1 00:00:01,230 --> 00:00:03,561 Hau nire iloba da, Stella. 2 00:00:03,561 --> 00:00:06,057 Urte bat dauka eta orain hasi da oinez. 3 00:00:06,057 --> 00:00:09,267 Urtebete duten haurren moduan egiten du oinez, 4 00:00:09,287 --> 00:00:14,483 gorputza bere hankak baino azkarrago mugitzen den modu hartan. 5 00:00:14,843 --> 00:00:16,262 Guztiz ederra da 6 00:00:17,222 --> 00:00:18,456 Oraintxe bertan, bere burua 7 00:00:18,456 --> 00:00:21,550 ispiluan ikustea gustatzen zaio 8 00:00:21,550 --> 00:00:24,394 Izugarri gustatzen zaio bere erreflexua. 9 00:00:24,394 --> 00:00:30,829 Barre egiten du eta bere buruari muxu haundi eta hezeak bidaltzen dizkio. 10 00:00:32,009 --> 00:00:33,531 Ederra da. 11 00:00:33,531 --> 00:00:35,824 Dirudienez, bere lagun guztiek egiten dute hau 12 00:00:35,824 --> 00:00:38,676 eta nere amak nik ere berdina egiten nuela esaten dit. 13 00:00:38,676 --> 00:00:42,201 Eta zera pentsatzen dut: Noiz utzi nion hau egiteari? 14 00:00:43,471 --> 00:00:48,498 Noiz bihurtzen da norbaren burua maitatzea txarra? 15 00:00:49,204 --> 00:00:51,134 Izan ere, ematen duenez, ez dugu gure burua maite. 16 00:00:51,134 --> 00:00:54,956 Hilabetero, hamar mila pertsonek google-en zera idazten dute: 17 00:00:54,956 --> 00:00:56,495 “Itsusia al naiz?” 18 00:00:57,335 --> 00:01:00,901 Hona hemen Faye. Fayek 13 urte ditu eta Denverren bizi da. 19 00:01:00,931 --> 00:01:05,154 Beste edozein nerabek bezala, maitatua eta onartua sentitu nahi du. 20 00:01:05,154 --> 00:01:07,558 Igande gaua da. 21 00:01:07,558 --> 00:01:09,527 Datorren asterako prestatzen ari da eskolara joateko. 22 00:01:09,527 --> 00:01:11,901 Beldur pixka bat dauka eta zalantzatsu dago. 23 00:01:11,901 --> 00:01:15,297 Izan ere, bere amak behin eta berriz 24 00:01:15,297 --> 00:01:17,896 polita dela esaten dion arren, 25 00:01:17,896 --> 00:01:21,792 egunero ikastolan norbaitek itsusia dela esaten dio. 26 00:01:23,122 --> 00:01:25,624 Bere amak esaten diona 27 00:01:25,624 --> 00:01:29,209 eta bere lagun eta klasekideek esaten diotena ezberdina denez, 28 00:01:29,299 --> 00:01:32,013 Fayek ez daki nor sinistu. 29 00:01:32,073 --> 00:01:35,198 Bere burua grabatzen du eta Youtuben argitaratzen du. 30 00:01:36,138 --> 00:01:38,427 Jendeari mesedez komentario bat uzteko eskatzen dio: 31 00:01:38,427 --> 00:01:39,953 “Polita ala itsusia naiz?” 32 00:01:40,833 --> 00:01:45,100 Orain arte, Fayek 13.000 komentario baino gehiago jaso ditu. 33 00:01:45,180 --> 00:01:48,975 Horietako batzuk hain dira nazkagarriak, jasangaitzak direla. 34 00:01:49,545 --> 00:01:53,219 Hau neska gazte arrunt eta osasuntsu bat da, 35 00:01:53,409 --> 00:01:58,630 bere bizitzako momenturik sentikorrenetariko batean kritika zorrotzak jasotzen ari dena. 36 00:01:59,150 --> 00:02:02,284 Milaka pertsona horrelako bideoak argitaratzen dabiltza, 37 00:02:03,164 --> 00:02:05,611 neska gazteak gehien bat, modu honetan harremanetan jarri nahian. 