren aparteko erakustaldia da. Izandako barietatea 0:00:35.000,0:00:38.000 eta aukera ezberdinak alegia. Bigarrenez, 0:00:38.000,0:00:41.000 etorkizuna guztiz ezezaguna den eszenario batetan kokatu gaituzte. 0:00:41.000,0:00:43.000 Ideiarik ez 0:00:43.000,0:00:45.000 guzti hau nola garatu daitekeen. 0:00:45.000,0:00:48.000 Interesa dut hezkuntzan -- 0:00:48.000,0:00:51.000 egia esan, konturatu naiz guztiok dugula interesa hezkuntzan. 0:00:51.000,0:00:53.000 Ezta egia? Oso interesgarria deritzot. 0:00:53.000,0:00:56.000 Afari batetan bazaude, eta hezkuntzan lan 0:00:56.000,0:00:59.000 egiten duzula esanez gero -- 0:00:59.000,0:01:06.000 beno, hezkuntzan lan eginten baduzu ez zara afari askotan egongo. 0:01:06.000,0:01:09.000 (Barreak) Inork ez zaitu gonbidatzen. 0:01:09.000,0:01:14.000 Ezta, aldiz, inoiz gonbidatu ezkero, berriz deitzen ere. Arraroa da. 0:01:14.000,0:01:16.000 Baina afariren batetan egotekotan, eta norbaitekin hitz egitean, 0:01:16.000,0:01:18.000 badakizu, "Zertan lan egiten duzu?" galdetzen dizute 0:01:18.000,0:01:20.000 eta zuk hezkuntzan lan egiten duzula erantzun, 0:01:20.000,0:01:24.000 segidan ikusi dezakezu nola aurpegia zurbiltzen zaien, pentsatuz, 0:01:24.000,0:01:30.000 "Alajaina! Zergaitik niri? Aste osoko irtenaldi bakarra..." (barreak) 0:01:30.000,0:01:32.000 Baina aldiz, beraien hezkuntzari buruz galdetuz gero, 0:01:32.000,0:01:34.000 hormaren kontra jarriko zaituzte. Gizakiak barne-barnean ukitzen 0:01:34.000,0:01:37.000 dituen gauza horietako bat delako. 0:01:37.000,0:01:40.000 Erlijioa, dirua eta beste gauza batzuekin batera. 0:01:40.000,0:01:44.000 Interes handia dut hezkuntzan, eta uste dut guztiok dugula interes hori. 0:01:44.000,0:01:46.000 Interes pertsonal izugarria dugu, 0:01:46.000,0:01:49.000 hezkuntza delako unean ulertezina den 0:01:49.000,0:01:52.000 etorkizun horretara gidatuko gaituena. 0:01:52.000,0:01:55.000 Pentsatuz gero, aurten eskolan hasitako umeak 0:01:55.000,0:02:01.000 2065 urtera arte egingo dute lan. Inork ezin dezake asmatu, 0:02:01.000,0:02:04.000 azken lau egunetan izan dugun jakituri festa hau izanda eta guzti -- 0:02:04.000,0:02:06.000 nolakoa izango den mundua 0:02:06.000,0:02:08.000 hemendik bost urtetara. Eta ustez, 0:02:08.000,0:02:11.000 mundu horretarako hezten ditugu umeak. Beraz, predikzioak egiteko zailasuna, 0:02:11.000,0:02:13.000 nire aburuz, izugarria da. 0:02:13.000,0:02:15.000 Guzti honen hirugarren partea da guk guztiok, dena dela, 0:02:15.000,0:02:20.000 umeek dituzten aparteko ahalmenak 0:02:20.000,0:02:23.000 goraipatzean elkar hartu dugula -- 0:02:23.000,0:02:25.000 berrikuntzarako duten ahalmen hori. Abidibez, bart, Serena miresgarri aritu zen. 0:02:25.000,0:02:28.000 Egin dezakeena ikusi hutsaz, 0:02:28.000,0:02:33.000 aparteko neska da, baina nire ustez bera ez da, nola esan, 0:02:33.000,0:02:36.000 apartekoa umeen artean. 0:02:36.000,0:02:39.000 Izugarri saiatu ondoren, iaotasun bat aurkitu duen pertsona bat da. 0:02:39.000,0:02:41.000 Eta nire argudioa da 0:02:41.000,0:02:43.000 ume guztiek dituztela izugarrizko iaotasunak. 0:02:43.000,0:02:45.000 Eta guk erruki gabe alferrik galtzen ditugu. 0:02:45.000,0:02:48.000 Beraz hezkuntzari eta sormenari buruz hitz egin nahiko nuke 0:02:48.000,0:02:51.000 Neure ustez, gaur egun sormena hezkuntzan 0:02:51.000,0:02:54.000 alfabetatzea bezain garrantzitsua da 0:02:54.000,0:02:58.000 eta irrika berberaz zaindu beharko genuke. 