1 00:00:00,863 --> 00:00:03,852 Zoratzen nago hemen egoteaz. 2 00:00:03,876 --> 00:00:06,680 Ameriketan dena Europan baino askoz handiagoa da. 3 00:00:06,704 --> 00:00:08,676 Begira niri -- erraldoia naiz! 4 00:00:08,700 --> 00:00:10,361 (Barreak) 5 00:00:10,385 --> 00:00:11,535 Zoragarria da! 6 00:00:11,559 --> 00:00:14,839 Eta TED Talks-ak -- TED Talks denek ideia bikainak dituen lekua da. 7 00:00:14,863 --> 00:00:18,260 Beraz, hona galdera: Nondik datoz ideia bikain horiek guztiak? 8 00:00:18,284 --> 00:00:20,630 Ba, eztabaida apur bat dago, 9 00:00:20,654 --> 00:00:23,192 baina orokorrean, onartzen da pertsona arrunt batek -- 10 00:00:23,216 --> 00:00:24,374 hau da, nik -- 11 00:00:24,398 --> 00:00:26,932 egunean 50.000 burutazio dituela. 12 00:00:26,956 --> 00:00:28,114 Hori asko da. 13 00:00:28,138 --> 00:00:30,964 Ohartzen garen arte horien %95 14 00:00:30,988 --> 00:00:33,615 aurreko egunean izandako berak direla. 15 00:00:33,639 --> 00:00:35,842 (Barreak) 16 00:00:36,327 --> 00:00:39,255 Eta nire ideia asko oso aspergarriak dira, ados? 17 00:00:39,279 --> 00:00:40,484 Bururatzen zait, 18 00:00:40,508 --> 00:00:43,593 "A! Badakit -- zorua garbitu behar dut. 19 00:00:43,617 --> 00:00:45,349 A! Txakurra paseatzea ahaztu zait." 20 00:00:45,373 --> 00:00:46,655 Gehien errepikatzen dena: 21 00:00:46,679 --> 00:00:48,585 "Ez jan gaileta hori." 22 00:00:48,609 --> 00:00:50,167 (Barreak) 23 00:00:50,792 --> 00:00:53,928 Beraz, %95 errepikatuak dira. 24 00:00:54,567 --> 00:00:58,884 Horrek egunean %5eko aukera besterik ez digu uzten 25 00:00:58,908 --> 00:01:01,857 benetan berria den zerbait pentsatzeko. 26 00:01:02,391 --> 00:01:04,673 Eta nire zenbait burutazio berri alferrekoak dira. 27 00:01:04,697 --> 00:01:07,326 Aurreko batean telebistan kirol saio bat ikusten ari nintzen, 28 00:01:07,350 --> 00:01:11,076 eta erabaki nahian nenbilen zergatik ez ote nauen harrapatzen. 29 00:01:11,100 --> 00:01:12,363 Zati batzuk bitxiak iruditzen zaizkit. 30 00:01:12,387 --> 00:01:13,642 Hau arraroa da. 31 00:01:13,983 --> 00:01:15,816 (Barreak) 32 00:01:16,362 --> 00:01:18,765 Uste duzu merezi duela hain malgua izatea 33 00:01:18,789 --> 00:01:21,041 zure orpoa angelu horretatik ikusteko besterik ez bada? 34 00:01:21,065 --> 00:01:22,935 (Barreak) 35 00:01:25,511 --> 00:01:26,969 Eta hona erantzuna: 36 00:01:26,993 --> 00:01:29,139 Ez naiz inoiz horrekin lotua sentituko, 37 00:01:29,163 --> 00:01:31,443 ez naizelako inoiz hori egiteko gai izango, ados? 38 00:01:31,467 --> 00:01:33,285 Beno, bi bider ez behintzat. 39 00:01:33,309 --> 00:01:34,937 (Barreak) 40 00:01:37,133 --> 00:01:38,467 Baina egia esango dizuet. 41 00:01:38,491 --> 00:01:41,294 Egia da inoiz ez naizela kiroletan habila izan, ados? 42 00:01:41,318 --> 00:01:43,995 Adin zoragarri honetara iritsi naiz, non nire lagun guztiek dioten 43 00:01:44,019 --> 00:01:47,221 "A, 18 urte nituenean bezain sasoiko izan nahi nuke." 44 00:01:47,245 --> 00:01:49,386 Eta nahiko harro sentitzen naiz, orduan. 45 00:01:49,410 --> 00:01:51,647 (Barreak) 46 00:01:53,051 --> 00:01:55,270 Orduan nuen sasoi berbera du -- 47 00:01:55,294 --> 00:01:57,619 (Barreak) 48 00:01:57,643 --> 00:01:59,135 (Txaloak) 49 00:02:00,215 --> 00:02:03,029 Ezin nuen korri egin, orduan. Ez dut orain egiteko asmorik. 50 00:02:03,053 --> 00:02:04,076 (Barreak) 51 00:02:04,100 --> 00:02:05,657 Orduan ideia berri bat izan nuen: 52 00:02:05,681 --> 00:02:08,759 Zergatik ez elkartu ni bezalako jendearekin, kirolean? 53 00:02:08,783 --> 00:02:10,551 Uste dute, munduak orain behar duena 54 00:02:10,575 --> 00:02:14,497 gaitasun atletikorik ez duten jendearen arteko Olinpiadak dira. 55 00:02:14,521 --> 00:02:16,433 (Barreak) 56 00:02:16,761 --> 00:02:18,404 A, hain dibertigarria izango litzateke. 