WEBVTT 00:00:00.140 --> 00:00:02.246 Hasteko, etnobotanikaria naiz. 00:00:02.296 --> 00:00:04.121 Oihan tropikalean bizi direnek landareak nola 00:00:04.121 --> 00:00:07.502 erabiltzen dituzten aztertzen duen zientzialaria, alegia. 00:00:07.552 --> 00:00:10.238 Luzaroan aritu naiz honetan, 00:00:10.368 --> 00:00:12.187 eta esan nahi dizuet 00:00:12.187 --> 00:00:15.814 bertakoek oihanak eta altxor medizinalak ondotxo ezagutzen dituztela, 00:00:15.814 --> 00:00:19.163 guk baino hobeto, guk inoiz ezagutuko duguna baino hobeto. 00:00:19.163 --> 00:00:20.801 Baina, gainera, kultura horiek, 00:00:20.841 --> 00:00:22.235 kultura indigena horiek, 00:00:22.285 --> 00:00:26.634 oihanak baino askoz azkarrago ari dira desagertzen. 00:00:26.724 --> 00:00:29.974 Amazoniako oihan tropikaleko espezie ikusgarrienak 00:00:29.974 --> 00:00:31.918 eta desagertzeteko arrisku handiena dutenak 00:00:31.918 --> 00:00:33.278 ez dira jaguarrak, 00:00:33.278 --> 00:00:35.123 edo harpia arranoak: 00:00:35.193 --> 00:00:39.004 kontaktatu gabeko tribu isolatuak dira. NOTE Paragraph 00:00:39.084 --> 00:00:42.613 Duela lau urte oin batean min hartu nuen mendiko istripu batean, 00:00:42.613 --> 00:00:44.467 eta medikuarengana joan nintzen. 00:00:44.517 --> 00:00:45.741 Beroa agindu zidan, 00:00:45.741 --> 00:00:48.155 gero hotza, aspirina, 00:00:48.155 --> 00:00:51.545 analgesiko narkotikoak, antinflamatorioak 00:00:51.545 --> 00:00:53.602 eta kortisona-txertoak. 00:00:53.682 --> 00:00:55.509 Ez zuten funtzionatu. 00:00:55.559 --> 00:00:57.396 Hainbat hilabeteren buruan 00:00:57.396 --> 00:00:59.613 Amazoniako ipar-ekialdean nengoela, 00:00:59.613 --> 00:01:01.356 herrixka batera iritsi 00:01:01.356 --> 00:01:04.003 eta xamanak esan zidan: herrenka zatoz. 00:01:04.043 --> 00:01:06.632 Hura ez dut ahaztuko bizi naizen artean. 00:01:06.672 --> 00:01:08.466 Aurpegira begiratu eta esan zidan: 00:01:08.466 --> 00:01:12.342 erantzi oinetakoa eta emadazu zure aihotza. 00:01:12.402 --> 00:01:14.517 (Barreak) 00:01:14.587 --> 00:01:16.631 Palmondo batera hurbildu zen, 00:01:16.631 --> 00:01:18.397 eta hostaila bat ebaki zuen. 00:01:18.457 --> 00:01:19.429 Sutara bota, 00:01:19.429 --> 00:01:21.331 nire oina harekin igurtzi, 00:01:21.331 --> 00:01:23.080 urez beteriko ontzi batera bota 00:01:23.080 --> 00:01:25.126 eta te hura edanarazi zidan. 00:01:25.126 --> 00:01:28.398 Zazpi hilabetean ez nuen minik eduki. 00:01:28.428 --> 00:01:31.204 Mina itzuli zitzaidanean, xamana ikustera joan nintzen berriz. 00:01:31.204 --> 00:01:33.119 Tratamendu berdina eman zidan, 00:01:33.119 --> 00:01:35.959 eta ordutik hiru urte daramatzat sendatuta. 00:01:35.999 --> 00:01:38.641 Nork sendatzea gustatuko litzaizueke? 00:01:38.681 --> 00:01:41.617 (Txaloak) 00:01:41.657 --> 00:01:43.865 Tira, ez zaitezte nahastu. Mendebaldeko medikuntza 00:01:43.865 --> 00:01:47.265 inoiz izan den sendatze-sistema arrakastatsuena da, 00:01:47.265 --> 00:01:49.470 baina hutsune asko ditu. 00:01:49.520 --> 00:01:51.838 Non dago bularreko minbiziaren sendagaia? 00:01:51.838 --> 00:01:53.878 Non dago eskizofreniarena? 00:01:53.878 --> 00:01:56.272 Non dago errefluxu gastroesofagikoarena? 00:01:56.272 --> 00:01:58.289 Non dago loezinaren sendagaia? 