WEBVTT 00:00:00.000 --> 00:00:02.096 Hilerokoa. 00:00:02.120 --> 00:00:03.496 Odola. 00:00:03.520 --> 00:00:04.720 Menstruazioa. 00:00:05.440 --> 00:00:07.016 Nazka. 00:00:07.040 --> 00:00:08.656 Sekretua. 00:00:08.680 --> 00:00:09.880 Ezkutua. 00:00:10.400 --> 00:00:11.600 Zergatik? NOTE Paragraph 00:00:12.760 --> 00:00:14.656 Prozesu biologiko naturala 00:00:14.680 --> 00:00:18.496 neska eta emakume guztiek hilero jasaten dutena 00:00:18.520 --> 00:00:20.696 beren bizitzaren erdian zehar. 00:00:20.720 --> 00:00:23.416 Biziki garrantzitsua den fenomenoa, 00:00:23.440 --> 00:00:27.640 horren menpe baitaude gure espeziearen biziraupena eta ugalketa. 00:00:28.480 --> 00:00:30.320 Baina tabutzat jotzen dugu. 00:00:31.160 --> 00:00:34.500 Ezeroso eta lotsatuta sentitzen gara horretaz jarduterakoan. NOTE Paragraph 00:00:35.840 --> 00:00:37.686 Lehenengo hilekoa izan nuenean, 00:00:37.686 --> 00:00:40.040 besteengandik ezkutatzeko esan zidaten -- 00:00:40.760 --> 00:00:42.710 baita nire aita eta nebarengandik ere. 00:00:43.640 --> 00:00:46.256 Geroago, atal hori testuliburuetan agertu zenean, 00:00:46.280 --> 00:00:48.616 biologia irakasleak hurrengo gaira egin zuen salto. NOTE Paragraph 00:00:48.640 --> 00:00:51.320 (Barreak) NOTE Paragraph 00:00:52.000 --> 00:00:53.680 Badakizue zer ikasi nuen? 00:00:54.360 --> 00:00:57.520 Horretaz mintzatzea lotsagarria dela. 00:00:58.080 --> 00:01:00.736 Nire gorputzaz lotsatzea ikasi nuen. 00:01:00.760 --> 00:01:03.816 Hilerokoa alde batera uzten ikasi nuen 00:01:03.840 --> 00:01:05.800 neska zintzoa izan nedin. NOTE Paragraph 00:01:06.440 --> 00:01:08.256 Indian egindako hainbat ikerketak 00:01:08.280 --> 00:01:13.016 erakusten dute hamar neskatik hiruk ez daukatela hilekoaren berri 00:01:13.040 --> 00:01:14.800 hilekoa lehenengo aldiz dutenean. 00:01:15.400 --> 00:01:17.516 Eta Rajastaneko toki batzuetan 00:01:17.516 --> 00:01:21.880 zifrak altuagoak dira: hamar neskatik bederatzi. 00:01:22.800 --> 00:01:26.746 Harrituko zinatekete jakinda ezagutu ditudan neska gehienek 00:01:26.746 --> 00:01:30.536 hilekoari buruz ezer ere ez zekitela lehenengo aldiz hilekoa izan zutenean. 00:01:30.560 --> 00:01:32.936 Odol minbizia zeukatela uste zuten 00:01:32.960 --> 00:01:34.560 eta handik gutxira hilko zirela. NOTE Paragraph 00:01:36.760 --> 00:01:39.696 Higienea arrisku-faktore garrantzitsua da 00:01:39.720 --> 00:01:42.280 ugal-aparatu infekzioei dagokienez. 00:01:43.040 --> 00:01:46.216 Baina, Indian, neska eta emakumeen %12k soilik dauzka 00:01:46.240 --> 00:01:50.000 menstruazio egunetan behar dituen higiene baliabideak. 00:01:50.840 --> 00:01:52.336 Kalkuluak egiten badituzue, 00:01:52.360 --> 00:01:57.456 %88k bide ez-higienikoak erabiltzen ditu hilerokoa daukanean. NOTE Paragraph 00:01:57.480 --> 00:01:58.680 Ni haietako bat nintzen. 00:01:59.880 --> 00:02:02.816 Garhwa izeneko hiri txiki batean hazi nintzen, Jharkhand-en, 00:02:02.840 --> 00:02:05.960 non konpresa bat erostea ere lotsagarritzat jotzen den. 00:02:06.840 --> 00:02:08.895 Hortaz, hilerokoa izaten hasi nintzenean, 00:02:08.919 --> 00:02:10.680 trapuak erabiltzen hasi nintzen. 