0:02:58.000,0:03:06.000 (Txaloak) Eskerrik asko. Hau izan da guztia. 0:03:06.000,0:03:10.000 Esker mila guztioi. (Barreak) Beraz 0:03:10.000,0:03:17.000 oraindik 15 minutu ditut. Ongi, nire jaioterria... ez (Barreak) 0:03:17.000,0:03:21.000 Duela gutxi istorio bat entzun nuen -- Oso gustoko istorio hau kontatzea -- 0:03:21.000,0:03:25.000 Neskato gazte bat marrazketa klasean zegoen. 6 urteko neska zen 0:03:25.000,0:03:27.000 eta gelaren atzekaldean, marrazten zebilen. 0:03:27.000,0:03:29.000 Irakasleak esan zuen, neskato honek arreta oso urritan jartzen zuen arren, 0:03:29.000,0:03:33.000 marrazketa klase hartan atentzio osoz zebilela. 0:03:33.000,0:03:35.000 Liluratuta, irakaslea neskatoari hurbildu zitzaion 0:03:35.000,0:03:38.000 eta galdetu zion, "Zer ari zara marrazten?" 0:03:38.000,0:03:41.000 eta neskatoak erantzun zion, "Jaungoikoa marrazten ari naiz." 0:03:41.000,0:03:44.000 Eta irakasleak esa zion, "Baina, inortxok ere ez daki eta Jaungoikoak nolako itxura duen." 0:03:44.000,0:03:51.000 Eta neskak esan zuen, "Minutu bat barru jakingo dute." 0:03:51.000,0:03:52.000 (Barreak) 0:03:52.000,0:03:57.000 Ingalaterran nire semeak lau urte zituenean -- 0:03:57.000,0:04:00.000 beno, egia esateko Ingalaterran eta leku guztietan zituen lau urte (Barreak) 0:04:00.000,0:04:06.000 Zehatzak izateko, edonon egonda ere lau urte zituen urte hartan. 0:04:06.000,0:04:08.000 Natibitatearen antzezpenean zegoen. 0:04:08.000,0:04:11.000 Istorioa gogoratzen duzue? Ez, handia zen bada. 0:04:11.000,0:04:14.000 Istorio handia alegia. Mel Gibsonek ondorengoa filmatu zuen. 0:04:14.000,0:04:19.000 Agian ikusi duzue: "Natibitatea II." James-i Joseren papera eman zioten 0:04:19.000,0:04:22.000 gure poztasunerako. 0:04:22.000,0:04:24.000 Paper garrantzitsua zela uste genuen. 0:04:24.000,0:04:26.000 Antzezlekua jendez beteta geneukan, aproposko kamisetekin: 0:04:26.000,0:04:29.000 "James Robinson JOSE da!" (Barreak) 0:04:29.000,0:04:31.000 Ez zuen hitz egin beharrik, baina badakizue hiru erregeak 0:04:31.000,0:04:34.000 datozeneko zatia. Opariak dakartzate, 0:04:34.000,0:04:36.000 urrea, intsentsua eta mirra. 0:04:36.000,0:04:38.000 Hau benetan gertatu zen. Hortxe eserita geuden 0:04:38.000,0:04:40.000 eta uste dut eszenan agertzeko ordena nahastu zutela, 0:04:40.000,0:04:42.000 bukatu ondoren umearekin hitz egin genuen eta galdetu genion, 0:04:42.000,0:04:44.000 "Egindakoarekin konforme?" Eta erantzun zuen, "Bai, zer ba? Txarto egon ahal da?" 0:04:44.000,0:04:46.000 Ordena aldatu zuten, besterik ez. 0:04:46.000,0:04:47.000 Dena dela, hiru mutikoak eszenatokian agertu ziren -- 0:04:47.000,0:04:49.000 4 urteko umeak sukaldeko trapuak buruan zituztela -- 0:04:49.000,0:04:52.000 eta zeramatzaten kutxak lurrean jarrita 0:04:52.000,0:04:54.000 "Urrea dakartzut" esan zuen lehen mutikoak. 0:04:54.000,0:04:57.000 "Nik mirra dakartzut" bigarrenak. 0:04:57.000,0:05:11.000 Eta hirugarrenak esan zuen, "Frank-ek hau bidaltzen dizu" (Ingelesez "intsentsu" hitzaren antzeko esaldia da). 0:05:11.000,0:05:13.000 Guzti honek erakusten duena umeak arriskatu egiten direla da. 0:05:13.000,0:05:16.000 Ez badakite, beste zerbaitekin saiatzen dira. 0:05:16.000,0:05:19.000 Zuzen ari naiz? Ez diete beldurrik hutsegiteei. 