Hau nire iloba da, Stella.
Urte bat dauka eta orain hasi da oinez.
Urtebete duten haurren moduan egiten du oinez,
gorputza bere hankak baino azkarrago mugitzen den modu hartan.
Guztiz ederra da
Oraintxe bertan, bere burua
ispiluan ikustea gustatzen zaio
Izugarri gustatzen zaio bere erreflexua.
Barre egiten du eta bere buruari muxu haundi eta hezeak bidaltzen dizkio.
Ederra da.
Dirudienez, bere lagun guztiek egiten dute hau
eta nere amak nik ere berdina egiten nuela esaten dit.
Eta zera pentsatzen dut: Noiz utzi nion hau egiteari?
Noiz bihurtzen da norbaren burua maitatzea txarra?
Izan ere, ematen duenez, ez dugu gure burua maite.
Hilabetero, hamar mila pertsonek google-en zera idazten dute:
“Itsusia al naiz?”
Hona hemen Faye. Fayek 13 urte ditu eta Denverren bizi da.
Beste edozein nerabek bezala, maitatua eta onartua sentitu nahi du.
Igande gaua da.
Datorren asterako prestatzen ari da eskolara joateko.
Beldur pixka bat dauka eta zalantzatsu dago.
Izan ere, bere amak behin eta berriz
polita dela esaten dion arren,
egunero ikastolan norbaitek itsusia dela esaten dio.
Bere amak esaten diona
eta bere lagun eta klasekideek esaten diotena ezberdina denez,
Fayek ez daki nor sinistu.
Bere burua grabatzen du eta Youtuben argitaratzen du.
Jendeari mesedez komentario bat uzteko eskatzen dio:
“Polita ala itsusia naiz?”
Orain arte, Fayek 13.000 komentario baino gehiago jaso ditu.
Horietako batzuk hain dira nazkagarriak, jasangaitzak direla.
Hau neska gazte arrunt eta osasuntsu bat da,
bere bizitzako momenturik sentikorrenetariko batean kritika zorrotzak jasotzen ari dena.
Milaka pertsona horrelako bideoak argitaratzen dabiltza,
neska gazteak gehien bat, modu honetan harremanetan jarri nahian.
Baina, zerk bultzatzen ditu hau egitera?
Beno, gaur egungo gazteak oso bakarrik daude.
Presio askoren pean daude denbora osoan online eta eskuragarri egoteko,
hizketan, mezuak bidaltzen, “gustatzen zait” ematen, komentarioak egiten,
gauzak partekatzen, argitaratzen…Ez da inoiz amaitzen.
Ez gara inoiz hain konektaturik egon,
hain jarraian, bat-batekoan, hain gazte.
Ama batek esan zidan bezala, ematen du gauero festa bat dagoela haien logelan.
Besterik gabe, ez dago pribatutasunik.
Gainera, horrekin batera datozen presio sozialak atergabekoak dira.
Beti "on" egote honek gure haurrek beren burua
jasotzen dituzten “atsegin dut” kopuruaren
edo komentario moten arabera baloratzea eragiten du.
Ez dago inongo banantzerik bizitza birtual eta ez-birtualaren artean.
Erreala denaren eta ez denaren arteko ezberdintasuna ikustea oso zaila da.
Aldi berean, oso zaila da benetakoaren
eta digitalki manipulatutakoaren arteko ezberdintasuna ikustea.
Hau da, zer den azpimagarria eta zer arrunta norbaiten eguneroko bizitzan
Norrengana jotzen dute inspirazio bila?
Gaur egungo neskek jasotzen dituzten berrien artean dauden
irudi motak ikustea baino ez dago.
0 taila duten modeloek menderatzen dituzte gure ibiltokiak.
Ukituak errutina dira gaur egun.
Berdin gertatzen da #argalinspirazioa, #izterartekohutsunea,
#bikinizubi eta #proana bezalako joerekin.
Ez dakienarentzat, Ez dakienarentzat, #proana-k pro-anorexia esan nahi du.
Joera hauekin batera, gaur egungo kultura popularrean aurki daitekeen
emakumearen estereotipo eta objektibotasuna datoz.
Ez da zaila ikustea zerrekin alderatzen diren neskak.