57 00:02:18,428 --> 00:02:20,038 Hiru arau izango genituzke, ados? 58 00:02:20,062 --> 00:02:23,139 Drogarik ez, noski; iruzurrik ez, gaitasunik ez. 59 00:02:23,163 --> 00:02:24,203 (Barreak) 60 00:02:24,227 --> 00:02:25,380 Izango litzateke... 61 00:02:25,404 --> 00:02:27,862 Ez, ideia negargarria da. 62 00:02:27,886 --> 00:02:32,038 Eta badakit zergatik ez nauen harrapatzen telebistan kirola ikusten dudanean. 63 00:02:32,062 --> 00:02:36,649 Zurrenik, haien % 97 delako gizonak korrika 64 00:02:36,673 --> 00:02:38,199 eta gizonak gauzei ostikoka, 65 00:02:38,223 --> 00:02:41,117 gizonak itxura dotorea eman nahian Lycraz bilduta. 66 00:02:41,141 --> 00:02:42,300 Hain -- 67 00:02:42,324 --> 00:02:43,822 (Barreak) 68 00:02:44,406 --> 00:02:45,584 Ez beti arrakasta berarekin. 69 00:02:45,608 --> 00:02:46,760 Hain -- 70 00:02:46,784 --> 00:02:47,816 (Barreak) 71 00:02:47,840 --> 00:02:52,073 Hain emakumezkoen kirol gutxi dago telebistan, 72 00:02:52,097 --> 00:02:54,978 emakumezko ikusle gazte batek pentsa dezakeela, 73 00:02:55,002 --> 00:02:56,559 ea nola esaten dudan txukun, 74 00:02:56,583 --> 00:02:59,180 gizonezkoen atal hori dela falta zaigun palanka 75 00:02:59,204 --> 00:03:02,809 besaulkitik altxa eta kirol zelai batera joateko. 76 00:03:02,833 --> 00:03:04,762 (Barreak) 77 00:03:05,841 --> 00:03:09,806 Kiroletan dagoen berdintasun-eza beldurtzeko modukoa da. 78 00:03:09,830 --> 00:03:11,267 Beraz, hau da niri gertatzen zaidana: 79 00:03:11,291 --> 00:03:12,451 Ideia berri bat izan eta, 80 00:03:12,475 --> 00:03:15,193 berehala, zahar batera itzultzen naiz. 81 00:03:15,217 --> 00:03:17,305 Gauza da, ez dagoela gaur egun, 82 00:03:17,329 --> 00:03:20,752 eta ez dela inoiz izan historia guztian zehar, 83 00:03:20,776 --> 00:03:26,642 munduan herrialde bakar bat emakumeek gizonekiko berdintasuna izan dutenik. 84 00:03:26,666 --> 00:03:27,836 Ezta bat ere. 85 00:03:27,860 --> 00:03:29,547 196 herrialde, 86 00:03:29,571 --> 00:03:31,877 ez da eboluzio osoan inoiz gertatu. 87 00:03:31,901 --> 00:03:33,871 Hona hemen eboluzioaren irudi bat. 88 00:03:33,895 --> 00:03:36,410 (Barreak) 89 00:03:39,817 --> 00:03:41,825 Emakumeok ez gara agertzen! 90 00:03:41,849 --> 00:03:44,585 (Barreak) 91 00:03:46,928 --> 00:03:50,658 Harrigarria da gizonak hain ongi eboluzionatzeko gai izana. 92 00:03:50,682 --> 00:03:51,840 Beraz -- 93 00:03:51,864 --> 00:03:52,873 (Barreak) 94 00:03:52,897 --> 00:03:56,623 Izorratzen nau, eta badakit zerbait egin behar nukeela. 95 00:03:56,647 --> 00:03:58,235 Baina lanpetuta nabil, ados? 96 00:03:58,259 --> 00:03:59,431 Karrera bete-betea daukat, 97 00:03:59,455 --> 00:04:01,595 hiru seme-alaba, adineko ama bat... 98 00:04:01,619 --> 00:04:03,186 Izatez, egia esan behar badizuet, 99 00:04:03,210 --> 00:04:04,853 hona etortzeko arrazoietako bat 100 00:04:04,877 --> 00:04:07,727 TED Talks-ekoek esan zidaten niretzako 15 minutu izango nituela -- 101 00:04:07,751 --> 00:04:09,492 eta inoiz ez du hainbeste denbora izan -- 102 00:04:09,516 --> 00:04:11,885 (Barreak) 103 00:04:11,909 --> 00:04:15,436 (Txaloak) 104 00:04:17,466 --> 00:04:18,616 Lanpetuta nago. 105 00:04:18,640 --> 00:04:21,177 Eta dena den, lehenago ere saiatu nintzen mundua aldatzen. 106 00:04:21,201 --> 00:04:22,359 Gauza zera da, ados? 107 00:04:22,383 --> 00:04:25,539 Denok dugu gure barruan "aktibazio botoia" deitzen diodana. 108 00:04:25,563 --> 00:04:27,949 Botoi hori sakatzen da bururatzen zaigunean 109 00:04:27,973 --> 00:04:29,777 "Honi buruz zerbait egin behar dut." 110 00:04:29,801 --> 00:04:32,023 Mota guztietako arrazoiengatik sakatzen da. 111 00:04:32,047 --> 00:04:33,953 Agian berdintasun eza jasaten duzu, 112 00:04:33,977 --> 00:04:36,253 edo nolabaiteko bidegabekeriaren bat topatu duzu, 113 00:04:36,277 --> 00:04:37,818 batzuetan gaixotasun baten ondorio da, 114 00:04:37,842 --> 00:04:40,236 edo nolabaiteko desabantailarekin jaio zara, 115 00:04:40,260 --> 00:04:42,077 edo agian dohakabea. 