0:00:00.000,0:00:02.096 Hilerokoa. 0:00:02.120,0:00:03.496 Odola. 0:00:03.520,0:00:04.720 Menstruazioa. 0:00:05.440,0:00:07.016 Nazka. 0:00:07.040,0:00:08.656 Sekretua. 0:00:08.680,0:00:09.880 Ezkutua. 0:00:10.400,0:00:11.600 Zergatik? 0:00:12.760,0:00:14.656 Prozesu biologiko naturala 0:00:14.680,0:00:18.496 neska eta emakume guztiek[br]hilero jasaten dutena 0:00:18.520,0:00:20.696 beren bizitzaren erdian zehar. 0:00:20.720,0:00:23.416 Biziki garrantzitsua den fenomenoa, 0:00:23.440,0:00:27.640 horren menpe baitaude[br]gure espeziearen biziraupena eta ugalketa. 0:00:28.480,0:00:30.320 Baina tabutzat jotzen dugu. 0:00:31.160,0:00:34.500 Ezeroso eta lotsatuta sentitzen gara[br]horretaz jarduterakoan. 0:00:35.840,0:00:37.686 Lehenengo hilekoa izan nuenean, 0:00:37.686,0:00:40.040 besteengandik ezkutatzeko[br]esan zidaten -- 0:00:40.760,0:00:42.710 baita nire aita eta nebarengandik ere. 0:00:43.640,0:00:46.256 Geroago, atal hori[br]testuliburuetan agertu zenean, 0:00:46.280,0:00:48.616 biologia irakasleak[br]hurrengo gaira egin zuen salto. 0:00:48.640,0:00:51.320 (Barreak) 0:00:52.000,0:00:53.680 Badakizue zer ikasi nuen? 0:00:54.360,0:00:57.520 Horretaz mintzatzea lotsagarria dela. 0:00:58.080,0:01:00.736 Nire gorputzaz lotsatzea ikasi nuen. 0:01:00.760,0:01:03.816 Hilerokoa alde batera uzten ikasi nuen 0:01:03.840,0:01:05.800 neska zintzoa izan nedin. 0:01:06.440,0:01:08.256 Indian egindako hainbat ikerketak 0:01:08.280,0:01:13.016 erakusten dute hamar neskatik hiruk[br]ez daukatela hilekoaren berri 0:01:13.040,0:01:14.800 hilekoa lehenengo aldiz dutenean. 0:01:15.400,0:01:17.516 Eta Rajastaneko toki batzuetan 0:01:17.516,0:01:21.880 zifrak altuagoak dira:[br]hamar neskatik bederatzi. 0:01:22.800,0:01:26.746 Harrituko zinatekete jakinda[br]ezagutu ditudan neska gehienek 0:01:26.746,0:01:30.536 hilekoari buruz ezer ere ez zekitela[br]lehenengo aldiz hilekoa izan zutenean. 0:01:30.560,0:01:32.936 Odol minbizia zeukatela uste zuten 0:01:32.960,0:01:34.560 eta handik gutxira hilko zirela. 0:01:36.760,0:01:39.696 Higienea arrisku-faktore garrantzitsua da 0:01:39.720,0:01:42.280 ugal-aparatu infekzioei dagokienez. 0:01:43.040,0:01:46.216 Baina, Indian, neska eta emakumeen[br]%12k soilik dauzka 0:01:46.240,0:01:50.000 menstruazio egunetan[br]behar dituen higiene baliabideak. 0:01:50.840,0:01:52.336 Kalkuluak egiten badituzue, 0:01:52.360,0:01:57.456 %88k bide ez-higienikoak erabiltzen ditu[br]hilerokoa daukanean. 0:01:57.480,0:01:58.680 Ni haietako bat nintzen. 0:01:59.880,0:02:02.816 Garhwa izeneko hiri txiki batean[br]hazi nintzen, Jharkhand-en, 0:02:02.840,0:02:05.960 non konpresa bat erostea ere[br]lotsagarritzat jotzen den. 0:02:06.840,0:02:08.895 Hortaz, hilerokoa izaten hasi nintzenean, 0:02:08.919,0:02:10.680 trapuak erabiltzen hasi nintzen. 