Zoratzen nago hemen egoteaz. Ameriketan dena Europan baino askoz handiagoa da. Begira niri -- erraldoia naiz! (Barreak) Zoragarria da! Eta TED Talks-ak -- TED Talks denek ideia bikainak dituen lekua da. Beraz, hona galdera: Nondik datoz ideia bikain horiek guztiak? Ba, eztabaida apur bat dago, baina orokorrean, onartzen da pertsona arrunt batek -- hau da, nik -- egunean 50.000 burutazio dituela. Hori asko da. Ohartzen garen arte horien %95 aurreko egunean izandako berak direla. (Barreak) Eta nire ideia asko oso aspergarriak dira, ados? Bururatzen zait, "A! Badakit -- zorua garbitu behar dut. A! Txakurra paseatzea ahaztu zait." Gehien errepikatzen dena: "Ez jan gaileta hori." (Barreak) Beraz, %95 errepikatuak dira. Horrek egunean %5eko aukera besterik ez digu uzten benetan berria den zerbait pentsatzeko. Eta nire zenbait burutazio berri alferrekoak dira. Aurreko batean telebistan kirol saio bat ikusten ari nintzen, eta erabaki nahian nenbilen zergatik ez ote nauen harrapatzen. Zati batzuk bitxiak iruditzen zaizkit. Hau arraroa da. (Barreak) Uste duzu merezi duela hain malgua izatea zure orpoa angelu horretatik ikusteko besterik ez bada? (Barreak) Eta hona erantzuna: Ez naiz inoiz horrekin lotua sentituko, ez naizelako inoiz hori egiteko gai izango, ados? Beno, bi bider ez behintzat. (Barreak) Baina egia esango dizuet. Egia da inoiz ez naizela kiroletan habila izan, ados? Adin zoragarri honetara iritsi naiz, non nire lagun guztiek dioten "A, 18 urte nituenean bezain sasoiko izan nahi nuke." Eta nahiko harro sentitzen naiz, orduan. (Barreak) Orduan nuen sasoi berbera du -- (Barreak) (Txaloak) Ezin nuen korri egin, orduan. Ez dut orain egiteko asmorik. (Barreak) Orduan ideia berri bat izan nuen: Zergatik ez elkartu ni bezalako jendearekin, kirolean? Uste dute, munduak orain behar duena gaitasun atletikorik ez duten jendearen arteko Olinpiadak dira. (Barreak) A, hain dibertigarria izango litzateke. Hiru arau izango genituzke, ados? Drogarik ez, noski; iruzurrik ez, gaitasunik ez. (Barreak) Izango litzateke... Ez, ideia negargarria da. Eta badakit zergatik ez nauen harrapatzen telebistan kirola ikusten dudanean. Zurrenik, haien % 97 delako gizonak korrika eta gizonak gauzei ostikoka, gizonak itxura dotorea eman nahian Lycraz bilduta. Hain -- (Barreak) Ez beti arrakasta berarekin. Hain -- (Barreak) Hain emakumezkoen kirol gutxi dago telebistan, emakumezko ikusle gazte batek pentsa dezakeela, ea nola esaten dudan txukun, gizonezkoen atal hori dela falta zaigun palanka besaulkitik altxa eta kirol zelai batera joateko. (Barreak) Kiroletan dagoen berdintasun-eza beldurtzeko modukoa da. Beraz, hau da niri gertatzen zaidana: Ideia berri bat izan eta, berehala, zahar batera itzultzen naiz. Gauza da, ez dagoela gaur egun, eta ez dela inoiz izan historia guztian zehar, munduan herrialde bakar bat emakumeek gizonekiko berdintasuna izan dutenik. Ezta bat ere. 196 herrialde, ez da eboluzio osoan inoiz gertatu. Hona hemen eboluzioaren irudi bat. (Barreak) Emakumeok ez gara agertzen! (Barreak) Harrigarria da gizonak hain ongi eboluzionatzeko gai izana. Beraz -- (Barreak) Izorratzen nau, eta badakit zerbait egin behar nukeela. Baina lanpetuta nabil, ados? Karrera bete-betea daukat, hiru seme-alaba, adineko ama bat... Izatez, egia esan behar badizuet, hona