Zoratzen nago hemen egoteaz.
Ameriketan dena Europan baino
askoz handiagoa da.
Begira niri -- erraldoia naiz!
(Barreak)
Zoragarria da!
Eta TED Talks-ak -- TED Talks denek
ideia bikainak dituen lekua da.
Beraz, hona galdera: Nondik datoz
ideia bikain horiek guztiak?
Ba, eztabaida apur bat dago,
baina orokorrean, onartzen da
pertsona arrunt batek --
hau da, nik --
egunean 50.000 burutazio dituela.
Hori asko da.
Ohartzen garen arte horien %95
aurreko egunean izandako berak direla.
(Barreak)
Eta nire ideia asko oso
aspergarriak dira, ados?
Bururatzen zait,
"A! Badakit -- zorua garbitu behar dut.
A! Txakurra paseatzea ahaztu zait."
Gehien errepikatzen dena:
"Ez jan gaileta hori."
(Barreak)
Beraz, %95 errepikatuak dira.
Horrek egunean %5eko
aukera besterik ez digu uzten
benetan berria den zerbait pentsatzeko.
Eta nire zenbait burutazio berri alferrekoak dira.
Aurreko batean telebistan kirol
saio bat ikusten ari nintzen,
eta erabaki nahian nenbilen
zergatik ez ote nauen harrapatzen.
Zati batzuk bitxiak iruditzen zaizkit.
Hau arraroa da.
(Barreak)
Uste duzu merezi duela hain malgua izatea
zure orpoa angelu horretatik
ikusteko besterik ez bada?
(Barreak)
Eta hona erantzuna:
Ez naiz inoiz horrekin
lotua sentituko,
ez naizelako inoiz hori
egiteko gai izango, ados?
Beno, bi bider ez behintzat.
(Barreak)
Baina egia esango dizuet.
Egia da inoiz ez naizela kiroletan
habila izan, ados?
Adin zoragarri honetara iritsi naiz,
non nire lagun guztiek dioten
"A, 18 urte nituenean bezain
sasoiko izan nahi nuke."
Eta nahiko harro sentitzen naiz, orduan.
(Barreak)
Orduan nuen sasoi berbera du --
(Barreak)
(Txaloak)
Ezin nuen korri egin, orduan.
Ez dut orain egiteko asmorik.
(Barreak)
Orduan ideia berri bat izan nuen:
Zergatik ez elkartu ni bezalako
jendearekin, kirolean?
Uste dute, munduak orain behar duena
gaitasun atletikorik ez duten jendearen
arteko Olinpiadak dira.
(Barreak)
A, hain dibertigarria izango litzateke.
Hiru arau izango genituzke, ados?
Drogarik ez, noski;
iruzurrik ez, gaitasunik ez.
(Barreak)
Izango litzateke...
Ez, ideia negargarria da.
Eta badakit zergatik ez nauen harrapatzen
telebistan kirola ikusten dudanean.
Zurrenik, haien % 97
delako gizonak korrika
eta gizonak gauzei ostikoka,
gizonak itxura dotorea eman
nahian Lycraz bilduta.
Hain --
(Barreak)
Ez beti arrakasta berarekin.
Hain --
(Barreak)
Hain emakumezkoen kirol
gutxi dago telebistan,
emakumezko ikusle gazte batek
pentsa dezakeela,
ea nola esaten dudan txukun,
gizonezkoen atal hori dela
falta zaigun palanka
besaulkitik altxa eta
kirol zelai batera joateko.
(Barreak)
Kiroletan dagoen berdintasun-eza
beldurtzeko modukoa da.
Beraz, hau da niri gertatzen zaidana:
Ideia berri bat izan eta,
berehala, zahar batera itzultzen naiz.
Gauza da, ez dagoela gaur egun,
eta ez dela inoiz izan
historia guztian zehar,
munduan herrialde bakar bat
emakumeek gizonekiko berdintasuna izan dutenik.
Ezta bat ere.
196 herrialde,
ez da eboluzio osoan
inoiz gertatu.
Hona hemen eboluzioaren irudi bat.
(Barreak)
Emakumeok ez gara agertzen!
(Barreak)
Harrigarria da gizonak hain ongi
eboluzionatzeko gai izana.
Beraz --
(Barreak)
Izorratzen nau, eta badakit
zerbait egin behar nukeela.
Baina lanpetuta nabil, ados?
Karrera bete-betea daukat,
hiru seme-alaba,
adineko ama bat...