0:05:19.000,0:05:24.000 Hala ere, ez dut esan nahi huts egitea eta kreatiboa izatea gauza berdina direnik. 0:05:24.000,0:05:25.000 Dakiguna honako hau da, 0:05:25.000,0:05:28.000 huts egiteko ongi prestatua ez bazaude, 0:05:28.000,0:05:31.000 ezin izango duzu sekula asmatu gauza originalik. 0:05:31.000,0:05:34.000 Ume horiek helduak 0:05:34.000,0:05:36.000 bihurtuko diren momenturako, gaitasun hori galdua dute. 0:05:36.000,0:05:39.000 Hutsegiteak burutzeari beldur dira. 0:05:39.000,0:05:41.000 Eta gure enpresak era honela zuzentzen ditugu, baita ere. 0:05:41.000,0:05:44.000 Erroreak estigamtizatzen ditugu. Eta hutsegiteak egin daitezkeen 0:05:44.000,0:05:47.000 gauzarik txarrentzat jotzen dituzten 0:05:47.000,0:05:50.000 hezkuntza sistemak ditugu martxan gaur egun. 0:05:50.000,0:05:53.000 Era honen ondorioz, sormen ahalmen gabeko jendea 0:05:53.000,0:05:56.000 hezten ari gara eskoletan. Behin Picassok honakoa esan zuen. 0:05:56.000,0:05:59.000 Esan zuen ume guztiak artista jaiotzen direla. 0:05:59.000,0:06:03.000 Arazoa heldu ahala artista izaten jarraitzean dagoela zioen. Hitz hauetan sinisten dut bihotzez: 0:06:03.000,0:06:05.000 ez gara sormenerantz hezten, 0:06:05.000,0:06:08.000 sormenetik hazten gara. Edo bestela esanda, hezkuntzak berezko sormena mugatzen digu. 0:06:08.000,0:06:10.000 Zergaitik gertatzen da hau? 0:06:10.000,0:06:14.000 Stratford-on-Avon-en bizi izan naiz duela bost urte arte. 0:06:14.000,0:06:16.000 Stratfordetik Los Angelesera joan ginen alegia. 0:06:16.000,0:06:20.000 Imagina dezakezue zein leuna izen zen aldaketa. 0:06:20.000,0:06:22.000 (Barreak) Egitez, 0:06:22.000,0:06:24.000 Snitterfiel izeneko leku batetan bizi ginen 0:06:24.000,0:06:26.000 Stratford inguruan, Shakespeare-ren aita 0:06:26.000,0:06:31.000 jaio zen lekuan. Ez ahal dizue honek ideia berririk ekarri? Niri bai. 0:06:31.000,0:06:33.000 Ez dugu egiten gogoeta Shakespeare-ren aitari buruz, ezta? 0:06:33.000,0:06:35.000 Ezta ere Shakespeare ume bat 0:06:35.000,0:06:37.000 izan zenari buruz, ezta? 0:06:37.000,0:06:40.000 Shakespeare zazpi urterekin? Ez nuen honi buruz pentsatu sekula. Hau da, 0:06:40.000,0:06:42.000 zazpi urte eduki zituen momenturen batetan 0:06:42.000,0:06:51.000 eta norbaiten ingeles klaseak jasotzen zituen. Zein gogaikarria izan zitekeen hura. 0:06:51.000,0:07:05.000 (Barreak) "Gehiago saiatu behar da" Bere aitak nola bidaltzen zuen ohera, badakizue, 0:07:05.000,0:07:08.000 "Oherako ordua da!" 0:07:08.000,0:07:10.000 William Shakespeare-ri, "Eta utzi ezazu arkatz hori behingoz! 0:07:10.000,0:07:18.000 Eta utzi horrela hitzegiteari. Mundu guztia nahasten duzu." 0:07:18.000,0:07:23.000 (Barreak) 0:07:23.000,0:07:26.000 Dena den, Stratford-etik Los Angeles-era joan ginen bizitzera, 0:07:26.000,0:07:30.000 eta honi buruz zertxobait esan nahiko nuke. 0:07:30.000,0:07:33.000 Nire semeak ez zuen etorri nahi. 0:07:33.000,0:07:36.000 Bi seme-alaba ditut. Mutilak 21 urte ditu orain; alabak 16. 0:07:36.000,0:07:38.000 Ez zuen Los Angelesera etorri nahi. Oso gustoko zuen arren, 0:07:38.000,0:07:43.000 Ingalaterran neskalaguna zuen. Bere bizitzako maitalea, Sarah. 0:07:43.000,0:07:45.000 Duela hilabete eskas ezagutzen zirela elkar. 