0:02:12.560,0:02:15.216 Garbitu eta berrerabili egiten nituen[br]erabili ostean. 0:02:15.240,0:02:16.496 Baina gordetzeko, 0:02:16.520,0:02:19.136 toki ilun eta heze batean[br]ezkutatzen nituen 0:02:19.160,0:02:21.760 inork ere ez jakiteko[br]hilerokoa neukala. 0:02:22.520,0:02:25.136 Askotan garbitzearen ondorioz,[br]trapuak laztu egiten ziren, 0:02:25.160,0:02:28.160 eta negalak eta infekzioak izaten nituen[br]erabiltzerakoan. 0:02:28.880,0:02:33.160 Bost urtez erabili nituen[br]hiri hartatik joan nintzen arte. 0:02:35.640,0:02:37.976 Hilekoak nire bizitzan sortu zuen[br]beste arazo bat 0:02:38.000,0:02:40.296 murriztapen sozialak izan ziren, 0:02:40.320,0:02:44.656 hilerokoa daukaten neska eta emakumeei[br]inposatzen zaizkienak. 0:02:44.680,0:02:46.976 Uste dut guztiok ezagutzen dituzuela. 0:02:47.000,0:02:49.960 Hala ere, zerrendatu egingo ditut[br]ezagutzen ez dituzuenontzat. 0:02:50.720,0:02:53.200 Ezin nituen ozpinetako pepinoak[br]ukitu edo jan. 0:02:53.840,0:02:58.696 Sofan edo familiakoen oheetan esertzea[br]debekatuta neukan. 0:02:58.720,0:03:01.176 Hileko bakoitzaren ostean[br]izarak garbitu behar nituen, 0:03:01.200,0:03:03.136 nahiz eta garbi egon. 0:03:03.160,0:03:04.976 Pertsona zikintzat jotzen ninduten 0:03:05.000,0:03:09.800 eta ez zidaten uzten objektu erlijiosoak[br]gurtzen edo ukitzen. 0:03:10.880,0:03:13.096 Tenpluen kanpoaldean kartelak daude 0:03:13.120,0:03:15.560 hilekoa daukatenei[br]sartzen uzten ez dietenak. 0:03:17.080,0:03:18.456 Modu ironikoan, 0:03:18.480,0:03:21.296 gehienetan emakume edadetuena da 0:03:21.320,0:03:25.760 murriztapen horiek inposatzen dizkiena[br]familiako neska gazteenei. 0:03:26.360,0:03:30.536 Azken finean, murriztapen horiek[br]onartzen hazi dira haiek. 0:03:30.560,0:03:33.576 Eta ez denez inolako esku-hartzerik egon, 0:03:33.600,0:03:35.616 mitoak eta ideia okerrak dira 0:03:35.640,0:03:38.240 belaunaldiz belaunaldi[br]zabaldu direnak. 0:03:39.240,0:03:41.096 Arlo horretan lanean[br]ibili naizen urteetan, 0:03:41.120,0:03:42.616 istorioak ezagutu ditut 0:03:42.640,0:03:46.256 non neskek besteengandik banatuta jan[br]eta beren platerak bereizita garbitu behar zituzten. 0:03:46.280,0:03:48.616 Ez diete bainatzen uzten[br]hilekoa dutenean, 0:03:48.640,0:03:52.720 eta, etxe batzuetan,[br]familiako kideengandik isolatzen dituzte. 0:03:53.720,0:03:57.256 Indiako neska eta emakumeen %85 inguruk 0:03:57.280,0:04:02.600 ohitura murriztatzaile bat edo gehiago[br]jasaten zuen hilero. 0:04:03.320,0:04:04.856 Imagina dezakezue[br]zer eragin daukan 0:04:04.880,0:04:07.840 neska gazte baten[br]autoestimuan eta konfiantzan? 0:04:08.720,0:04:11.456 Horrek sortzen duen trauma psikologikoa, 0:04:11.480,0:04:14.056 bere izaerari eragiten diona, 0:04:14.080,0:04:15.816 jarduera akademikoari, 0:04:15.840,0:04:20.480 eta haztearen alderdi guztiei[br]lehenengo heziketa-urteetan? 