1 00:00:00,000 --> 00:00:02,096 Hilerokoa. 2 00:00:02,120 --> 00:00:03,496 Odola. 3 00:00:03,520 --> 00:00:04,720 Menstruazioa. 4 00:00:05,440 --> 00:00:07,016 Nazka. 5 00:00:07,040 --> 00:00:08,656 Sekretua. 6 00:00:08,680 --> 00:00:09,880 Ezkutua. 7 00:00:10,400 --> 00:00:11,600 Zergatik? 8 00:00:12,760 --> 00:00:14,656 Prozesu biologiko naturala 9 00:00:14,680 --> 00:00:18,496 neska eta emakume guztiek hilero jasaten dutena 10 00:00:18,520 --> 00:00:20,696 beren bizitzaren erdian zehar. 11 00:00:20,720 --> 00:00:23,416 Biziki garrantzitsua den fenomenoa, 12 00:00:23,440 --> 00:00:27,640 horren menpe baitaude gure espeziearen biziraupena eta ugalketa. 13 00:00:28,480 --> 00:00:30,320 Baina tabutzat jotzen dugu. 14 00:00:31,160 --> 00:00:34,500 Ezeroso eta lotsatuta sentitzen gara horretaz jarduterakoan. 15 00:00:35,840 --> 00:00:37,686 Lehenengo hilekoa izan nuenean, 16 00:00:37,686 --> 00:00:40,040 besteengandik ezkutatzeko esan zidaten -- 17 00:00:40,760 --> 00:00:42,710 baita nire aita eta nebarengandik ere. 18 00:00:43,640 --> 00:00:46,256 Geroago, atal hori testuliburuetan agertu zenean, 19 00:00:46,280 --> 00:00:48,616 biologia irakasleak hurrengo gaira egin zuen salto. 20 00:00:48,640 --> 00:00:51,320 (Barreak) 21 00:00:52,000 --> 00:00:53,680 Badakizue zer ikasi nuen? 22 00:00:54,360 --> 00:00:57,520 Horretaz mintzatzea lotsagarria dela. 23 00:00:58,080 --> 00:01:00,736 Nire gorputzaz lotsatzea ikasi nuen. 24 00:01:00,760 --> 00:01:03,816 Hilerokoa alde batera uzten ikasi nuen 25 00:01:03,840 --> 00:01:05,800 neska zintzoa izan nedin. 26 00:01:06,440 --> 00:01:08,256 Indian egindako hainbat ikerketak 27 00:01:08,280 --> 00:01:13,016 erakusten dute hamar neskatik hiruk ez daukatela hilekoaren berri 28 00:01:13,040 --> 00:01:14,800 hilekoa lehenengo aldiz dutenean. 29 00:01:15,400 --> 00:01:17,516 Eta Rajastaneko toki batzuetan 30 00:01:17,516 --> 00:01:21,880 zifrak altuagoak dira: hamar neskatik bederatzi. 31 00:01:22,800 --> 00:01:26,746 Harrituko zinatekete jakinda ezagutu ditudan neska gehienek 32 00:01:26,746 --> 00:01:30,536 hilekoari buruz ezer ere ez zekitela lehenengo aldiz hilekoa izan zutenean. 33 00:01:30,560 --> 00:01:32,936 Odol minbizia zeukatela uste zuten 34 00:01:32,960 --> 00:01:34,560 eta handik gutxira hilko zirela. 35 00:01:36,760 --> 00:01:39,696 Higienea arrisku-faktore garrantzitsua da 36 00:01:39,720 --> 00:01:42,280 ugal-aparatu infekzioei dagokienez. 37 00:01:43,040 --> 00:01:46,216 Baina, Indian, neska eta emakumeen %12k soilik dauzka 38 00:01:46,240 --> 00:01:50,000 menstruazio egunetan behar dituen higiene baliabideak. 39 00:01:50,840 --> 00:01:52,336 Kalkuluak egiten badituzue, 40 00:01:52,360 --> 00:01:57,456 %88k bide ez-higienikoak erabiltzen ditu hilerokoa daukanean. 41 00:01:57,480 --> 00:01:58,680 Ni haietako bat nintzen. 42 00:01:59,880 --> 00:02:02,816 Garhwa izeneko hiri txiki batean hazi nintzen, Jharkhand-en, 43 00:02:02,840 --> 00:02:05,960 non konpresa bat erostea ere lotsagarritzat jotzen den. 44 00:02:06,840 --> 00:02:08,895 Hortaz, hilerokoa izaten hasi nintzenean, 45 00:02:08,919 --> 00:02:10,680 trapuak erabiltzen hasi nintzen. 