0:07:45.000,0:07:48.000 Egin kontu, beraien laugarren urteurrena izango zen, 0:07:48.000,0:07:52.000 16 urte dituzunean denpora asko baita hilabete bat. 0:07:52.000,0:07:54.000 Dena den, oso atsekabetuta zegoen hegazkinean, 0:07:54.000,0:07:56.000 eta esan zuen, "Sarah bezelako neskarik ezin izango dut sekula aurkitu" 0:07:56.000,0:07:58.000 Eta, egia esan, gu oso pozik geunden, 0:07:58.000,0:08:10.000 neskato hura baitzen Ingalaterra uzteko arrazoi nagusia. 0:08:10.000,0:08:13.000 (Barreak) 0:08:13.000,0:08:16.000 Baina zerbaitetaz ohartzen zara Amerikara joaterakoan, 0:08:16.000,0:08:18.000 eta mundu osoan ere berdina geratzen da: 0:08:18.000,0:08:22.000 munduko hezkuntza sistema guztiek ikasgai hierarkia berbera jarraitzen dute. 0:08:22.000,0:08:24.000 Guztiek. Non zauden axola gabe. 0:08:24.000,0:08:26.000 Gauzak bestelakoak direla pentsa dezakezu, baina ez. 0:08:26.000,0:08:29.000 Goi muturrean matematikak eta hizkuntzak, 0:08:29.000,0:08:31.000 ondoren giza zientziak, eta guztien azpian arteak. 0:08:31.000,0:08:33.000 Mundu guztian zehar berdin. 0:08:33.000,0:08:36.000 Eta sistema askotan ere, 0:08:36.000,0:08:38.000 arteek ere hierarkia berdina jarraitzen dute. 0:08:38.000,0:08:40.000 Normalean, artea eta musikari garrantzia gehiago ematen zaie 0:08:40.000,0:08:43.000 drama eta dantzari baino. Munduan ez da existitzen egunero umeei 0:08:43.000,0:08:45.000 dantza erakusten dien eskolarik 0:08:45.000,0:08:48.000 matematikekin egiten dugun moduan. Zergaitik? 0:08:48.000,0:08:50.000 Zergaitik ez? Nire ustez hau garrantzitsua da. 0:08:50.000,0:08:53.000 Matematika oso garrantzitsua da, baina dantza ere da oso. 0:08:53.000,0:08:56.000 Utziz gero, umeak une oro dabiltza dantzan. Guztiok bezala. 0:08:56.000,0:08:59.000 Guztiok dugu gorputz bat, ezta? Zerbait galdu al dut bidean? 0:08:59.000,0:09:03.000 (Barreak) Benetan gertatzen dena da, 0:09:03.000,0:09:05.000 umeak hazten diren einean, gerritik gora hezten 0:09:05.000,0:09:08.000 hasten gara pixkanaka. Eta azkenik hezkuntza buruaz soilik arduratzen da. 0:09:08.000,0:09:10.000 Eta buruaren alde batez bereziki. 0:09:10.000,0:09:14.000 Extralurtar batek gure hezkuntza aztertuko balu, 0:09:14.000,0:09:17.000 eta galdetu "Zertarako balio du hezkuntza publikoak?" 0:09:17.000,0:09:19.000 Konklusioa -- emaitzak aztertuz gero, 0:09:19.000,0:09:21.000 nork lortzen duen arrakasta ikusita, 0:09:21.000,0:09:23.000 nork egiten duen egin beharreko guztia, 0:09:23.000,0:09:26.000 nork lortzen dituen garaikurrak, nortzuk diren irabazleak -- 0:09:26.000,0:09:29.000 Uste dut aterako zukeen ondorioa, mundu osoko 0:09:29.000,0:09:30.000 hezkuntza publikoari buruz, 0:09:30.000,0:09:34.000 honen helburu bakarra unibertsitate irakasleak sortzea dela. Ezta hola? 0:09:34.000,0:09:36.000 Goian dabiltzan pertsonak dira. 0:09:37.000,0:09:40.000 Ni ere beraietako bat nintzen (Barreak) 0:09:40.000,0:09:44.000 Eta ez pentsa ez ditudanik gustoko unibertsitate irakasleak, 0:09:44.000,0:09:48.000 baina ez genituzke eduki beharko giza lorpenen abibide hobezin bezala. 0:09:48.000,0:09:50.000 Soilik bizitzeko modu bat dute. 0:09:50.000,0:09:52.000 Modu ezberdin bat. Baina nahiko bitxiak dira, 0:09:52.000,0:09:54.000 xamurtasunez diot hau, ez pentsa. 0:09:54.000,0:09:57.000 Nire esperientziak diost irakasle gehientsuenak 0:09:57.000,0:10:00.000 bere buruetan bizi direla soilik. 