38 00:02:06,661 --> 00:02:08,328 Baina, zerk bultzatzen ditu hau egitera? 39 00:02:09,008 --> 00:02:12,247 Beno, gaur egungo gazteak oso bakarrik daude. 40 00:02:12,307 --> 00:02:16,954 Presio askoren pean daude denbora osoan online eta eskuragarri egoteko, 41 00:02:17,504 --> 00:02:20,394 hizketan, mezuak bidaltzen, “gustatzen zait” ematen, komentarioak egiten, 42 00:02:20,624 --> 00:02:22,845 gauzak partekatzen, argitaratzen…Ez da inoiz amaitzen. 43 00:02:23,955 --> 00:02:26,462 Ez gara inoiz hain konektaturik egon, 44 00:02:26,902 --> 00:02:31,372 hain jarraian, bat-batekoan, hain gazte. 45 00:02:31,592 --> 00:02:36,192 Ama batek esan zidan bezala, ematen du gauero festa bat dagoela haien logelan. 46 00:02:36,732 --> 00:02:39,092 Besterik gabe, ez dago pribatutasunik. 47 00:02:39,852 --> 00:02:43,221 Gainera, horrekin batera datozen presio sozialak atergabekoak dira. 48 00:02:44,081 --> 00:02:46,724 Beti "on" egote honek gure haurrek beren burua 49 00:02:46,734 --> 00:02:49,302 jasotzen dituzten “atsegin dut” kopuruaren 50 00:02:49,302 --> 00:02:53,173 edo komentario moten arabera baloratzea eragiten du. 51 00:02:53,693 --> 00:02:58,002 Ez dago inongo banantzerik bizitza birtual eta ez-birtualaren artean. 52 00:02:58,642 --> 00:03:03,171 Erreala denaren eta ez denaren arteko ezberdintasuna ikustea oso zaila da. 53 00:03:04,171 --> 00:03:06,944 Aldi berean, oso zaila da benetakoaren 54 00:03:06,944 --> 00:03:09,165 eta digitalki manipulatutakoaren arteko ezberdintasuna ikustea. 55 00:03:10,455 --> 00:03:15,231 Hau da, zer den azpimagarria eta zer arrunta norbaiten eguneroko bizitzan 56 00:03:16,071 --> 00:03:18,116 Norrengana jotzen dute inspirazio bila? 57 00:03:18,936 --> 00:03:21,837 Gaur egungo neskek jasotzen dituzten berrien artean dauden 58 00:03:21,877 --> 00:03:24,159 irudi motak ikustea baino ez dago. 59 00:03:24,281 --> 00:03:27,131 0 taila duten modeloek menderatzen dituzte gure ibiltokiak. 60 00:03:27,131 --> 00:03:29,585 Ukituak errutina dira gaur egun. 61 00:03:29,625 --> 00:03:32,282 Berdin gertatzen da #argalinspirazioa, #izterartekohutsunea, 62 00:03:32,282 --> 00:03:34,953 #bikinizubi eta #proana bezalako joerekin. 63 00:03:34,953 --> 00:03:38,032 Ez dakienarentzat, Ez dakienarentzat, #proana-k pro-anorexia esan nahi du. 64 00:03:38,262 --> 00:03:41,586 Joera hauekin batera, gaur egungo kultura popularrean aurki daitekeen 65 00:03:41,586 --> 00:03:45,777 emakumearen estereotipo eta objektibotasuna datoz. 66 00:03:45,777 --> 00:03:50,061 Ez da zaila ikustea zerrekin alderatzen diren neskak. 67 00:03:51,331 --> 00:03:53,628 Dena dela, mutilak ez daude babes ezta ere. 68 00:03:53,628 --> 00:03:56,287 izan ere, superheroi moduko kirolarien eta playboy musikalarien 69 00:03:56,287 --> 00:04:00,339 masailezur eta txokolatezko tabletak dituzte helburu. 70 00:04:02,029 --> 00:04:03,567 Baina, zein da guzti honen arazoa? 71 00:04:03,947 --> 00:04:10,469 Argi dago gure haurrak gizabanako osasuntsu eta zentzudun moduan haztea nahi dugula. 