Hilerokoa.
Odola.
Menstruazioa.
Nazka.
Sekretua.
Ezkutua.
Zergatik?
Prozesu biologiko naturala
neska eta emakume guztiek
hilero jasaten dutena
beren bizitzaren erdian zehar.
Biziki garrantzitsua den fenomenoa,
horren menpe baitaude
gure espeziearen biziraupena eta ugalketa.
Baina tabutzat jotzen dugu.
Ezeroso eta lotsatuta sentitzen gara
horretaz jarduterakoan.
Lehenengo hilekoa izan nuenean,
besteengandik ezkutatzeko
esan zidaten --
baita nire aita eta nebarengandik ere.
Geroago, atal hori
testuliburuetan agertu zenean,
biologia irakasleak
hurrengo gaira egin zuen salto.
(Barreak)
Badakizue zer ikasi nuen?
Horretaz mintzatzea lotsagarria dela.
Nire gorputzaz lotsatzea ikasi nuen.
Hilerokoa alde batera uzten ikasi nuen
neska zintzoa izan nedin.
Indian egindako hainbat ikerketak
erakusten dute hamar neskatik hiruk
ez daukatela hilekoaren berri
hilekoa lehenengo aldiz dutenean.
Eta Rajastaneko toki batzuetan
zifrak altuagoak dira:
hamar neskatik bederatzi.
Harrituko zinatekete jakinda
ezagutu ditudan neska gehienek
hilekoari buruz ezer ere ez zekitela
lehenengo aldiz hilekoa izan zutenean.
Odol minbizia zeukatela uste zuten
eta handik gutxira hilko zirela.
Higienea arrisku-faktore garrantzitsua da
ugal-aparatu infekzioei dagokienez.
Baina, Indian, neska eta emakumeen
%12k soilik dauzka
menstruazio egunetan
behar dituen higiene baliabideak.
Kalkuluak egiten badituzue,
%88k bide ez-higienikoak erabiltzen ditu
hilerokoa daukanean.
Ni haietako bat nintzen.
Garhwa izeneko hiri txiki batean
hazi nintzen, Jharkhand-en,
non konpresa bat erostea ere
lotsagarritzat jotzen den.
Hortaz, hilerokoa izaten hasi nintzenean,
trapuak erabiltzen hasi nintzen.
Garbitu eta berrerabili egiten nituen
erabili ostean.
Baina gordetzeko,
toki ilun eta heze batean
ezkutatzen nituen
inork ere ez jakiteko
hilerokoa neukala.
Askotan garbitzearen ondorioz,
trapuak laztu egiten ziren,
eta negalak eta infekzioak izaten nituen
erabiltzerakoan.
Bost urtez erabili nituen
hiri hartatik joan nintzen arte.
Hilekoak nire bizitzan sortu zuen
beste arazo bat
murriztapen sozialak izan ziren,
hilerokoa daukaten neska eta emakumeei
inposatzen zaizkienak.
Uste dut guztiok ezagutzen dituzuela.
Hala ere, zerrendatu egingo ditut
ezagutzen ez dituzuenontzat.
Ezin nituen ozpinetako pepinoak
ukitu edo jan.
Sofan edo familiakoen oheetan esertzea
debekatuta neukan.
Hileko bakoitzaren ostean
izarak garbitu behar nituen,
nahiz eta garbi egon.
Pertsona zikintzat jotzen ninduten
eta ez zidaten uzten objektu erlijiosoak
gurtzen edo ukitzen.
Tenpluen kanpoaldean kartelak daude
hilekoa daukatenei
sartzen uzten ez dietenak.
Modu ironikoan,
gehienetan emakume edadetuena da
murriztapen horiek inposatzen dizkiena
familiako neska gazteenei.
Azken finean, murriztapen horiek
onartzen hazi dira haiek.
Eta ez denez inolako esku-hartzerik egon,
mitoak eta ideia okerrak dira
belaunaldiz belaunaldi
zabaldu direnak.
Arlo horretan lanean
ibili naizen urteetan,
istorioak ezagutu ditut
non neskek besteengandik banatuta jan
eta beren platerak bereizita garbitu behar zituzten.
Ez diete bainatzen uzten
hilekoa dutenean,
eta, etxe batzuetan,
familiako kideengandik isolatzen dituzte.
Indiako neska eta emakumeen %85 inguruk
ohitura murriztatzaile bat edo gehiago
jasaten zuen hilero.
Imagina dezakezue
zer eragin daukan
neska gazte baten
autoestimuan eta konfiantzan?
Horrek sortzen duen trauma psikologikoa,
bere izaerari eragiten diona,
jarduera akademikoari,
eta haztearen alderdi guztiei
lehenengo heziketa-urteetan?
Erlijioari jarraituz bete nituen
ohitura murriztatzaileak 13 urtez,
nire bikote Tuhinekin
izandako eztabaida batek
hilekoarekiko nuen jarrera
betirako aldatu zuen arte.
2009an, Tuhin eta biok
graduondoko diseinu ikasketetan ari ginen.
Maitemindu ginen
eta gustora hitz egiten nuen
hilekoari buruz berarekin.
Tuhinek ezer gutxi zekien.
(Barreak)
Harritu egin zen jakitean
neskek karranpa mingarriak jasaten ditugula
eta hilero odola izaten dugula.
(Barreak)
Bai.
Aho zabalik geratu zen jakitean
zer nolako arauak inposatzen dizkieten
hilekoa duten neska eta emakumeei
beren familiek eta gizarteek.
Karranpen mina baretzen laguntzeko,
Interneten bilatu eta hilekoaren inguruko
gauza gehiago ikasten zituen.
Aurkitutakoa kontatzen zidanean,
neuk ere ezer gutxi nekiela
konturatzen nintzen.