0:10:00.000,0:10:02.000 Hor goian bizi dira, eta alde bakarrerantz orientatuta. 0:10:02.000,0:10:06.000 Gorputzetik kanpo bizi dira, modu ia literal batean. 0:10:06.000,0:10:08.000 Beraientzat, gorputza burua garraiotzeko 0:10:08.000,0:10:17.000 instrumentua da soilik, ezta? 0:10:17.000,0:10:24.000 (Barreak) Burua batzarretara eramateko modua da. 0:10:24.000,0:10:27.000 Gorputzez-kanpoko esperientziren bat ezagutu nahi izanez gero 0:10:27.000,0:10:30.000 pasatu zaitez goi mailako akademikoen 0:10:30.000,0:10:32.000 konferentziren batetik, 0:10:32.000,0:10:35.000 eta azken gaueko diskotekatik bueltatxo bat eman. 0:10:35.000,0:10:39.000 (Barreak) Hor ikusiko duzu -- hazitako gizon eta emakumeak 0:10:39.000,0:10:43.000 kontrol gabe bihurrikatzen, erritmo barik, 0:10:43.000,0:10:47.000 musika noiz bukatuko irrikitan, etxera joan eta horri buruz artikuluren bat idazteko. 0:10:47.000,0:10:53.000 Gaur egun, gure hezkuntza sistema gaitasun akademikoetan oinarritzen da. 0:10:53.000,0:10:56.000 Eta arrazoi bat dago. 0:10:56.000,0:10:58.000 Sistema osoa eraiki zen -- mundu osoan ez zegoen 0:10:58.000,0:11:00.000 hezkuntza publikorik 19. mendea heldu arte. 0:11:00.000,0:11:03.000 Denak sortuak izan ziren 0:11:03.000,0:11:04.000 industrializazioaren beharrak asetzeko. 0:11:04.000,0:11:07.000 Honela, hierarkia bi ideia nagusitan errotua dago. 0:11:07.000,0:11:11.000 Lehena, lanerako baliogarrienak diren ikasgaiak 0:11:11.000,0:11:13.000 garrantzitsuenak dira. Seguruenik, eskolan gustokoen 0:11:13.000,0:11:15.000 zenituen gauzetatik aldendua izan zinen 0:11:15.000,0:11:17.000 horiekin lan bat lortzea 0:11:17.000,0:11:20.000 ezinezkoa izango zelakoan etorkizunean. 0:11:20.000,0:11:22.000 Musikarik ez, ezara izango musikaria eta. 0:11:22.000,0:11:24.000 Arterik ez, ezara izango artista eta. 0:11:25.000,0:11:29.000 Aholku ona zena, orain errore bihurtu da. Mundu osoa 0:11:29.000,0:11:30.000 dago iraultza batetan murgilduta. 0:11:30.000,0:11:33.000 Eta bigarrena, gaitasun akademikoa da, zeinek inteligentziaren ikuspegia 0:11:33.000,0:11:34.000 menperatu duen, 0:11:34.000,0:11:37.000 unibertsitateak sistema beraien irudira eraiki baitute. 0:11:37.000,0:11:39.000 Ondo pentsatuta, mundu guztiko 0:11:39.000,0:11:41.000 helkuntza sistema publikoak unibertsitaterako sarrera 0:11:41.000,0:11:43.000 prestatzen dute soilik. 0:11:43.000,0:11:46.000 Honen ondorioz, takentuzko jendeak, 0:11:46.000,0:11:48.000 oso argi eta sormen handikoak uste dute ez direla horrelako ezer, 0:11:48.000,0:11:50.000 eskolan menperatzen zituzten arloek 0:11:50.000,0:11:54.000 ez zutelako baliorik, edo estigmatizaturik zeudelako. 0:11:54.000,0:11:56.000 Eta uste dut ezin dugula bide honetatik jarraitu. 0:11:56.000,0:11:58.000 Hurrengo 30 urteetan, UNESCO-ren arabera, 0:11:58.000,0:12:01.000 jende gehiago graduatuko da mundu osoan zehar, 0:12:01.000,0:12:03.000 historiaren hasieratik graduatu izan direnak baino. 0:12:03.000,0:12:05.000 Jende gehiago, eta hau da 0:12:05.000,0:12:07.000 hitz egin dugun guztiaren konbinazioa -- 0:12:07.000,0:12:10.000 teknologia eta honen transformazioak duen eragina lanean, 0:12:10.000,0:12:12.000 eta demografiaren hazkunde itzela. 0:12:12.000,0:12:15.000 Bapatean, tituluek ez dute baliorik. Ez da horrela? 0:12:15.000,0:12:19.000 Ni ikaslea nintzenean, titulu bat bazenuen, lana zeneukan. 