116 00:04:42,101 --> 00:04:44,006 Ni gay jaio nintzen, ados? 117 00:04:44,030 --> 00:04:45,290 Beti jakin izan dut, 118 00:04:45,314 --> 00:04:48,352 Ez dut uste nire familia batere harritu zenik. 119 00:04:48,835 --> 00:04:51,594 Hau lau urte nitueneko argazki bat da. 120 00:04:52,250 --> 00:04:53,401 Polita nago, 121 00:04:53,425 --> 00:04:56,576 baina nire barruan, benetan, uste nuen Clint Eastwooden itxura nuela. 122 00:04:56,600 --> 00:04:59,929 (Barreak) 123 00:05:03,907 --> 00:05:06,865 Nire aktibazio botoia haurrak izan nituenean sakatu zen -- 124 00:05:06,889 --> 00:05:10,895 hiru seme-alaba maitagarri, orduan nire bikotea zenarekin. 125 00:05:10,919 --> 00:05:13,130 Baina gauza zera da: Britainia Handiko telebistan lan egiten nuen. 126 00:05:13,130 --> 00:05:15,635 Jaio zirenerako, neroren saioaren aurkezlea nintzen 127 00:05:15,635 --> 00:05:17,177 eta jendaurrean lan egiten duen. 128 00:05:17,177 --> 00:05:18,328 Maite dut nire lana, 129 00:05:18,420 --> 00:05:21,233 baina gehiago maite ditut seme-alabak. 130 00:05:21,714 --> 00:05:24,951 Eta ez nuen nahi sekretu horrekin haz zitezen. 131 00:05:24,975 --> 00:05:28,460 1994an, nire semea, gazteena jaio zenean, 132 00:05:28,484 --> 00:05:30,556 ez zegoen, nik nekienez, 133 00:05:30,580 --> 00:05:35,138 emakume gay bakar bat ere Britaniako bizitza publikoan. 134 00:05:35,622 --> 00:05:37,526 Ez dut uste sekretuak onak direnik. 135 00:05:37,550 --> 00:05:39,493 Uste dut arimaren minbizia direla. 136 00:05:39,517 --> 00:05:41,669 Beraz, esatea erabaki nuen. 137 00:05:42,108 --> 00:05:44,482 Denek esan zidaten ez nuela inoiz lanik lortuko, 138 00:05:44,506 --> 00:05:48,062 baina arriskatzeak merezi zuela erabaki nuen. 139 00:05:48,298 --> 00:05:49,994 Beltzak ikusi nituen. 140 00:05:50,598 --> 00:05:55,164 Britanian, bada prentsa eskuindarraren atal benetan gaizto bat, 141 00:05:55,188 --> 00:05:56,751 eta erotu ziren. 142 00:05:56,775 --> 00:06:01,206 Eta haien gorrotoak gizarteko elementu ezegonkorrenak astindu zituen, 143 00:06:01,230 --> 00:06:02,860 eta heriotz-mehatxuak jaso genituen -- 144 00:06:02,884 --> 00:06:05,794 nahikoa heriotz-mehatxu seme-alabak ezkutatu beharra izateko, 145 00:06:05,818 --> 00:06:08,428 eta poliziaren babesa jaso behar izateko. 146 00:06:08,766 --> 00:06:13,120 Eta zin dagizuet, une asko egon zirela, gauaren isilaren erdian, 147 00:06:13,144 --> 00:06:16,398 egin nuenagatik beldurtzen nintzena. 148 00:06:16,913 --> 00:06:18,457 Azkenean, urak baretu ziren. 149 00:06:18,481 --> 00:06:21,808 Aurreikuspen guztien aurka, lanean jarraitu nuen, 150 00:06:21,832 --> 00:06:24,500 eta nire seme-alabak zoragarri egon ziren eta daude. 151 00:06:24,524 --> 00:06:27,437 Gogoan dut, semeak sei urte zituenean, lagun bat jolastera etorri zen. 152 00:06:27,461 --> 00:06:30,054 Ondoko gelan zeuden; Hitzegiten zutena entzun nezakeen. 153 00:06:30,078 --> 00:06:32,561 Lagunak galdetu zion semeari: "Nolakoa da bi ama izatea?" 154 00:06:32,561 --> 00:06:35,555 Entzuteko irrikaz nengoen eta zer erantzungo zuen entzutera hurbildu nintzen. 155 00:06:35,555 --> 00:06:37,777 "Apartekoa da. Bietako bat gaixotzen denean, 156 00:06:37,779 --> 00:06:39,943 beste bat duzu oraindik zuri janaria prestatzeko." 157 00:06:39,943 --> 00:06:42,520 (Barreak) 158 00:06:45,422 --> 00:06:49,218 Beraz, gayentzako berdintasuna lortzeko aktibazio botoia sakatua nuen, 159 00:06:49,242 --> 00:06:51,446 eta beste hainbat eta hainbatekin 160 00:06:51,470 --> 00:06:53,891 gayen eskubideen alde borrokatu nuen, 161 00:06:53,915 --> 00:06:57,082 eta bereziki, maite dudan pertsonarekin ezkontzeko eskubidearen alde. 162 00:06:57,106 --> 00:06:59,186 Azkenean, lortu genuen. 163 00:06:59,210 --> 00:07:02,826 Eta 2014an, legea aldatu zuten egunean, 164 00:07:02,850 --> 00:07:05,996 nire emaztearekin, hainbeste maite dudanarekin, ezkondu nintzen. 