Izatez, egia esan behar badizuet,
hona etortzeko arrazoietako bat
TED Talks-ekoek esan zidaten
niretzako 15 minutu izango nituela --
eta inoiz ez du hainbeste denbora izan --
(Barreak)
(Txaloak)
Lanpetuta nago.
Eta dena den, lehenago ere
saiatu nintzen mundua aldatzen.
Gauza zera da, ados?
Denok dugu gure barruan
"aktibazio botoia" deitzen diodana.
Botoi hori sakatzen da
bururatzen zaigunean
"Honi buruz zerbait egin behar dut."
Mota guztietako arrazoiengatik sakatzen da.
Agian berdintasun eza jasaten duzu,
edo nolabaiteko bidegabekeriaren
bat topatu duzu,
batzuetan gaixotasun baten ondorio da,
edo nolabaiteko desabantailarekin jaio zara,
edo agian dohakabea.
Ni gay jaio nintzen, ados?
Beti jakin izan dut,
Ez dut uste nire familia
batere harritu zenik.
Hau lau urte nitueneko argazki bat da.
Polita nago,
baina nire barruan, benetan, uste nuen
Clint Eastwooden itxura nuela.
(Barreak)
Nire aktibazio botoia
haurrak izan nituenean sakatu zen --
hiru seme-alaba maitagarri,
orduan nire bikotea zenarekin.
Baina gauza zera da:
Britainia Handiko telebistan lan egiten nuen.
Jaio zirenerako,
neroren saioaren aurkezlea nintzen
eta jendaurrean lan egiten duen.
Maite dut nire lana,
baina gehiago maite ditut seme-alabak.
Eta ez nuen nahi sekretu horrekin
haz zitezen.
1994an, nire semea, gazteena jaio zenean,
ez zegoen, nik nekienez,
emakume gay bakar bat ere
Britaniako bizitza publikoan.
Ez dut uste sekretuak onak direnik.
Uste dut arimaren minbizia direla.
Beraz, esatea erabaki nuen.
Denek esan zidaten ez nuela
inoiz lanik lortuko,
baina arriskatzeak merezi zuela
erabaki nuen.
Beltzak ikusi nituen.
Britanian, bada prentsa eskuindarraren
atal benetan gaizto bat,
eta erotu ziren.
Eta haien gorrotoak gizarteko
elementu ezegonkorrenak astindu zituen,
eta heriotz-mehatxuak jaso genituen --
nahikoa heriotz-mehatxu seme-alabak
ezkutatu beharra izateko,
eta poliziaren babesa jaso behar izateko.
Eta zin dagizuet, une asko egon zirela,
gauaren isilaren erdian,
egin nuenagatik beldurtzen nintzena.
Azkenean, urak baretu ziren.
Aurreikuspen guztien aurka,
lanean jarraitu nuen,
eta nire seme-alabak zoragarri
egon ziren eta daude.
Gogoan dut, semeak sei urte zituenean,
lagun bat jolastera etorri zen.
Ondoko gelan zeuden;
Hitzegiten zutena entzun nezakeen.
Lagunak galdetu zion semeari:
"Nolakoa da bi ama izatea?"
Entzuteko irrikaz nengoen eta zer
erantzungo zuen entzutera hurbildu nintzen.
"Apartekoa da.
Bietako bat gaixotzen denean,
beste bat duzu oraindik
zuri janaria prestatzeko."
(Barreak)
Beraz, gayentzako berdintasuna lortzeko
aktibazio botoia sakatua nuen,
eta beste hainbat eta hainbatekin
gayen eskubideen alde borrokatu nuen,
eta bereziki, maite dudan pertsonarekin
ezkontzeko eskubidearen alde.
Azkenean, lortu genuen.
Eta 2014an, legea aldatu zuten egunean,
nire emaztearekin, hainbeste maite
dudanarekin, ezkondu nintzen.
(Txaloak)
Ez genuen modu apal batean egin --
eskenatokian egin genuen
Londresko Royal Festival Hallean.
Ekitaldi itzela izan zen.
Aretoak bi mila eta bost ehun
pertsona har ditzake.
150 familia kide eta lagun gonbidatu
genituen eta publikoki zabaldu nuen:
etorri eta ospatu nahi zuen oro
batu zedila.
Dohan izango zen
etorri nahi zuen ororentzat.
Bi mila eta bost ehun pertsona joan ziren.
(Txaloak)
Irudika ditzakezuen
petsona-mota guztiak:
gayak, heteroak, rabinoak,
mojak, ezkonduak,
beltzak, zuriak -- gizateria
osoa bildu zen han.