Dena dela, mutilak ez daude babes ezta ere.
izan ere, superheroi moduko kirolarien eta playboy musikalarien
masailezur eta txokolatezko tabletak dituzte helburu.
Baina, zein da guzti honen arazoa?
Argi dago gure haurrak gizabanako osasuntsu eta zentzudun moduan haztea nahi dugula.
Baina irudiarekin obsesionatuta dagoen kultura honetan, gure haurrek
denbora eta esfortzu mental gehiago ematen dute beraien irudia zaintzen
beraien identitareakin erlazionatutako beste alderdietan baino.
Ondorioz, beraien erlazioek, trebetasun fisikoaren garapenak
ikasketek eta bestelakoek sufritzen dute.
Oraintxe bertan, 10 nesketatik 6k zerbait ez egitea erabaki dute
nahiko politak ez direla pentsatzen dutelako .
Hauek ez dira ekintza xumeak.
Hauek oinarrizko jarduerak dira beraien garapenerako, bai gizatiar bezala
eta baita gizarterako eta lan mundurako zergadun bezala.
Ehuneko 31 nerabek, ia hirutik batek,
klaseko eztabaidetan parte hartzeari utzi dio.
Klaseko eztabaietan parte hartzean huts egiten ari dira
ez dutelako arretarik deitu nahi beraien itxurari dagokionez.
Bost nerabeetatik bat ez da klasera joaten
ez denean ondo sentitzen.
Azterketei dagokienez,
ez baduzu uste nahiko ederra zarenik,
batez ere ez baduzu uste nahiko argala zarenik,
honi garrantzirik ematen ez dioten klasekideek baino
nota baxuagoa aterako duzu.
Hau iraunkorra da bai Finlandian, Estatu Batuetan
eta Txinan ere, eta egia da zenbat pixatzen duzun aparte utzita.
Argi uzteko, nola ikusten zaren pentsatzen duzunari buruz ari gara hizketan,
ez benetan nola ikusten zarenari buruz.
Gorputzari buruzko konfiantza baxuak arrakasta akademikoa ahultzen du.
Baina, gainera, osasunari ere egiten dio kalte.
Gorputzari dagokionez konfiantza gutxi duten gazteek ariketa fisiko gutxiago egiten dute,
fruta eta barazki gutxiago jaten dute,
eta elikadura nahasteak eragin ditzaketen
pisua kontrolatzeko osasungarriak ez diren praktikak burutzen dituzte
Autoestimu baxuagoa daukate.
Errazago eragiten die inguruko jendeak
eta depresio arrisku gehiago daukate.
Uste dugu arrazoi guzti hauengatik arriskatzen direla gehiago,
alkohola edo drogaren kontsumoarekin adibidez,
dieta intentsiboarekin, operazio estetikoekin, protekzio gabeko sexuarekin;
eta auto-suntsipenarekin.
Gorputz perfektua bilatzeak presioa jartzen ari da gure osasun sisteman
eta urtero bilioika dolar kostatzen ari zaizkio gure gobernuei.
Eta ez gara hazten hemendik.
Gizen daudela pentsatzen duten emakumeek
—berriro ere, berdin dio gizen dauden edo ez—
absentismo tasa altuagoak dituzte.
Emakumeen ehuneko hamazazpi
ez lirateke lan elkarrizketa batera joango
beraien itxuraren inguruan seguru sentitzen ez diren egun horietako batean.
Pentsatu zein eragin duen honek
gure ekonomian.
Hau gainditu ahalko bagenu,
Nola ikusten da aukera hori.
Potentzial hau askatzea
gutako bakoitzaren mesederako da.
Baina, nola egingo dugu hori?
Hitz egitea soilik
ez da nahikoa.
Benetan gauzak aldatu nahi badituzu,
zerbait egin behar duzu.
Eta ikasi dugu horretarako hiru modu daudela:
Lehenengo, gorputzarekiko konfidantza izaten hazi behar ditugu pertsonak.
Gure nerabeak lagundu behar ditugu
irudiarekin erlazionatutako presioak gainditzeko estrategiak sortzen
baita beraien autoestimua eraikitzeko ere.
Orain, berri ona da
hori egiteko programa asko daudela.
Berri txarra da, ordea, gehienek ez dutela funtzionatzen.