165 00:07:06,020 --> 00:07:09,742 (Txaloak) 166 00:07:10,265 --> 00:07:12,924 Ez genuen modu apal batean egin -- eskenatokian egin genuen 167 00:07:12,948 --> 00:07:14,805 Londresko Royal Festival Hallean. 168 00:07:15,212 --> 00:07:16,367 Ekitaldi itzela izan zen. 169 00:07:16,391 --> 00:07:18,543 Aretoak bi mila eta bost ehun pertsona har ditzake. 170 00:07:18,567 --> 00:07:22,140 150 familia kide eta lagun gonbidatu genituen eta publikoki zabaldu nuen: 171 00:07:22,164 --> 00:07:25,377 etorri eta ospatu nahi zuen oro batu zedila. 172 00:07:25,401 --> 00:07:27,276 Dohan izango zen etorri nahi zuen ororentzat. 173 00:07:27,276 --> 00:07:29,788 Bi mila eta bost ehun pertsona joan ziren. 174 00:07:29,796 --> 00:07:33,017 (Txaloak) 175 00:07:34,192 --> 00:07:35,996 Irudika ditzakezuen petsona-mota guztiak: 176 00:07:36,020 --> 00:07:38,620 gayak, heteroak, rabinoak, mojak, ezkonduak, 177 00:07:38,644 --> 00:07:41,199 beltzak, zuriak -- gizateria osoa bildu zen han. 178 00:07:41,223 --> 00:07:45,287 Eta gogoan dut oholtzaren gainean nintzela nola pentsatu nuela "Zein zoragarria. 179 00:07:45,310 --> 00:07:46,556 Egina. 180 00:07:46,580 --> 00:07:47,943 Maitasuna gailendu da. 181 00:07:47,967 --> 00:07:49,379 Legea aldatu dugu." 182 00:07:49,403 --> 00:07:50,561 Eta nik -- 183 00:07:50,585 --> 00:07:53,304 (Txaloak) 184 00:07:53,961 --> 00:07:56,648 Eta benetan uste nuen nire aktibazio egunak amaitu zirela. 185 00:07:56,672 --> 00:07:59,085 Eta urtero, areto hartan bertan, 186 00:07:59,109 --> 00:08:03,781 kontzertu zoragarri bat eskaintzen dut Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. 187 00:08:03,805 --> 00:08:06,979 Munduan den emakumezko orkestra bakarra elkartzen dugu, 188 00:08:07,003 --> 00:08:10,792 ahaztutako edo baztertutako emakume konposatzaileen musika jotzen dugu, 189 00:08:10,816 --> 00:08:12,228 aparteko zuzendariak ditugu -- 190 00:08:12,252 --> 00:08:14,356 hau Marin Alsop da, Baltimorekoa, zuzendaritzan, 191 00:08:14,380 --> 00:08:15,542 Petula Clark, abesten -- 192 00:08:15,756 --> 00:08:18,436 eta nik hitzaldi bat ematen dut emakumearen historiari buruz. 193 00:08:19,020 --> 00:08:22,845 Maite dut istorio inspiratzaileak bildu eta besteei pasatzea. 194 00:08:22,869 --> 00:08:26,693 Sarriegi, historiak Mount Rushmore modeloa jarraitzen duela dirudi. 195 00:08:26,717 --> 00:08:31,104 Handiosa da, baina emakumeak guztiz baztertuak izan dira. 196 00:08:31,663 --> 00:08:35,094 Eta hitzaldi bat ematen ari nintzen, 2015ean, sufragistei buruz -- 197 00:08:35,118 --> 00:08:38,117 Ziur naiz ezagutzen dituzuela emakumeek Britainian bozkatzeko 198 00:08:38,117 --> 00:08:41,907 eskubidea izan zezaten hain gogor borrokatu zuten emakume miresgarri haiek. 199 00:08:41,931 --> 00:08:45,266 Hau zuten leloa: "Ekintzak, ez hitzak." 200 00:08:45,290 --> 00:08:46,540 Eta ene, lortu zuten, 201 00:08:46,564 --> 00:08:49,444 zeren emakumeok izan ere 1928an bozkarako eskubidea lortu zuten. 202 00:08:49,468 --> 00:08:51,222 Eta hitzaldi hau ematen ari nintzela, 203 00:08:51,246 --> 00:08:53,842 eta hitz egiten ari nintzela, ohartu ninten 204 00:08:53,866 --> 00:08:56,178 ez nintzela historia ikasgaia ematen ari; 205 00:08:56,202 --> 00:08:58,694 hau ez zen amaitutako lan bat. 206 00:08:59,099 --> 00:09:02,346 Oraindik asko dago egiteko gai honetan. 207 00:09:02,370 --> 00:09:04,326 Adibidez, munduan ez dago inon 208 00:09:04,350 --> 00:09:08,267 emakumeek gizonezkoen adinako ordezkaritzarik boterean. 209 00:09:08,291 --> 00:09:11,529 Begira diezaguien, azkar batean, 2016an Londreseko Burtsan 210 00:09:11,553 --> 00:09:14,220 goieneko postuetan dauden 100 enpresei. 211 00:09:14,244 --> 00:09:17,738 Goingo 100 enpresak: Zenbat emakume daude zuzendaritzan? 212 00:09:18,191 --> 00:09:20,627 Zazpi. Ados. Zazpi. Ez dago hain gaizki. 