46 00:02:12,560 --> 00:02:15,216 Garbitu eta berrerabili egiten nituen erabili ostean. 47 00:02:15,240 --> 00:02:16,496 Baina gordetzeko, 48 00:02:16,520 --> 00:02:19,136 toki ilun eta heze batean ezkutatzen nituen 49 00:02:19,160 --> 00:02:21,760 inork ere ez jakiteko hilerokoa neukala. 50 00:02:22,520 --> 00:02:25,136 Askotan garbitzearen ondorioz, trapuak laztu egiten ziren, 51 00:02:25,160 --> 00:02:28,160 eta negalak eta infekzioak izaten nituen erabiltzerakoan. 52 00:02:28,880 --> 00:02:33,160 Bost urtez erabili nituen hiri hartatik joan nintzen arte. 53 00:02:35,640 --> 00:02:37,976 Hilekoak nire bizitzan sortu zuen beste arazo bat 54 00:02:38,000 --> 00:02:40,296 murriztapen sozialak izan ziren, 55 00:02:40,320 --> 00:02:44,656 hilerokoa daukaten neska eta emakumeei inposatzen zaizkienak. 56 00:02:44,680 --> 00:02:46,976 Uste dut guztiok ezagutzen dituzuela. 57 00:02:47,000 --> 00:02:49,960 Hala ere, zerrendatu egingo ditut ezagutzen ez dituzuenontzat. 58 00:02:50,720 --> 00:02:53,200 Ezin nituen ozpinetako pepinoak ukitu edo jan. 59 00:02:53,840 --> 00:02:58,696 Sofan edo familiakoen oheetan esertzea debekatuta neukan. 60 00:02:58,720 --> 00:03:01,176 Hileko bakoitzaren ostean izarak garbitu behar nituen, 61 00:03:01,200 --> 00:03:03,136 nahiz eta garbi egon. 62 00:03:03,160 --> 00:03:04,976 Pertsona zikintzat jotzen ninduten 63 00:03:05,000 --> 00:03:09,800 eta ez zidaten uzten objektu erlijiosoak gurtzen edo ukitzen. 64 00:03:10,880 --> 00:03:13,096 Tenpluen kanpoaldean kartelak daude 65 00:03:13,120 --> 00:03:15,560 hilekoa daukatenei sartzen uzten ez dietenak. 66 00:03:17,080 --> 00:03:18,456 Modu ironikoan, 67 00:03:18,480 --> 00:03:21,296 gehienetan emakume edadetuena da 68 00:03:21,320 --> 00:03:25,760 murriztapen horiek inposatzen dizkiena familiako neska gazteenei. 69 00:03:26,360 --> 00:03:30,536 Azken finean, murriztapen horiek onartzen hazi dira haiek. 70 00:03:30,560 --> 00:03:33,576 Eta ez denez inolako esku-hartzerik egon, 71 00:03:33,600 --> 00:03:35,616 mitoak eta ideia okerrak dira 72 00:03:35,640 --> 00:03:38,240 belaunaldiz belaunaldi zabaldu direnak. 73 00:03:39,240 --> 00:03:41,096 Arlo horretan lanean ibili naizen urteetan, 74 00:03:41,120 --> 00:03:42,616 istorioak ezagutu ditut 75 00:03:42,640 --> 00:03:46,256 non neskek besteengandik banatuta jan eta beren platerak bereizita garbitu behar zituzten. 76 00:03:46,280 --> 00:03:48,616 Ez diete bainatzen uzten hilekoa dutenean, 77 00:03:48,640 --> 00:03:52,720 eta, etxe batzuetan, familiako kideengandik isolatzen dituzte. 78 00:03:53,720 --> 00:03:57,256 Indiako neska eta emakumeen %85 inguruk 79 00:03:57,280 --> 00:04:02,600 ohitura murriztatzaile bat edo gehiago jasaten zuen hilero. 80 00:04:03,320 --> 00:04:04,856 Imagina dezakezue zer eragin daukan 81 00:04:04,880 --> 00:04:07,840 neska gazte baten autoestimuan eta konfiantzan? 82 00:04:08,720 --> 00:04:11,456 Horrek sortzen duen trauma psikologikoa, 83 00:04:11,480 --> 00:04:14,056 bere izaerari eragiten diona, 84 00:04:14,080 --> 00:04:15,816 jarduera akademikoari, 85 00:04:15,840 --> 00:04:20,480 eta haztearen alderdi guztiei lehenengo heziketa-urteetan? 