etortzeko arrazoietako bat TED Talks-ekoek esan zidaten niretzako 15 minutu izango nituela -- eta inoiz ez du hainbeste denbora izan -- (Barreak) (Txaloak) Lanpetuta nago. Eta dena den, lehenago ere saiatu nintzen mundua aldatzen. Gauza zera da, ados? Denok dugu gure barruan "aktibazio botoia" deitzen diodana. Botoi hori sakatzen da bururatzen zaigunean "Honi buruz zerbait egin behar dut." Mota guztietako arrazoiengatik sakatzen da. Agian berdintasun eza jasaten duzu, edo nolabaiteko bidegabekeriaren bat topatu duzu, batzuetan gaixotasun baten ondorio da, edo nolabaiteko desabantailarekin jaio zara, edo agian dohakabea. Ni gay jaio nintzen, ados? Beti jakin izan dut, Ez dut uste nire familia batere harritu zenik. Hau lau urte nitueneko argazki bat da. Polita nago, baina nire barruan, benetan, uste nuen Clint Eastwooden itxura nuela. (Barreak) Nire aktibazio botoia haurrak izan nituenean sakatu zen -- hiru seme-alaba maitagarri, orduan nire bikotea zenarekin. Baina gauza zera da: Britainia Handiko telebistan lan egiten nuen. Jaio zirenerako, neroren saioaren aurkezlea nintzen eta jendaurrean lan egiten duen. Maite dut nire lana, baina gehiago maite ditut seme-alabak. Eta ez nuen nahi sekretu horrekin haz zitezen. 1994an, nire semea, gazteena jaio zenean, ez zegoen, nik nekienez, emakume gay bakar bat ere Britaniako bizitza publikoan. Ez dut uste sekretuak onak direnik. Uste dut arimaren minbizia direla. Beraz, esatea erabaki nuen. Denek esan zidaten ez nuela inoiz lanik lortuko, baina arriskatzeak merezi zuela erabaki nuen. Beltzak ikusi nituen. Britanian, bada prentsa eskuindarraren atal benetan gaizto bat, eta erotu ziren. Eta haien gorrotoak gizarteko elementu ezegonkorrenak astindu zituen, eta heriotz-mehatxuak jaso genituen -- nahikoa heriotz-mehatxu seme-alabak ezkutatu beharra izateko, eta poliziaren babesa jaso behar izateko. Eta zin dagizuet, une asko egon zirela, gauaren isilaren erdian, egin nuenagatik beldurtzen nintzena. Azkenean, urak baretu ziren. Aurreikuspen guztien aurka, lanean jarraitu nuen, eta nire seme-alabak zoragarri egon ziren eta daude. Gogoan dut, semeak sei urte zituenean, lagun bat jolastera etorri zen. Ondoko gelan zeuden; Hitzegiten zutena entzun nezakeen. Lagunak galdetu zion semeari: "Nolakoa da bi ama izatea?" Entzuteko irrikaz nengoen eta zer erantzungo zuen entzutera hurbildu nintzen. "Apartekoa da. Bietako bat gaixotzen denean, beste bat duzu oraindik zuri janaria prestatzeko." (Barreak) Beraz, gayentzako berdintasuna lortzeko aktibazio botoia sakatua nuen, eta beste hainbat eta hainbatekin gayen eskubideen alde borrokatu nuen, eta bereziki, maite dudan pertsonarekin ezkontzeko eskubidearen alde. Azkenean, lortu genuen. Eta 2014an, legea aldatu zuten egunean, nire emaztearekin, hainbeste maite dudanarekin, ezkondu nintzen. (Txaloak) Ez genuen modu apal batean egin -- eskenatokian egin genuen Londresko Royal Festival Hallean. Ekitaldi itzela izan zen. Aretoak bi mila eta bost ehun pertsona har ditzake. 