213 00:09:20,651 --> 00:09:25,412 Ohartzen zaren arte John izeneko 17 gizon daudela hor. 214 00:09:25,436 --> 00:09:29,633 (Barreak) 215 00:09:37,321 --> 00:09:41,245 John izeneko gizon gehiago daude FTSE 100 enpresen zuzendaritzan 216 00:09:41,269 --> 00:09:43,159 (Barreak) 217 00:09:43,183 --> 00:09:44,718 emakumeak baino. 218 00:09:45,250 --> 00:09:47,470 Eta 14 Dave daude. 219 00:09:47,494 --> 00:09:49,938 (Barreak) 220 00:09:51,060 --> 00:09:53,676 Ziur naiz Davek eta Johnek lan bikaina egiten dutela. 221 00:09:53,700 --> 00:09:54,988 (Barreak) 222 00:09:55,012 --> 00:09:56,862 Ados. Zer axola du horrek? 223 00:09:56,886 --> 00:10:01,185 Generoen arteko soldaten aldeari buruzko gai korapilatsu hori. 224 00:10:01,209 --> 00:10:05,122 Munduan ez da herrialderik non emakumeek gizonek adina irabazten duten. 225 00:10:05,146 --> 00:10:07,078 Eta hori ez da inoiz aldatuko 226 00:10:07,102 --> 00:10:10,725 baldin eta goieneko zuzendaritzetan emakume gehiago ez badaude. 227 00:10:10,749 --> 00:10:12,135 Lege asko ditugu; 228 00:10:12,159 --> 00:10:16,212 Britanian, Ordainsarien Berdintasunaren Akata 1975ean onartu zen. 229 00:10:16,563 --> 00:10:19,120 Hala ere, oraindik hainbat eta hainbat emakumek 230 00:10:19,144 --> 00:10:22,181 azaroaren hasieratik urtearen amaiera arte, 231 00:10:22,205 --> 00:10:24,392 lankideekin alderatuz gero, 232 00:10:24,416 --> 00:10:27,188 funtsean lanean musutruk ariko direnak. 233 00:10:27,640 --> 00:10:30,088 Hain zuzen ere, Munduko Ekonomia Foruak aurreikusten du 234 00:10:30,112 --> 00:10:32,555 emakumeek azkenik ordainsari bera jasoko dutela 235 00:10:32,938 --> 00:10:34,738 2133an! 236 00:10:35,901 --> 00:10:37,553 Bai! 237 00:10:37,577 --> 00:10:40,213 (Barreak) 238 00:10:43,206 --> 00:10:44,648 Zenbaki negargarria da. 239 00:10:44,672 --> 00:10:45,892 Eta hona egia: 240 00:10:45,916 --> 00:10:48,008 aurkezpen hau eman aurreko egunean, 241 00:10:48,032 --> 00:10:49,784 Munduko Ekonomia Foruak zifra hori berrikusi egin zuen. 242 00:10:49,808 --> 00:10:52,168 Eskerrak, zeren 2133 oso txarra da. 243 00:10:52,192 --> 00:10:53,917 Ba al dakizue zer datara zuzendu zuten? 244 00:10:53,941 --> 00:10:55,131 2186. 245 00:10:55,155 --> 00:10:56,698 (Barreak) 246 00:10:57,434 --> 00:10:59,843 Bai. Beste 53 urte, ados? 247 00:11:00,365 --> 00:11:02,720 Ez dugu ordainsari bera jasoko 248 00:11:02,744 --> 00:11:05,897 nire biloben biloben bizitzan, 249 00:11:05,921 --> 00:11:07,303 egungo sistemarekin jarraituz. 250 00:11:07,327 --> 00:11:10,184 Eta nahikoa itxaron dut. 251 00:11:10,208 --> 00:11:12,272 Nahikoa itxaron dut nire lanbidean. 252 00:11:12,296 --> 00:11:16,310 2016an Britaniako telebistako lehen emakumea izan nintzen 253 00:11:16,334 --> 00:11:18,946 telebistako lehiaketa bateko aurkezle gisa. 254 00:11:18,970 --> 00:11:21,006 Itzela, ezta? Zoragarria, pozez gainezka nago. 255 00:11:21,030 --> 00:11:22,181 Baina -- 256 00:11:22,205 --> 00:11:23,498 (Txaloak) 257 00:11:24,693 --> 00:11:26,849 Baina, 2016! Lehena! 258 00:11:26,873 --> 00:11:28,835 Telebista 80 urtez egon da! 259 00:11:28,859 --> 00:11:29,871 (Barreak) 260 00:11:29,895 --> 00:11:31,843 Esan daiteke telebista ez dela garrantzitsua, 261 00:11:31,867 --> 00:11:33,810 baina sintomatikoa da, ezta? 262 00:11:33,834 --> 00:11:37,837 2016an, NB enbaxadore berri baten bila ari ziren 263 00:11:37,861 --> 00:11:40,652 emakumeen ahalduntzea eta generoan berdintasuna islatuko zuena; 264 00:11:40,676 --> 00:11:42,152 eta nor hautatu zuten? 265 00:11:42,522 --> 00:11:44,287 Wonder Woman. 266 00:11:44,311 --> 00:11:47,622 Bai, marrazki bizidun bat, ados? 267 00:11:47,646 --> 00:11:48,847 (Barreak) 268 00:11:49,181 --> 00:11:52,719 Ez zegoean benetako emakume egokirik. 269 00:11:53,718 --> 00:11:58,282 Botereko postuetan emakumek duten ordezkaritza harritzeko moduko baxua da. 270 00:11:58,306 --> 00:12:01,783 Hala da Kongresuan, eta benetan hala da Britainiako Parlamentuan. 