Hasteko, etnobotanikaria naiz.
Oihan tropikalean
bizi direnek landareak nola
erabiltzen dituzten
aztertzen duen zientzialaria, alegia.
Luzaroan aritu naiz honetan,
eta esan nahi dizuet
bertakoek oihanak eta altxor medizinalak
ondotxo ezagutzen dituztela,
guk baino hobeto,
guk inoiz ezagutuko duguna baino hobeto.
Baina, gainera, kultura horiek,
kultura indigena horiek,
oihanak baino askoz azkarrago
ari dira desagertzen.
Amazoniako oihan tropikaleko
espezie ikusgarrienak
eta desagertzeteko arrisku
handiena dutenak
ez dira jaguarrak,
edo harpia arranoak:
kontaktatu gabeko tribu isolatuak dira.
Duela lau urte oin batean min hartu nuen
mendiko istripu batean,
eta medikuarengana joan nintzen.
Beroa agindu zidan,
gero hotza, aspirina,
analgesiko narkotikoak, antinflamatorioak
eta kortisona-txertoak.
Ez zuten funtzionatu.
Hainbat hilabeteren buruan
Amazoniako ipar-ekialdean nengoela,
herrixka batera iritsi
eta xamanak esan zidan: herrenka zatoz.
Hura ez dut ahaztuko
bizi naizen artean.
Aurpegira begiratu eta esan zidan:
erantzi oinetakoa eta
emadazu zure aihotza.
(Barreak)
Palmondo batera hurbildu zen,
eta hostaila bat ebaki zuen.
Sutara bota,
nire oina harekin igurtzi,
urez beteriko ontzi batera bota
eta te hura edanarazi zidan.
Zazpi hilabetean ez nuen minik eduki.
Mina itzuli zitzaidanean,
xamana ikustera joan nintzen berriz.
Tratamendu berdina eman zidan,
eta ordutik hiru urte
daramatzat sendatuta.
Nork sendatzea gustatuko litzaizueke?
(Txaloak)
Tira, ez zaitezte nahastu.
Mendebaldeko medikuntza
inoiz izan den sendatze-sistema
arrakastatsuena da,
baina hutsune asko ditu.
Non dago
bularreko minbiziaren sendagaia?
Non dago eskizofreniarena?
Non dago
errefluxu gastroesofagikoarena?
Non dago loezinaren sendagaia?
Kontua da oihaneko jendeak,
oso-oso noizbehinka bada ere,
guk sendatu ezin ditugun
gaitzak senda ditzakeela.
Hemen sendalari bat ikus dezakezue
Amazoniako ipar ekialdean
leishmaniasia sendatzen,
munduan 12 milioi pertsonari
eragiten dion
gaixotasun protozoal larria.
Mendebaldean antimonio-txertoak
erabiltzen dira tratamenduan.
Mingarriak dira, garestiak dira,
eta ziurrenez bihotzarentzako txarrak;
metal astuna da.
Gizon honek Amazoniako oihaneko
hiru landare erabiltzen ditu sendatzeko.
Hau igel magikoa da.
Nire lankide bikain
Loren McIntyre hilberria,
Amazonas ibaiaren
sorburu-lakua aurkitu zuena,
Peruar Andeetako McIntyre laguna, alegia,
galdu egin zen Peru eta Brazil
arteko mugan duela 30 urte inguru.
Matses indio isolatu batzuek
salbatu zuten.
Keinuen bidez eurekin oihanera joan zedin
esan zioten, eta hala egin zuen.
Han, palmondoen hostoekin
egindako saskiak hartu zituzten.
Gero, tximino-igel berdeak
hartu zituzten.
Miazkatzen bikainak dira
eta neurri hau dute.
Orduan nire laguna
miazkatzen hasi ziren.
Kontua da haluzinazio
ikaragarriak sortzen dituela.
McIntyrek horretaz idatzi eta High Times
aldizkariko editoreak irakurri zuen.
Ikusten duzue etnobotanikariok kultura
arraroenetan ere lagunak dauzkagula.