00:01:58.329 --> 00:01:59.888 Kontua da oihaneko jendeak, 00:01:59.888 --> 00:02:01.734 oso-oso noizbehinka bada ere, 00:02:01.734 --> 00:02:04.380 guk sendatu ezin ditugun gaitzak senda ditzakeela. 00:02:04.380 --> 00:02:06.562 Hemen sendalari bat ikus dezakezue Amazoniako ipar ekialdean 00:02:06.562 --> 00:02:08.072 leishmaniasia sendatzen, 00:02:08.072 --> 00:02:10.173 munduan 12 milioi pertsonari eragiten dion 00:02:10.173 --> 00:02:12.894 gaixotasun protozoal larria. 00:02:12.974 --> 00:02:15.957 Mendebaldean antimonio-txertoak erabiltzen dira tratamenduan. 00:02:15.957 --> 00:02:18.028 Mingarriak dira, garestiak dira, 00:02:18.028 --> 00:02:20.149 eta ziurrenez bihotzarentzako txarrak; 00:02:20.149 --> 00:02:22.179 metal astuna da. 00:02:22.209 --> 00:02:25.397 Gizon honek Amazoniako oihaneko hiru landare erabiltzen ditu sendatzeko. NOTE Paragraph 00:02:25.397 --> 00:02:27.712 Hau igel magikoa da. 00:02:27.712 --> 00:02:30.448 Nire lankide bikain Loren McIntyre hilberria, 00:02:30.448 --> 00:02:33.182 Amazonas ibaiaren sorburu-lakua aurkitu zuena, 00:02:33.182 --> 00:02:35.296 Peruar Andeetako McIntyre laguna, alegia, 00:02:35.296 --> 00:02:38.851 galdu egin zen Peru eta Brazil arteko mugan duela 30 urte inguru. 00:02:38.851 --> 00:02:42.846 Matses indio isolatu batzuek salbatu zuten. 00:02:42.916 --> 00:02:46.795 Keinuen bidez eurekin oihanera joan zedin esan zioten, eta hala egin zuen. 00:02:46.795 --> 00:02:49.479 Han, palmondoen hostoekin egindako saskiak hartu zituzten. 00:02:49.479 --> 00:02:51.891 Gero, tximino-igel berdeak hartu zituzten. 00:02:51.891 --> 00:02:54.059 Miazkatzen bikainak dira eta neurri hau dute. 00:02:54.059 --> 00:02:56.132 Orduan nire laguna miazkatzen hasi ziren. 00:02:56.132 --> 00:02:58.930 Kontua da haluzinazio ikaragarriak sortzen dituela. 00:02:58.980 --> 00:03:03.832 McIntyrek horretaz idatzi eta High Times aldizkariko editoreak irakurri zuen. 00:03:03.832 --> 00:03:08.573 Ikusten duzue etnobotanikariok kultura arraroenetan ere lagunak dauzkagula. 00:03:08.573 --> 00:03:11.883 Editore hark Amazoniara joan eta probatzea erabaki zuen, 00:03:11.883 --> 00:03:15.690 igelen miazkadak probatzea. Horixe egin, eta horretaz idatzi zuen: 00:03:15.780 --> 00:03:17.835 "Odolaren presioa zeruraino igo zitzaidan, 00:03:17.835 --> 00:03:20.195 gorputzaren funtzioen kontrola erabat galdu nuen, 00:03:20.195 --> 00:03:21.855 bapatean konortea galdu nuen, 00:03:21.855 --> 00:03:24.601 hamaka batean esnatu nintzen sei ordu beranduago, 00:03:24.601 --> 00:03:27.025 eta Jainkoa nintzela uste izan nuen bi egunez". 00:03:27.025 --> 00:03:28.104 (Barreak) 00:03:28.104 --> 00:03:30.137 Italiar kimikari batek hori irakurri, eta zera esan zuen: 00:03:30.137 --> 00:03:33.513 "Nik ez dut interesik tximino-igelaren alderdi teologikoan. 00:03:33.513 --> 00:03:36.348 Zer gertatzen da odolaren presioaren aldaketarekin?". 00:03:36.348 --> 00:03:38.232 Italiar kimikari hori 00:03:38.232 --> 00:03:41.187 odolaren presio altua kontrolatzeko tratamendu berri batekin lanean ari da, 00:03:41.187 --> 00:03:44.277 tximino-igel berdearen azaleko peptidoak oinarri dituena. 00:03:44.277 --> 00:03:46.659 Beste zientzialari batzuk botikek eragiten ez dioten 00:03:46.659 --> 00:03:50.360 Staphylococcus aureus gaitzarentzat sendabidea bilatzen dabiltza. 