271 00:12:01,807 --> 00:12:06,198 2015ean, Parlamenturako hautetsitako gizonen kopurua 272 00:12:06,222 --> 00:12:09,103 inoiz Parlamentuan egon den 273 00:12:09,127 --> 00:12:12,207 emakume-kopurua baino handiago zen. 274 00:12:12,231 --> 00:12:13,390 Eta zer axola du horrek? 275 00:12:13,414 --> 00:12:15,677 Hona zergatia: mahaian ez badaude -- 276 00:12:15,701 --> 00:12:18,797 literalki, Britainian, mahai inguruan legeak sortzen laguntzen -- 277 00:12:18,821 --> 00:12:23,344 ez harritu emakumeen ikuspegia bazter uzten bada. 278 00:12:23,416 --> 00:12:26,748 Gazteentzat eredu bikaina da emakume bat agintean ikustea. 279 00:12:26,772 --> 00:12:29,861 2016an, Britainiak bigarren emakumezko Lehen Ministroa izan du; 280 00:12:29,885 --> 00:12:31,524 Theresa May boterera iritsi zen. 281 00:12:31,548 --> 00:12:33,752 Kargura iritsi zen egunean erronka bat jaso zuen: 282 00:12:33,776 --> 00:12:34,970 gauza bakar bat egitea. 283 00:12:34,994 --> 00:12:37,982 Egin gauza bakar bat karguan zaren lehen 100 egunetan 284 00:12:38,006 --> 00:12:40,947 Britainiako emakumeen bizitza hobetuko duena. 285 00:12:40,971 --> 00:12:42,968 Eta zer egin zuen? Ezer ez. 286 00:12:43,134 --> 00:12:44,293 Ezer ez. 287 00:12:44,317 --> 00:12:47,882 Lanpetuegia dagoelako mutilek utzitako nahaspila garbitzen. 288 00:12:48,492 --> 00:12:50,365 Emakumezko lider bat izan arren, 289 00:12:50,389 --> 00:12:53,383 beti topatzen dute zeregin hobe bat 290 00:12:53,407 --> 00:12:56,694 berdintasun-ezaren arazo korapilatsua konpontzea baino. 291 00:12:56,718 --> 00:12:59,560 Berdintasunaz axola balu bezala dihardut. Axola al du? 292 00:12:59,584 --> 00:13:02,881 Ea, begira diezaiegun STEM industriei, ados? 293 00:13:02,905 --> 00:13:05,472 STEM: Zientzia, Teknologia, Ingeneritza eta Matematika. 294 00:13:05,496 --> 00:13:10,113 Bizitzako arlo guztietan garrantzitsuak diren gaiak. 295 00:13:10,137 --> 00:13:16,441 Beirazko sabairik lodiena eta hobekien dokumentatua 296 00:13:16,465 --> 00:13:18,015 STEM industrietan dago. 297 00:13:18,324 --> 00:13:20,308 Eta minbiziaren sendabidea 298 00:13:20,332 --> 00:13:22,113 edo lurraren berotzeari konponbidea 299 00:13:22,137 --> 00:13:27,082 aurrera egin ezin duen emakume zientzilari gazte baten esku balego? 300 00:13:27,721 --> 00:13:30,553 Beraz, hori guztiaz pentsatuz, 301 00:13:30,577 --> 00:13:35,503 banekien "Ekintzak, ez hitzak" egin behar nituela. 302 00:13:35,968 --> 00:13:37,939 Eta nire lagun minarekin hitz egin nuen, 303 00:13:37,963 --> 00:13:40,690 Britainiako kazetari bikaina, Catherine Mayer, 304 00:13:40,714 --> 00:13:42,164 eta nahiko tentelki -- 305 00:13:42,188 --> 00:13:45,390 uste dut ardoa tartean zela -- 306 00:13:45,414 --> 00:13:47,168 (Barreak) 307 00:13:47,192 --> 00:13:50,837 Erabaki genuen alderdi politiko bat sortzea. 308 00:13:50,861 --> 00:13:52,487 Izan ere, hona gakoa: 309 00:13:52,511 --> 00:13:57,409 emakumeak eta gizonak berdinak diren leku bakarretakoa bozketa-ontzia da. 310 00:13:57,804 --> 00:13:59,425 Ez genuen ideiarik zertan ari ginen, 311 00:13:59,449 --> 00:14:02,547 ez genekien zeinen zaila den alderdi politiko bat abiaraztea. 312 00:14:02,571 --> 00:14:06,106 Pentsatu nuen, "Ez da hain zaila izango, gizonek urtetan egin badute." 313 00:14:06,130 --> 00:14:08,287 (Barreak) 314 00:14:08,311 --> 00:14:13,597 Eta, hasteko, "Emakumeen Berdintasun Alderdia" deitu genion. 315 00:14:14,143 --> 00:14:15,844 Eta zuzenean jendeak galdetzen zidan 316 00:14:15,868 --> 00:14:17,322 "Zergatik izen hori?" 317 00:14:17,840 --> 00:14:20,922 Eta nik, "Ez dakit, garbi utzi nahi genuen." 