Editore hark Amazoniara joan eta
probatzea erabaki zuen,
igelen miazkadak probatzea.
Horixe egin, eta horretaz idatzi zuen:
"Odolaren presioa zeruraino igo zitzaidan,
gorputzaren funtzioen kontrola
erabat galdu nuen,
bapatean konortea galdu nuen,
hamaka batean esnatu nintzen
sei ordu beranduago,
eta Jainkoa nintzela
uste izan nuen bi egunez".
(Barreak)
Italiar kimikari batek hori irakurri,
eta zera esan zuen:
"Nik ez dut interesik
tximino-igelaren alderdi teologikoan.
Zer gertatzen da
odolaren presioaren aldaketarekin?".
Italiar kimikari hori
odolaren presio altua kontrolatzeko
tratamendu berri batekin lanean ari da,
tximino-igel berdearen azaleko
peptidoak oinarri dituena.
Beste zientzialari batzuk
botikek eragiten ez dioten
Staphylococcus aureus gaitzarentzat
sendabidea bilatzen dabiltza.
Ironikoa litzateke isolatutako indioak
eta euren igel magikoa
izatea sendabidea.
Amazonia ipar-mendebaldeko
aiahuaska xaman bat da hau,
eta yaye ospakizunean dago.
Behin Los Angelesera eraman nuen
erakunde bateko arduradunarengana,
euren kultura babesteko
dirulaguntzak lortzeko asmoz.
Arduradunak sendalariari begiratu
eta esan zion:
"Ez duzu medikuntza-ikasketarik,
ez da hala?"
Xamanak ezetz erantzun zion.
Orduan gizonak: "Tira, orduan
zer jakingo duzu zuk sendabideez".
Xamanak hari begiratu eta:
"Badakizu zer? Infekzio bat duzunean,
joan medikuarengana.
Baina gizakiaren arazoetariko asko
bihotzekoak, burukoak eta espirituarenak dira.
Mendebaldeko medikuntzak ez ditu
horiek ukitzen. Nik, sendatu egiten ditut".
(Txaloak)
Baina naturako botikei buruz ikastean
guztia ez da arrosa kolorekoa.
Hau Brazilgo sugegorri bat da.
Bere pozoia São Pauloko
unibertsitaten aztertu zuten,
eta inibitzaile entzimatikoak
egiteko erabili zen gero.
Hori da hipertentsioari aurre egiteko
tratamendurik aurreratuena.
Hipertentsioa da munduan
egunero gertatzen diren
heriotzen %10aren erantzulea.
Brazildar sugearen pozoinean
oinarritutako industriak
ia 1,7 bilioi €-ko balioa du,
eta Brazildarrek ez dute
zentimo bat ere jaso trukean.
Ezin dugu onartu
negozioak era horretan egitea.
Oihan tropikala Lurreko bizitzaren
adierazpen garbiena dela esan ohi da.
Surinamen badute
nik biziki maite dudan esaera bat:
Oihan tropikalak guk galdetu gabeko
galderen erantzunak gordetzen ditu.
Baina dakizuen moduan,
ezin azkarrago ari da desagertzen.
Hemen, Brazilen, Amazonian,
eta mundu osoan zehar.
Argazki hau
hegazkin txiki batetik atera nuen,
Mato Grosso estatuko
Xingu indigenen erreserbaren gainetik
pasatzean, hemendik ipar-mendebaldera.
Ikusten duzue non bizi diren indioak,
argazkiaren goiko erdian.
Erdialdeko lerroa
erreserbaren ekialdeko muga da.
Erditik gora, indioak; erditik behera, zuriak.
Erditik gora, sendagai miragarriak;
erditik behera, ipurdi mehardun
behi batzuk besterik ez;
erditik gora, oihanaren parte den
karbonoa lapurtzen diete;
erditik behera, karbonoa daukate airean,
klima-aldaketari eraginez.
Hain zuzen, basoen suntsiketa da
atmosferara karbono dioxidoa
askatzeko bigarren arrazoi nagusia.