0:04:21.760,0:04:25.800 Erlijioari jarraituz bete nituen[br]ohitura murriztatzaileak 13 urtez, 0:04:26.400,0:04:28.776 nire bikote Tuhinekin[br]izandako eztabaida batek 0:04:28.800,0:04:31.360 hilekoarekiko nuen jarrera[br]betirako aldatu zuen arte. 0:04:32.280,0:04:37.736 2009an, Tuhin eta biok[br]graduondoko diseinu ikasketetan ari ginen. 0:04:37.760,0:04:39.416 Maitemindu ginen 0:04:39.440,0:04:41.880 eta gustora hitz egiten nuen[br]hilekoari buruz berarekin. 0:04:42.640,0:04:44.560 Tuhinek ezer gutxi zekien. 0:04:45.520,0:04:47.800 (Barreak) 0:04:51.800,0:04:55.416 Harritu egin zen jakitean[br]neskek karranpa mingarriak jasaten ditugula 0:04:55.440,0:04:56.856 eta hilero odola izaten dugula. 0:04:56.880,0:04:58.976 (Barreak) 0:04:59.000,0:05:00.496 Bai. 0:05:00.520,0:05:02.296 Aho zabalik geratu zen jakitean 0:05:02.320,0:05:07.120 zer nolako arauak inposatzen dizkieten[br]hilekoa duten neska eta emakumeei 0:05:07.120,0:05:10.120 beren familiek eta gizarteek. 0:05:10.120,0:05:12.176 Karranpen mina baretzen laguntzeko, 0:05:12.200,0:05:16.000 Interneten bilatu eta hilekoaren inguruko[br]gauza gehiago ikasten zituen. 0:05:16.600,0:05:18.336 Aurkitutakoa kontatzen zidanean, 0:05:18.360,0:05:21.360 neuk ere ezer gutxi nekiela[br]konturatzen nintzen. 0:05:21.960,0:05:25.080 Eta nituen uste asko[br]mitoak besterik ez zirela. 0:05:26.360,0:05:27.896 Orduan nire buruari galdetu nion: 0:05:27.920,0:05:30.256 guk, hezkuntza ona jasota 0:05:30.280,0:05:32.376 horren informazio kaskarra badugu, 0:05:32.400,0:05:36.400 informazio okerra daukaten[br]milioika neska egongo dira. 0:05:37.760,0:05:38.976 Aztertzeko -- 0:05:39.000,0:05:42.756 arazoa hobe ulertzeko,[br]urtebeteko ikerketari ekin nion 0:05:42.756,0:05:47.950 hilekoarekiko kontzientzia eza[br]eta arazoaren jatorria aztertzeko. 0:05:47.960,0:05:52.720 Hilekoaren informazio eza eta uste okerrak 0:05:52.720,0:05:55.710 landa eremuko fenomenoa direla uste ohi den arren, 0:05:55.710,0:05:59.936 hirietako fenomenoa ere badela[br]ikusi nuen ikertzerakoan. 0:05:59.960,0:06:04.320 Eta baita ondo hezitako[br]hiriko jendearena ere. 0:06:05.280,0:06:07.776 Hainbat guraso eta irakaslerekin[br]hitz egiterakoan, 0:06:07.800,0:06:13.096 konturatu nintzen haietako askok[br]hilekoen berri eman nahi zietela neskei 0:06:13.120,0:06:15.760 hilekoaren zikloa hasi aurretik. 0:06:16.840,0:06:18.056 Eta -- 0:06:18.080,0:06:21.616 baina haiek ere[br]ez zeukaten baliabide egokirik. 0:06:21.640,0:06:22.896 Eta tabu bat denez gero, 0:06:22.920,0:06:25.960 inhibituta eta lotsatuta sentitzen dira[br]horri buruz mintzatzerakoan. 