318 00:14:20,946 --> 00:14:23,462 (Barreak) 319 00:14:27,878 --> 00:14:31,307 Ez nuen gure asmoak sekretu izatea nahi, badakizu... -- 320 00:14:31,331 --> 00:14:32,624 (Barreak) 321 00:14:32,648 --> 00:14:35,874 Zenbaitek diote: "Ezin diozu hori deitu! Feministagia da!" 322 00:14:35,898 --> 00:14:37,726 Ooo! Hitz beldurgarria! Aaa! 323 00:14:38,149 --> 00:14:41,256 Ezin dut oroitu zenbat aldiz entzun dudan norbait esaten 324 00:14:41,280 --> 00:14:43,454 "Ez nazi feminista, baina..." 325 00:14:43,829 --> 00:14:46,440 Eta beti pentsatzen dut esaldian "baina" bat badago, 326 00:14:46,464 --> 00:14:48,233 ez dela hain ederra izango. 327 00:14:48,611 --> 00:14:51,261 Orduan, barrez lehertzeko galderak jasotzen hasi nintzen, 328 00:14:51,285 --> 00:14:53,199 "Zuen bularrekoak erreko al dituzue?" 329 00:14:53,966 --> 00:14:57,581 Bai! Bularrekoak benetan gai sukoiaz eginak baitaude. 330 00:14:57,605 --> 00:14:59,359 (Laughter) 331 00:15:00,032 --> 00:15:02,850 Horregatik doaz emakume guztiak txinpartak botatzen oinez doazenean. 332 00:15:02,874 --> 00:15:04,603 (Barreak) 333 00:15:07,738 --> 00:15:11,038 Hona historia gehigarri bat zuentzat: 334 00:15:11,062 --> 00:15:13,597 emakume bakar batek ez zuen bere bularrekoa erre 60. hamarkadan. 335 00:15:13,621 --> 00:15:15,443 Kazetari batek asmatutako istorioa da. 336 00:15:15,467 --> 00:15:18,092 Eskerrak kazetaritza asko hobetu dela orduz geroztik. 337 00:15:18,116 --> 00:15:19,271 Beraz -- 338 00:15:19,295 --> 00:15:20,653 (Barreak) 339 00:15:20,708 --> 00:15:23,936 Egitera gindoazena irratsaio bateko elkarrizketa batean eman nuen jakitera, 340 00:15:23,960 --> 00:15:26,062 eta zuzenean, emailak jasotzen hasi ginen. 341 00:15:26,086 --> 00:15:28,329 Hasieran, ehunka, gero, milaka eta milaka, 342 00:15:28,353 --> 00:15:32,153 Adin guztietakoak: oso gazteetatik 90 urtez gorakoetara, 343 00:15:32,177 --> 00:15:33,559 eta ehunka gizon zoragarri. 344 00:15:33,583 --> 00:15:35,595 Idatzi zutenek zioten: "Nola lagun dezaket? 345 00:15:35,619 --> 00:15:37,835 Joan al naiteke zuen bulegoetara?" 346 00:15:37,859 --> 00:15:40,527 Ez geneukan bulegorik -- ez geneukan alderdirik! 347 00:15:40,551 --> 00:15:41,749 Ez geneukan ezer. 348 00:15:41,773 --> 00:15:45,672 Geneukan bakarra lagun-talde trinko eta zoragarri bat zen 349 00:15:45,696 --> 00:15:50,381 ahal zuten bezala, gau eta egun, pijaman, emailei erantzuten saiatzen. 350 00:15:51,091 --> 00:15:52,242 Oso lanpeturik ginen. 351 00:15:52,266 --> 00:15:54,552 Gutako askok karrerak genituen, askok seme-alabak, 352 00:15:54,576 --> 00:15:57,311 baina emakumeek egiten duten egin genuen, lana partekatu. 353 00:15:57,335 --> 00:16:00,773 Eta ia bat-batean, adostu genituen funtsezko zenbait gai. 354 00:16:00,797 --> 00:16:04,289 Lehena: munduko lehen alderdia izan nahi dugu 355 00:16:04,313 --> 00:16:07,018 helburu nagusia existitu beharrik ez izatea duena. 356 00:16:07,042 --> 00:16:08,847 Ideia zoragarria da. 357 00:16:08,871 --> 00:16:12,701 Joera politikorik ez duen lehen alderdi politikoa izan nahi dugu. 358 00:16:12,725 --> 00:16:15,822 Ezkertiarrak, eskuindarrak, erdikoa nahi ditugu, 359 00:16:15,846 --> 00:16:16,998 adin-talde guztietakoak. 360 00:16:17,022 --> 00:16:19,837 Funtsa agenda soil batekin lan egitea zelako: 361 00:16:19,861 --> 00:16:23,080 eraman dezagun berdintasuna bizitzako arlo guztiera, 362 00:16:23,104 --> 00:16:24,260 eta amaitzen dugunean, 363 00:16:24,284 --> 00:16:26,519 goazen etxera eta amaitu ditzagun etxeko lanak. 364 00:16:26,543 --> 00:16:27,625 (Barreak) 365 00:16:27,649 --> 00:16:30,056 Eta politika egiteko modua aldatu nahi dugu. 366 00:16:30,080 --> 00:16:31,563 Ez dakit zuen herrietan hau gertatzen den, baina 367 00:16:31,587 --> 00:16:34,024 Britainian, bi alderdi nagusi ditugu. 368 00:16:34,048 --> 00:16:35,696 Politikako dinosauroak dira. 369 00:16:35,720 --> 00:16:39,258 Eta elkarri hitz egiteko modua lotsagarria eta pozointsua da. 370 00:16:39,735 --> 00:16:42,353 Ziur naiz ez duzuela inoiz halako irainik izan zuenean -- 371 00:16:42,377 --> 00:16:43,722 (Barreak) 372 00:16:44,546 --> 00:16:46,163 Edo gezurrik. 