Baina suntsiketari buruz ari garenez,
garrantzitsua da gogoan izatea
Amazonia dela
paisaia guztietan indartsuena.
Edertasunaren eta mirarien herria da.
Munduko hartz inurrijale handiena
oihan tropikalean bizi da,
eta 40 kg-tik gora pisatzen ditu.
Goliat tarantula txorizalea
munduko armiarmarik handiena da
eta hori ere Amazonian bizi da.
Harpia arranoak bi metrotik gorako
hego-zabalera dauka.
Eta kaiman beltza,
tonelada erdiko pisua izan dezakeena,
giza jalea dela diote.
Anakonda: sugerik handiena.
Kapibara: karraskaririk handiena.
Hemen, Brazilen, 91 kg-ko pisua
neurtu zioten ale bati.
Goazen izaki hauek bizi diren tokira,
Amazoniako ipar-ekialdera,
Akuriyo tribuaren bizilekura.
Kontaktatu gabeko herriek
rol mistiko eta ikonikoa
daukate gure irudimenean.
Hori da natura ondoen
ezagutzen duen jendea.
Hori da benetan naturarekin
erabateko harmonian bizi den jendea.
Gure estandarrak kontuan izanik,
batzuek primitibotzat hartuko lituzkete.
Surik pizten ez dakitela,
edo lehen aldiz kontaktuan
jarri zirenean behintzat ez zekitela.
Baina guk baino askoz hobeto
ezagutzen dute oihana.
Akuriyoek 35 hitz dauzkate "eztia" esateko,
eta beste indioek
miresmenez begiratzen diete,
erreinu esmeraldako
nagusiak balira bezala.
Hemen nire lagun Pohnay ikus dezakezue.
Ni nerabea nintzenean, eta Rolling Stones
rockeroen atzetik nenbilenean
nire jaioterri New Orleansen,
Pohnay oihaneko nomada bat zen,
Amazonia ipar-ekialdeko oihanetan
hara-honaka zebilena taldetxo batekin,
dibertsio bila, landare medizinalen bila,
emazte baten bila
eta beste talde nomada batzuen bila.
Baina Ponhay bezalako jendeak
guk ez dakigun gauza asko daki,
eta lezio ugari dauka
guri irakasteko.
Dena den, Amazoniako
oihaneko txoko gehienetan
ez da bizi indigenarik.
Hara joanez gero
zizelkatutako harkaitzak aurkituko dituzu,
jente indigenak, kontaktatu gabekoak,
harrizko aizkorak zorrozteko
erabilitako harkaitzak.
Behin batean dantza eta maitasuna
egiten zuten kultura haietatik,
jainkoei abesten zieten haietatik,
eta oihana gurtzen zutenetatik,
atzean ikusten diren harri markatuak
besterik ez dira geratzen.
Goazen mendebaldeko Amazoniara,
herri isolatuen epizentrora.
Puntu hauetako bakoitzak
kontaktatu gabeko tribu bana erakusten du.
Aipagarria dena zera da,
soilik kolonbiar Amazonian
14 edo 15 talde isolatu daudela.
Zergatik dauden isolatuta?
Badakite existitzen garela, badakite
mundu bat dagoela oihanetik haratago.
Erresistentzia-mota bat da haiena.
Isolatuta gelditzea erabaki dute,
euren ustez giza eskubide bat delako.
Zergatik ezkutatzen dira
gainerako gizakiengandik?
Hona hemen zergatia:
Alde batetik, 1492. urteak
eragina izan zuen, noski.
Baina XX. mendearen hasierako
kautxuaren sukarra
izan zen eragile nagusia.
Amazoniako oihaneko
kautxu naturalaren eskaria
urre-arrapalada baten
baliokide botanikoa izan zen.
Kautxua bizikleten gurpiletarako,
kautxua autoen gurpiletarako,
kautxua zeppelinetarako.
Kautxua lortzeko
lasterketa zoro bihurtu zen hura,
eta ezkerrean ikus dezakezuen
gizona, Julio Arana,
istorioko maltzurrenetariko bat dugu.