Harrituta geratu nintzen
programa askok jakin gabe egoera txartzen
zutela jakitean.
Horregatik, ziurtatu behar gara
gure haurrek jasotzen dituzten programek
inpaktu positiboa sortzen ari direla
eta inpaktu hau iraunkorra dela.
Ikerketek diote programa onenek
sei alderdi nagusi jorratzen dituztela:
Lehenengoa familiaren, lagunen eta erlazioen eragina da.
Bigarrena herabideen eta jende famatuen kultura da,
ondoren, bullying-a eta bromak nola maneiatu,
besteekin nola konparatzen eta lehiatzen garen
itxuran oinarrituz,
irudiaren inguruan hitz egiten -batzuek
honi “body talk” edo “fat talk” deitzen diote-
eta azkenik, norbarekiko errespetu
eta zainketaren oinarriak.
Sei gauza hauek ezinbestekoak dira
gorputzarekiko konfidantza
hedatu nahi duen edonorentzat.
Hezkuntza ezinbestekoa da,
baina arazori honi aurre egiteko
funtsezkoa da baita ere gutako bakoitza
eredu hobea bilakatzea
gure biziko emakume eta neskentzat.
Gure ingurugiroan emakumeei buruz hitz egiten den eta emakumeak ikusten diren
status quo-ari aurre egin behar zaio.
Ez dago ondo gure politikarien kontribuzioak
haien ileagatik
edo bularren tamainagatik epaitzea,
edo pentsatzea kirolari olinpiko baten
arrakasta bere itxuran oinarritzen dela.
Jendea bere ekintzengatik epaitzen hasi behar gara
ez bere itxuragatik.
Guztiok hasi gaitezke erantzukizuna hartzen
gure sare sozialetan igotzen eta partekatzen
ditugun irudi eta komentarioengatik.
Jendea bere efortzuagatik
eta ekintzengatik goraipatu dezakegu,
eta ez bere itxuragatik.
Utz iezadazue galdetzen,
noiz muxukatu zenuten azkeneko aldiz
ispilu bat?
Azken finean, guztiok elkarrekin egin behar dugu lan,
komunitate bezala,gobernu bezala
eta enpresa bezala gure kultura benetan aldatzeko
gure haurrek beraien burua guztiz balioesteko,
banakotasuna, aniztasuna eta inklusioa aintzat hartuz.
Gauzak benetan aldatzen ari diren pertsonak
goratu behar ditugu,
benetako mundua aldatzen ari diren horiek.
Beraiei eman behar diegu denbora hedabideetan,
horrela bakarrik sortuko baitugu mundu ezberdin bat.
Mundu bat, non gure haurrak aske izango diren
beraien bertsio onena izateko,
non beraien burua ikusten duten moduak
ez dien eragotziko diren bezala izaten
edo bizitzan nahi dutena lortzen.
Pentsatu zer adieraziko lukeen honek zure bizitzako norbaitengan.
Nor daukazu buruan?
Zure emaztea al da?
Zure arreba edo ahizpa?
Zure alaba?
Zure iloba?
Zure laguna? Gaur aulki batzuk haratago duzun
emakumea izan daiteke.
Zer adieraziko luke berarentzat
bere barruko ahots kritiko hortatik,
hanka luzeagoak, izter argalagoak, tripa edo oin txikiagoa
izatera bultzatzen duen
ahots hartatik askatuko balitz?
Zer adieraziko luke berarentzat hau gaindituko bagenu
eta bere potentziala askatuko bagenu?
Orain, gure kulturak irudiarekiko duen obsesioak
galarazten digu hau lortzea.
Baina erakuts iezaiegu egia gure haurrei.
Erakuts iezaiegu itxura
identitatearen zati bat baino ez dela
eta egia zera dela,
direnagatik,
egiten dutenagatik eta
sentiarazten digutenagatik maite ditugula.
Autoestimua eraiki dezagen gure eskoletako ikasketa planetan.
Gutako bakoitzak alda dezala gure burua
besteekin konparatzen dugun modua.
Eta egin dezagun lana elkarrekin komunitate bezala,
sustraietatik gobernuetaraino,
urtebete duten gaur egungo haur zoriontsu horiek
etorkizuneko aldaketa egileak
bilakatu daitezen.
Hau egin dezagun.
(Txaloak)