72 00:04:10,919 --> 00:04:13,142 Baina irudiarekin obsesionatuta dagoen kultura honetan, gure haurrek 73 00:04:13,152 --> 00:04:19,198 denbora eta esfortzu mental gehiago ematen dute beraien irudia zaintzen 74 00:04:19,198 --> 00:04:23,636 beraien identitareakin erlazionatutako beste alderdietan baino. 75 00:04:23,656 --> 00:04:28,416 Ondorioz, beraien erlazioek, trebetasun fisikoaren garapenak 76 00:04:28,416 --> 00:04:30,961 ikasketek eta bestelakoek sufritzen dute. 77 00:04:32,221 --> 00:04:37,126 Oraintxe bertan, 10 nesketatik 6k zerbait ez egitea erabaki dute 78 00:04:37,126 --> 00:04:38,888 nahiko politak ez direla pentsatzen dutelako . 79 00:04:39,458 --> 00:04:41,522 Hauek ez dira ekintza xumeak. 80 00:04:41,522 --> 00:04:45,694 Hauek oinarrizko jarduerak dira beraien garapenerako, bai gizatiar bezala 81 00:04:45,704 --> 00:04:50,498 eta baita gizarterako eta lan mundurako zergadun bezala. 82 00:04:51,068 --> 00:04:55,688 Ehuneko 31 nerabek, ia hirutik batek, 83 00:04:55,688 --> 00:04:58,589 klaseko eztabaidetan parte hartzeari utzi dio. 84 00:04:58,589 --> 00:05:00,721 Klaseko eztabaietan parte hartzean huts egiten ari dira 85 00:05:00,721 --> 00:05:03,912 ez dutelako arretarik deitu nahi beraien itxurari dagokionez. 86 00:05:03,912 --> 00:05:06,542 Bost nerabeetatik bat ez da klasera joaten 87 00:05:06,542 --> 00:05:08,669 ez denean ondo sentitzen. 88 00:05:09,149 --> 00:05:10,696 Azterketei dagokienez, 89 00:05:10,696 --> 00:05:12,816 ez baduzu uste nahiko ederra zarenik, 90 00:05:12,816 --> 00:05:15,305 batez ere ez baduzu uste nahiko argala zarenik, 91 00:05:15,305 --> 00:05:19,261 honi garrantzirik ematen ez dioten klasekideek baino 92 00:05:19,261 --> 00:05:21,817 nota baxuagoa aterako duzu. 93 00:05:21,817 --> 00:05:24,794 Hau iraunkorra da bai Finlandian, Estatu Batuetan 94 00:05:24,794 --> 00:05:31,197 eta Txinan ere, eta egia da zenbat pixatzen duzun aparte utzita. 95 00:05:31,587 --> 00:05:36,844 Argi uzteko, nola ikusten zaren pentsatzen duzunari buruz ari gara hizketan, 96 00:05:36,844 --> 00:05:39,016 ez benetan nola ikusten zarenari buruz. 97 00:05:39,576 --> 00:05:43,329 Gorputzari buruzko konfiantza baxuak arrakasta akademikoa ahultzen du. 98 00:05:44,219 --> 00:05:46,484 Baina, gainera, osasunari ere egiten dio kalte. 99 00:05:46,624 --> 00:05:50,192 Gorputzari dagokionez konfiantza gutxi duten gazteek ariketa fisiko gutxiago egiten dute, 100 00:05:50,192 --> 00:05:52,404 fruta eta barazki gutxiago jaten dute, 101 00:05:52,404 --> 00:05:55,357 eta elikadura nahasteak eragin ditzaketen 102 00:05:55,357 --> 00:05:57,832 pisua kontrolatzeko osasungarriak ez diren praktikak burutzen dituzte 103 00:05:57,832 --> 00:05:59,581 Autoestimu baxuagoa daukate. 104 00:06:00,121 --> 00:06:03,024 Errazago eragiten die inguruko jendeak 105 00:06:03,024 --> 00:06:04,640 eta depresio arrisku gehiago daukate. 