Eta gogoan dut oholtzaren gainean nintzela
nola pentsatu nuela "Zein zoragarria.
Egina.
Maitasuna gailendu da.
Legea aldatu dugu."
Eta nik --
(Txaloak)
Eta benetan uste nuen
nire aktibazio egunak amaitu zirela.
Eta urtero, areto hartan bertan,
kontzertu zoragarri bat eskaintzen dut
Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Munduan den emakumezko orkestra bakarra
elkartzen dugu,
ahaztutako edo baztertutako emakume
konposatzaileen musika jotzen dugu,
aparteko zuzendariak ditugu --
hau Marin Alsop da,
Baltimorekoa, zuzendaritzan,
Petula Clark, abesten --
eta nik hitzaldi bat ematen dut
emakumearen historiari buruz.
Maite dut istorio inspiratzaileak bildu
eta besteei pasatzea.
Sarriegi, historiak Mount Rushmore modeloa
jarraitzen duela dirudi.
Handiosa da, baina emakumeak guztiz
baztertuak izan dira.
Eta hitzaldi bat ematen ari nintzen,
2015ean, sufragistei buruz --
Ziur naiz ezagutzen dituzuela
emakumeek Britainian bozkatzeko
eskubidea izan zezaten hain gogor
borrokatu zuten emakume miresgarri haiek.
Hau zuten leloa: "Ekintzak, ez hitzak."
Eta ene, lortu zuten,
zeren emakumeok izan ere
1928an bozkarako eskubidea lortu zuten.
Eta hitzaldi hau ematen ari nintzela,
eta hitz egiten ari nintzela,
ohartu ninten
ez nintzela historia ikasgaia
ematen ari;
hau ez zen amaitutako lan bat.
Oraindik asko dago egiteko gai honetan.
Adibidez, munduan ez dago inon
emakumeek gizonezkoen adinako
ordezkaritzarik boterean.
Begira diezaguien, azkar batean,
2016an Londreseko Burtsan
goieneko postuetan dauden 100 enpresei.
Goingo 100 enpresak:
Zenbat emakume daude zuzendaritzan?
Zazpi. Ados. Zazpi.
Ez dago hain gaizki.
Ohartzen zaren arte John izeneko
17 gizon daudela hor.
(Barreak)
John izeneko gizon gehiago daude
FTSE 100 enpresen zuzendaritzan
(Barreak)
emakumeak baino.
Eta 14 Dave daude.
(Barreak)
Ziur naiz Davek eta Johnek
lan bikaina egiten dutela.
(Barreak)
Ados. Zer axola du horrek?
Generoen arteko soldaten aldeari
buruzko gai korapilatsu hori.
Munduan ez da herrialderik non
emakumeek gizonek adina irabazten duten.
Eta hori ez da inoiz aldatuko
baldin eta goieneko zuzendaritzetan
emakume gehiago ez badaude.
Lege asko ditugu;
Britanian, Ordainsarien Berdintasunaren
Akata 1975ean onartu zen.
Hala ere, oraindik hainbat eta
hainbat emakumek
azaroaren hasieratik
urtearen amaiera arte,
lankideekin alderatuz gero,
funtsean lanean musutruk ariko direnak.
Hain zuzen ere, Munduko Ekonomia
Foruak aurreikusten du
emakumeek azkenik ordainsari bera
jasoko dutela
2133an!
Bai!
(Barreak)
Zenbaki negargarria da.
Eta hona egia:
aurkezpen hau eman aurreko egunean,
Munduko Ekonomia Foruak
zifra hori berrikusi egin zuen.
Eskerrak, zeren 2133 oso txarra da.
Ba al dakizue zer datara
zuzendu zuten?
2186.
(Barreak)
Bai. Beste 53 urte, ados?
Ez dugu ordainsari bera jasoko
nire biloben biloben bizitzan,
egungo sistemarekin jarraituz.
Eta nahikoa itxaron dut.
Nahikoa itxaron dut nire
lanbidean.
2016an Britaniako telebistako lehen
emakumea izan nintzen
telebistako lehiaketa bateko
aurkezle gisa.
Itzela, ezta? Zoragarria,
pozez gainezka nago.
Baina --
(Txaloak)
Baina, 2016! Lehena!
Telebista 80 urtez egon da!
(Barreak)
Esan daiteke telebista ez dela garrantzitsua,
baina sintomatikoa da, ezta?