00:02:12.560 --> 00:02:15.216 Garbitu eta berrerabili egiten nituen erabili ostean. 00:02:15.240 --> 00:02:16.496 Baina gordetzeko, 00:02:16.520 --> 00:02:19.136 toki ilun eta heze batean ezkutatzen nituen 00:02:19.160 --> 00:02:21.760 inork ere ez jakiteko hilerokoa neukala. 00:02:22.520 --> 00:02:25.136 Askotan garbitzearen ondorioz, trapuak laztu egiten ziren, 00:02:25.160 --> 00:02:28.160 eta negalak eta infekzioak izaten nituen erabiltzerakoan. NOTE Paragraph 00:02:28.880 --> 00:02:33.160 Bost urtez erabili nituen hiri hartatik joan nintzen arte. 00:02:35.640 --> 00:02:37.976 Hilekoak nire bizitzan sortu zuen beste arazo bat 00:02:38.000 --> 00:02:40.296 murriztapen sozialak izan ziren, 00:02:40.320 --> 00:02:44.656 hilerokoa daukaten neska eta emakumeei inposatzen zaizkienak. 00:02:44.680 --> 00:02:46.976 Uste dut guztiok ezagutzen dituzuela. 00:02:47.000 --> 00:02:49.960 Hala ere, zerrendatu egingo ditut ezagutzen ez dituzuenontzat. NOTE Paragraph 00:02:50.720 --> 00:02:53.200 Ezin nituen ozpinetako pepinoak ukitu edo jan. 00:02:53.840 --> 00:02:58.696 Sofan edo familiakoen oheetan esertzea debekatuta neukan. 00:02:58.720 --> 00:03:01.176 Hileko bakoitzaren ostean izarak garbitu behar nituen, 00:03:01.200 --> 00:03:03.136 nahiz eta garbi egon. 00:03:03.160 --> 00:03:04.976 Pertsona zikintzat jotzen ninduten 00:03:05.000 --> 00:03:09.800 eta ez zidaten uzten objektu erlijiosoak gurtzen edo ukitzen. 00:03:10.880 --> 00:03:13.096 Tenpluen kanpoaldean kartelak daude 00:03:13.120 --> 00:03:15.560 hilekoa daukatenei sartzen uzten ez dietenak. NOTE Paragraph 00:03:17.080 --> 00:03:18.456 Modu ironikoan, 00:03:18.480 --> 00:03:21.296 gehienetan emakume edadetuena da 00:03:21.320 --> 00:03:25.760 murriztapen horiek inposatzen dizkiena familiako neska gazteenei. 00:03:26.360 --> 00:03:30.536 Azken finean, murriztapen horiek onartzen hazi dira haiek. 00:03:30.560 --> 00:03:33.576 Eta ez denez inolako esku-hartzerik egon, 00:03:33.600 --> 00:03:35.616 mitoak eta ideia okerrak dira 00:03:35.640 --> 00:03:38.240 belaunaldiz belaunaldi zabaldu direnak. NOTE Paragraph 00:03:39.240 --> 00:03:41.096 Arlo horretan lanean ibili naizen urteetan, 00:03:41.120 --> 00:03:42.616 istorioak ezagutu ditut 00:03:42.640 --> 00:03:46.256 non neskek besteengandik banatuta jan eta beren platerak bereizita garbitu behar zituzten. 00:03:46.280 --> 00:03:48.616 Ez diete bainatzen uzten hilekoa dutenean, 00:03:48.640 --> 00:03:52.720 eta, etxe batzuetan, familiako kideengandik isolatzen dituzte. 00:03:53.720 --> 00:03:57.256 Indiako neska eta emakumeen %85 inguruk 00:03:57.280 --> 00:04:02.600 ohitura murriztatzaile bat edo gehiago jasaten zuen hilero. 00:04:03.320 --> 00:04:04.856 Imagina dezakezue zer eragin daukan 00:04:04.880 --> 00:04:07.840 neska gazte baten autoestimuan eta konfiantzan? 