0:12:19.000,0:12:22.000 Lanik ez bazenuen, nahi ez zenuelako izango zen. 0:12:22.000,0:12:25.000 Eta nik ez nuen lanik nahi, egia esan. (Barreak) 0:12:25.000,0:12:30.000 Baina orain, tituludun gazteak sarritan 0:12:30.000,0:12:31.000 beraien etxeetara itzultzen dira, bideo jokoetan jolasten jarraitzeko, 0:12:31.000,0:12:34.000 orain masterra behar delako, lehen batxillergoa behar zen lekuan, 0:12:34.000,0:12:37.000 eta orain doktoregoa behar delako bestearen lekuan. 0:12:37.000,0:12:39.000 Inflazio akademiko honek 0:12:39.000,0:12:41.000 gure azpian hezkuntza egitura guztia kolokan 0:12:41.000,0:12:43.000 jartzen du. Era erradikal batean birplanteatu behar dugu 0:12:43.000,0:12:44.000 inteligentziaz dugun ikuspegia. 0:12:44.000,0:12:46.000 Hiru gauza dakizkigu inteligentziari buruz. 0:12:46.000,0:12:49.000 Lehena, anitza dela. Munduari buruz gogoeta egiteko erak 0:12:49.000,0:12:51.000 bizipenak beste daude. Ikusmenaz egiten dugu gogoeta, 0:12:51.000,0:12:54.000 soinuekin, kinestesikoki. 0:12:54.000,0:12:57.000 Gauza abstraktuetan pentsatzen dugu, mugimenduetan baita. 0:12:57.000,0:12:59.000 Bigarrenez, inteligentzia dinamikoa da. 0:12:59.000,0:13:02.000 Burmuineko interakzioei begiratuz gero, atzoko 0:13:02.000,0:13:05.000 aurkezpenetan ikusi genuen bezala, 0:13:05.000,0:13:07.000 inteligentziaren interaktibitate txundigarria da. 0:13:07.000,0:13:10.000 Burmuina ez dago konpartimentutan banatuta. 0:13:10.000,0:13:13.000 Izatez, sormena -- balioa duten idea originalak 0:13:13.000,0:13:15.000 edukitzearen prozezua -- 0:13:15.000,0:13:18.000 gauzak ikusteko era ezberdinen interakzioaren emaitza 0:13:18.000,0:13:21.000 izaten da gehienetan. 0:13:21.000,0:13:23.000 Burmuina apropos da -- hain zuzen, 0:13:23.000,0:13:26.000 burmuinaren bi aldeak batzen dituen nerbio talde bat dago 0:13:26.000,0:13:28.000 corpus callosum izenekoa. Emakumeetan zabalagoa da. 0:13:28.000,0:13:30.000 Helenek atzo esandakoari jarraikiz, uste dut 0:13:30.000,0:13:34.000 honexegaitik direla hobeak emakumeak gauza bat baino gehiago 0:13:34.000,0:13:36.000 egiten aldi berean, ez da egia? 0:13:36.000,0:13:39.000 Asko aztertu da honen gainean, baina nik nire bizitza pertsonaletik ezagutzen dut. 0:13:39.000,0:13:41.000 Nire emaztea sukaldean badabil zerbait prestatzen -- 0:13:41.000,0:13:45.000 zorionez ez da sarritan gertzatzen. (Barreak) 0:13:45.000,0:13:48.000 Baina sukaldean badabil -- ez, gauza batzutan ona da -- 0:13:48.000,0:13:50.000 baina zerbait prestatzen badabil, 0:13:50.000,0:13:52.000 eta norbaitekin telefonotik hizketan, 0:13:52.000,0:13:55.000 umeekin hizketan, sabaia pintatzen, 0:13:55.000,0:13:58.000 bihotzeko kirurgiaren bat burutzen baita ere. 0:13:58.000,0:14:01.000 Ni sukaldean banago, atea itxita dago, umeak kanpoan, 0:14:01.000,0:14:04.000 telefonoa eskegita eta emaztea sartu ezkero haserretu egiten naiz. 0:14:04.000,0:14:17.000 Diot, "Terry mesedez, arrautza bat frijitzen ari naiz. Utzi nazazu bakean." (Barreak) 0:14:17.000,0:14:19.000 Benetan, badakizue filosofi galdera zahar hori, 0:14:19.000,0:14:22.000 basoan zuhaitz bat erori ezkero, eta inork entzun ez badu, 0:14:22.000,0:14:25.000 benetan gertatu ahal da? Duela gutxi kamiseta 0:14:25.000,0:14:28.000 zoragarri bat ikusi nuen, zioen "Gizon batek baso batetan hitz eginez gero 0:14:28.000,0:14:31.000 eta ez badago emakumerik entzuteko, 0:14:31.000,0:14:40.000 erratuta al dago oraindik gizona? (Barreak) 0:14:40.000,0:14:42.000 Inteligentziari buruzko hirugarren gauza 0:14:43.000,0:14:45.000 apartekoa dela da. Liburu berri bat ari naiz idazten 0:14:45.000,0:14:47.000 "Epifania" izenekoa. Elkarrizketa batzuetan oinarrituta, 0:14:47.000,0:14:49.000 jendeak euren talentua nola aurkitu zuen azaltzen da. 0:14:49.000,0:14:51.000 Liluratuta nago jendeak horra heltzeko bideekin. 