00:03:50.470 --> 00:03:54.129 Ironikoa litzateke isolatutako indioak eta euren igel magikoa 00:03:54.129 --> 00:03:55.858 izatea sendabidea. NOTE Paragraph 00:03:55.858 --> 00:03:57.787 Amazonia ipar-mendebaldeko 00:03:57.787 --> 00:04:01.110 aiahuaska xaman bat da hau, eta yaye ospakizunean dago. 00:04:01.150 --> 00:04:04.214 Behin Los Angelesera eraman nuen erakunde bateko arduradunarengana, 00:04:04.214 --> 00:04:07.632 euren kultura babesteko dirulaguntzak lortzeko asmoz. 00:04:07.632 --> 00:04:10.280 Arduradunak sendalariari begiratu eta esan zion: 00:04:10.280 --> 00:04:13.447 "Ez duzu medikuntza-ikasketarik, ez da hala?" 00:04:13.447 --> 00:04:15.127 Xamanak ezetz erantzun zion. 00:04:15.127 --> 00:04:18.008 Orduan gizonak: "Tira, orduan zer jakingo duzu zuk sendabideez". 00:04:18.008 --> 00:04:19.972 Xamanak hari begiratu eta: 00:04:19.972 --> 00:04:23.248 "Badakizu zer? Infekzio bat duzunean, joan medikuarengana. 00:04:23.248 --> 00:04:29.859 Baina gizakiaren arazoetariko asko bihotzekoak, burukoak eta espirituarenak dira. 00:04:29.889 --> 00:04:34.321 Mendebaldeko medikuntzak ez ditu horiek ukitzen. Nik, sendatu egiten ditut". 00:04:34.361 --> 00:04:38.550 (Txaloak) NOTE Paragraph 00:04:38.550 --> 00:04:42.358 Baina naturako botikei buruz ikastean guztia ez da arrosa kolorekoa. 00:04:42.378 --> 00:04:44.345 Hau Brazilgo sugegorri bat da. 00:04:44.345 --> 00:04:47.603 Bere pozoia São Pauloko unibertsitaten aztertu zuten, 00:04:47.603 --> 00:04:51.084 eta inibitzaile entzimatikoak egiteko erabili zen gero. 00:04:51.124 --> 00:04:54.180 Hori da hipertentsioari aurre egiteko tratamendurik aurreratuena. 00:04:54.180 --> 00:04:56.084 Hipertentsioa da munduan egunero gertatzen diren 00:04:56.084 --> 00:04:58.458 heriotzen %10aren erantzulea. 00:04:58.458 --> 00:05:00.542 Brazildar sugearen pozoinean 00:05:00.542 --> 00:05:03.314 oinarritutako industriak ia 1,7 bilioi €-ko balioa du, 00:05:03.314 --> 00:05:06.288 eta Brazildarrek ez dute zentimo bat ere jaso trukean. 00:05:06.288 --> 00:05:10.986 Ezin dugu onartu negozioak era horretan egitea. NOTE Paragraph 00:05:11.056 --> 00:05:14.670 Oihan tropikala Lurreko bizitzaren adierazpen garbiena dela esan ohi da. 00:05:14.670 --> 00:05:17.336 Surinamen badute nik biziki maite dudan esaera bat: 00:05:17.336 --> 00:05:22.925 Oihan tropikalak guk galdetu gabeko galderen erantzunak gordetzen ditu. 00:05:22.955 --> 00:05:26.042 Baina dakizuen moduan, ezin azkarrago ari da desagertzen. 00:05:26.072 --> 00:05:27.938 Hemen, Brazilen, Amazonian, 00:05:27.938 --> 00:05:29.475 eta mundu osoan zehar. 00:05:29.525 --> 00:05:31.855 Argazki hau hegazkin txiki batetik atera nuen, 00:05:31.855 --> 00:05:34.733 Mato Grosso estatuko Xingu indigenen erreserbaren gainetik 00:05:34.733 --> 00:05:37.502 pasatzean, hemendik ipar-mendebaldera. 00:05:37.532 --> 00:05:39.725 Ikusten duzue non bizi diren indioak, 00:05:39.725 --> 00:05:41.127 argazkiaren goiko erdian. 00:05:41.127 --> 00:05:42.414 Erdialdeko lerroa 00:05:42.414 --> 00:05:44.761 erreserbaren ekialdeko muga da. 00:05:44.761 --> 00:05:48.239 Erditik gora, indioak; erditik behera, zuriak. 00:05:48.239 --> 00:05:50.411 Erditik gora, sendagai miragarriak; 00:05:50.411 --> 00:05:53.806 erditik behera, ipurdi mehardun behi batzuk besterik ez; 00:05:53.806 --> 00:05:57.469 erditik gora, oihanaren parte den karbonoa lapurtzen diete; 00:05:57.469 --> 00:06:00.273 erditik behera, karbonoa daukate airean, 00:06:00.273 --> 00:06:02.546 klima-aldaketari eraginez. 