106 00:06:05,550 --> 00:06:08,848 Uste dugu arrazoi guzti hauengatik arriskatzen direla gehiago, 107 00:06:08,848 --> 00:06:11,676 alkohola edo drogaren kontsumoarekin adibidez, 108 00:06:13,106 --> 00:06:18,021 dieta intentsiboarekin, operazio estetikoekin, protekzio gabeko sexuarekin; 109 00:06:18,861 --> 00:06:20,352 eta auto-suntsipenarekin. 110 00:06:20,352 --> 00:06:24,252 Gorputz perfektua bilatzeak presioa jartzen ari da gure osasun sisteman 111 00:06:24,252 --> 00:06:28,676 eta urtero bilioika dolar kostatzen ari zaizkio gure gobernuei. 112 00:06:29,646 --> 00:06:31,533 Eta ez gara hazten hemendik. 113 00:06:32,533 --> 00:06:34,276 Gizen daudela pentsatzen duten emakumeek 114 00:06:34,276 --> 00:06:37,705 —berriro ere, berdin dio gizen dauden edo ez— 115 00:06:37,705 --> 00:06:40,707 absentismo tasa altuagoak dituzte. 116 00:06:40,707 --> 00:06:42,777 Emakumeen ehuneko hamazazpi 117 00:06:42,777 --> 00:06:45,774 ez lirateke lan elkarrizketa batera joango 118 00:06:45,774 --> 00:06:49,561 beraien itxuraren inguruan seguru sentitzen ez diren egun horietako batean. 119 00:06:50,561 --> 00:06:52,581 Pentsatu zein eragin duen honek 120 00:06:52,581 --> 00:06:53,826 gure ekonomian. 121 00:06:53,826 --> 00:06:55,712 Hau gainditu ahalko bagenu, 122 00:06:55,712 --> 00:06:58,174 Nola ikusten da aukera hori. 123 00:06:58,634 --> 00:07:00,674 Potentzial hau askatzea 124 00:07:00,794 --> 00:07:03,499 gutako bakoitzaren mesederako da. 125 00:07:04,359 --> 00:07:06,259 Baina, nola egingo dugu hori? 126 00:07:06,259 --> 00:07:08,081 Hitz egitea soilik 127 00:07:08,081 --> 00:07:11,393 ez da nahikoa. 128 00:07:11,393 --> 00:07:13,777 Benetan gauzak aldatu nahi badituzu, 129 00:07:13,777 --> 00:07:15,202 zerbait egin behar duzu. 130 00:07:15,202 --> 00:07:18,218 Eta ikasi dugu horretarako hiru modu daudela: 131 00:07:18,218 --> 00:07:21,312 Lehenengo, gorputzarekiko konfidantza izaten hazi behar ditugu pertsonak. 132 00:07:21,322 --> 00:07:23,954 Gure nerabeak lagundu behar ditugu 133 00:07:23,954 --> 00:07:26,256 irudiarekin erlazionatutako presioak gainditzeko estrategiak sortzen 134 00:07:26,256 --> 00:07:28,101 baita beraien autoestimua eraikitzeko ere. 135 00:07:28,101 --> 00:07:29,461 Orain, berri ona da 136 00:07:29,751 --> 00:07:33,487 hori egiteko programa asko daudela. 137 00:07:34,317 --> 00:07:37,760 Berri txarra da, ordea, gehienek ez dutela funtzionatzen. 138 00:07:37,760 --> 00:07:41,560 Harrituta geratu nintzen 139 00:07:41,560 --> 00:07:44,767 programa askok jakin gabe egoera txartzen 140 00:07:44,767 --> 00:07:48,205 zutela jakitean. 