0:14:51.000,0:14:54.000 Honek emakume zoragarri batekin izandako 0:14:54.000,0:14:56.000 elkarrizketa bat gogorarazten dit, seguruenik 0:14:56.000,0:14:58.000 ezezaguna askorentzat, Gillian Lynne izenekoa, 0:14:58.000,0:15:00.000 ezagutzen duzue? Batzuek bai. Koreografoa da 0:15:00.000,0:15:02.000 eta mundu guztiak ezagutzen du bere lana. 0:15:02.000,0:15:04.000 "Cats" eta "Operako mamua" egin zituen. 0:15:04.000,0:15:08.000 Zoragarria da. Ingalaterran, Royal Ballet-eko kontseiluan egoten nintzen 0:15:08.000,0:15:10.000 ikusi dezakezuen bezala. 0:15:10.000,0:15:12.000 Dena den, Egun baten Gillianekin bazkaldu nuen eta esan nion, 0:15:12.000,0:15:14.000 "Gillian, nola heldu zinen dantzari izatera?" 0:15:14.000,0:15:16.000 Interesgarria izan zen, eskolan zegoenean, 0:15:16.000,0:15:19.000 ez zuen inolako esperantzarik. Eta 30. hamarkadan, eskolak 0:15:19.000,0:15:21.000 bere gurasoei idatzi zien esanez, "Uste dugu 0:15:21.000,0:15:23.000 Gillianek ikasketa desordena duela." Ezin zen zentratu, 0:15:23.000,0:15:25.000 asko mugitzen zen. Orain agian hiperaktibitate 0:15:25.000,0:15:29.000 trastornua zuela esango zuten. Baina 1930 urtea zen, 0:15:29.000,0:15:32.000 eta hiperaktibitate trastornua ez zen oraindik asmatu. 0:15:32.000,0:15:35.000 Ez zegoen oraindik aukeragai katalogoan (Barreak) 0:15:35.000,0:15:39.000 Ez zekiten hori izan zitekeela. 0:15:39.000,0:15:43.000 Dena den, espezialista bat ikustera joan zen. Haritzezko hormez inguratua, 0:15:43.000,0:15:46.000 bere amarekin zegoen bertan, 0:15:46.000,0:15:49.000 eskina batetan eserarazi zuten neska, 0:15:49.000,0:15:51.000 20 minutuz, amak espezialistarekin 0:15:51.000,0:15:53.000 hitz egiten zuen bitartean eskolan Gillianek 0:15:53.000,0:15:57.000 zituen problema guztiei buruz. Beste guztiak gogaitzen zituen, 0:15:57.000,0:15:59.000 etxeko lanak beti berandu 0:15:59.000,0:16:01.000 entregatzen zituen, eta horrela, 8 urteko umeak. 0:16:01.000,0:16:04.000 Azkenean, medikua Gilliani hurbildu eta 0:16:04.000,0:16:06.000 esan zion, "Gillian, 0:16:06.000,0:16:08.000 zure amak esandakoa entzun dut eta 0:16:08.000,0:16:10.000 berarekin hitz egin nahiko nuke pribatuan" 0:16:10.000,0:16:13.000 Esan zion, "Itxaron hemen, laster itzuliko gara." 0:16:13.000,0:16:15.000 eta neska bakarrik uzti zuten gelan. 0:16:15.000,0:16:17.000 Baina gelatik irtetean, mahai gaineko 0:16:17.000,0:16:19.000 irratia piztu zuen. Gelatik kanpo 0:16:19.000,0:16:21.000 zeudenean, esan zion amari, 0:16:21.000,0:16:24.000 "Gelditu hemen eta begiratu umeari." Eta gelatik irten eta berehala, 0:16:24.000,0:16:28.000 neskatoa zutik zegoen, musikarekin batera mugitzen. 0:16:28.000,0:16:30.000 Zenbait minutuz begira geratu ziren 0:16:30.000,0:16:33.000 eta medikuak orduan amari esan zion, 0:16:33.000,0:16:37.000 "Lynne andrea, Gillian ez dago gaixorik, dantzaria da. 0:16:37.000,0:16:39.000 Eraman neska dantza eskola batetara." 