Bere menpekoek, bere enpresak
eta antzeko beste enpresek
orain ikusiko dituzuen
Witotoak eta beste zenbait indio
hil, sarraskitu, torturatu
edo sakailatu egin zituzten.
Gaur egun ere, oihanetik ateratzen badira
istorioa gutxitan amaitzen da ondo.
Hauek Nukak indioak dira, 80ko
hamarkadan kontaktuan jarri zirenak.
Urtebetera, 40 urtetik gorako guztiak
hil egin ziren.
Eta gogoratu alfabetatu
gabeko gizarteak direla.
Helduak dira gazteen liburutegiak.
Xaman bat hiltzen den aldiro,
liburutegi bat erre balitz bezala da.
Euren lurretatik alde egitera
behartuak izan dira.
Droga-trafikatzaileek
Nukaken lurrak hartu dituzte,
eta orain Nukakak eskale gisa bizi dira
Kolonbia ekialdeko parke publikoetan.
Nukak herritik hego-mendebaldera
eraman nahi zaituztet,
munduko paisaiarik ikusgarrienera:
Chiribiquete parke nazionalera.
Hiru tribu isolatu bizi ziren inguruan,
eta Kolonbiako gobernuari
eta lankideei esker
parkea askoz handiagoa da orain,
Maryland estatua baino handiagoa.
Aniztasun botanikoaren
altxor ezkutua da.
Nire maisu Richard Schultes-ek
1943an aztertu zuen lehen aldiz
botanikaren ikuspuntutik.
Hemen, Bell mendiaren gailurrean dago,
Karijona herriaren mendi sakratuan.
Utz iezadazue orain
Chiriquete gainean hegan egitea
zer den erakusten,
mundu galdu honetako mendiak
oraindik galduta daudela erakusten.
Zientzialari bat ere ez da egon
gailur horietan.
Egia esan, inor ez da egon
Bell mendiaren gailurrean
1943an Schultes igo zenetik.
Hemen geldituko gara, Bell mendia
irudiaren ezkerraldean dugula.
Ikus ezazue gaur nolako itxura daukan.
Ez da bakarrik aniztasun
botanikoaren altxor ezkutu bat,
ez da bakarrik
hiru tribu isolaturen etxea,
munduko aurrekoloniar artearen
gotorleku baliotsuena da:
200.000 margolan baino gehiago daude.
Thomas van der Hammen
holandar zientzialariak
Amazoniar oihan tropikaleko
Sixtoren kapera dela esan zuen.
Utz dezagun atzean Chiribiquete
eta goazen berriro
hego-ekialdera, kolonbiar Amazoniara.
Gogoratu kolonbiar Amazonia
Ingalaterra Berria baino handiagoa dela.
Amazonia oihan handia da,
eta zati handi bat Brazili dagokio,
baina ez guztia.
Goazen hegoaldera kolonbiar Amazoniako
bi parke nazionaletara,
Cahuinari eta Puré parkeetara;
eskuinaldean Brazilekiko muga dago.
Eremu hori kontaktatu gabeko
hainbat talde isolaturen etxea da.
Ondo begiratuz gero,
maloca edo etxe komunitarioen
teilatuak ikus daitezke,
eta aniztasun kulturala dagoela antzeman.
Izan ere, tribu desberdinetakoak dira.
Eremu hauek isolatuta badaude ere,
utz iezadazue erakusten kanpoko
mundua nola ari den indarrez sartzen.
Hemen ikusten dugu Putumayoko
merkataritza eta garraioaren gorakada.
Kolonbian gerra zibila baretzearekin batera
kanpoko mundua ate joka hasi zen.
Iparraldean legez kanpoko urre-meatzeak daude,
baita ekialdean, Brazil aldean ere.
Helburu komertzialdun
ehiza eta arrantza gehitu da.
Legez kanpoko zuhaitz-mozketa
hasi da hegoaldean.
Eta droga-trafikatzaileak
Brazilera igaro nahi dute
parkea zeharkatuz.
Iraganean hau zen indio isolatuekin
traturik ez izateko arrazoia.