2016an, NB enbaxadore berri baten
bila ari ziren
emakumeen ahalduntzea eta generoan
berdintasuna islatuko zuena;
eta nor hautatu zuten?
Wonder Woman.
Bai, marrazki bizidun bat, ados?
(Barreak)
Ez zegoean benetako emakume egokirik.
Botereko postuetan emakumek duten
ordezkaritza harritzeko moduko baxua da.
Hala da Kongresuan, eta benetan hala da
Britainiako Parlamentuan.
2015ean, Parlamenturako hautetsitako
gizonen kopurua
inoiz Parlamentuan egon den
emakume-kopurua baino handiago zen.
Eta zer axola du horrek?
Hona zergatia:
mahaian ez badaude --
literalki, Britainian, mahai inguruan
legeak sortzen laguntzen --
ez harritu emakumeen ikuspegia
bazter uzten bada.
Gazteentzat eredu bikaina da
emakume bat agintean ikustea.
2016an, Britainiak bigarren emakumezko
Lehen Ministroa izan du;
Theresa May boterera iritsi zen.
Kargura iritsi zen egunean
erronka bat jaso zuen:
gauza bakar bat egitea.
Egin gauza bakar bat
karguan zaren lehen 100 egunetan
Britainiako emakumeen bizitza
hobetuko duena.
Eta zer egin zuen? Ezer ez.
Ezer ez.
Lanpetuegia dagoelako mutilek
utzitako nahaspila garbitzen.
Emakumezko lider bat izan arren,
beti topatzen dute zeregin hobe bat
berdintasun-ezaren arazo korapilatsua
konpontzea baino.
Berdintasunaz axola balu bezala
dihardut. Axola al du?
Ea, begira diezaiegun STEM
industriei, ados?
STEM: Zientzia, Teknologia,
Ingeneritza eta Matematika.
Bizitzako arlo guztietan
garrantzitsuak diren gaiak.
Beirazko sabairik lodiena
eta hobekien dokumentatua
STEM industrietan dago.
Eta minbiziaren sendabidea
edo lurraren berotzeari konponbidea
aurrera egin ezin duen emakume
zientzilari gazte baten esku balego?
Beraz, hori guztiaz pentsatuz,
banekien "Ekintzak, ez hitzak"
egin behar nituela.
Eta nire lagun minarekin hitz egin nuen,
Britainiako kazetari bikaina,
Catherine Mayer,
eta nahiko tentelki --
uste dut ardoa tartean zela --
(Barreak)
Erabaki genuen
alderdi politiko bat sortzea.
Izan ere, hona gakoa:
emakumeak eta gizonak berdinak diren
leku bakarretakoa bozketa-ontzia da.
Ez genuen ideiarik
zertan ari ginen,
ez genekien zeinen zaila den alderdi
politiko bat abiaraztea.
Pentsatu nuen, "Ez da hain zaila izango,
gizonek urtetan egin badute."
(Barreak)
Eta, hasteko, "Emakumeen
Berdintasun Alderdia" deitu genion.
Eta zuzenean jendeak galdetzen zidan
"Zergatik izen hori?"
Eta nik, "Ez dakit,
garbi utzi nahi genuen."
(Barreak)
Ez nuen gure asmoak
sekretu izatea nahi, badakizu... --
(Barreak)
Zenbaitek diote: "Ezin diozu hori deitu!
Feministagia da!"
Ooo! Hitz beldurgarria! Aaa!
Ezin dut oroitu zenbat aldiz entzun
dudan norbait esaten
"Ez nazi feminista, baina..."
Eta beti pentsatzen dut
esaldian "baina" bat badago,
ez dela hain ederra izango.
Orduan, barrez lehertzeko galderak
jasotzen hasi nintzen,
"Zuen bularrekoak erreko al dituzue?"
Bai! Bularrekoak benetan gai
sukoiaz eginak baitaude.
(Laughter)
Horregatik doaz emakume guztiak
txinpartak botatzen oinez doazenean.
(Barreak)
Hona historia gehigarri bat zuentzat:
emakume bakar batek ez zuen bere
bularrekoa erre 60. hamarkadan.
Kazetari batek asmatutako istorioa da.
Eskerrak kazetaritza asko hobetu
dela orduz geroztik.
Beraz --
(Barreak)
Egitera gindoazena irratsaio bateko elkarrizketa
batean eman nuen jakitera,
eta zuzenean,
emailak jasotzen hasi ginen.
Hasieran, ehunka,
gero, milaka eta milaka,
Adin guztietakoak: oso gazteetatik
90 urtez gorakoetara,
eta ehunka gizon zoragarri.