0:16:39.000,0:16:41.000 Nik esan nion, "Zer gertatu zen orduan?" 0:16:41.000,0:16:44.000 Erantzun zidan, "Amak egin zuen. Zoragarria izan zen niretzako. 0:16:44.000,0:16:46.000 Eskola hartatik genbiltzala, ikusi genuen 0:16:46.000,0:16:49.000 ni bezalako jendez beteta zegoela. Geldi egoten ez zekitenak. 0:16:49.000,0:16:52.000 Pentsatzeko mugitu beharra zutenak." 0:16:52.000,0:16:54.000 Balleta, dit tap, jazz, 0:16:54.000,0:16:56.000 modernoa, dantza garaikidea egin zuten. 0:16:56.000,0:16:59.000 Beranduago Royal Ballet School-entzako frogak egin zituen, 0:16:59.000,0:17:01.000 eta solista bihurtu zuen, eta karrera zoragarria izan zuen. 0:17:01.000,0:17:03.000 Ondoren Royal Ballet School-en 0:17:03.000,0:17:05.000 graduatu eta bere konpainia 0:17:05.000,0:17:08.000 propioa fundatu zuen -- Gillian Lynne Dance Company -- 0:17:08.000,0:17:11.000 eta Andrew Lloyd Weber ezagutu. Historiako musikal 0:17:11.000,0:17:13.000 arrakastatsuenetarikoen arduraduna izan da, 0:17:13.000,0:17:18.000 milioika ikusleri plazerra emanez, 0:17:18.000,0:17:21.000 eta oso aberatsa da. Beste norbaitek 0:17:21.000,0:17:25.000 medizinak emango zizkiokeen eta 0:17:25.000,0:17:27.000 lasaitzeko esan. 0:17:27.000,0:17:30.000 Orain, uste dut... (Txaloak) Hau da uste dudana: 0:17:30.000,0:17:32.000 Bart Al Gorek ekologiari buruz 0:17:32.000,0:17:35.000 hitz egin zuen, eta Rachel Carsonek hasitako iraultzari buruz. 0:17:35.000,0:17:39.000 Uste dut etorkizunerako gure esperantza bakarra 0:17:39.000,0:17:42.000 gizakiaren ekologiaren ikuskera berri bat hartzea dela, 0:17:42.000,0:17:46.000 zeinekin giza gaitasunen aberastasuna 0:17:46.000,0:17:48.000 beste era batera tratatuko dugun. 0:17:48.000,0:17:52.000 Gure hezkuntza sitemak gure burmuinak ustiatu ditu 0:17:52.000,0:17:54.000 guk lurra ustiatzen dugun bezala: lehengai partikular baten bila. 0:17:54.000,0:17:57.000 Eta etorkizunari begira, honek ez du balioko. 0:17:57.000,0:18:00.000 Berriz pentsatu behar ditugu funtsezko oinarriak 0:18:00.000,0:18:02.000 zeinen gainean gure umeak hezten ditugun. 0:18:02.000,0:18:06.000 Jonas Salk-en esaldi bat dago, dioena, "Intsektu guztiak lurretik 0:18:06.000,0:18:09.000 desagertuko balira, 50 urtetan 0:18:09.000,0:18:12.000 lurreko bizitza guztia bukatu egingo zen. 0:18:12.000,0:18:15.000 Gizaki guztiak lurretik desagertuko balira, 0:18:15.000,0:18:19.000 50 urtetan bizitza forma guztiak loratu egingo lirateke." 0:18:19.000,0:18:21.000 Eta arrazoia du. 0:18:21.000,0:18:24.000 TED-ek ospatzen duena gizakiaren imajinazioa da. 0:18:24.000,0:18:28.000 Dohain hau jakituriaz erabili behar dugu, 0:18:28.000,0:18:31.000 aipatutako eszenario oker batzuk saihestu ahal izateko. 0:18:31.000,0:18:34.000 Eta hau honela izateko modu bakarra 0:18:35.000,0:18:38.000 gure sormen ahalmenak bere aberastasun 0:18:38.000,0:18:40.000 osoan ikustea da eta gure umeak 0:18:40.000,0:18:43.000 benetan diren esperantza bezala ikustea. Eta gure 0:18:43.000,0:18:46.000 betebeharra umeak osotasuanean heztea da, etorkizunari aurre gin diezaioten. 0:18:46.000,0:18:49.000 Guk, agian, ez dugu etorkizun hori ikusiko, 0:18:49.000,0:18:52.000 baina beraiek ikusiko dute. Eta gure lana 0:18:52.000,0:18:54.000 etorkizun hori zerbaitetan bihurtzen laguntzea da. Eskerrik asko.