373 00:16:47,067 --> 00:16:49,436 Ez al litzateke bikaina izango politikari batek 374 00:16:49,460 --> 00:16:51,355 "Badakizu, nire aurkariak arrazoi du. 375 00:16:51,379 --> 00:16:54,778 Ikus dezagun elkarrekin lan eginez lortzen dugun." esango balu. 376 00:16:54,802 --> 00:16:59,319 (Txaloak) 377 00:17:01,163 --> 00:17:03,576 Eta onar ditzagun emakume gehiago politikan, ados? 378 00:17:03,600 --> 00:17:05,774 Goazen emakume gehiago politikan sartzera 379 00:17:05,798 --> 00:17:09,484 hautagaiei doako haur-zaintza eskaintzen dien alderdi bakarra izanda, 380 00:17:09,508 --> 00:17:12,181 etxetik irten eta kanpaina egiteko aukera izan dezaten. 381 00:17:12,205 --> 00:17:14,461 (Txaloak) 382 00:17:15,596 --> 00:17:18,022 10 hilabetetan, 383 00:17:18,046 --> 00:17:21,994 70 sukurtsal baino gehiago genituen EBan zehar. 384 00:17:22,018 --> 00:17:25,177 Londreseko, Eskoziako eta Galesko hauteskundeetan aurkeztu ginen 385 00:17:25,201 --> 00:17:26,765 2016ko maiatzan. 386 00:17:26,789 --> 00:17:30,334 20tik batek gure hautagaiari eman zion bozka Londresko alkatetzarako. 387 00:17:30,358 --> 00:17:35,551 Eta norgehiagokako gizonek jasotzen ari ginen bozka-kopurua ikusirik, 388 00:17:35,575 --> 00:17:36,749 ene-ene, 389 00:17:36,773 --> 00:17:41,103 generoen arteko berdintasuna lortzeko beharrari buruz hitz egiten hasi ziren. 390 00:17:41,127 --> 00:17:44,187 (Txaloak) 391 00:17:47,588 --> 00:17:50,236 Haurra nintzenetik agindu didate aldaketa. 392 00:17:50,260 --> 00:17:51,317 Beti iristear zegoen: 393 00:17:51,341 --> 00:17:54,039 emakumeak eta gizonak parez pare egongo ziren. 394 00:17:54,063 --> 00:17:56,546 Jaso dudan bakarra hitz hutsak eta etsipenak izan dira -- 395 00:17:56,570 --> 00:17:59,940 alderdi politiko bat sortzeko adina etsipen. 396 00:17:59,964 --> 00:18:03,070 Baina, hona nire gaurko ideia -- nire gaurko % 5a, ados? 397 00:18:03,094 --> 00:18:04,693 Eta hau benetan ona da. 398 00:18:04,717 --> 00:18:07,463 Gauza da, hori ez dela nahikoa. 399 00:18:07,487 --> 00:18:12,549 Ez da nahikoa berdintasunaren alderdi politiko bat herrialde bakarrean sortu izana. 400 00:18:12,573 --> 00:18:17,120 Behar duguna paisaia politikoaren aldaketa sismiko bat da. 401 00:18:17,144 --> 00:18:19,838 Eta sortu dugun modeloaren alderik onena 402 00:18:19,862 --> 00:18:21,737 edonon balio dezakeela da. 403 00:18:21,761 --> 00:18:23,421 Ameriketarako balio dezake, 404 00:18:23,445 --> 00:18:25,839 Australiarako balio dezake, Indiarako balio dezake. 405 00:18:25,863 --> 00:18:28,770 Errezeta perfektua egin bagenu bezala da: edonork egin dezake, 406 00:18:28,794 --> 00:18:30,190 eta denentzak ona da. 407 00:18:30,214 --> 00:18:31,837 Eta doan zabaldu nahi dugu. 408 00:18:31,861 --> 00:18:34,579 Zer egin dugun jakin nahi baduzu, doan emango dizugu. 409 00:18:34,603 --> 00:18:40,217 Pentsa dezakezue mundu osoko milioika emakume mugiaraziko bagenitu 410 00:18:40,241 --> 00:18:43,559 esatera "Nahikoa da!" politikako borroka tradizionalekin. 411 00:18:43,583 --> 00:18:46,617 Esatera "Utzi mokoka egiteari, egin dezagun lana elkarrekin." 412 00:18:46,641 --> 00:18:49,948 Benetan mundua alda genezake. 413 00:18:49,972 --> 00:18:51,389 Eta hori nahi dut. 414 00:18:51,413 --> 00:18:54,825 (Txaloak) 415 00:18:56,707 --> 00:18:58,080 Hori nahi dut ... 416 00:18:58,104 --> 00:18:59,555 (Txaloak) 417 00:19:00,044 --> 00:19:02,514 Hori nahi dut gure alabentzat, 418 00:19:02,538 --> 00:19:04,041 eta gure semeentzat. 419 00:19:04,065 --> 00:19:08,457 Zeren, berdintasuna denentzat da ona. 420 00:19:08,481 --> 00:19:11,412 Goazen denak, aktibatu gaitezen! Gaozen mundua aldatzera! 421 00:19:11,436 --> 00:19:14,292 Badakit egin dezakegula, eta egin behar dugu! 422 00:19:14,316 --> 00:19:18,815 (Txaloak)