Idatzi zutenek zioten:
"Nola lagun dezaket?
Joan al naiteke zuen bulegoetara?"
Ez geneukan bulegorik --
ez geneukan alderdirik!
Ez geneukan ezer.
Geneukan bakarra lagun-talde
trinko eta zoragarri bat zen
ahal zuten bezala, gau eta egun, pijaman,
emailei erantzuten saiatzen.
Oso lanpeturik ginen.
Gutako askok karrerak genituen,
askok seme-alabak,
baina emakumeek egiten duten
egin genuen, lana partekatu.
Eta ia bat-batean, adostu genituen
funtsezko zenbait gai.
Lehena: munduko lehen alderdia
izan nahi dugu
helburu nagusia
existitu beharrik ez izatea duena.
Ideia zoragarria da.
Joera politikorik ez duen lehen alderdi
politikoa izan nahi dugu.
Ezkertiarrak, eskuindarrak, erdikoa
nahi ditugu,
adin-talde guztietakoak.
Funtsa agenda soil batekin
lan egitea zelako:
eraman dezagun berdintasuna
bizitzako arlo guztiera,
eta amaitzen dugunean,
goazen etxera eta amaitu ditzagun
etxeko lanak.
(Barreak)
Eta politika egiteko modua aldatu
nahi dugu.
Ez dakit zuen herrietan
hau gertatzen den, baina
Britainian, bi alderdi nagusi ditugu.
Politikako dinosauroak dira.
Eta elkarri hitz egiteko modua
lotsagarria eta pozointsua da.
Ziur naiz ez duzuela inoiz halako
irainik izan zuenean --
(Barreak)
Edo gezurrik.
Ez al litzateke bikaina izango
politikari batek
"Badakizu, nire aurkariak arrazoi du.
Ikus dezagun elkarrekin lan eginez
lortzen dugun." esango balu.
(Txaloak)
Eta onar ditzagun emakume
gehiago politikan, ados?
Goazen emakume gehiago
politikan sartzera
hautagaiei doako haur-zaintza eskaintzen
dien alderdi bakarra izanda,
etxetik irten eta kanpaina egiteko
aukera izan dezaten.
(Txaloak)
10 hilabetetan,
70 sukurtsal baino gehiago
genituen EBan zehar.
Londreseko, Eskoziako eta Galesko
hauteskundeetan aurkeztu ginen
2016ko maiatzan.
20tik batek gure hautagaiari eman
zion bozka Londresko alkatetzarako.
Eta norgehiagokako gizonek jasotzen ari ginen
bozka-kopurua ikusirik,
ene-ene,
generoen arteko berdintasuna lortzeko
beharrari buruz hitz egiten hasi ziren.
(Txaloak)
Haurra nintzenetik agindu
didate aldaketa.
Beti iristear zegoen:
emakumeak eta gizonak
parez pare egongo ziren.
Jaso dudan bakarra hitz hutsak
eta etsipenak izan dira --
alderdi politiko bat sortzeko
adina etsipen.
Baina, hona nire gaurko ideia --
nire gaurko % 5a, ados?
Eta hau benetan ona da.
Gauza da, hori ez dela nahikoa.
Ez da nahikoa berdintasunaren alderdi politiko bat
herrialde bakarrean sortu izana.
Behar duguna paisaia politikoaren
aldaketa sismiko bat da.
Eta sortu dugun modeloaren
alderik onena
edonon balio dezakeela da.
Ameriketarako balio dezake,
Australiarako balio dezake,
Indiarako balio dezake.
Errezeta perfektua egin bagenu bezala da:
edonork egin dezake,
eta denentzak ona da.
Eta doan zabaldu nahi dugu.
Zer egin dugun jakin nahi baduzu,
doan emango dizugu.
Pentsa dezakezue mundu osoko
milioika emakume mugiaraziko bagenitu
esatera "Nahikoa da!"
politikako borroka tradizionalekin.
Esatera "Utzi mokoka egiteari,
egin dezagun lana elkarrekin."
Benetan mundua alda genezake.
Eta hori nahi dut.
(Txaloak)
Hori nahi dut ...
(Txaloak)
Hori nahi dut gure alabentzat,
eta gure semeentzat.
Zeren, berdintasuna denentzat
da ona.
Goazen denak, aktibatu gaitezen!
Gaozen mundua aldatzera!
Badakit egin dezakegula,
eta egin behar dugu!
(Txaloak)