0:06:26.840,0:06:31.456 Neskek hamaika urte ingururekin[br]izaten dute hilekoa lehen aldiz, 0:06:31.480,0:06:33.096 baina gure hezkuntza curriculumean 0:06:33.120,0:06:36.920 hamahiru edo hamalau urte dituztenean[br]ikasten dute hilerokoen inguruan. 0:06:37.800,0:06:39.360 Eta tabu bat denez gero, 0:06:40.000,0:06:43.440 irakasleek gaia atzean utzi[br]eta hurrengoari ekiten diote. 0:06:44.840,0:06:49.096 Hortaz, eskolan ez dute[br]hilekoaren inguruan ikasten, 0:06:49.120,0:06:51.256 gurasoek ez dute horri buruz hitz egiten. 0:06:51.280,0:06:52.680 Nora jotzen dute neskek? 0:06:53.680,0:06:56.520 Duela bi hamarkada[br]eta gaur egun -- 0:06:57.120,0:06:58.400 ez da deus aldatu. 0:07:00.120,0:07:02.940 Aurkitutakoa Tuhini erakutsi nion[br]eta zera pentsatu genuen: 0:07:02.960,0:07:04.576 zerbait sortuko bagenu 0:07:04.600,0:07:09.176 neskek beren kabuz[br]menstruazioa zer den ulertzeko -- 0:07:09.200,0:07:13.416 eta guraso eta irakasleei lagunduko dien zerbait 0:07:13.440,0:07:16.360 gazteekin hilekoaz eroso jardun dezaten? 0:07:17.840,0:07:19.456 Ikerketan 0:07:19.480,0:07:21.456 istorio asko bildu nituen. 0:07:21.480,0:07:26.160 Neskek hilekoa zutenean izandako[br]esperientzien istorioak ziren. 0:07:26.800,0:07:30.056 Istorio horiek kuriositatea eta interesa[br]piztuko zituzten neskengan 0:07:30.080,0:07:34.016 menstruazioari buruz hitz egin zezaten[br]beren ingurukoekin. 0:07:34.040,0:07:35.496 Hori zen nahi genuena. 0:07:35.520,0:07:38.856 Neskengan kuriositatea piztuko zuen[br]zeozer nahi genuen 0:07:38.880,0:07:41.056 eta horren inguruan ikastera[br]bideratuko ziutena. 0:07:41.080,0:07:44.240 Hilerokoen inguruan irakasteko[br]erabili nahi genituen. 0:07:45.360,0:07:48.456 Beraz, komiki bat sortzea erabaki genuen, 0:07:48.480,0:07:51.736 non pertsonaiek istorio horiek[br]antzezten dituzten 0:07:51.760,0:07:55.640 eta, hala, neskek hilekoari buruz[br]era entretenigarrian ikasten dute. 0:07:56.360,0:07:59.376 Neskak pubertaroaren faseetan irudikatzeko, 0:07:59.400,0:08:01.040 hiru pertsonaia ditugu: 0:08:01.560,0:08:04.736 Pinki, oraindik hilekorik izan ez duena; 0:08:04.760,0:08:08.256 Jiya, narrazioan hilekoarekin hasten dena; 0:08:08.280,0:08:11.536 eta Mira, jada hilekoa izan duena. 0:08:11.560,0:08:13.976 Laugarren pertsonaia bat dago, Priya Didi. 0:08:14.000,0:08:17.536 Berari esker, haztearen hainbat aspektu 0:08:17.560,0:08:19.360 eta hileko higienea[br]ikasten dute neskek. 0:08:20.455,0:08:26.368 Liburua egiterakoan, kontuan izan genuen[br]irudiak ezin zirela iraingarriak 0:08:26.380,0:08:28.360 edota kulturarentzat kaltegarriak izan. 0:08:29.200,0:08:33.056 Prototipoa ateratzerakoan, neskek[br]liburua izugarri gogoko zutela ikusi genuen. 0:08:33.080,0:08:34.456 Irakurtzeko gogoa zuten 0:08:34.480,0:08:37.240 eta haien kabuz geroz eta gehiago[br]jakin nahi zuten hilekoaz. 