141 00:07:49,065 --> 00:07:50,430 Horregatik, ziurtatu behar gara 142 00:07:50,430 --> 00:07:53,436 gure haurrek jasotzen dituzten programek 143 00:07:53,436 --> 00:07:55,479 inpaktu positiboa sortzen ari direla 144 00:07:55,479 --> 00:07:58,129 eta inpaktu hau iraunkorra dela. 145 00:07:58,129 --> 00:08:01,287 Ikerketek diote programa onenek 146 00:08:01,287 --> 00:08:03,539 sei alderdi nagusi jorratzen dituztela: 147 00:08:03,539 --> 00:08:07,614 Lehenengoa familiaren, lagunen eta erlazioen eragina da. 148 00:08:08,584 --> 00:08:11,387 Bigarrena herabideen eta jende famatuen kultura da, 149 00:08:11,387 --> 00:08:13,181 ondoren, bullying-a eta bromak nola maneiatu, 150 00:08:13,181 --> 00:08:15,593 besteekin nola konparatzen eta lehiatzen garen 151 00:08:15,593 --> 00:08:17,205 itxuran oinarrituz, 152 00:08:17,205 --> 00:08:18,912 irudiaren inguruan hitz egiten -batzuek 153 00:08:18,912 --> 00:08:20,782 honi “body talk” edo “fat talk” deitzen diote- 154 00:08:20,782 --> 00:08:23,718 eta azkenik, norbarekiko errespetu 155 00:08:23,718 --> 00:08:25,703 eta zainketaren oinarriak. 156 00:08:25,703 --> 00:08:28,827 Sei gauza hauek ezinbestekoak dira 157 00:08:28,827 --> 00:08:31,080 gorputzarekiko konfidantza 158 00:08:31,080 --> 00:08:33,351 hedatu nahi duen edonorentzat. 159 00:08:33,931 --> 00:08:35,948 Hezkuntza ezinbestekoa da, 160 00:08:35,948 --> 00:08:38,414 baina arazori honi aurre egiteko 161 00:08:38,414 --> 00:08:40,335 funtsezkoa da baita ere gutako bakoitza 162 00:08:40,335 --> 00:08:43,175 eredu hobea bilakatzea 163 00:08:43,175 --> 00:08:45,775 gure biziko emakume eta neskentzat. 164 00:08:45,775 --> 00:08:49,073 Gure ingurugiroan emakumeei buruz hitz egiten den eta emakumeak ikusten diren 165 00:08:49,073 --> 00:08:51,486 status quo-ari aurre egin behar zaio. 166 00:08:51,486 --> 00:08:57,300 Ez dago ondo gure politikarien kontribuzioak 167 00:08:57,300 --> 00:08:58,292 haien ileagatik 168 00:08:58,292 --> 00:09:00,010 edo bularren tamainagatik epaitzea, 169 00:09:00,590 --> 00:09:03,339 edo pentsatzea kirolari olinpiko baten 170 00:09:03,339 --> 00:09:06,784 arrakasta bere itxuran oinarritzen dela. 171 00:09:06,784 --> 00:09:09,457 Jendea bere ekintzengatik epaitzen hasi behar gara 172 00:09:09,767 --> 00:09:11,463 ez bere itxuragatik. 173 00:09:12,383 --> 00:09:15,794 Guztiok hasi gaitezke erantzukizuna hartzen 174 00:09:15,794 --> 00:09:17,558 gure sare sozialetan igotzen eta partekatzen 175 00:09:17,558 --> 00:09:20,121 ditugun irudi eta komentarioengatik. 176 00:09:20,731 --> 00:09:23,028 Jendea bere efortzuagatik 177 00:09:23,028 --> 00:09:25,667 eta ekintzengatik goraipatu dezakegu, 178 00:09:25,667 --> 00:09:27,950 eta ez bere itxuragatik. 179 00:09:28,670 --> 00:09:30,331 Utz iezadazue galdetzen, 180 00:09:30,331 --> 00:09:31,635 noiz muxukatu zenuten azkeneko aldiz 181 00:09:31,635 --> 00:09:32,843 ispilu bat? 182 00:09:33,753 --> 00:09:36,439 Azken finean, guztiok elkarrekin egin behar dugu lan, 183 00:09:36,439 --> 00:09:38,382 komunitate bezala,gobernu bezala 184 00:09:38,382 --> 00:09:42,706 eta enpresa bezala gure kultura benetan aldatzeko 185 00:09:42,706 --> 00:09:46,391 gure haurrek beraien burua guztiz balioesteko, 186 00:09:46,391 --> 00:09:51,696 banakotasuna, aniztasuna eta inklusioa aintzat hartuz. 