Eta nituen uste asko
mitoak besterik ez zirela.
Orduan nire buruari galdetu nion:
guk, hezkuntza ona jasota
horren informazio kaskarra badugu,
informazio okerra daukaten
milioika neska egongo dira.
Aztertzeko --
arazoa hobe ulertzeko,
urtebeteko ikerketari ekin nion
hilekoarekiko kontzientzia eza
eta arazoaren jatorria aztertzeko.
Hilekoaren informazio eza eta uste okerrak
landa eremuko fenomenoa direla uste ohi den arren,
hirietako fenomenoa ere badela
ikusi nuen ikertzerakoan.
Eta baita ondo hezitako
hiriko jendearena ere.
Hainbat guraso eta irakaslerekin
hitz egiterakoan,
konturatu nintzen haietako askok
hilekoen berri eman nahi zietela neskei
hilekoaren zikloa hasi aurretik.
Eta --
baina haiek ere
ez zeukaten baliabide egokirik.
Eta tabu bat denez gero,
inhibituta eta lotsatuta sentitzen dira
horri buruz mintzatzerakoan.
Neskek hamaika urte ingururekin
izaten dute hilekoa lehen aldiz,
baina gure hezkuntza curriculumean
hamahiru edo hamalau urte dituztenean
ikasten dute hilerokoen inguruan.
Eta tabu bat denez gero,
irakasleek gaia atzean utzi
eta hurrengoari ekiten diote.
Hortaz, eskolan ez dute
hilekoaren inguruan ikasten,
gurasoek ez dute horri buruz hitz egiten.
Nora jotzen dute neskek?
Duela bi hamarkada
eta gaur egun --
ez da deus aldatu.
Aurkitutakoa Tuhini erakutsi nion
eta zera pentsatu genuen:
zerbait sortuko bagenu
neskek beren kabuz
menstruazioa zer den ulertzeko --
eta guraso eta irakasleei lagunduko dien zerbait
gazteekin hilekoaz eroso jardun dezaten?
Ikerketan
istorio asko bildu nituen.
Neskek hilekoa zutenean izandako
esperientzien istorioak ziren.
Istorio horiek kuriositatea eta interesa
piztuko zituzten neskengan
menstruazioari buruz hitz egin zezaten
beren ingurukoekin.
Hori zen nahi genuena.
Neskengan kuriositatea piztuko zuen
zeozer nahi genuen
eta horren inguruan ikastera
bideratuko ziutena.
Hilerokoen inguruan irakasteko
erabili nahi genituen.
Beraz, komiki bat sortzea erabaki genuen,
non pertsonaiek istorio horiek
antzezten dituzten
eta, hala, neskek hilekoari buruz
era entretenigarrian ikasten dute.
Neskak pubertaroaren faseetan irudikatzeko,
hiru pertsonaia ditugu:
Pinki, oraindik hilekorik izan ez duena;
Jiya, narrazioan hilekoarekin hasten dena;
eta Mira, jada hilekoa izan duena.
Laugarren pertsonaia bat dago, Priya Didi.
Berari esker, haztearen hainbat aspektu
eta hileko higienea
ikasten dute neskek.
Liburua egiterakoan, kontuan izan genuen
irudiak ezin zirela iraingarriak
edota kulturarentzat kaltegarriak izan.
Prototipoa ateratzerakoan, neskek
liburua izugarri gogoko zutela ikusi genuen.
Irakurtzeko gogoa zuten
eta haien kabuz geroz eta gehiago
jakin nahi zuten hilekoaz.
Guraso eta irakasleek
eroso hitz egiten zieten gaiaz
neska gazteei liburua baliatuz,
eta batzuetan mutilek ere
irakurtzeko interesa erakutsi zuten.
(Barreak)
(Txaloak)
Komikiak ingurune bat sortzen lagundu zuen
non menstruazioa jada ez zen tabua.
Boluntarioetako askok
prototipoa hartu zuten neskei erakusteko
eta hilekoarekiko kontzientzia tailerrak
egin zituzten Indiako bost eskualdetan.
Boluntarioetako batek
monje gazteei erakusteko hartu zuen
eta Ladakheko monasterio honetara
eraman zuen.
Liburuaren azken bertsioa egin genuen,
"Menstrupedia Comic" izenekoa
eta aurreko urteko irailean plazaratu genuen.
Eta oraingoz,
4.000 neska baino gehiagok
liburu honekin ikasi du Indian eta --
(Txaloak)
Eskerrik asko.
(Txaloak)
Eta baita 10 herrialde gehiagotan ere.
Etengabe ari gara
liburua beste hizkuntzetara itzultzen
eta tokiko erakundeekin elkarlanean
liburua hainbat herrialdetan
eskuragarri izateko.
Indiako 15 eskolak
hezkuntza curriculumean sartu dute liburua
neskei hilekoaren inguruan irakasteko.
(Txaloak)
Txundituta nago ikusita nola
boluntarioak, banakoak, gurasoak,
irakasleak, eskola zuzendariak,
batu diren
eta nola zabaldu duten
hilekoarekiko kontzientzia beren komunitateetan,
ziurtatu dute neskek adin egokian
izatea hilekoaren berri
eta tabua hausten lagundu dute.
Amets egiten dudan etorkizunean
hilekoa ez da madarikazio bat,
ezta gaixotasun bat ere,
neska baten bizitzako
aldaketa pozgarria baizik.
Eta --
(Txaloak)
Gustatuko litzaidake
hemen dauden guraso guztiei
mesede txiki bat eskatuz bukatzea.
Guraso maiteok,
hilerokoaz lotsatzen bazarete,
zuen alabak ere lotsatuko dira.
Izan zaitezte "hilerokoaren aldekoak", mesedez.
(Barreak)
Eskerrik asko.
(Txaloak)