00:06:02.546 --> 00:06:05.184 Hain zuzen, basoen suntsiketa da 00:06:05.184 --> 00:06:07.573 atmosferara karbono dioxidoa 00:06:07.573 --> 00:06:10.461 askatzeko bigarren arrazoi nagusia. NOTE Paragraph 00:06:10.491 --> 00:06:12.427 Baina suntsiketari buruz ari garenez, 00:06:12.427 --> 00:06:14.241 garrantzitsua da gogoan izatea 00:06:14.241 --> 00:06:18.094 Amazonia dela paisaia guztietan indartsuena. 00:06:18.094 --> 00:06:20.626 Edertasunaren eta mirarien herria da. 00:06:20.626 --> 00:06:23.117 Munduko hartz inurrijale handiena 00:06:23.117 --> 00:06:25.065 oihan tropikalean bizi da, 00:06:25.065 --> 00:06:27.538 eta 40 kg-tik gora pisatzen ditu. 00:06:27.538 --> 00:06:29.519 Goliat tarantula txorizalea 00:06:29.519 --> 00:06:31.467 munduko armiarmarik handiena da 00:06:31.467 --> 00:06:33.368 eta hori ere Amazonian bizi da. 00:06:33.368 --> 00:06:38.276 Harpia arranoak bi metrotik gorako hego-zabalera dauka. 00:06:38.326 --> 00:06:40.453 Eta kaiman beltza, 00:06:40.453 --> 00:06:43.509 tonelada erdiko pisua izan dezakeena, 00:06:43.509 --> 00:06:46.078 giza jalea dela diote. 00:06:46.078 --> 00:06:49.648 Anakonda: sugerik handiena. 00:06:49.648 --> 00:06:52.375 Kapibara: karraskaririk handiena. 00:06:52.375 --> 00:06:54.037 Hemen, Brazilen, 91 kg-ko pisua 00:06:54.037 --> 00:06:57.233 neurtu zioten ale bati. NOTE Paragraph 00:06:57.383 --> 00:07:00.028 Goazen izaki hauek bizi diren tokira, 00:07:00.028 --> 00:07:01.864 Amazoniako ipar-ekialdera, 00:07:01.864 --> 00:07:03.833 Akuriyo tribuaren bizilekura. 00:07:03.833 --> 00:07:09.076 Kontaktatu gabeko herriek rol mistiko eta ikonikoa 00:07:09.076 --> 00:07:11.211 daukate gure irudimenean. 00:07:11.211 --> 00:07:13.678 Hori da natura ondoen ezagutzen duen jendea. 00:07:13.678 --> 00:07:15.399 Hori da benetan naturarekin 00:07:15.399 --> 00:07:18.387 erabateko harmonian bizi den jendea. 00:07:18.427 --> 00:07:22.101 Gure estandarrak kontuan izanik, batzuek primitibotzat hartuko lituzkete. 00:07:22.101 --> 00:07:23.572 Surik pizten ez dakitela, 00:07:23.572 --> 00:07:26.264 edo lehen aldiz kontaktuan jarri zirenean behintzat ez zekitela. 00:07:26.264 --> 00:07:28.668 Baina guk baino askoz hobeto ezagutzen dute oihana. 00:07:28.668 --> 00:07:31.452 Akuriyoek 35 hitz dauzkate "eztia" esateko, 00:07:31.452 --> 00:07:33.882 eta beste indioek miresmenez begiratzen diete, 00:07:33.882 --> 00:07:37.687 erreinu esmeraldako nagusiak balira bezala. 00:07:37.687 --> 00:07:40.072 Hemen nire lagun Pohnay ikus dezakezue. 00:07:40.072 --> 00:07:42.015 Ni nerabea nintzenean, eta Rolling Stones 00:07:42.015 --> 00:07:44.749 rockeroen atzetik nenbilenean nire jaioterri New Orleansen, 00:07:44.749 --> 00:07:46.794 Pohnay oihaneko nomada bat zen, 00:07:46.794 --> 00:07:49.291 Amazonia ipar-ekialdeko oihanetan 00:07:49.291 --> 00:07:52.521 hara-honaka zebilena taldetxo batekin, 00:07:52.531 --> 00:07:55.156 dibertsio bila, landare medizinalen bila, 00:07:55.156 --> 00:07:56.333 emazte baten bila 00:07:56.333 --> 00:07:58.441 eta beste talde nomada batzuen bila. 00:07:58.491 --> 00:08:00.779 Baina Ponhay bezalako jendeak 00:08:00.779 --> 00:08:02.712 guk ez dakigun gauza asko daki, 00:08:02.712 --> 00:08:06.682 eta lezio ugari dauka guri irakasteko. NOTE Paragraph 00:08:06.682 --> 00:08:10.230 Dena den, Amazoniako oihaneko txoko gehienetan 00:08:10.230 --> 00:08:12.037 ez da bizi indigenarik. 