86 00:04:21,760 --> 00:04:25,800 Erlijioari jarraituz bete nituen ohitura murriztatzaileak 13 urtez, 87 00:04:26,400 --> 00:04:28,776 nire bikote Tuhinekin izandako eztabaida batek 88 00:04:28,800 --> 00:04:31,360 hilekoarekiko nuen jarrera betirako aldatu zuen arte. 89 00:04:32,280 --> 00:04:37,736 2009an, Tuhin eta biok graduondoko diseinu ikasketetan ari ginen. 90 00:04:37,760 --> 00:04:39,416 Maitemindu ginen 91 00:04:39,440 --> 00:04:41,880 eta gustora hitz egiten nuen hilekoari buruz berarekin. 92 00:04:42,640 --> 00:04:44,560 Tuhinek ezer gutxi zekien. 93 00:04:45,520 --> 00:04:47,800 (Barreak) 94 00:04:51,800 --> 00:04:55,416 Harritu egin zen jakitean neskek karranpa mingarriak jasaten ditugula 95 00:04:55,440 --> 00:04:56,856 eta hilero odola izaten dugula. 96 00:04:56,880 --> 00:04:58,976 (Barreak) 97 00:04:59,000 --> 00:05:00,496 Bai. 98 00:05:00,520 --> 00:05:02,296 Aho zabalik geratu zen jakitean 99 00:05:02,320 --> 00:05:07,120 zer nolako arauak inposatzen dizkieten hilekoa duten neska eta emakumeei 100 00:05:07,120 --> 00:05:10,120 beren familiek eta gizarteek. 101 00:05:10,120 --> 00:05:12,176 Karranpen mina baretzen laguntzeko, 102 00:05:12,200 --> 00:05:16,000 Interneten bilatu eta hilekoaren inguruko gauza gehiago ikasten zituen. 103 00:05:16,600 --> 00:05:18,336 Aurkitutakoa kontatzen zidanean, 104 00:05:18,360 --> 00:05:21,360 neuk ere ezer gutxi nekiela konturatzen nintzen. 105 00:05:21,960 --> 00:05:25,080 Eta nituen uste asko mitoak besterik ez zirela. 106 00:05:26,360 --> 00:05:27,896 Orduan nire buruari galdetu nion: 107 00:05:27,920 --> 00:05:30,256 guk, hezkuntza ona jasota 108 00:05:30,280 --> 00:05:32,376 horren informazio kaskarra badugu, 109 00:05:32,400 --> 00:05:36,400 informazio okerra daukaten milioika neska egongo dira. 110 00:05:37,760 --> 00:05:38,976 Aztertzeko -- 111 00:05:39,000 --> 00:05:42,756 arazoa hobe ulertzeko, urtebeteko ikerketari ekin nion 112 00:05:42,756 --> 00:05:47,950 hilekoarekiko kontzientzia eza eta arazoaren jatorria aztertzeko. 113 00:05:47,960 --> 00:05:52,720 Hilekoaren informazio eza eta uste okerrak 114 00:05:52,720 --> 00:05:55,710 landa eremuko fenomenoa direla uste ohi den arren, 115 00:05:55,710 --> 00:05:59,936 hirietako fenomenoa ere badela ikusi nuen ikertzerakoan. 116 00:05:59,960 --> 00:06:04,320 Eta baita ondo hezitako hiriko jendearena ere. 117 00:06:05,280 --> 00:06:07,776 Hainbat guraso eta irakaslerekin hitz egiterakoan, 118 00:06:07,800 --> 00:06:13,096 konturatu nintzen haietako askok hilekoen berri eman nahi zietela neskei 119 00:06:13,120 --> 00:06:15,760 hilekoaren zikloa hasi aurretik. 120 00:06:16,840 --> 00:06:18,056 Eta -- 121 00:06:18,080 --> 00:06:21,616 baina haiek ere ez zeukaten baliabide egokirik. 122 00:06:21,640 --> 00:06:22,896 Eta tabu bat denez gero, 123 00:06:22,920 --> 00:06:25,960 inhibituta eta lotsatuta sentitzen dira horri buruz mintzatzerakoan. 124 00:06:26,840 --> 00:06:31,456 Neskek hamaika urte ingururekin izaten dute hilekoa lehen aldiz, 125 00:06:31,480 --> 00:06:33,096 baina gure hezkuntza curriculumean 126 00:06:33,120 --> 00:06:36,920 hamahiru edo hamalau urte dituztenean ikasten dute hilerokoen inguruan. 