150 familia kide eta lagun gonbidatu genituen eta publikoki zabaldu nuen: etorri eta ospatu nahi zuen oro batu zedila. Dohan izango zen etorri nahi zuen ororentzat. Bi mila eta bost ehun pertsona joan ziren. (Txaloak) Irudika ditzakezuen petsona-mota guztiak: gayak, heteroak, rabinoak, mojak, ezkonduak, beltzak, zuriak -- gizateria osoa bildu zen han. Eta gogoan dut oholtzaren gainean nintzela nola pentsatu nuela "Zein zoragarria. Egina. Maitasuna gailendu da. Legea aldatu dugu." Eta nik -- (Txaloak) Eta benetan uste nuen nire aktibazio egunak amaitu zirela. Eta urtero, areto hartan bertan, kontzertu zoragarri bat eskaintzen dut Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Munduan den emakumezko orkestra bakarra elkartzen dugu, ahaztutako edo baztertutako emakume konposatzaileen musika jotzen dugu, aparteko zuzendariak ditugu -- hau Marin Alsop da, Baltimorekoa, zuzendaritzan, Petula Clark, abesten -- eta nik hitzaldi bat ematen dut emakumearen historiari buruz. Maite dut istorio inspiratzaileak bildu eta besteei pasatzea. Sarriegi, historiak Mount Rushmore modeloa jarraitzen duela dirudi. Handiosa da, baina emakumeak guztiz baztertuak izan dira. Eta hitzaldi bat ematen ari nintzen, 2015ean, sufragistei buruz -- Ziur naiz ezagutzen dituzuela emakumeek Britainian bozkatzeko eskubidea izan zezaten hain gogor borrokatu zuten emakume miresgarri haiek. Hau zuten leloa: "Ekintzak, ez hitzak." Eta ene, lortu zuten, zeren emakumeok izan ere 1928an bozkarako eskubidea lortu zuten. Eta hitzaldi hau ematen ari nintzela, eta hitz egiten ari nintzela, ohartu ninten ez nintzela historia ikasgaia ematen ari; hau ez zen amaitutako lan bat. Oraindik asko dago egiteko gai honetan. Adibidez, munduan ez dago inon emakumeek gizonezkoen adinako ordezkaritzarik boterean. Begira diezaguien, azkar batean, 2016an Londreseko Burtsan goieneko postuetan dauden 100 enpresei. Goingo 100 enpresak: Zenbat emakume daude zuzendaritzan? Zazpi. Ados. Zazpi. Ez dago hain gaizki. Ohartzen zaren arte John izeneko 17 gizon daudela hor. (Barreak) John izeneko gizon gehiago daude FTSE 100 enpresen zuzendaritzan (Barreak) emakumeak baino. Eta 14 Dave daude. (Barreak) Ziur naiz Davek eta Johnek lan bikaina egiten dutela. (Barreak) Ados. Zer axola du horrek? Generoen arteko soldaten aldeari buruzko gai korapilatsu hori. Munduan ez da herrialderik non emakumeek gizonek adina irabazten duten. Eta hori ez da inoiz aldatuko baldin eta goieneko zuzendaritzetan emakume gehiago ez badaude. Lege asko ditugu; Britanian, Ordainsarien Berdintasunaren Akata 1975ean onartu zen. Hala ere, oraindik hainbat eta hainbat emakumek azaroaren hasieratik urtearen amaiera arte, lankideekin alderatuz gero, funtsean lanean musutruk ariko direnak. Hain zuzen ere, Munduko Ekonomia Foruak aurreikusten du emakumeek azkenik ordainsari bera jasoko dutela 2133an! Bai! (Barreak) Zenbaki negargarria da. Eta hona egia: aurkezpen hau eman aurreko egunean, Munduko Ekonomia Foruak zifra hori berrikusi egin zuen. Eskerrak, zeren 2133 oso txarra da. Ba al dakizue zer datara zuzendu zuten? 2186. (Barreak) Bai. Beste 53 urte, ados? Ez dugu ordainsari bera jasoko nire biloben biloben bizitzan, egungo sistemarekin jarraituz. Eta nahikoa itxaron dut. Nahikoa itxaron dut nire lanbidean. 2016an Britaniako telebistako lehen emakumea izan nintzen telebistako lehiaketa bateko aurkezle gisa. Itzela, ezta? Zoragarria, pozez gainezka nago. Baina -- (Txaloak) Baina, 2016! Lehena! Telebista 80 urtez egon da! (Barreak) Esan daiteke telebista ez dela garrantzitsua, baina sintomatikoa da, ezta? 2016an, NB enbaxadore berri baten bila ari ziren emakumeen ahalduntzea eta generoan berdintasuna islatuko zuena; eta nor hautatu zuten? Wonder Woman. Bai, marrazki bizidun bat, ados? (Barreak) Ez zegoean benetako emakume egokirik. Botereko postuetan emakumek duten ordezkaritza harritzeko moduko baxua da. Hala da Kongresuan, eta benetan hala da Britainiako Parlamentuan. 