00:08:12.037 --> 00:08:15.281 Hara joanez gero zizelkatutako harkaitzak aurkituko dituzu, 00:08:15.281 --> 00:08:17.860 jente indigenak, kontaktatu gabekoak, 00:08:17.860 --> 00:08:21.550 harrizko aizkorak zorrozteko erabilitako harkaitzak. 00:08:21.550 --> 00:08:24.032 Behin batean dantza eta maitasuna egiten zuten kultura haietatik, 00:08:24.032 --> 00:08:26.203 jainkoei abesten zieten haietatik, 00:08:26.203 --> 00:08:27.786 eta oihana gurtzen zutenetatik, 00:08:27.786 --> 00:08:31.434 atzean ikusten diren harri markatuak besterik ez dira geratzen. NOTE Paragraph 00:08:31.434 --> 00:08:34.004 Goazen mendebaldeko Amazoniara, 00:08:34.004 --> 00:08:36.991 herri isolatuen epizentrora. 00:08:37.031 --> 00:08:38.909 Puntu hauetako bakoitzak 00:08:38.909 --> 00:08:41.422 kontaktatu gabeko tribu bana erakusten du. 00:08:41.422 --> 00:08:46.380 Aipagarria dena zera da, soilik kolonbiar Amazonian 00:08:46.381 --> 00:08:49.762 14 edo 15 talde isolatu daudela. NOTE Paragraph 00:08:49.792 --> 00:08:51.654 Zergatik dauden isolatuta? 00:08:51.654 --> 00:08:55.121 Badakite existitzen garela, badakite mundu bat dagoela oihanetik haratago. 00:08:55.121 --> 00:08:56.831 Erresistentzia-mota bat da haiena. 00:08:56.831 --> 00:08:59.226 Isolatuta gelditzea erabaki dute, 00:08:59.226 --> 00:09:01.999 euren ustez giza eskubide bat delako. 00:09:01.999 --> 00:09:04.862 Zergatik ezkutatzen dira gainerako gizakiengandik? 00:09:04.862 --> 00:09:05.967 Hona hemen zergatia: 00:09:05.967 --> 00:09:09.225 Alde batetik, 1492. urteak eragina izan zuen, noski. 00:09:09.225 --> 00:09:11.247 Baina XX. mendearen hasierako 00:09:11.247 --> 00:09:13.372 kautxuaren sukarra izan zen eragile nagusia. 00:09:13.372 --> 00:09:14.722 Amazoniako oihaneko 00:09:14.722 --> 00:09:16.628 kautxu naturalaren eskaria 00:09:16.628 --> 00:09:19.672 urre-arrapalada baten baliokide botanikoa izan zen. 00:09:19.672 --> 00:09:21.678 Kautxua bizikleten gurpiletarako, 00:09:21.678 --> 00:09:23.466 kautxua autoen gurpiletarako, 00:09:23.466 --> 00:09:25.047 kautxua zeppelinetarako. 00:09:25.047 --> 00:09:28.054 Kautxua lortzeko lasterketa zoro bihurtu zen hura, 00:09:28.054 --> 00:09:30.732 eta ezkerrean ikus dezakezuen gizona, Julio Arana, 00:09:30.732 --> 00:09:34.029 istorioko maltzurrenetariko bat dugu. 00:09:34.069 --> 00:09:35.492 Bere menpekoek, bere enpresak 00:09:35.492 --> 00:09:37.594 eta antzeko beste enpresek 00:09:37.594 --> 00:09:41.039 orain ikusiko dituzuen Witotoak eta beste zenbait indio 00:09:41.039 --> 00:09:45.656 hil, sarraskitu, torturatu edo sakailatu egin zituzten. NOTE Paragraph 00:09:45.656 --> 00:09:48.081 Gaur egun ere, oihanetik ateratzen badira 00:09:48.081 --> 00:09:50.786 istorioa gutxitan amaitzen da ondo. 00:09:50.786 --> 00:09:54.266 Hauek Nukak indioak dira, 80ko hamarkadan kontaktuan jarri zirenak. 00:09:54.266 --> 00:09:58.083 Urtebetera, 40 urtetik gorako guztiak hil egin ziren. 00:09:58.083 --> 00:10:00.415 Eta gogoratu alfabetatu gabeko gizarteak direla. 00:10:00.415 --> 00:10:02.305 Helduak dira gazteen liburutegiak. 