127 00:06:37,800 --> 00:06:39,360 Eta tabu bat denez gero, 128 00:06:40,000 --> 00:06:43,440 irakasleek gaia atzean utzi eta hurrengoari ekiten diote. 129 00:06:44,840 --> 00:06:49,096 Hortaz, eskolan ez dute hilekoaren inguruan ikasten, 130 00:06:49,120 --> 00:06:51,256 gurasoek ez dute horri buruz hitz egiten. 131 00:06:51,280 --> 00:06:52,680 Nora jotzen dute neskek? 132 00:06:53,680 --> 00:06:56,520 Duela bi hamarkada eta gaur egun -- 133 00:06:57,120 --> 00:06:58,400 ez da deus aldatu. 134 00:07:00,120 --> 00:07:02,940 Aurkitutakoa Tuhini erakutsi nion eta zera pentsatu genuen: 135 00:07:02,960 --> 00:07:04,576 zerbait sortuko bagenu 136 00:07:04,600 --> 00:07:09,176 neskek beren kabuz menstruazioa zer den ulertzeko -- 137 00:07:09,200 --> 00:07:13,416 eta guraso eta irakasleei lagunduko dien zerbait 138 00:07:13,440 --> 00:07:16,360 gazteekin hilekoaz eroso jardun dezaten? 139 00:07:17,840 --> 00:07:19,456 Ikerketan 140 00:07:19,480 --> 00:07:21,456 istorio asko bildu nituen. 141 00:07:21,480 --> 00:07:26,160 Neskek hilekoa zutenean izandako esperientzien istorioak ziren. 142 00:07:26,800 --> 00:07:30,056 Istorio horiek kuriositatea eta interesa piztuko zituzten neskengan 143 00:07:30,080 --> 00:07:34,016 menstruazioari buruz hitz egin zezaten beren ingurukoekin. 144 00:07:34,040 --> 00:07:35,496 Hori zen nahi genuena. 145 00:07:35,520 --> 00:07:38,856 Neskengan kuriositatea piztuko zuen zeozer nahi genuen 146 00:07:38,880 --> 00:07:41,056 eta horren inguruan ikastera bideratuko ziutena. 147 00:07:41,080 --> 00:07:44,240 Hilerokoen inguruan irakasteko erabili nahi genituen. 148 00:07:45,360 --> 00:07:48,456 Beraz, komiki bat sortzea erabaki genuen, 149 00:07:48,480 --> 00:07:51,736 non pertsonaiek istorio horiek antzezten dituzten 150 00:07:51,760 --> 00:07:55,640 eta, hala, neskek hilekoari buruz era entretenigarrian ikasten dute. 151 00:07:56,360 --> 00:07:59,376 Neskak pubertaroaren faseetan irudikatzeko, 152 00:07:59,400 --> 00:08:01,040 hiru pertsonaia ditugu: 153 00:08:01,560 --> 00:08:04,736 Pinki, oraindik hilekorik izan ez duena; 154 00:08:04,760 --> 00:08:08,256 Jiya, narrazioan hilekoarekin hasten dena; 155 00:08:08,280 --> 00:08:11,536 eta Mira, jada hilekoa izan duena. 156 00:08:11,560 --> 00:08:13,976 Laugarren pertsonaia bat dago, Priya Didi. 157 00:08:14,000 --> 00:08:17,536 Berari esker, haztearen hainbat aspektu 158 00:08:17,560 --> 00:08:19,360 eta hileko higienea ikasten dute neskek. 159 00:08:20,455 --> 00:08:26,368 Liburua egiterakoan, kontuan izan genuen irudiak ezin zirela iraingarriak 160 00:08:26,380 --> 00:08:28,360 edota kulturarentzat kaltegarriak izan. 161 00:08:29,200 --> 00:08:33,056 Prototipoa ateratzerakoan, neskek liburua izugarri gogoko zutela ikusi genuen. 162 00:08:33,080 --> 00:08:34,456 Irakurtzeko gogoa zuten 163 00:08:34,480 --> 00:08:37,240 eta haien kabuz geroz eta gehiago jakin nahi zuten hilekoaz. 