187 00:09:51,696 --> 00:09:54,439 Gauzak benetan aldatzen ari diren pertsonak 188 00:09:54,439 --> 00:09:57,485 goratu behar ditugu, 189 00:09:57,485 --> 00:09:59,423 benetako mundua aldatzen ari diren horiek. 190 00:09:59,423 --> 00:10:01,563 Beraiei eman behar diegu denbora hedabideetan, 191 00:10:01,563 --> 00:10:04,283 horrela bakarrik sortuko baitugu mundu ezberdin bat. 192 00:10:04,283 --> 00:10:08,048 Mundu bat, non gure haurrak aske izango diren 193 00:10:08,048 --> 00:10:10,457 beraien bertsio onena izateko, 194 00:10:11,287 --> 00:10:13,242 non beraien burua ikusten duten moduak 195 00:10:13,242 --> 00:10:16,218 ez dien eragotziko diren bezala izaten 196 00:10:16,218 --> 00:10:18,089 edo bizitzan nahi dutena lortzen. 197 00:10:19,009 --> 00:10:22,645 Pentsatu zer adieraziko lukeen honek zure bizitzako norbaitengan. 198 00:10:23,565 --> 00:10:24,593 Nor daukazu buruan? 199 00:10:24,593 --> 00:10:25,451 Zure emaztea al da? 200 00:10:25,451 --> 00:10:26,556 Zure arreba edo ahizpa? 201 00:10:27,276 --> 00:10:29,264 Zure alaba? 202 00:10:29,264 --> 00:10:30,333 Zure iloba? 203 00:10:30,333 --> 00:10:32,436 Zure laguna? Gaur aulki batzuk haratago duzun 204 00:10:32,436 --> 00:10:34,319 emakumea izan daiteke. 205 00:10:34,639 --> 00:10:37,064 Zer adieraziko luke berarentzat 206 00:10:37,064 --> 00:10:42,474 bere barruko ahots kritiko hortatik, 207 00:10:42,474 --> 00:10:47,182 hanka luzeagoak, izter argalagoak, tripa edo oin txikiagoa 208 00:10:47,182 --> 00:10:48,656 izatera bultzatzen duen 209 00:10:48,656 --> 00:10:50,287 ahots hartatik askatuko balitz? 210 00:10:50,287 --> 00:10:52,362 Zer adieraziko luke berarentzat hau gaindituko bagenu 211 00:10:52,362 --> 00:10:54,620 eta bere potentziala askatuko bagenu? 212 00:10:56,460 --> 00:11:00,883 Orain, gure kulturak irudiarekiko duen obsesioak 213 00:11:00,883 --> 00:11:03,115 galarazten digu hau lortzea. 214 00:11:03,695 --> 00:11:05,570 Baina erakuts iezaiegu egia gure haurrei. 215 00:11:05,570 --> 00:11:08,147 Erakuts iezaiegu itxura 216 00:11:08,147 --> 00:11:11,362 identitatearen zati bat baino ez dela 217 00:11:11,362 --> 00:11:13,257 eta egia zera dela, 218 00:11:13,257 --> 00:11:14,360 direnagatik, 219 00:11:14,360 --> 00:11:17,061 egiten dutenagatik eta 220 00:11:17,061 --> 00:11:19,948 sentiarazten digutenagatik maite ditugula. 221 00:11:20,958 --> 00:11:24,328 Autoestimua eraiki dezagen gure eskoletako ikasketa planetan. 222 00:11:24,328 --> 00:11:28,263 Gutako bakoitzak alda dezala gure burua 223 00:11:28,263 --> 00:11:30,873 besteekin konparatzen dugun modua. 224 00:11:30,873 --> 00:11:33,758 Eta egin dezagun lana elkarrekin komunitate bezala, 225 00:11:33,758 --> 00:11:35,718 sustraietatik gobernuetaraino, 226 00:11:36,488 --> 00:11:39,812 urtebete duten gaur egungo haur zoriontsu horiek 227 00:11:39,812 --> 00:11:42,667 etorkizuneko aldaketa egileak 228 00:11:42,667 --> 00:11:43,674 bilakatu daitezen. 229 00:11:43,674 --> 00:11:44,759 Hau egin dezagun. 230 00:11:44,759 --> 00:11:48,286 (Txaloak)