00:04:08.720 --> 00:04:11.456 Horrek sortzen duen trauma psikologikoa, 00:04:11.480 --> 00:04:14.056 bere izaerari eragiten diona, 00:04:14.080 --> 00:04:15.816 jarduera akademikoari, 00:04:15.840 --> 00:04:20.480 eta haztearen alderdi guztiei lehenengo heziketa-urteetan? NOTE Paragraph 00:04:21.760 --> 00:04:25.800 Erlijioari jarraituz bete nituen ohitura murriztatzaileak 13 urtez, 00:04:26.400 --> 00:04:28.776 nire bikote Tuhinekin izandako eztabaida batek 00:04:28.800 --> 00:04:31.360 hilekoarekiko nuen jarrera betirako aldatu zuen arte. 00:04:32.280 --> 00:04:37.736 2009an, Tuhin eta biok graduondoko diseinu ikasketetan ari ginen. 00:04:37.760 --> 00:04:39.416 Maitemindu ginen 00:04:39.440 --> 00:04:41.880 eta gustora hitz egiten nuen hilekoari buruz berarekin. 00:04:42.640 --> 00:04:44.560 Tuhinek ezer gutxi zekien. NOTE Paragraph 00:04:45.520 --> 00:04:47.800 (Barreak) NOTE Paragraph 00:04:51.800 --> 00:04:55.416 Harritu egin zen jakitean neskek karranpa mingarriak jasaten ditugula 00:04:55.440 --> 00:04:56.856 eta hilero odola izaten dugula. NOTE Paragraph 00:04:56.880 --> 00:04:58.976 (Barreak) NOTE Paragraph 00:04:59.000 --> 00:05:00.496 Bai. 00:05:00.520 --> 00:05:02.296 Aho zabalik geratu zen jakitean 00:05:02.320 --> 00:05:07.120 zer nolako arauak inposatzen dizkieten hilekoa duten neska eta emakumeei 00:05:07.120 --> 00:05:10.120 beren familiek eta gizarteek. 00:05:10.120 --> 00:05:12.176 Karranpen mina baretzen laguntzeko, 00:05:12.200 --> 00:05:16.000 Interneten bilatu eta hilekoaren inguruko gauza gehiago ikasten zituen. 00:05:16.600 --> 00:05:18.336 Aurkitutakoa kontatzen zidanean, 00:05:18.360 --> 00:05:21.360 neuk ere ezer gutxi nekiela konturatzen nintzen. 00:05:21.960 --> 00:05:25.080 Eta nituen uste asko mitoak besterik ez zirela. NOTE Paragraph 00:05:26.360 --> 00:05:27.896 Orduan nire buruari galdetu nion: 00:05:27.920 --> 00:05:30.256 guk, hezkuntza ona jasota 00:05:30.280 --> 00:05:32.376 horren informazio kaskarra badugu, 00:05:32.400 --> 00:05:36.400 informazio okerra daukaten milioika neska egongo dira. 00:05:37.760 --> 00:05:38.976 Aztertzeko -- 00:05:39.000 --> 00:05:42.756 arazoa hobe ulertzeko, urtebeteko ikerketari ekin nion 00:05:42.756 --> 00:05:47.950 hilekoarekiko kontzientzia eza eta arazoaren jatorria aztertzeko. NOTE Paragraph 00:05:47.960 --> 00:05:52.720 Hilekoaren informazio eza eta uste okerrak 00:05:52.720 --> 00:05:55.710 landa eremuko fenomenoa direla uste ohi den arren, 00:05:55.710 --> 00:05:59.936 hirietako fenomenoa ere badela ikusi nuen ikertzerakoan. 00:05:59.960 --> 00:06:04.320 Eta baita ondo hezitako hiriko jendearena ere. 00:06:05.280 --> 00:06:07.776 Hainbat guraso eta irakaslerekin hitz egiterakoan, 00:06:07.800 --> 00:06:13.096 konturatu nintzen haietako askok hilekoen berri eman nahi zietela neskei 00:06:13.120 --> 00:06:15.760 hilekoaren zikloa hasi aurretik. 00:06:16.840 --> 00:06:18.056 Eta -- 00:06:18.080 --> 00:06:21.616 baina haiek ere ez zeukaten baliabide egokirik. 00:06:21.640 --> 00:06:22.896 Eta tabu bat denez gero, 00:06:22.920 --> 00:06:25.960 inhibituta eta lotsatuta sentitzen dira horri buruz mintzatzerakoan. NOTE Paragraph 00:06:26.840 --> 00:06:31.456 Neskek hamaika urte ingururekin izaten dute hilekoa lehen aldiz, 00:06:31.480 --> 00:06:33.096 baina gure hezkuntza curriculumean 00:06:33.120 --> 00:06:36.920 hamahiru edo hamalau urte dituztenean ikasten dute hilerokoen inguruan. 