164 00:08:38,039 --> 00:08:39,510 Guraso eta irakasleek 165 00:08:39,510 --> 00:08:42,775 eroso hitz egiten zieten gaiaz neska gazteei liburua baliatuz, 166 00:08:42,799 --> 00:08:45,776 eta batzuetan mutilek ere irakurtzeko interesa erakutsi zuten. 167 00:08:45,800 --> 00:08:47,936 (Barreak) 168 00:08:47,960 --> 00:08:49,720 (Txaloak) 169 00:08:51,840 --> 00:08:55,656 Komikiak ingurune bat sortzen lagundu zuen 170 00:08:55,680 --> 00:08:58,120 non menstruazioa jada ez zen tabua. 171 00:08:58,720 --> 00:09:02,776 Boluntarioetako askok prototipoa hartu zuten neskei erakusteko 172 00:09:02,800 --> 00:09:06,736 eta hilekoarekiko kontzientzia tailerrak egin zituzten Indiako bost eskualdetan. 173 00:09:06,760 --> 00:09:10,136 Boluntarioetako batek monje gazteei erakusteko hartu zuen 174 00:09:10,160 --> 00:09:12,376 eta Ladakheko monasterio honetara eraman zuen. 175 00:09:12,400 --> 00:09:15,736 Liburuaren azken bertsioa egin genuen, "Menstrupedia Comic" izenekoa 176 00:09:15,760 --> 00:09:18,520 eta aurreko urteko irailean plazaratu genuen. 177 00:09:19,120 --> 00:09:20,496 Eta oraingoz, 178 00:09:20,520 --> 00:09:24,856 4.000 neska baino gehiagok liburu honekin ikasi du Indian eta -- 179 00:09:24,880 --> 00:09:27,536 (Txaloak) 180 00:09:27,560 --> 00:09:28,776 Eskerrik asko. 181 00:09:28,800 --> 00:09:31,120 (Txaloak) 182 00:09:34,240 --> 00:09:36,040 Eta baita 10 herrialde gehiagotan ere. 183 00:09:37,160 --> 00:09:40,176 Etengabe ari gara liburua beste hizkuntzetara itzultzen 184 00:09:40,200 --> 00:09:42,936 eta tokiko erakundeekin elkarlanean 185 00:09:42,960 --> 00:09:45,616 liburua hainbat herrialdetan eskuragarri izateko. 186 00:09:45,640 --> 00:09:48,576 Indiako 15 eskolak 187 00:09:48,600 --> 00:09:52,016 hezkuntza curriculumean sartu dute liburua 188 00:09:52,040 --> 00:09:53,816 neskei hilekoaren inguruan irakasteko. 189 00:09:53,840 --> 00:09:56,240 (Txaloak) 190 00:10:00,440 --> 00:10:03,500 Txundituta nago ikusita nola 191 00:10:03,500 --> 00:10:09,936 boluntarioak, banakoak, gurasoak, irakasleak, eskola zuzendariak, 192 00:10:09,960 --> 00:10:11,456 batu diren 193 00:10:11,480 --> 00:10:15,736 eta nola zabaldu duten hilekoarekiko kontzientzia beren komunitateetan, 194 00:10:15,760 --> 00:10:19,456 ziurtatu dute neskek adin egokian izatea hilekoaren berri 195 00:10:19,480 --> 00:10:21,640 eta tabua hausten lagundu dute. 196 00:10:23,040 --> 00:10:27,336 Amets egiten dudan etorkizunean hilekoa ez da madarikazio bat, 197 00:10:27,360 --> 00:10:28,896 ezta gaixotasun bat ere, 198 00:10:28,920 --> 00:10:31,360 neska baten bizitzako aldaketa pozgarria baizik. 199 00:10:32,120 --> 00:10:33,336 Eta -- 200 00:10:33,360 --> 00:10:35,480 (Txaloak) 201 00:10:37,960 --> 00:10:39,336 Gustatuko litzaidake 202 00:10:39,360 --> 00:10:43,256 hemen dauden guraso guztiei mesede txiki bat eskatuz bukatzea. 203 00:10:43,280 --> 00:10:44,480 Guraso maiteok, 204 00:10:45,240 --> 00:10:47,456 hilerokoaz lotsatzen bazarete, 205 00:10:47,480 --> 00:10:49,696 zuen alabak ere lotsatuko dira. 206 00:10:49,720 --> 00:10:52,176 Izan zaitezte "hilerokoaren aldekoak", mesedez. 207 00:10:52,237 --> 00:10:53,416 (Barreak) 208 00:10:53,440 --> 00:10:54,656 Eskerrik asko. 209 00:10:54,680 --> 00:10:57,403 (Txaloak)