00:10:02.305 --> 00:10:04.163 Xaman bat hiltzen den aldiro, 00:10:04.163 --> 00:10:07.042 liburutegi bat erre balitz bezala da. 00:10:07.042 --> 00:10:09.538 Euren lurretatik alde egitera behartuak izan dira. 00:10:09.538 --> 00:10:13.761 Droga-trafikatzaileek Nukaken lurrak hartu dituzte, 00:10:13.761 --> 00:10:15.739 eta orain Nukakak eskale gisa bizi dira 00:10:15.739 --> 00:10:18.981 Kolonbia ekialdeko parke publikoetan. 00:10:18.981 --> 00:10:22.211 Nukak herritik hego-mendebaldera eraman nahi zaituztet, 00:10:22.211 --> 00:10:24.668 munduko paisaiarik ikusgarrienera: 00:10:24.668 --> 00:10:26.891 Chiribiquete parke nazionalera. 00:10:26.891 --> 00:10:28.740 Hiru tribu isolatu bizi ziren inguruan, 00:10:28.740 --> 00:10:31.771 eta Kolonbiako gobernuari eta lankideei esker 00:10:31.771 --> 00:10:34.327 parkea askoz handiagoa da orain, 00:10:34.327 --> 00:10:36.534 Maryland estatua baino handiagoa. 00:10:36.534 --> 00:10:38.956 Aniztasun botanikoaren altxor ezkutua da. 00:10:39.016 --> 00:10:40.298 Nire maisu Richard Schultes-ek 00:10:40.298 --> 00:10:42.390 1943an aztertu zuen lehen aldiz 00:10:42.390 --> 00:10:43.880 botanikaren ikuspuntutik. 00:10:43.880 --> 00:10:46.750 Hemen, Bell mendiaren gailurrean dago, 00:10:46.750 --> 00:10:49.135 Karijona herriaren mendi sakratuan. 00:10:49.135 --> 00:10:51.476 Utz iezadazue orain Chiriquete gainean hegan egitea 00:10:51.476 --> 00:10:53.345 zer den erakusten, 00:10:53.345 --> 00:10:56.543 mundu galdu honetako mendiak oraindik galduta daudela erakusten. 00:10:56.543 --> 00:10:58.408 Zientzialari bat ere ez da egon gailur horietan. 00:10:58.408 --> 00:11:00.191 Egia esan, inor ez da egon Bell mendiaren gailurrean 00:11:00.191 --> 00:11:02.070 1943an Schultes igo zenetik. 00:11:02.070 --> 00:11:04.622 Hemen geldituko gara, Bell mendia 00:11:04.622 --> 00:11:07.070 irudiaren ezkerraldean dugula. 00:11:07.070 --> 00:11:10.290 Ikus ezazue gaur nolako itxura daukan. NOTE Paragraph 00:11:10.290 --> 00:11:12.937 Ez da bakarrik aniztasun botanikoaren altxor ezkutu bat, 00:11:12.937 --> 00:11:15.715 ez da bakarrik hiru tribu isolaturen etxea, 00:11:15.715 --> 00:11:17.503 munduko aurrekoloniar artearen 00:11:17.503 --> 00:11:20.828 gotorleku baliotsuena da: 00:11:20.828 --> 00:11:23.367 200.000 margolan baino gehiago daude. 00:11:23.367 --> 00:11:26.311 Thomas van der Hammen holandar zientzialariak 00:11:26.311 --> 00:11:31.697 Amazoniar oihan tropikaleko Sixtoren kapera dela esan zuen. NOTE Paragraph 00:11:31.697 --> 00:11:34.461 Utz dezagun atzean Chiribiquete eta goazen berriro 00:11:34.461 --> 00:11:36.562 hego-ekialdera, kolonbiar Amazoniara. 00:11:36.562 --> 00:11:39.584 Gogoratu kolonbiar Amazonia Ingalaterra Berria baino handiagoa dela. 00:11:39.584 --> 00:11:41.041 Amazonia oihan handia da, 00:11:41.041 --> 00:11:42.732 eta zati handi bat Brazili dagokio, 00:11:42.732 --> 00:11:43.968 baina ez guztia. 00:11:44.008 --> 00:11:45.286 Goazen hegoaldera kolonbiar Amazoniako 00:11:45.286 --> 00:11:47.435 bi parke nazionaletara, 00:11:47.435 --> 00:11:49.571 Cahuinari eta Puré parkeetara; 00:11:49.571 --> 00:11:51.469 eskuinaldean Brazilekiko muga dago. 00:11:51.469 --> 00:11:53.843 Eremu hori kontaktatu gabeko 00:11:53.843 --> 00:11:55.587 hainbat talde isolaturen etxea da. 00:11:55.587 --> 00:11:58.206 Ondo begiratuz gero, maloca edo etxe komunitarioen 00:11:58.206 --> 00:11:59.807 teilatuak ikus daitezke, 00:11:59.807 --> 00:12:01.978 eta aniztasun kulturala dagoela antzeman. 