0:08:38.039,0:08:39.510 Guraso eta irakasleek 0:08:39.510,0:08:42.775 eroso hitz egiten zieten gaiaz[br]neska gazteei liburua baliatuz, 0:08:42.799,0:08:45.776 eta batzuetan mutilek ere[br]irakurtzeko interesa erakutsi zuten. 0:08:45.800,0:08:47.936 (Barreak) 0:08:47.960,0:08:49.720 (Txaloak) 0:08:51.840,0:08:55.656 Komikiak ingurune bat sortzen lagundu zuen 0:08:55.680,0:08:58.120 non menstruazioa jada ez zen tabua. 0:08:58.720,0:09:02.776 Boluntarioetako askok[br]prototipoa hartu zuten neskei erakusteko 0:09:02.800,0:09:06.736 eta hilekoarekiko kontzientzia tailerrak[br]egin zituzten Indiako bost eskualdetan. 0:09:06.760,0:09:10.136 Boluntarioetako batek[br]monje gazteei erakusteko hartu zuen 0:09:10.160,0:09:12.376 eta Ladakheko monasterio honetara[br]eraman zuen. 0:09:12.400,0:09:15.736 Liburuaren azken bertsioa egin genuen,[br]"Menstrupedia Comic" izenekoa 0:09:15.760,0:09:18.520 eta aurreko urteko irailean plazaratu genuen. 0:09:19.120,0:09:20.496 Eta oraingoz, 0:09:20.520,0:09:24.856 4.000 neska baino gehiagok[br]liburu honekin ikasi du Indian eta -- 0:09:24.880,0:09:27.536 (Txaloak) 0:09:27.560,0:09:28.776 Eskerrik asko. 0:09:28.800,0:09:31.120 (Txaloak) 0:09:34.240,0:09:36.040 Eta baita 10 herrialde gehiagotan ere. 0:09:37.160,0:09:40.176 Etengabe ari gara[br]liburua beste hizkuntzetara itzultzen 0:09:40.200,0:09:42.936 eta tokiko erakundeekin elkarlanean 0:09:42.960,0:09:45.616 liburua hainbat herrialdetan[br]eskuragarri izateko. 0:09:45.640,0:09:48.576 Indiako 15 eskolak 0:09:48.600,0:09:52.016 hezkuntza curriculumean sartu dute liburua 0:09:52.040,0:09:53.816 neskei hilekoaren inguruan irakasteko. 0:09:53.840,0:09:56.240 (Txaloak) 0:10:00.440,0:10:03.500 Txundituta nago ikusita nola 0:10:03.500,0:10:09.936 boluntarioak, banakoak, gurasoak,[br]irakasleak, eskola zuzendariak, 0:10:09.960,0:10:11.456 batu diren 0:10:11.480,0:10:15.736 eta nola zabaldu duten[br]hilekoarekiko kontzientzia beren komunitateetan, 0:10:15.760,0:10:19.456 ziurtatu dute neskek adin egokian[br]izatea hilekoaren berri 0:10:19.480,0:10:21.640 eta tabua hausten lagundu dute. 0:10:23.040,0:10:27.336 Amets egiten dudan etorkizunean[br]hilekoa ez da madarikazio bat, 0:10:27.360,0:10:28.896 ezta gaixotasun bat ere, 0:10:28.920,0:10:31.360 neska baten bizitzako[br]aldaketa pozgarria baizik. 0:10:32.120,0:10:33.336 Eta -- 0:10:33.360,0:10:35.480 (Txaloak) 0:10:37.960,0:10:39.336 Gustatuko litzaidake 0:10:39.360,0:10:43.256 hemen dauden guraso guztiei[br]mesede txiki bat eskatuz bukatzea. 0:10:43.280,0:10:44.480 Guraso maiteok, 0:10:45.240,0:10:47.456 hilerokoaz lotsatzen bazarete, 0:10:47.480,0:10:49.696 zuen alabak ere lotsatuko dira. 0:10:49.720,0:10:52.176 Izan zaitezte "hilerokoaren aldekoak", mesedez. 0:10:52.237,0:10:53.416 (Barreak) 0:10:53.440,0:10:54.656 Eskerrik asko. 0:10:54.680,0:10:57.403 (Txaloak)