00:06:37.800 --> 00:06:39.360 Eta tabu bat denez gero, 00:06:40.000 --> 00:06:43.440 irakasleek gaia atzean utzi eta hurrengoari ekiten diote. NOTE Paragraph 00:06:44.840 --> 00:06:49.096 Hortaz, eskolan ez dute hilekoaren inguruan ikasten, 00:06:49.120 --> 00:06:51.256 gurasoek ez dute horri buruz hitz egiten. 00:06:51.280 --> 00:06:52.680 Nora jotzen dute neskek? 00:06:53.680 --> 00:06:56.520 Duela bi hamarkada eta gaur egun -- 00:06:57.120 --> 00:06:58.400 ez da deus aldatu. 00:07:00.120 --> 00:07:02.940 Aurkitutakoa Tuhini erakutsi nion eta zera pentsatu genuen: 00:07:02.960 --> 00:07:04.576 zerbait sortuko bagenu 00:07:04.600 --> 00:07:09.176 neskek beren kabuz menstruazioa zer den ulertzeko -- 00:07:09.200 --> 00:07:13.416 eta guraso eta irakasleei lagunduko dien zerbait 00:07:13.440 --> 00:07:16.360 gazteekin hilekoaz eroso jardun dezaten? NOTE Paragraph 00:07:17.840 --> 00:07:19.456 Ikerketan 00:07:19.480 --> 00:07:21.456 istorio asko bildu nituen. 00:07:21.480 --> 00:07:26.160 Neskek hilekoa zutenean izandako esperientzien istorioak ziren. 00:07:26.800 --> 00:07:30.056 Istorio horiek kuriositatea eta interesa piztuko zituzten neskengan 00:07:30.080 --> 00:07:34.016 menstruazioari buruz hitz egin zezaten beren ingurukoekin. 00:07:34.040 --> 00:07:35.496 Hori zen nahi genuena. 00:07:35.520 --> 00:07:38.856 Neskengan kuriositatea piztuko zuen zeozer nahi genuen 00:07:38.880 --> 00:07:41.056 eta horren inguruan ikastera bideratuko ziutena. 00:07:41.080 --> 00:07:44.240 Hilerokoen inguruan irakasteko erabili nahi genituen. NOTE Paragraph 00:07:45.360 --> 00:07:48.456 Beraz, komiki bat sortzea erabaki genuen, 00:07:48.480 --> 00:07:51.736 non pertsonaiek istorio horiek antzezten dituzten 00:07:51.760 --> 00:07:55.640 eta, hala, neskek hilekoari buruz era entretenigarrian ikasten dute. 00:07:56.360 --> 00:07:59.376 Neskak pubertaroaren faseetan irudikatzeko, 00:07:59.400 --> 00:08:01.040 hiru pertsonaia ditugu: 00:08:01.560 --> 00:08:04.736 Pinki, oraindik hilekorik izan ez duena; 00:08:04.760 --> 00:08:08.256 Jiya, narrazioan hilekoarekin hasten dena; 00:08:08.280 --> 00:08:11.536 eta Mira, jada hilekoa izan duena. 00:08:11.560 --> 00:08:13.976 Laugarren pertsonaia bat dago, Priya Didi. 00:08:14.000 --> 00:08:17.536 Berari esker, haztearen hainbat aspektu 00:08:17.560 --> 00:08:19.360 eta hileko higienea ikasten dute neskek. NOTE Paragraph 00:08:20.455 --> 00:08:26.368 Liburua egiterakoan, kontuan izan genuen irudiak ezin zirela iraingarriak 00:08:26.380 --> 00:08:28.360 edota kulturarentzat kaltegarriak izan. 00:08:29.200 --> 00:08:33.056 Prototipoa ateratzerakoan, neskek liburua izugarri gogoko zutela ikusi genuen. 00:08:33.080 --> 00:08:34.456 Irakurtzeko gogoa zuten 00:08:34.480 --> 00:08:37.240 eta haien kabuz geroz eta gehiago jakin nahi zuten hilekoaz. 