00:12:01.978 --> 00:12:03.776 Izan ere, tribu desberdinetakoak dira. 00:12:03.776 --> 00:12:06.340 Eremu hauek isolatuta badaude ere, 00:12:06.340 --> 00:12:10.455 utz iezadazue erakusten kanpoko mundua nola ari den indarrez sartzen. 00:12:10.455 --> 00:12:13.776 Hemen ikusten dugu Putumayoko merkataritza eta garraioaren gorakada. 00:12:13.776 --> 00:12:15.756 Kolonbian gerra zibila baretzearekin batera 00:12:15.756 --> 00:12:18.258 kanpoko mundua ate joka hasi zen. 00:12:18.258 --> 00:12:21.120 Iparraldean legez kanpoko urre-meatzeak daude, 00:12:21.120 --> 00:12:22.812 baita ekialdean, Brazil aldean ere. 00:12:22.812 --> 00:12:26.452 Helburu komertzialdun ehiza eta arrantza gehitu da. 00:12:26.452 --> 00:12:29.509 Legez kanpoko zuhaitz-mozketa hasi da hegoaldean. 00:12:29.509 --> 00:12:32.114 Eta droga-trafikatzaileak Brazilera igaro nahi dute 00:12:32.114 --> 00:12:34.370 parkea zeharkatuz. 00:12:34.370 --> 00:12:36.708 Iraganean hau zen indio isolatuekin 00:12:36.708 --> 00:12:38.639 traturik ez izateko arrazoia. 00:12:38.639 --> 00:12:40.613 Argazkia fokutik kanpo dagoela irudituko zaizue, 00:12:40.613 --> 00:12:43.899 presaka atera baitzuten. Hemen duzue arrazoia: 00:12:43.899 --> 00:12:46.416 (Barreak) 00:12:46.416 --> 00:12:52.303 Brazildar Amazoniako — (Barreak) 00:12:52.303 --> 00:12:54.823 Brazildar Amazoniako hegazkinen tailer bat dirudi. 00:12:54.823 --> 00:12:57.566 Habanako, Kubako, arte-erakusketa bat da, 00:12:57.566 --> 00:12:59.653 Los Carpinteros taldearena. 00:12:59.653 --> 00:13:03.804 Horrela adierazi dute zergatik ez dugun muturrik sartu behar indio isolatuen bizitzan. NOTE Paragraph 00:13:03.804 --> 00:13:05.551 Baina mundua aldatzen ari da. 00:13:05.551 --> 00:13:08.659 Hauek Mashco-Piro indioak dira, Brazil eta Peru arteko mugan. 00:13:08.659 --> 00:13:10.560 Ihes egin behar izan zuten oihanetik, 00:13:10.560 --> 00:13:12.594 droga-trafikatzaileak eta egurketariak 00:13:12.594 --> 00:13:14.902 jarraika zituztelako. 00:13:14.902 --> 00:13:17.425 Eta Perun negozio nazkagarri bat daukate, 00:13:17.425 --> 00:13:19.245 giza safaria deiturikoa. 00:13:19.245 --> 00:13:22.277 Talde isolatu batengana eramaten zaituzte, argazkiak egitera. 00:13:22.277 --> 00:13:25.583 Eta noski, arropa edo tresnak ematen dizkiezunean 00:13:25.583 --> 00:13:27.611 gaixotasunak ere pasatzen dizkiezu. 00:13:27.611 --> 00:13:30.068 "Giza safari" deitzen diegu. 00:13:30.068 --> 00:13:32.166 Hauek Peruko mugako indio batzuk dira; 00:13:32.166 --> 00:13:35.784 misiolariek babestutako hegazkinak euren gainean aritu ziren hegan, 00:13:35.784 --> 00:13:38.575 indioengana iritsi eta kristau bihurtu nahi baituzte. 00:13:38.575 --> 00:13:40.560 Badakigu nola amaituko den kontua. NOTE Paragraph 00:13:40.560 --> 00:13:42.284 Zer egin dezakegu? 00:13:42.284 --> 00:13:44.840 Kontaktatutako tribuei teknologia aurkeztu, 00:13:44.840 --> 00:13:46.612 baina ez kontaktatu gabekoei; 00:13:46.612 --> 00:13:49.835 eta betiere kulturarekin kontu handiz jokatuz. 00:13:49.875 --> 00:13:53.211 Hori da xamanen antzinako jakintza 00:13:53.211 --> 00:13:56.547 eta XXI. mendeko teknologia batzeko modurik egokiena. 