2015ean, Parlamenturako hautetsitako gizonen kopurua inoiz Parlamentuan egon den emakume-kopurua baino handiago zen. Eta zer axola du horrek? Hona zergatia: mahaian ez badaude -- literalki, Britainian, mahai inguruan legeak sortzen laguntzen -- ez harritu emakumeen ikuspegia bazter uzten bada. Gazteentzat eredu bikaina da emakume bat agintean ikustea. 2016an, Britainiak bigarren emakumezko Lehen Ministroa izan du; Theresa May boterera iritsi zen. Kargura iritsi zen egunean erronka bat jaso zuen: gauza bakar bat egitea. Egin gauza bakar bat karguan zaren lehen 100 egunetan Britainiako emakumeen bizitza hobetuko duena. Eta zer egin zuen? Ezer ez. Ezer ez. Lanpetuegia dagoelako mutilek utzitako nahaspila garbitzen. Emakumezko lider bat izan arren, beti topatzen dute zeregin hobe bat berdintasun-ezaren arazo korapilatsua konpontzea baino. Berdintasunaz axola balu bezala dihardut. Axola al du? Ea, begira diezaiegun STEM industriei, ados? STEM: Zientzia, Teknologia, Ingeneritza eta Matematika. Bizitzako arlo guztietan garrantzitsuak diren gaiak. Beirazko sabairik lodiena eta hobekien dokumentatua STEM industrietan dago. Eta minbiziaren sendabidea edo lurraren berotzeari konponbidea aurrera egin ezin duen emakume zientzilari gazte baten esku balego? Beraz, hori guztiaz pentsatuz, banekien "Ekintzak, ez hitzak" egin behar nituela. Eta nire lagun minarekin hitz egin nuen, Britainiako kazetari bikaina, Catherine Mayer, eta nahiko tentelki -- uste dut ardoa tartean zela -- (Barreak) Erabaki genuen alderdi politiko bat sortzea. Izan ere, hona gakoa: emakumeak eta gizonak berdinak diren leku bakarretakoa bozketa-ontzia da. Ez genuen ideiarik zertan ari ginen, ez genekien zeinen zaila den alderdi politiko bat abiaraztea. Pentsatu nuen, "Ez da hain zaila izango, gizonek urtetan egin badute." (Barreak) Eta, hasteko, "Emakumeen Berdintasun Alderdia" deitu genion. Eta zuzenean jendeak galdetzen zidan "Zergatik izen hori?" Eta nik, "Ez dakit, garbi utzi nahi genuen." (Barreak) Ez nuen gure asmoak sekretu izatea nahi, badakizu... -- (Barreak) Zenbaitek diote: "Ezin diozu hori deitu! Feministagia da!" Ooo! Hitz beldurgarria! Aaa! Ezin dut oroitu zenbat aldiz entzun dudan norbait esaten "Ez nazi feminista, baina..." Eta beti pentsatzen dut esaldian "baina" bat badago, ez dela hain ederra izango. Orduan, barrez lehertzeko galderak jasotzen hasi nintzen, "Zuen bularrekoak erreko al dituzue?" Bai! Bularrekoak benetan gai sukoiaz eginak baitaude. (Laughter) Horregatik doaz emakume guztiak txinpartak botatzen oinez doazenean. (Barreak) Hona historia gehigarri bat zuentzat: emakume bakar batek ez zuen bere bularrekoa erre 60. hamarkadan. Kazetari batek asmatutako istorioa da. Eskerrak kazetaritza asko hobetu dela orduz geroztik. Beraz -- (Barreak) Egitera gindoazena irratsaio bateko elkarrizketa batean eman nuen jakitera, eta zuzenean, emailak jasotzen hasi ginen. Hasieran, ehunka, gero, milaka eta milaka, Adin guztietakoak: oso gazteetatik 