00:08:38.039 --> 00:08:39.510 Guraso eta irakasleek 00:08:39.510 --> 00:08:42.775 eroso hitz egiten zieten gaiaz neska gazteei liburua baliatuz, 00:08:42.799 --> 00:08:45.776 eta batzuetan mutilek ere irakurtzeko interesa erakutsi zuten. NOTE Paragraph 00:08:45.800 --> 00:08:47.936 (Barreak) NOTE Paragraph 00:08:47.960 --> 00:08:49.720 (Txaloak) NOTE Paragraph 00:08:51.840 --> 00:08:55.656 Komikiak ingurune bat sortzen lagundu zuen 00:08:55.680 --> 00:08:58.120 non menstruazioa jada ez zen tabua. 00:08:58.720 --> 00:09:02.776 Boluntarioetako askok prototipoa hartu zuten neskei erakusteko 00:09:02.800 --> 00:09:06.736 eta hilekoarekiko kontzientzia tailerrak egin zituzten Indiako bost eskualdetan. 00:09:06.760 --> 00:09:10.136 Boluntarioetako batek monje gazteei erakusteko hartu zuen 00:09:10.160 --> 00:09:12.376 eta Ladakheko monasterio honetara eraman zuen. NOTE Paragraph 00:09:12.400 --> 00:09:15.736 Liburuaren azken bertsioa egin genuen, "Menstrupedia Comic" izenekoa 00:09:15.760 --> 00:09:18.520 eta aurreko urteko irailean plazaratu genuen. 00:09:19.120 --> 00:09:20.496 Eta oraingoz, 00:09:20.520 --> 00:09:24.856 4.000 neska baino gehiagok liburu honekin ikasi du Indian eta -- NOTE Paragraph 00:09:24.880 --> 00:09:27.536 (Txaloak) NOTE Paragraph 00:09:27.560 --> 00:09:28.776 Eskerrik asko. NOTE Paragraph 00:09:28.800 --> 00:09:31.120 (Txaloak) NOTE Paragraph 00:09:34.240 --> 00:09:36.040 Eta baita 10 herrialde gehiagotan ere. 00:09:37.160 --> 00:09:40.176 Etengabe ari gara liburua beste hizkuntzetara itzultzen 00:09:40.200 --> 00:09:42.936 eta tokiko erakundeekin elkarlanean 00:09:42.960 --> 00:09:45.616 liburua hainbat herrialdetan eskuragarri izateko. NOTE Paragraph 00:09:45.640 --> 00:09:48.576 Indiako 15 eskolak 00:09:48.600 --> 00:09:52.016 hezkuntza curriculumean sartu dute liburua 00:09:52.040 --> 00:09:53.816 neskei hilekoaren inguruan irakasteko. NOTE Paragraph 00:09:53.840 --> 00:09:56.240 (Txaloak) NOTE Paragraph 00:10:00.440 --> 00:10:03.500 Txundituta nago ikusita nola 00:10:03.500 --> 00:10:09.936 boluntarioak, banakoak, gurasoak, irakasleak, eskola zuzendariak, 00:10:09.960 --> 00:10:11.456 batu diren 00:10:11.480 --> 00:10:15.736 eta nola zabaldu duten hilekoarekiko kontzientzia beren komunitateetan, 00:10:15.760 --> 00:10:19.456 ziurtatu dute neskek adin egokian izatea hilekoaren berri 00:10:19.480 --> 00:10:21.640 eta tabua hausten lagundu dute. NOTE Paragraph 00:10:23.040 --> 00:10:27.336 Amets egiten dudan etorkizunean hilekoa ez da madarikazio bat, 00:10:27.360 --> 00:10:28.896 ezta gaixotasun bat ere, 00:10:28.920 --> 00:10:31.360 neska baten bizitzako aldaketa pozgarria baizik. 00:10:32.120 --> 00:10:33.336 Eta -- NOTE Paragraph 00:10:33.360 --> 00:10:35.480 (Txaloak) NOTE Paragraph 00:10:37.960 --> 00:10:39.336 Gustatuko litzaidake 00:10:39.360 --> 00:10:43.256 hemen dauden guraso guztiei mesede txiki bat eskatuz bukatzea. NOTE Paragraph 00:10:43.280 --> 00:10:44.480 Guraso maiteok, 00:10:45.240 --> 00:10:47.456 hilerokoaz lotsatzen bazarete, 00:10:47.480 --> 00:10:49.696 zuen alabak ere lotsatuko dira. 00:10:49.720 --> 00:10:52.176 Izan zaitezte "hilerokoaren aldekoak", mesedez. NOTE Paragraph 00:10:52.237 --> 00:10:53.416 (Barreak) NOTE Paragraph 00:10:53.440 --> 00:10:54.656 Eskerrik asko. NOTE Paragraph 00:10:54.680 --> 00:10:57.403 (Txaloak)