00:13:56.637 --> 00:13:59.728 Jada 30 tribu baino gehiagorekin egin dugu; 00:13:59.728 --> 00:14:02.862 arbasoen oihaneko 28 milioi hektarea baino gehiagoren 00:14:02.862 --> 00:14:06.675 babesa taxutu, kudeatu eta hobetu dugu. 00:14:06.675 --> 00:14:11.968 (Txaloak) NOTE Paragraph 00:14:11.968 --> 00:14:15.050 Horri esker, indioek euren etorkizun kulturala 00:14:15.050 --> 00:14:18.577 eta ingurunea kontrola dezakete. 00:14:18.577 --> 00:14:21.146 Gainera, zaintza-etxeak eraikitzen dituzte, 00:14:21.146 --> 00:14:23.132 kanpotarrak sar ez daitezen. 00:14:23.212 --> 00:14:25.511 Indio horiek basozain izaten ikasi dute, 00:14:25.511 --> 00:14:26.867 baita mugak patruilatzen 00:14:26.867 --> 00:14:29.948 eta kanpoko mundua urrun mantentzen ere. 00:14:29.948 --> 00:14:32.707 Argazki honek benetako kontaktua erakusten du. 00:14:32.707 --> 00:14:34.614 Chitonahua indioak dira, 00:14:34.614 --> 00:14:36.617 Brazil eta Peru arteko mugakoak. 00:14:36.617 --> 00:14:38.321 Oihanetik irten dira 00:14:38.321 --> 00:14:40.062 laguntza eske. 00:14:40.062 --> 00:14:41.468 Tirokatuak izan dira, 00:14:41.468 --> 00:14:44.205 malokak edo etxe komunitarioak erre dizkiete, 00:14:44.205 --> 00:14:46.708 eta euretariko batzuk sarraskian hil dituzte. 00:14:46.708 --> 00:14:52.444 Kontaktatu gabeko jendea akabatzeko arma automatikoak erabiltzea 00:14:52.444 --> 00:14:57.196 gaur egun munduan giza eskubideak urratzeko modurik zital eta ankerrena da, 00:14:57.196 --> 00:14:59.671 eta amaitu egin behar du. 00:14:59.671 --> 00:15:06.205 (Txaloak) NOTE Paragraph 00:15:06.205 --> 00:15:08.928 Baina beste zerbait esanez amaitu nahi nuke. 00:15:08.928 --> 00:15:11.792 lan hau atsegina izan daiteke espiritualki, 00:15:11.792 --> 00:15:14.816 baina zaila eta arriskutsua ere bada. 00:15:14.846 --> 00:15:17.538 Nire bi lankide orain dela gutxi hil dira 00:15:17.538 --> 00:15:19.903 hegazkin txiki baten istripuan. 00:15:19.903 --> 00:15:21.681 Oihanarentzat lanean ari ziren, 00:15:21.681 --> 00:15:24.429 kontaktatu gabeko tribuak babestu nahian. 00:15:24.429 --> 00:15:26.366 Beraz, funtsean, galdera honakoa da: 00:15:26.366 --> 00:15:28.191 zer ekarriko digu etorkizunak? 00:15:28.191 --> 00:15:30.288 Hauek Brazilgo Urayak dira. 00:15:30.288 --> 00:15:31.969 Zer ekarriko die etorkizunak? 00:15:31.969 --> 00:15:34.640 Eta zer ekarriko digu guri? 00:15:34.640 --> 00:15:36.951 Pentsa dezagun beste era batean. 00:15:36.951 --> 00:15:38.918 Sor dezagun mundu hobe bat. 00:15:38.918 --> 00:15:40.747 Klima aldatzera baldin badoa, 00:15:40.747 --> 00:15:43.996 izan dadila hoberako aldaketa, ez txarrerakoa. 00:15:44.116 --> 00:15:48.177 Bizi gaitezen luxuzko landaretzadun mundu batean, 00:15:48.177 --> 00:15:50.834 herri isolatuak isolatuta mantenduko diren 00:15:50.834 --> 00:15:52.044 mundu batean 00:15:52.044 --> 00:15:53.930 eta haiek horrela erabakiz gero 00:15:53.930 --> 00:15:55.929 euren misterioa eta jakintza 00:15:55.929 --> 00:15:57.202 mantenduko duten 00:15:57.202 --> 00:15:59.248 mundu batean. 00:15:59.808 --> 00:16:01.133 Bizi gaitezen 00:16:01.133 --> 00:16:04.338 xamanak oihanean bizi diren mundu batean, 00:16:04.338 --> 00:16:07.167 eta landare mistikoak eta igel sakratuak 00:16:07.167 --> 00:16:09.751 sendagai gisa erabiltzen dituzten 00:16:09.751 --> 00:16:11.488 mundu batean. 00:16:11.578 --> 00:16:13.135 Mila esker, berriro ere. NOTE Paragraph 00:16:13.135 --> 00:16:17.372 (Txaloak)