90 urtez gorakoetara, eta ehunka gizon zoragarri. Idatzi zutenek zioten: "Nola lagun dezaket? Joan al naiteke zuen bulegoetara?" Ez geneukan bulegorik -- ez geneukan alderdirik! Ez geneukan ezer. Geneukan bakarra lagun-talde trinko eta zoragarri bat zen ahal zuten bezala, gau eta egun, pijaman, emailei erantzuten saiatzen. Oso lanpeturik ginen. Gutako askok karrerak genituen, askok seme-alabak, baina emakumeek egiten duten egin genuen, lana partekatu. Eta ia bat-batean, adostu genituen funtsezko zenbait gai. Lehena: munduko lehen alderdia izan nahi dugu helburu nagusia existitu beharrik ez izatea duena. Ideia zoragarria da. Joera politikorik ez duen lehen alderdi politikoa izan nahi dugu. Ezkertiarrak, eskuindarrak, erdikoa nahi ditugu, adin-talde guztietakoak. Funtsa agenda soil batekin lan egitea zelako: eraman dezagun berdintasuna bizitzako arlo guztiera, eta amaitzen dugunean, goazen etxera eta amaitu ditzagun etxeko lanak. (Barreak) Eta politika egiteko modua aldatu nahi dugu. Ez dakit zuen herrietan hau gertatzen den, baina Britainian, bi alderdi nagusi ditugu. Politikako dinosauroak dira. Eta elkarri hitz egiteko modua lotsagarria eta pozointsua da. Ziur naiz ez duzuela inoiz halako irainik izan zuenean -- (Barreak) Edo gezurrik. Ez al litzateke bikaina izango politikari batek "Badakizu, nire aurkariak arrazoi du. Ikus dezagun elkarrekin lan eginez lortzen dugun." esango balu. (Txaloak) Eta onar ditzagun emakume gehiago politikan, ados? Goazen emakume gehiago politikan sartzera hautagaiei doako haur-zaintza eskaintzen dien alderdi bakarra izanda, etxetik irten eta kanpaina egiteko aukera izan dezaten. (Txaloak) 10 hilabetetan, 70 sukurtsal baino gehiago genituen EBan zehar. Londreseko, Eskoziako eta Galesko hauteskundeetan aurkeztu ginen 2016ko maiatzan. 20tik batek gure hautagaiari eman zion bozka Londresko alkatetzarako. Eta norgehiagokako gizonek jasotzen ari ginen bozka-kopurua ikusirik, ene-ene, generoen arteko berdintasuna lortzeko beharrari buruz hitz egiten hasi ziren. (Txaloak) Haurra nintzenetik agindu didate aldaketa. Beti iristear zegoen: emakumeak eta gizonak parez pare egongo ziren. Jaso dudan bakarra hitz hutsak eta etsipenak izan dira -- alderdi politiko bat sortzeko adina etsipen. Baina, hona nire gaurko ideia -- nire gaurko % 5a, ados? Eta hau benetan ona da. Gauza da, hori ez dela nahikoa. Ez da nahikoa berdintasunaren alderdi politiko bat herrialde bakarrean sortu izana. Behar duguna paisaia politikoaren aldaketa sismiko bat da. Eta sortu dugun modeloaren alderik onena edonon balio dezakeela da. Ameriketarako balio dezake, Australiarako balio dezake, Indiarako balio dezake. Errezeta perfektua egin bagenu bezala da: edonork egin dezake, eta denentzak ona da. Eta doan zabaldu nahi dugu. Zer egin dugun jakin nahi baduzu, doan emango dizugu. Pentsa dezakezue mundu osoko milioika emakume mugiaraziko bagenitu esatera "Nahikoa da!" politikako borroka tradizionalekin. Esatera "Utzi mokoka egiteari, egin dezagun lana elkarrekin." Benetan mundua alda genezake. Eta hori nahi dut. (Txaloak) Hori nahi dut ... (Txaloak) Hori nahi dut gure alabentzat, eta gure semeentzat. Zeren, berdintasuna denentzat da ona. Goazen denak, aktibatu gaitezen! Gaozen mundua aldatzera! Badakit egin dezakegula, eta egin behar dugu! (Txaloak)