Argazkia fokutik kanpo
dagoela irudituko zaizue,
presaka atera baitzuten.
Hemen duzue arrazoia:
(Barreak)
Brazildar Amazoniako — (Barreak)
Brazildar Amazoniako
hegazkinen tailer bat dirudi.
Habanako, Kubako, arte-erakusketa bat da,
Los Carpinteros taldearena.
Horrela adierazi dute zergatik ez dugun
muturrik sartu behar indio isolatuen bizitzan.
Baina mundua aldatzen ari da.
Hauek Mashco-Piro indioak dira,
Brazil eta Peru arteko mugan.
Ihes egin behar izan zuten oihanetik,
droga-trafikatzaileak eta egurketariak
jarraika zituztelako.
Eta Perun negozio
nazkagarri bat daukate,
giza safaria deiturikoa.
Talde isolatu batengana
eramaten zaituzte, argazkiak egitera.
Eta noski, arropa edo tresnak
ematen dizkiezunean
gaixotasunak ere pasatzen dizkiezu.
"Giza safari" deitzen diegu.
Hauek Peruko mugako indio batzuk dira;
misiolariek babestutako hegazkinak
euren gainean aritu ziren hegan,
indioengana iritsi eta
kristau bihurtu nahi baituzte.
Badakigu nola amaituko den kontua.
Zer egin dezakegu?
Kontaktatutako tribuei
teknologia aurkeztu,
baina ez kontaktatu gabekoei;
eta betiere kulturarekin kontu handiz jokatuz.
Hori da xamanen antzinako jakintza
eta XXI. mendeko teknologia
batzeko modurik egokiena.
Jada 30 tribu baino gehiagorekin egin dugu;
arbasoen oihaneko
28 milioi hektarea baino gehiagoren
babesa taxutu, kudeatu eta hobetu dugu.
(Txaloak)
Horri esker, indioek euren etorkizun kulturala
eta ingurunea kontrola dezakete.
Gainera, zaintza-etxeak
eraikitzen dituzte,
kanpotarrak sar ez daitezen.
Indio horiek basozain izaten ikasi dute,
baita mugak patruilatzen
eta kanpoko mundua urrun mantentzen ere.
Argazki honek benetako kontaktua erakusten du.
Chitonahua indioak dira,
Brazil eta Peru arteko mugakoak.
Oihanetik irten dira
laguntza eske.
Tirokatuak izan dira,
malokak edo etxe komunitarioak erre dizkiete,
eta euretariko batzuk
sarraskian hil dituzte.
Kontaktatu gabeko jendea akabatzeko
arma automatikoak erabiltzea
gaur egun munduan giza eskubideak
urratzeko modurik zital eta ankerrena da,
eta amaitu egin behar du.
(Txaloak)
Baina beste zerbait esanez amaitu nahi nuke.
lan hau atsegina izan daiteke espiritualki,
baina zaila eta arriskutsua ere bada.
Nire bi lankide
orain dela gutxi hil dira
hegazkin txiki baten istripuan.
Oihanarentzat lanean ari ziren,
kontaktatu gabeko tribuak babestu nahian.
Beraz, funtsean, galdera honakoa da:
zer ekarriko digu etorkizunak?
Hauek Brazilgo Urayak dira.
Zer ekarriko die etorkizunak?
Eta zer ekarriko digu guri?
Pentsa dezagun beste era batean.
Sor dezagun mundu hobe bat.
Klima aldatzera baldin badoa,
izan dadila hoberako aldaketa,
ez txarrerakoa.
Bizi gaitezen
luxuzko landaretzadun mundu batean,
herri isolatuak isolatuta mantenduko diren
mundu batean
eta haiek horrela erabakiz gero
euren misterioa eta jakintza
mantenduko duten
mundu batean.
Bizi gaitezen
xamanak oihanean bizi diren mundu batean,
eta landare mistikoak eta igel sakratuak
sendagai gisa erabiltzen dituzten
mundu batean.
Mila esker, berriro ere.
(Txaloak)